Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
2024.03.22 Ekaitz Astibia TorreaRock 22.03.2024 8:15
Leitzako Torrea herrikoak 30. urteurrena ospatuko du bihar, martxoak 23, larunbata. Ibilde luzea egin du, auzolana oinarri besteak beste. TorreaRock antolatu dute urteurrena ospatzeko, Leitzako Herri Aretoan izanen dena. Gaur Ekaitz Astibia antolatzailearekin aritu gara.
2024.03.22 Andoitz Antziar Euskal Herriko Trikitxa Elkartea 22.03.2024 33:22
Euskal Herriko Trikitixa Elkartean izan gara gaur. Ostiralero Andoitz Antzizarrekin aritzen gara. Andoitzke astero trikitilari baten inguruko informazioa ekartzen digu eta baita asteburuko agenda ere. Gaurkoan Sakabi trikitilari handia hobeki ezagutu dugu besteak beste.
2024.03.22 Joxe Landa eguraldia 22.03.2024 0:40
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2024.03.21 Marta Mintzodromoa Iruñean 21.03.2024 7:54
Mintzodromoaren III. edizioa antolatu dute Iruñerrian. Apirilaren 24ean izanen da Iruñeako Geltokin. Edonork parte har dezake mintzodromoan, hori bai apirilaren 19a bitarte izena eman beharra dago. Gaur antolatzaileetako batekin aritu gara hizketan. Entzun kontatu diguna.
2024.03.21 Odei Gizarte zerbitzuak 21.03.2024 10:33
0-3 programatik, gizarte langilea etorri zaigu gaur bisitan. Datozen hilabeteetan izanen diren hainbat ikastaro, tailerren berri eman digu gaurkoan. Orain arte egindakoen inguruan ere aritu gara. Entzun Gizarte zerbitzuetatik Odei gizarte langileak kontatu diguna.
2024.03.21 Maialen Huarte Euskalerria irratia 21.03.2024 10:28
Euskalerria irratian sartu atera bat egin dugu ostegunero egiten dugun bezela. Iruñerriko informazioa jasotzen dugu bertatik eta horretaz, Maialen Huarte arduratzen da. Gaur ere hainbat gai izan ditu hizpide Euskalerria irratiko kazetariak. Entzun Iruñerriko informazioa.
2024.03.20 Mikel Ilarregi Letrak kalera 20.03.2024 18:33
Letrak kalera ekimena martxan jarri dute gurean. Herriko egile eta idazleen lanak kalera aterako dituzte. Gaur martxoak 20 astezkena ekitaldi oso berezia antolatu dute Leitzako Herri Aretoan. Guar Mikel Ilarregi antolatzaileetako batekin aritu gara hizketan.
2024.03.20 Kristina Urrutia Korrika 2023 20.03.2024 16:10
Atzo, martxoaren 19an igaro zen Korrika Leitzatik. Tximutxe Euskara taldeko, Korrika batzordeko, Euskara teknikari Kristina Urrutiak atzoko balorazioa egin digu gaurko saioan. Jendetza bildu zen gure herrietan eta ondorengo pesta ere zoragarri. Arrakastaz aritu da.
2023.03.19 Kristina Urrutia Korrika 2023 19.03.2024 17:25
Gaur martxoak 19 arrtasaldeko 16.30etarako sartuko da Korrika Leitzako herrian. Euskara teknikari eta Korrikako batzordeko kide Kristina Urrutia izan dugu saioan. Guarko egunerako antolatua dagoena kontatu digu besteak beste. Hemen gaurko eguneko xehetasun batzuk.
2024.03.19 Haizea Lizarbe Errigora udaberriko kanpainaren emaitzak 19.03.2024 11:14
Errigorara egin dugu gaurko saioan. Udaberriko kanpainak arrakasta handia izan du eta datu oso onak eman ditu. Gaur Errigorako Haizea Lizarberekin egon gara hizketan eta berak eman dizkigu datu horiek. Entzun pocast honetan Errigorako kideak aipatu diguna.
2024.03.19 Elena Irigoien Mimukai zentrua 19.03.2024 15:29
Mimukai zentrutik Elena Irigoien etorri zaigu gure estudiotetara. Mimukai proiektuaren ingurukoak gogoratu dizkigu eta gaur egun irikita dagoen Mimukai zentruan nolako espazio, eta erabilera duen kontatu digu. Aukera ugari ematen ditu zentruak, xehetasunak hemen utzi dizkigu.
