Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
2023.07.14 Eneko VIllegas Irati irratia 14.07.2023 11:04
Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak
2023.07.14 Andoni Antzizar Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 14.07.2023 10:47
Euskal Herriko Trikitixa Elkartetik bertako kide Andoitzek asteburuko agendaren inguruakoak aipatzen dizkigu ostiralero, gaurkoan ere horrela egin digu izan ere asteburu honetan hainbat hitzorduez gozatzeko aukera bada Euskal Herrian trikitixa eta panderoa aitzaki, dantza gaitezen.
2023.07.13 Iera Agirre Iturriaga Ados pilota Plazaz plazako txapeketa 13.07.2023 10:22
Atzo uztailak 12 aurkeztu zute III. Plazaz plazako txapelketa Ados pilotako lagunek. Leitzako Peru Harri aukeratu zuten aurkezpenerako, irudi ederrak utzi zituelarik. Gaur Iera Agirre Iturriaga Leitzako pilotariak aurtengo txapelketaren xehetasunak kontatu dizkigu
2023.07.13 Goiruri Zabaleta San Fermin torneoa txapelduna 13.07.2023 8:42
Emakummen master cup txapelketan San Fermin torneoko finala jokatu berri da Iruñeako Labrit pilotalekuan eta tartean zen Zabaleta Leitzarra. Binakako txapelketa honetan txapeldun izan dira Zabaleta eta Gaminde. Gaur txapeldunarekin aritu gara hizketan gure saioan
2023.07.13 Alvaro Garde Baztandarren Biltzarra 13.07.2023 15:35
Baztandarren Biltzarra ospatuko da igande honetan uztailaren 16ean Elizondon. Baztandarren topaleku izanen den festa handia eta Euskal Herri osotik joandako lagunak jasoko dituen festa. Gaur antolatzaileetako batekin aritu gara hizketan, entzun Alvaro Gardek aipatu diguna
2023.07.12 Andoni Amadoz San Ferminak 12.07.2023 15:13
San Ferminetan izan gara gaurko saioan, Andoni Amadozek bertako aipamenak, bertako kronika egin digu. Uztailak 12 ditu gaur eta oraindik ere ekitaldi ugari bada Iruñean, festarako aukera asko. Entzun Iruñeatik Andoni Amadozek kontatu diguna San Ferminei buruz
2023.07.12 Gabriel Saralegi Herri kirolak San Ferminak 12.07.2023 12:30
San Fermninak Iruñean eta Herri kirolak Fouren plazan. Hainbat txapelketa iada igaro dira eta gaur gure saioan Gabriel Saralegin orain artekoaren laburpena egin digu hainbat emaitza emanez. Oraindik ere txapelketa ugari izanen dela ere kontatu digu elkarrizketa honetan
2023.07.12 Garbiñe Arkupeak elkartea 12.07.2023 8:00
Arkupeak elarteko Garbiñerekin aritu gara gaurko saioan, Udarara begira hainbat hitzordu antolatu dituzte, bidai ugari ere bai. HOrren inguruko informazioa Arkupeak elkartean jaso dugu eta modu honetara kontatu dizkigu Garbiñek Arkupea elkarteko kideak, entzun hemen.
2023.07.12 Joseba Sanchez Mendialdea mankomunitatea 12.07.2023 16:47
Mendialdea mankomunitatean kanpaina berri bat martxan jarri du ekitaldi nahiz festetan baso berrerabilgarriak erabiltzeko kanpaina alegia. Spot bat ere egin dute. Gaur horren inguruko informazio osa jaso dugu gure saioan, entzun Mendialdea mankomuniateko teknikariak esandakoa
2023.07.07 Andoni Amadoz San Ferminak 07.07.2023 17:06
Uztailak 7 gaur eta Iruñeara ere egin dugu gaurko saioan, San Ferminetara alegia. Andoni Amadozekin egin dugu bat eta San Ferminetan dagoen giro eta hainbat kontu ekarriz dizkigu Iruñeatik bertatik. Entzun elkarrizketa honetan Andoni Amadozek kontatu diguna
2023.07.07 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 07.07.2023 15:50
Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak
2023.07.07 Eneko VIllegas Irati irratia 07.07.2023 9:12
Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak
2023.07.07 Andoitz Antzizar Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 07.07.2023 9:43
Euskal Herriko Trikitixa Elkartetik bertako kide Andoitzek asteburuko agendaren inguruakoak aipatzen dizkigu ostiralero, gaurkoan ere horrela egin digu izan ere asteburu honetan hainbat hitzorduez gozatzeko aukera bada Euskal Herrian trikitixa eta panderoa aitzaki, dantza gaitezen.
