Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
2024.01.02 Gorka Laurnaga Xorroxin irratia 02.01.2024 11:46
Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik
2023.12.29 Iera Agirre Iturriaga ADOS binakako txapelketa 29.12.2023 2:46
Ados pilotak antolatutako binakako pilota txapelketa bi partidu izanen dira gaur abenduak 29 eta bihar 30 Sopuertan eta Beran . Horrela gogoratu digu Iera Agirre Iturraiga Ados pilotako pilotariak. Bertaratu ezin duenak Youtubeko kanalean zuzenan ikusteko aukera izanen duela ere esan digu.
2023.12.29 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskoa 29.12.2023 8:50
Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak
2023.12.29 David Anaut Leitzako alkatea 29.12.2023 6:25
Leitzako alkatearen bisita izan dugu gaurko saioan. Urteko azken saioa dugu gaurkoa eta horren inguruan aritu gara alkatearekin urte bukaera eta datorren urteari begira ere jarri gara. Entzun Leitzako alkateak kontatu diguna urte bukaerako saio honetan. Hemen elkarrizketa.
2023.12.29 Hodei Aranguren Yalah Nafarroa Palestinarekin 29.12.2023 9:44
Yalah Nafarroa Palestinarekin plataforma sortu dute Nafarroan eta iada eragile sozial, sindikatu, alderdi eta norbanako ugarik bat egin dute ekimenarekin. Larubaterako abenduaren 30erako manifestazioa antolatu dute Iruñean. Gaur bertako kide batekin aritu gara hizketan.
2023.12.29 Mikel Mundiñano Sare mobilizazioak 29.12.2023 5:06
Urte bukaera eta urte berrirarko ere hainbat mobilizazio, ekitaldi antolatu ditu SARE HERRITARRAk. Bai gurean herriko taldeak eta baita Euskal Herri mailan izanen den urtarrileko manifestazio handia. Gaur Sareko Mikel Mundiñanorekin aritu gara gaiaren inguruan
2023.12.29 Ainhoa Irati irratia 29.12.2023 8:00
Ostiralero Irati irratiko lankidea Ainhoa izan dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak. Entzun hemen .
2023.12.28 Gabriel Saralegi Herri kirolak Asteasu 28.12.2023 7:18
Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean
2023.12.28 Garbiñe Arkupeak elkartea 28.12.2023 15:24
Arkupeak elkartera egin dugu gaurko saioan. Boletina jaso berrian egin dugu beraiengana eta besteak beste 2023a nolako urtea izan den galdetu diogu Garbiñe kideari. 2024ean antolatu dituzten hainbat hitzordu, bidaien berri ere eman digu. Entzun elkarrizketa honetan
2023.12.28 Joxe Landa eguraldia 28.12.2023 0:45
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2023.12.27 Miren San Silvestre lasterketa 27.12.2023 5:06
Igandean abenduaren 31an ospatuko da VIII. San Silvestre lasterketa. Aurten berrikuntzekin dator lasterketa bera eta horren ingurukoak jasotzeko Leitzako kiroldegira egin dugu. Anikoteko, kirolegiko arduradun Mirenek eman dizkigu lasterketaren xehetasunak
2023.12.27 Gotzone Sestorain Stop abeltzaintza industrialak! 27.12.2023 22:41
Joan den abenduaren 16an, larunbat, elikadura burujatbetzan eta lurraldearen defentsan trebatzeko zikloaren barrenean, Nafarroako makroetxaldeen aurkako plataformaren eskutik Biomendin, Mendigorriako txerri granja eta biometanizazio inastalazioaren aurrean elkartu ziren. Tartean zen Gotzone Sestorain eta hau guazia kontatu digu.
2023.12.26 Jaione Aratz eta Intzara kontzertuak diskoa 26.12.2023 35:07
Jaione Olazabal eta familiak kontzertua emanen du abenduaren 27an Leitzako Herri Aretoan arratsaldeko 18.00etan. Gaur bisitan izan ditugu eta kontzertuaren ingururan aritu gara besteak beste protagonistekin. Cd bat ere grabatu berri dute eta kantun bat edo beste ere entzun dugu.
