Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
2023.11.03 Eneko Villegas Irati irratia 03.11.2023 9:32
Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak
2023.11.02 Itxaro Zabaleta Nutrizionista 02.11.2023 19:02
Dietista, Nutrizionista da Itxaro Zabaleta Leitzarra, kirolean espezializatua. Itxaro Zabaleta gurean, Karrape Irratian izanen da hamabostero. Osasuntsu elikatzeak duen garrantzia kontutan hartuta Itxarok hainbat irakaspen emanen dizkigu bere saioetan. Entzun saioa hemen.
2023.11.02 Maialen Huarte Euskalerria irratia 02.11.2023 10:57
Euskalerria irratian sartu atera bat egin dugu ostegunero egiten dugun bezela. Iruñerriko informazioa jasotzen dugu bertatik eta horretaz, Maialen Huarte arduratzen da. Gaur ere hainbat gai izan ditu hizpide Euskalerria irratiko kazetariak. Entzun Iruñerriko informazioa.
2023.11.02 Maite Perurena Gizarte zerbitzuak 02.11.2023 34:36
Hamabostean behin Gizarte Zerbitzuetako lalgunak, profesionalak izaten dira gurean, eskaintzen duten zerbitzuen ingurukoak aipatzen dizkigute besteak beste, lekzio ederra izaten da, kontzientziazio kanpaina ugari , diru languntzen tramitazioa, agenda etabar luze bat izaten da hizketagairako saioan zehar
2023.11.02 Joxe Landa eguraldia 02.11.2023 0:53
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2023.10.30 Iker Urkiola Erleta eskola 30.10.2023 13:21
Erelta eskolara egin dugu gaurko asioan, hamabostero egiten dugun bezela. Gaur zuzendaritza taldeko Iker Urikolarekin aritu gara hizketan. Bi gai izan ditu hizpide. Organikopa lehiaketa batetik eta bestetik Ihoteriak. Kontu mordoska aipatu dizkigu entzun elkarrizketa honetan
2023.10.30 Maddi Fernandino eta Ainara Saralegi Greba Feminista 30.10.2023 15:56
Azaroaren 30erako Greba feminista antolatua dago Euskal Herrian. Leitzan Lañaide gazte talde feministak lanketa hasi zuen grebaren antolaketan. Gaur Lañaideko bi lagun bisitan izan ditugu eta beraiek herrian egiten ari diren lanketaren berri eman digute, entzun hemen
2023.10.30 Kristina Urrutia Euskara teknikaria manifestazio nazionala 30.10.2023 9:27
Azaroaren 4ean kontseiluak manifestazio nazionala antolatu du Bilbon. Leitzatik lanketa egiten ari dira eta besteak beste bideo bat grabatu dute herritarrek. Autobusa ere antolatu du Tximutxe Euskara taldeak. Elkarrizketa honetan eman dizkigu xehetasunak Euskara teknikariak
2023.10.30 AItor Arozena Ttipi ttapa 30.10.2023 6:17
Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du
2023.10.27 Iker Bengoetxea Aurrerako futbol taldeak 27.10.2023 5:15
Aurrerako futbo taldeko Iker Bengoetxea izan dugu ostiralero ostiralero bezela Aurrerako futbol talde desberdinen berri eman digu gaurkoan ere pasaden asteko emaitzak emateaz gain asteburu honetako partiden berri ere eman digu hona hemen Ikerrek kontatu diguna
2023.10.27 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 27.10.2023 10:09
Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak
2023.10.27 Joxe Mari Azpiroz Jeiki abesbatza 27.10.2023 5:39
Jeiki abesbatzak larunbatean urriaren 28an kontzertu berezia emanen du Leitzako Peru Harri museoan. Dena prest dutela kontatu digu Joxe Mari Azpiroz Jeiki abesbatzako kideak. kontzertua zertan joanen den ere kontatu digu gaurko emanean. Entzun Jeikiko kidea
2023.10.27 Maider Agirrebarrena Araizko zaporeen azoka 27.10.2023 6:41
Araizko zaporeen azoka ospatuko da igande honetan Arriben, urriaren 29an. Gaur bertara egin dugu eta Maider antolatzailearekin aritu gara hizketan. Igandean egitarau zabala antolatu dute eta bertan izanen denaren berri eman digu antolatzaileak, entzun hemen
2023.10.27 Andoitz Antzizar Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 27.10.2023 25:55
Euskal Herriko Trikitixa Elkartetik bertako kide Andoitzek asteburuko agendaren inguruakoak aipatzen dizkigu ostiralero besteak beste, gaurkoan ere horrela egin digu izan ere asteburu honetan hainbat hitzorduez gozatzeko aukera bada Euskal Herrian trikitixa eta panderoa aitzaki, dantza gaitezen.
