Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
2023.12.12 Arantxa Agirre Kaxkabeltza elkartea 12.12.2023 10:23
Gabonetako kanpaina ostegunean hasiko du Leitzako Kaxkabeltza elkartea. Aurtengoan hitz jokoa erabiliz Kaxka Berriak izena jarri dioeta eta zozketa mundialak eginen dituzte. Gaur Arantxa Agirre Kaxkabeltza elkarteko kidea izan dugu bisitan eta xehetasunak eman dizkigu
2023.12.12 Iraitz Uriarte EHME 12.12.2023 9:47
Euskal Herria Mendi Erronkako lagunekin aritu gara. Iraitz Uriarte antolatzaileak hianbat xehetasun eman dizkigu. Besteak beste albistea gaur dorsal guziak agortu direla izan da nahiz eta itxaron zerrenda bat ere zabaldu duten. Entzun Iratiz Uriarte antolatzaileak kontatu diguna.
2023.12.12 Mikel Zabaleta Nafarroako parlamentua 12.12.2023 21:48
Hilabetean behin saio berri bat izanen dugu hemendik aurrera. Nafarroako parlamentutik informazioa jasoko dugu hilabeteko bigarren asteartetan. Mikel Zabaleta parlamentearioa izanen dugu informazio emaile. Gaur Nafarroako parlamentua barrutik gehiago ezagutu dugu.
2023.12.12 Gorka Laurnaga Xorroxin irratia 12.12.2023 8:13
Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Gorka Laurnagak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Gorkaren eskutik
2023.12.11 Dabid Anaut Alkatea 11.12.2023 19:57
Leitzako alkatea Dabid Anaut izan dugu bisitan gaurko saioan. Udaletxeko eta herriko hainbat gai izan ditugu hizpide alkatearekin. Herriko zenbait lanen inguruko informazioa eman digu. Aurrekontuak abenduko batzarrean onartuko dituztela ere kontatu digu, entzun hemen .
2023.12.11 Joanes Ilarregi Martzol Bertsolaria Nafarroako finala 11.12.2023 9:47
Nafarroako Bertsolari Txapelketako Finala igaro berri da. Bi Leitzar izan genituen finalean Joanes eta Xabat Ilarregi Martzol anaiak. Gaur Joanes Ilarregi Martzolekin aritu gara hizketan finalaren inguruan. Berak finalean egindako lanaz galdetu eta hemen erantzuna.
2023.12.11 Kristina Urrutia Balikebale 5.0 lehiaketa 11.12.2023 9:00
Ostiral honetan, abenduaren 15etan eta arratsaldeko 19.00retan izanen da Balikebale 5.0 lehiaketa Leitzako Herri Aretoan. Edizio berri honetako lehiakidean Amazabal institutuko ikasleak izanen dira. Horrela kontatu digu Kristina Urrutia Euskara teknikariak
2023.12.11 Joxe Landa eguraldia 11.12.2023 0:46
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2023.12.11 Eki Mateorena Zozazia Xenpelar sariketako irabazlea 11.12.2023 8:26
Xenpelar sariketako finala izan berri da Errenterian. 27. edizioa burutu da eta Leitzako Eki Mateorena Zozaia bertsolaria izan zen lehengo egin zuena beraz txapela lortu zuena. Gaur Leitzako bertsolariarekin aritu gara hizketan sariketaren inguruan besteak beste
2023.12.11 Iker Urkiola Erleta eskola 11.12.2023 13:54
Erleta eskolako zuzendaritza taldeko Iker Urkiolarekin aritu gara gaurko saioan. Erletatik bertatik informazio ugari igortzen digute hamabostero. Gaur gabonak gertu ditugula eta gaiaren inguruan aritu gara besteak beste. Izan ere jostailuen bilketa ere hizpide izan du irakasleak.
2023.12.01 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 01.12.2023 8:43
Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak
2023.12.01 Maitane Villabona Piz & Lohi Pest 2023 01.12.2023 3:10
Iritsi da eguna gaur abenduak 1 eta bihar 2 ospatuko da Nafarroako Zubietan Piz & Lohi Pest 2023 jaialdia. Guar iluntzeko 20.00etan hasiko da. Asteburu ederra antolatu dute, musika talde ugarik eta bakarlarik parte hartuko dute aurtengo edizioan. Horrela gogoratu digu Maitane Villbonak.
