Karrape irratia

Karrape Irratia

News EU ↓ 4412 episodes

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.

Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com

Author

Karrape irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Mar 25, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android almost 10M downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

2023.10.17 Eki Mateorena Zozaia Nafarroako Bertsolari Txapelketa 17.10.2023

Nafarroako Bertsolari Txapelketako kanporaketan parte hartu berri du Eki Mateorena Zozaia Leitzarrak lan bikaina eginez. Bigarren egin zuen 324 punturekin eta matematikok horrela final erdietara igaroz, gaur berarekin aritu gara hizketan eta hau guzia kontatu digu

2023.10.16 Arantxa Agirre KXK elkartea 16.10.2023

Kaxkabeltza elkartearen udazkeneko kanpaina zozketa eder batekin bukatu da. Gaur egin dute zozketa Karrape Irratian, hainbat saridunek herrian gastatzeko bono txartelak irabazi dituzte. Laster izanen da eguberrietako beste kanpaina. Hemen gaur egindako zozketa

2023.10.16 Gabriel Saralegi Herri kirolak 16.10.2023

Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean

2023.10.16 Aitor Arozena Ttipi ttapa 16.10.2023

Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du

2023.10.16 Ainhoa Belauntzara Erleta eskolako zuzendaria 16.10.2023

Erleta eskolako lagunen txanda gaurko saioan. Zuzendaritzara egin dugu bertako informazioa jasotzeko asmoz. Ainhoa Belauntzaran zuzendaria izan dugu gaurkoan. Hainbat proiektu eta lan taldeen inguruko informazioa eman digu Erleta eskolako zuzendari Ainhoa Belauntzaranek.

2023.10.11 Joxe Landa eguraldia 11.10.2023

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2023.10.11 Miren Tirapu Kultur teknikaria 11.10.2023

Leitzako kultur teknikari Miren Tirapuren bisita izan dugu gaur gure saioan. Herri Aretoko egitarau zabala azaltzera etortzen zaigu. Zine, antzerki, ikuskizun, kontzertu... denetarik antolatzen da. Gaurkoan Zine kontuak izan ditugu eta asteburuko pelikulak aurkeztu dizkigu.

2023.10.11 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 11.10.2023

Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak

2023.10.11 Gabriel Saralegi Herri kirolak 11.10.2023

Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean

2023.10.10 Ibai Azurmendi Txirrindularia 10.10.2023

Ibai Azurmendi txirrindulariarekin aritu gara gaurko saioan. Denboraldia bukatu berri du eta oporraldiaz gozaten topatu dugu. Denboraldiarekin pozik agertu zaigu txirrindularia. Hainbat karreren esperientzia ere kontatu digu. Entzun Ibai Azurmendi Leitzarrak kontatu diguna

2023.10.10 Jose Angel Azpiroz Mendialdeko azoka ibiltaria 10.10.2023

Mendialdeko azoka ibiltariaren azken saioa igandean urriaren 15ean izanen da Beuntzan, Atetz bailaran. Goizeko 10.30etan irikiko da azoka eta eguerdiko 14.00ak arte izanen da. Bertako ekoizle eta artisauek osatuko dute azoka. Horrela kontatu digu Jose Angelek bertatik.

2023.10.10 Aitor Lekunberriko Kultur Teknikaria Festak 10.10.2023

Lekunberriko 2023ko festak bihar asteazkena, urriak 11 hasiko dira. Bost eguneko festak izanen dira eta egitarau zabala antolatu du Lekunberriko festa batzordeak. Adin guzietarako egitaraua antolatu dutela esan digu Aitor kultur teknikariak. Entzun hemen

2023.10.10 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 10.10.2023

Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik

2023.10.09 Mirari Cestau Iza-Gulina bizirik plataforma 09.10.2023

Iza-Gulina eskualdeetan makro proiektu zenbati egin nahi dituzte. AHT, eguzki plakak, goi tensioko bi linea ... horien guziak besteak beste. Herritarrak kezkatuta plataforma bat osatu eta lanean hasi dira. Guar plataformako kide batekin aritu gara hizketan

2023.10.09 Mikel Balentziaga Zakur txokoa 09.10.2023

Mikel Balentziaga zakur hezitzailea izan dugu gurean, hamabostero izaten da Karrape irratiko gure saioan, zakurren heziketan hainbat irakaspen ematen dizkigu hamabostero, egunerokoan landu beharrreko hainbat ariketen berri ere ematen dizkigu gure saioan Mikelek

2023.10.09 Axier Lopez ARGIA aldizkaria dokumentalak 09.10.2023

Duela 12 urte ireki zuten dokumentalen txokoa Argian, 2010eko maiatzean.12 urte eta erdi pasa dira eta konturatzerako, txirriki-txarraka, pasa den ostiralean 500garren dokumentala sareratu zuten ARGIAn. Gaur horren ingurukoak jaso ditugu Axier Lopez Argiako kidearen eskutik.

2023.10.09 Joxe Landa eguraldia 09.10.2023

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2023.10.06 Iker Bengoetxea Aurrerako futbol taldeak 06.10.2023

Aurrerako futbo taldeko Iker Bengoetxea izan dugu ostiralero ostiralero bezela Aurrerako futbol talde desberdinen berri eman digu gaurkoan ere pasaden asteko emaitzak emateaz gain asteburu honetako partiden berri ere eman digu hona hemen Ikerrek kontatu diguna

2023.10.06 Joxe Landa eguraldia 06.10.2023

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2023.10.06 Julen Ceballos Pleura taldea 06.10.2023

Pleura eta Janus Lester taldeek kontzertua emanen dute gaur urriak 6 Leitzako Atekabeltz gaztetxean. Gaur Pleura taldeko baxu jolearekin aritu gara hizketan. Leitzarra bera, Julen Zelaietak taldeak uztera erabaki duela kontatu digu eta hauek azken kontzertuak izanen direla.

2023.10.06 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 06.10.2023

Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak

2023.10.06 Eneko Villegas Irati irratia 06.10.2023

Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak

2023.10.06 Joanes Ilarragi Nafarroako Bertsolari Txapelketa 06.10.2023

Nafarroako Bertsolari Txapelketa asteburu honetan hasiko da Iruritan. Lau kanporaketa izanen ditu eta hiru finalerdi ondoren etorriko da finala. Leitzako hiru bertsolari ariko dira eta gaur horietako batekin aritu gara gure saioan. Entzun Joanes Ilarregi Martzolek aipatu diguna

2023.10.06 Andoitz Antzizar Euskal Herriko Trikitixa ELkartea 06.10.2023

Euskal Herriko Trikitixa Elkartetik bertako kide Andoitzek asteburuko agendaren inguruakoak aipatzen dizkigu ostiralero, gaurkoan ere horrela egin digu izan ere asteburu honetan hainbat hitzorduez gozatzeko aukera bada Euskal Herrian trikitixa eta panderoa aitzaki, dantza gaitezen.

2023.10.05 Xabat Ilarregi Martzol Nafarroako Bertsolari Txapelketa 05.10.2023

Nafarroako Bertsolari Txapelketa asteburu honetan hasiko da Iruritan. Lau kanporaketa izanen ditu hiru finalerdi eta finala. Leitzatik hiru bertsolari ariko dira eta gaur horietako batekin aritu gara hizketa. Esperientzia badu txapelketan Xabat Ilarregi Martzolek. Entzun kontatu diguna

Listen to the Karrape Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.