2023.07.06 Iera Agirre Iturriaga Ados pilota San Fermin torneoa finala 06.07.2023 6:09
Igaro berri da Iruñeko Labriten Ados pilotak antolatzen duen San Fermin torneoko final handia, giro ederra izan zen Peñen parte hartzearekin eta Saray elkartekoei egindako omenaldiarekin, horrela kontatu digu Iera Agirre Iturriaga pilotariak elkarrizketa honetan
2023.07.06 Maider Ansa Oinez txokoa Iruñean 06.07.2023 16:23
Urriaren 8an izanen da Nafarroa Oinez Etxarri Aranatzen, urtero bezela Nafarroa Oinezek Oinez txokoa jarri du Iruñeako San Ferminetan. Egitarau zabala eta zerbitzu ugari jarri dituzte. Gaur antolatzaileetako batekin aritu gara hizketan Oinez Txokoari buruz, entzun Maider Ansak kontatu diguna
2023.07.06 Gabriel Saralegi Herri Kirolak San Fermninetan 06.07.2023 10:56
Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean
2023.07.05 Iera Agirre Iturriaga Ados PIlota San Fermin torneoa Finala 05.07.2023 6:30
San Fermin torneoa antolatu zuen Ados pilotak eta finalera iritsi da. Finala gaur uztailak 5 arratsaldeko 17.30etan hasiko da Labrit pilotalekuan. Egitarau ederra antolatu dute gaurko finalerako, Gaur finalean parte hartuko duen pilotariarekin aritu gara
2023.07.05 Angel Mariezkurrena San Ferminak Baluarte 05.07.2023 17:39
Kantu, dantza, ikuskizunak hartuko du beste behin Baluarte jauregia uztailaren 8an. Ikuskizun ederra antolatua du Angel Mariezkurrenak urteroko legez eta gaur berarekin aritu gara hizketan. Azken ikutuak, antolaketak egiten harrapatu dugu, entzun Angelek kontatu diguna
2023.07.04 Ladis Satrustegi Lesakako alkatea San Ferminak 04.07.2023 17:43
Ostegunean hasiko dira Lesakako San Ferminak. Gaur Lesakara egin dugu eta bertako alkate Ladis Satrustegirekin aritu gara hizketan Lesakako San Ferminen inguruan. Antolatu dituzten hainbat hitzorduren berri eman digu alkateak eta baita hainbat ohar ere, entzun hemen
2023.07.04 Saioa Maritorena Leitzako pestetako Plazaola aldizkariko azal lehiaketako irabazlea 04.07.2023 19:14
Plazaola aldizkariko azala lehiaketako irabazlea Saioa Maritorena da eta aurtengo pestetako programaren azalean bere lana ikusiko da. Koloretsua, pestetako iragarle. Gaur berarekin aritu gara hizketan eta prozesua nola izan den ere kontatu digu. Entzun hemen
2023.07.04 2023.07.04 Ioritz Dorronsoro eta Joanes Olaizola Aurrerako txirrindulariak 04.07.2023 25:08
Aurrerako txirrindularien bisitan izan dugu gaurko saioan. Ioritz Dorronsoro eta Joanes Olaizola izan ditugu saioan, Biak kadete mailan ari dira, Murtzian izan berri dira Espainiako lehiaketan Nafarroako selekzioarekin. Elkarrizketa honetan duzue beraiek kontatu digutena
2023.07.03 Dabid Anaut alkatea 03.07.2023 28:24
Leitzao alkatearen bisita izan dugu gaurko saioan, Hilabetean behin izanen da gurean eta herriko nahiz udaletxeko hainbat gai, informazio jorratuko ditugu berarekin. Azken batzarreko hainbat gai izan ditugu gaurkoan hizpide, entzun Dabid Anaut alkateak kontatu diguna
2023.07.03 Aitana Aranburu Lañaide gazte talde feminista 03.07.2023 20:34
4. emakumea hil dute Euskal Herrian, Iruñean izan da kasu honetan. Guar Leitzako Lañaide gazte talde feministako kidea izan dugu gurean gaiaren inguruan hizketan eta besteak beste biharko uztailak 4 mobilizazioa antolatu dute herrian. Entzun Lañaideko kideak esandakoak.
2023.07.03 Goiuri Zabaleta pilotaria 03.07.2023 15:08
Leitzako pilotari gaztearekin aritu gara gaurko saioan. Goiuri Zabaletak orain gutxi Espainiako txapelketan izan da Nafarroa ordezkatuz eta Nafarroako pilotariek txapel ugari ekarri dituzte. Horren gai beste hainbat txapelketetan ere badabil Leitzarra, horrela kontatu digu
2023.06.29 Joseba Sagastibeltza Aurrearko pilota eskola 29.06.2023 16:03
Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , Nafarroako Herri Arteko txapelketan gertatzen ari den guzia kontatu digu, azken orduko informazioa ere ekarri digu. Finalak azkenean jokatuko ote dira? Zer erabaki ote du epaileak? Hori guzia kontatu digu elkarrizketa honetan
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.