2024.03.19 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 19.03.2024 12:49
Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik
2024.03.19 Aitor Arozena Ttipi ttapa 19.03.2024 5:59
Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du
2024.03.18 Gabriel Saralegi Herri kirolak 18.03.2024 9:00
Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean
2024.03.18 Javier Irigoien Aralar udal musika eskola -ikastaro bereziak- 18.03.2024 13:52
Aralar Udal Musika Eskolara egin dugu gaurko saioan. Izan ere ikastaro, hitzordu bereziak antolatu dituzte. Besteak beste 60 urtetik gorakoentzako ikastaroak antolatu dituzte. Javier Irigoien Aralar Udal Musika Eskolako zuzendariak horrela kontatu digu. Entzun elkarrizketa.
2024.03.18 Vinaixa Gartzia Jeiki abesbatza 18.03.2024 10:09
Jeiki abesbatzaren 50. urteurrena dela eta lehendabaziko kontzertu handia eman berri dute. Igandean, martxoaren 17an Leitzako eliza bete bete zegoela. Gaur Jeiki abesbatzako zuzendariarekin aritu gara hizketan kontzertuaren inguruan. Entzun zuzendariak esandakoa.
2024.03.18 Mikel Balentziaga Zakur txokoa 18.03.2024 17:44
Mikel Balentziaga zakur hezitzailea izan dugu gurean, hamabostero izaten da Karrape irratiko gure saioan, zakurren heziketan hainbat irakaspen ematen dizkigu hamabostero, egunerokoan landu beharrreko hainbat ariketen berri ere ematen dizkigu gure saioan Mikelek
2024.03.15 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 15.03.2024 9:49
Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak
2024.03.15 Eneko Villegas Irati irratia 15.03.2024 8:43
Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak
2024.03.15 Andoni Antzizar Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 15.03.2024 27:19
Euskal Herriko Trikitixa Elkartean izan gara gaur. Ostiralero Andoitz Antzizarrekin aritzen gara. Andoitzke astero trikitilari baten inguruko informazioa ekartzen digu eta baita asteburuko agenda ere. Gaurkoan Sakabi trikitilari handia hobeki ezagutu dugu besteak beste.
2024.03.15 Joxe Landa eguraldia 15.03.2024 0:22
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2024.03.14 Maialen Huarte Euskalerria irratia 14.03.2024 10:16
Euskalerria irratian sartu atera bat egin dugu ostegunero egiten dugun bezela. Iruñerriko informazioa jasotzen dugu bertatik eta horretaz, Maialen Huarte arduratzen da. Gaur ere hainbat gai izan ditu hizpide Euskalerria irratiko kazetariak. Entzun Iruñerriko informazioa.
2024.03.14 Andrea Kasares Leitzako Herri Krosa XLII 14.03.2024 15:05
Azken urtetan ospatu ez den Leitzako Herri Krosa berriz berreskuratu du Aurrera K.E. Berrikuntza ugari izanen ditu apirilaren 13an ospatuko den lasterketak. Gaur, Andrea Kasares antolatzailea gurean izan dugu eta berak eman dizkigu lasterketaren xehetasun guziak.
2024.03.14 Amaia Agirre eta Maitane Mariezkurrena Pediatria zerbitzua Leitzan 14.03.2024 13:22
Bi hilabete dira Pediatria zerbitzurik gabe daudela Leitza eta inguruko herriak. Horrek hainbat zailtasun sortu ditu erabiltzaileen artean eta hori horrela, guraso talde bat lanean hasi da gaiaren inguruan. Gaur bisitan izan ditugu eta beraien kexak jaso ditugu. Entzun podcast honetan.
2024.03.14 Amaia Gobillar Mendukilo kobazuloak 14.03.2024 9:51
Martxoaren 16 eta 17an kobazuloen eguna ospatuko da Euskal Herriko hainbat kobazuloetan. Gurean, besteak beste, Astizko Mendukilo kobazuloetan, bi eguneko egitaraua antolatu dute, eta gaur Mendukilo bertatik horrela kontatatu digu Amaia Gobillar bertako kideak.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.