2023.12.01 Bea Muro Aresoko Euskararen eguna 01.12.2023 5:36
Klasiko bat da Areson eta aurten ere antolatu dute. Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatzen da Euskal Herri osoan eta Areson ere urteko ospatzen dute. Gaur Aresoko Bea Murorekin aritu gara gaiaren inguruan. Egunaren xehetasunak eman dizkigu antoltzaileak
2023.12.01 Andoitz Antzizar Euskal Herriko Trikitxa Elkartea 01.12.2023 31:13
Euskal Herriko Trikitixa Elkartetik Andoitz Antzizar izan dugu gaurko saioan. Guar galdera bat hartu du oinarri: Zer da Trikitixa? Galdera hori hartu eta hainbat erantzun, informzioa, irakaspen izan ditugu Andoitzeri esker. Agenda kontauak ere aipatu dizkigu.
2023.12.01 Gaizka Leiza musikaria Piz & Lohi Pest 2023 01.12.2023 5:01
Gaizka Leiza musikari Leitzarra gaur Zubietan ospatzen den Piz & Lohi Pest 2023 edizio berrian izanen da. Jaialdirako prestatu duen proiektu berria aurkeztuko du gaur iluntzeko 20.00etatik aurrera. Gaur gurekin izan dugu eta proiektuaren inguruko xehetasunak kontatu dizkigu.
2023.12.01 Eneko Villegas Irati irratia 01.12.2023 7:53
Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak
2023.11.29 Maddi Fernandino eta Ainara Saralegi mugimendu feminista 29.11.2023 23:42
Leitzako mugimendu feministako bi kide izan ditugu gaur gure saioan. Bihar azaroak 30 greba feminista orokorra. Biharko egunera begira jarri gara bi lagunekin eta greba egiteko hainbat arrazoi maha gainean jarri dituzte. Greba eguneko egitaraua ere esan digute.
2023.11.29 Kristina Urrutia Euskara teknikaria 29.11.2023 21:15
Euskara teknikaria Kristina Urrutia hamabostero izaten dugu gurean, Euskararen ingurukoak ekartzen ditu gurera, Euskara zerbitzutik egon daitezken albiste, Euskararen inguruko albiste, ekitaldi, ekimen etabarrak aipatzen ditu hamabostero asteazkenetan, gaur ere bisitan izan dugu
2023.11.29 Joxe Landa eguraldia 29.11.2023 0:21
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2023.11.28 Aitor Arozena Ttipi ttapa aldizkaria 28.11.2023 6:17
Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du
2023.11.28 Joseba Sagastibeltza Aurrera dantza taldea 28.11.2023 11:17
Leitzako Aurrera dantza taldeko ezpatadantzariak gaur saria jasoko dute Bilboko Euskalduna jauregian. Urteetan Leitzako ezpatadantza gordetzeagaik aipamena eginen zaio,saria emanen die Leitzako Aurrerako ezpatadantzariei. Arratsaldeko 19.30etan izanen da sari ematea.
2023.11.28 Junkal Otxotorena Kikilisalda 28.11.2023 15:23
Hainbat eragilek parte hartzen du Kikilisalda proiektuan. 2019. uretan sortu zuten eta urtero kanpaina desberdinak egiten dituzte, jarduera fisikoa eta beharrezko den elikadura osasuntsua bultzatuz. Kanpaina berria aurkeztu digu Junkal Otxotorena gizarte langileak
2023.11.28 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 28.11.2023 5:30
Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik
2023.11.28 Maria Arretxe Energia Berriztagarrien Komunitatea 28.11.2023 14:06
Leitzako Energia Berriztagarrien Komunitateko eta Goinerreko Maria Arretxe izan dugu gaurko saioan. Izan ere komunitateak martxan jarri du dagoeneko lehenego bere proiektua, kiroldegiko plaken proiektua alegia. Gaur horren inguruko xehetasunak kontatu dizkigu.
2023.11.28 Joxe Landa eguraldia 28.11.2023 0:33
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.