2023.10.27 Joxe Lada eguraldia 27.10.2023 0:45
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2023.10.26 Yoni Salaberria RIG3L 26.10.2023 21:30
Gazteako maketa lehiaketan aurkeztu zen Yoni Goizuetarra. 200 artistak aurkeztu zituzten beraien lanak eta 20 aurrenekoetan sartu da Yoni. Gaur bere lanaren ingurukoak jaso ditugu eta aurkeztu dituen kantuak ere ezagutu ditugu. Entzun elkarrizketa honetan kontatu diguna.
2023.10.26 Oihana Erbiti Farmazilaria 26.10.2023 27:54
Farmaziatik atera eta tarte bat eskeintzen digu Oihana Erbiti farmazilariak. Gai ugari jorratze ditu gure saioan. Gaur etxean eduki behar dugun botikinaz aritu zaigu besteak beste. Ze botikin, zein lekutan, zein modutara. Luze eta zabal arigu gara gaiaren inguruan
2023.10.26 Maialen Huarte Euskalerria irratia 26.10.2023 9:12
Euskalerria irratian sartu atera bat egin dugu ostegunero egiten dugun bezela. Iruñerriko informazioa jasotzen dugu bertatik eta horretaz, Maialen Huarte arduratzen da. Gaur ere hainbat gai izan ditu hizpide Euskalerria irratiko kazetariak. Entzun Iruñerriko informazioa.
2023.10.26 Joxe Landa eguraldia 26.10.2023 0:31
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2023.10.25 Ekaitz Bertiz Apezetxea zinemagilea 25.10.2023 25:07
Ekaitz Bertiz zinemagile gaztea Tarrassako Escac zinemagintzako unibertsitatean gradua egiten ari da. Bere lehenbiziko lana, Eustakio film luzea izan zen, konfinamendu garaian landu eta 2021ean ezagutzera eman zuena. Geroztik, bere ikasketekin aitzinera egin du eta azken bi lanak aipatutako Eklipse morala eta Hitza eman nion izan dira. Gaur berarekin aritu gara .
2023.10.25 Joxe Landa eguraldia 25.10.2023 0:29
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2023.010.25 Andoni Martin Torrecillas Cederna Garalur 25.10.2023 9:51
Plazaola-Mendialdea inguruko merkatarientzat pentsatutako jardunaldia da. Merkataritzan aditua den laguntza tekniko bat kontratatu da, zalantzak kontsulta ditzazuen. Merkataria izan da, eta pertsiana egunero altxatzearen benetako ikuspegia du. Cedernatik Andonik xehetasunak eman dizkigu
2023.10.24 Gabriel Saralegi Herri kirolak 24.10.2023 5:55
Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak besteak beste. Gaur Igande honetan urriaren 29an izanen den aizkolari txapelketaren berri eman digu, entzun hemen
2023.10.24 Mikel Mundiñano SARE herritarra 24.10.2023 13:19
Sare Herritarrak eta politika, gizarte eta kultura arloko dozenaka aurpegi ezagunek euskal presoen afera konpontzeko beharra adierazi zuten Gernikan (Bizkaia), manifestu baten bidez. Horrela kontatu digu Sareko kide Mikel Mundiañok elkarrizketa honetan, entzun hemen
2023.10.24 Igor Peñalvez ELA Volkswagen 24.10.2023 6:42
ELAren Volkswageneko atal sindikala ez dago ados hitzarmen kolektiboa negoziatzeko moduekin, edukiarekin eta emaitzarekin, ez baitute lortu langileen baldintzak hobetzea. Horrela azaldu digu gaur ELAko kide Igor Peñalvezek egin diogun elkarrizketa honetan
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.