Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
2023.11.20 Juan Barriola Club Ardoi pilota 20.11.2023 14:56
Zilarrezko domina emanen dio Nafarroako Gobernuak Juan Barriola Baraibarri Leitzarrari Zizurko Ardoi klubean egindako lan ta ibilbideagatik. Datorren astean jasoko du domina. 25 urte daramatza lanean klubean Leitzarrak berak, Juanek horrela kontatu digu gaurko saioan
2023.11.17 Iker Bengoetxea Aurrerako futbol taldea 17.11.2023 4:47
Aurrerako futbo taldeko Iker Bengoetxea izan dugu ostiralero ostiralero bezela Aurrerako futbol talde desberdinen berri eman digu gaurkoan ere pasaden asteko emaitzak emateaz gain asteburu honetako partiden berri ere eman digu hona hemen Ikerrek kontatu diguna
2023.11.17 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 17.11.2023 10:25
Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak
2023.11.17 Iker Gomez EHME 17.11.2023 9:28
Euskal Herria Mendi Erronkako Iker Gomez antolatzailearekin aritu gara hizketan. 10. edizioa izanen da ekainren 1ean eta iada izen ematea iriki dute. Gaur gurean gainera berri garrantzitsu bat eman digu. Entzun elkarrizketan Iker Gomez antolatzaileak kontatu diguna
2023.11.17 Arkaitz Mindegia Trikidantz taldea 17.11.2023 11:13
Trikidantz taldea berritua datorkigu. Familian haditu da eta tartean Leitzar bat ere izanen da hemendik aurrera taldean. Besteak beste bideoklip bat grabatuko dute bihar larunbata, azaroak 18 hainbat herritan eta tartean Leitzan. HItzordua eguerdiko 12.30etan da, gaur taldeko Arkaitz Mindegiarekin aritu gara, entzun hemen .
2023.11.17 Andoitz Antzizar Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 17.11.2023 28:33
Euskal Herriko Trikitixa Elkartean izan gara gaur. Ostiralero Andoitz Antzizarrekin aritzen gara. Andoitzke astero trikitilari baten inguruko informazioa ekartzen digu eta baita asteburuko agenda ere. Gaurkoan Zumarragako trikitixa taldea hobeki ezagutu dugu besteak beste.
2023.11.17 Eneko VIllegas Irati irratia 17.11.2023 10:09
Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak
2023.11.17 Joxe Landa eguraldia 17.11.2023 0:41
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2023.11.16 Ibai Azurmendi Txirrindularia 16.11.2023 3:30
Ibai Azurmendi Leitzako txirrindulariareki aritu gara gaurko saioan. Oporraldiaren ondoren berriz ere entrenamentu lanetan hasia da Euskalteleko txirrindularia. Denboraldia urtarrilean hasiko dutela kontatu digu orain entrenamentu lanetan daude txirrindulariak
2023.11.16 Peru Aranburu Errigora 16.11.2023 9:45
Errigorako udazkeneko kanpaina bukatu berritan orain kutxak jasotzea dagokie eskaera egin zutenei. Leitza eta Areson azaroaren 17an jasoko dituzte. Gaur Errigorako kide Peru Aranbururekin aritu gara eta aurtengo udazkeneko kanpainak zer eman digun kontatu digu
2023.11.16 Maialen Huarte Euskalerria irratia 16.11.2023 10:29
Euskalerria irratian sartu atera bat egin dugu ostegunero egiten dugun bezela. Iruñerriko informazioa jasotzen dugu bertatik eta horretaz, Maialen Huarte arduratzen da. Gaur ere hainbat gai izan ditu hizpide Euskalerria irratiko kazetariak. Entzun Iruñerriko informazioa.