2023.12.26 Gorka Laurnaga Xorroxin irrtia 26.12.2023 9:49
Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Gorka Laurnagak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Gorkaren eskutik
2023.12.26 Goiuri Zabaleta Rodriguez Pilotaria 26.12.2023 19:38
Goiuri Zabaleta pilotariarekin aritu gara hizketan. Emakumeen master cup txapelketako finala jokatu zuen Durangon. Final gogorra. 22-13ko emaitzarekin txapeldun orde suertatu zen Leitzarra. Gaur finalaren ingurukoak aipatu dittugu pilotariarekin besteak beste
2023.12.22 Andoitz Antzizar Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 22.12.2023 31:47
Euskal Herriko Trikitixa Elkartean izan gara gaur. Ostiralero Andoitz Antzizarrekin aritzen gara. Andoitzek astero trikitilari baten inguruko informazioa ekartzen digu eta baita asteburuko agenda ere. Gaurkoan Maurizia pandero jole handia hobeki ezagutu dugu besteak beste.
2023.12.22 Ainhoa Irati irratia 22.12.2023 6:31
Ostiralero Irati irratiko lankidea Ainhoa izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak. Entzun hemen .
2023.12.22 Joxe Landa eguraldia 22.12.2023 1:06
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2023.12.21 Harkaitz Delgado Leitzako SARE 21.12.2023 12:45
Leitzako Sareko kide Harkaitz Delgado izan dugu bisitan gure gaurko saioan. Gabonak ate joka direla eta gabonetarako antolatu dituzten hainbat hitzorduren berri eman digu. Gisa berean urtero antolatzen duten zozketaren berri ere eman digu. Entzun podcast honetan
2023.12.21 Juan Ramon Lizarra Txirtorra Txapelketa 21.12.2023 14:09
Euskal Herriko Txistorra txapelketaren 25. edizioa ospatu berri da Ordizian. Hego Euskal Herriko hainbat lagunek parte hartu dute txapelketan eta lehenengo saria Zarautzera joan da, Bigarren saria berriz Leitzako Lizarraga harategiak eman du eta gaur bertako nagusiarekin aritu gara.
2023.12.21 Itxaro Zabaleta Dietista Nutrizionista 21.12.2023 13:02
Dietista, Nutrizionista da Itxaro Zabaleta Leitzarra, kirolean espezializatua. Itxaro Zabaleta gurean, Karrape Irratian izanen da hamabostero. Osasuntsu elikatzeak duen garrantzia kontutan hartuta Itxarok hainbat irakaspen emanen dizkigu bere saioetan. Entzun saioa hemen.
2023.12.21 Maialen Huarte Euskalerria irratia 21.12.2023 10:29
Euskalerria irratian sartu atera bat egin dugu ostegunero egiten dugun bezela. Iruñerriko informazioa jasotzen dugu bertatik eta horretaz, Maialen Huarte arduratzen da. Gaur ere hainbat gai izan ditu hizpide Euskalerria irratiko kazetariak. Entzun Iruñerriko informazioa.
2023.12.21 Oihana Erbiti Farmazilaria 21.12.2023 24:10
Hamabostean behin farmaziatik botikaria izaten dugu gurean, Oihana Erbiti, bakoitza hamabostean behin izaten da beraien lanbideari buruzko hainbat kontu izaten ditugu hizpide, asko dugula ikasteko eta kontutan hartu beharrekoak saioro erakusten digu, entzun hemen.
2023.12.21 Joxe Landa Eguraldia 21.12.2023 0:28
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2023.12.20 Mikel Astibia Leitzako Orantzaroa 20.12.2023 13:13
Leitzako Orantzaroa. Orantzaro eguna izanen da abenduaren 24ean urteroko legez. Aurtengo egitaraua ere prest dago eta gaur horren inguruko xehetasunak jaso ditugu. Aurrera KE-ko kide Mikel Astibia izan dugu gurean eta berak eman dizkigu egunaren ingurukoak.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.