2023.11.16 Jon Arangoa Leitzako EHBILDU 16.11.2023 9:46
EHBILDUK manifestazio nazionala antolatu du Bilbon azaroaren 18rako Nazioa gara lemapean. Leitzatik autobusa ere antolatu dute berta joateko. Gaur Leitzako EHBILDUko kide Jon Arangoarekin aritu gara hizketan gaiaren inguruan. Entzun kontatu diguna podcast honetan
2023.11.16 Itxaro Zabaleta nutrizionista dietista 16.11.2023 17:37
Dietista, Nutrizionista da Itxaro Zabaleta Leitzarra, kirolean espezializatua. Itxaro Zabaleta gurean, Karrape Irratian izanen da hamabostero. Osasuntsu elikatzeak duen garrantzia kontutan hartuta Itxarok hainbat irakaspen emanen dizkigu bere saioetan. Entzun saioa hemen.
2023.11.16 Joxe Landa eguraldia 16.11.2023 0:48
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2023.11.15 Gabriel Saralegi Herri kirolak 15.11.2023 6:08
Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean
2023.11.15 Joseba Sanchez Mendialdea mankomunitatea 15.11.2023 13:58
Hamabostean behin Mendialdea mankomunitateko teknikari Joseba Sanchez gurean izaten da, zoborren inguruko kudeaketa dela eta hainbat kanpaina, informazioren berri ematen digu, mezurik argiena ahalike ta zaborrarik gutxien sortzea dela aipatzen digu askotan, eta sortzen duguna ongi kudeatzea.
2023.11.15 Kristina Urrutia Euskara teknikaria 15.11.2023 23:45
Euskara teknikaria Kristina Urrutia hamabostero izaten dugu gurean, Euskararen ingurukoak ekartzen ditu gurera, Euskara zerbitzutik egon daitezken albiste, Euskararen inguruko albiste, ekitaldi, ekimen etabarrak aipatzen ditu hamabostero asteazkenetan, gaur ere bisitan izan dugu
2023.11.15 Joxe Landa eguraldia 15.11.2023 0:29
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2023.11.14 ZIhortza Artola Musunzar ostatua 14.11.2023 20:02
Leitzako Musunzar ostatua berriz ere martxan. Ostiralean azaroaren 17an izanen da irikiera inagurazioa. Ostatu, jatetxe, taberna zerbitzua emanen du Musunzar ostatuak ostiraletik aurrera. Gaur ostatuko arduradun Zihortza Artola izan dugu bisitan gure estudioetan.
2023.11.14 Xabat Ilarregi Martzol Nafarroako Betsolari Txapelketa 14.11.2023 9:51
Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren finalerdia Agoitzen izan berri da. Xabat Ilarregi Martzon bertsolari Leitzarrak bertan zuen saioa eta bigarren postua lortu zuen Julio Soto Ezkurdia lehengo izanik. Gaur Leitzako bertsolariarekin aritu gara hizketan .
2023.11.14 Lucia Etxeberria Palestinarekin elkartasun taldea 14.11.2023 21:25
Asteburuan Palestinarekin Elkartasuna elkarteak deituta, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta Hendaian manifestazioak egin dira. Enpresa eta erakunde konplizeak salatzeko, sionismoarekin kolaboratzen duten gobernuen aurkako presioa areagotzeko eta erresistentzia palestinarraren alde mobilizatzeko izan dira manifestazioak. Gaur elkarteko kide Lucia Etxeberriarekin aritu gara hizketan .
2023.11.14 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 14.11.2023 9:13
Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik
2023.11.14 Joxe Landa eguraldia 14.11.2023 0:49
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2023.11.13 Joseba Sagastibeltza dantzaria 13.11.2023 18:34
Aurrerako ezpatadantzariak sari bat jasoko dute azaroaren 28an. Bizkaiko dantzarien biltzarrak aipamena eginen die Euskalduna jauregian eginen den ekitaldian. Gaur Aurrera taldeko dantzari Joseba Sagastibeltzarekin aritu gara hizketan eta berak eman digu horren berri
2023.11.13 Joxe Otermin Aresoko alkatea 13.11.2023 7:43
Aresoko alkate Joxe Oterminekin aritu gara gaurko saioan. HIlabetean behin gurean izaten da eta Aresoko informazioa jasotzen dugu. Besteak beste hauteskunde kontuak izan ditugu hizpide izan ere bere garaian ez zen talderik aurkeztu Aresoko herrian. Gai hau izan dugu hizpide besteak beste
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.