Karrape irratia

Karrape Irratia

News EU ↓ 4412 episodes

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.

Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com

Author

Karrape irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Mar 25, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android almost 10M downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

2024.05.07 Joxe Landa eguraldia 07.05.2024

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2024.05.06 Dabid Anaut Leitzako alkatea 06.05.2024

Leitzako alkatea izan dugu gaur gure saioan. David Anautek udaletxeko eta herriko informazio ugari igortzen ditu gurean, udaletxeak dituen proiektu, lan… eta herriko hainbat gai ere jorratzen ditugu alkatearekin herritarrak uneoro herriaz informaturik egon daitezen

2024.05.06 Unai Olano Plazako PIlota Txapelketa 06.05.2024

Aurrerak antolatzen duen Plazako PIlota Txapelketa maiatzaren 11an hasiko da. Hamasei bikotek eman dute izen txapelketan eta bi taldetan banatu dituzte. Gaur txapelketako antolatzaile Unai Olanorekin aritu gara hizketan. Pozik antolatzaileak izan duen harreragatik.

2024.05.06 Bea Muro eta Igaro Balda Aresoko Kudeaketa Batzordea 06.05.2024

Nafarroako Gobernuaren oniritzia jasota, kudeaketa batzordeare esku gelditu da Aresoko Udala. Apirilaren 30ean egin zuten batzarra eta bertan hartu zuten kargua udaleko kide berriek. Gaur kideetako bi izan ditugu Karrape Irratiko estudioetan, horrela kontatu digute.

2020.05.06 Ainhoa Belauntzaran Erleta eskolako zuzendaria 06.05.2024

Erleta eskolara egin dugu gaurko saioan. Hamabostero Erleta eskolako zuzendaritza taldeko kideren batekin aritzen gara hizketan Erleta eskolaren inguruan. Informazio ugari jasotzen dugu eta bide batez, Erleta eskola herritarrengana hurbiltzen saiatzen gara.

2024.05.03 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 03.05.2024

Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak

2024.05.03 Joxe Mari Azpiroz Jeiki abesbatza 03.05.2024

Jeiki abesbatzaren 50. urteurreneko ospakizunak jarraitzen dute Leitzan. Bihar, maitzak 4 Iruñako orfeoiaren kontzertua izanen da arratsaldeko 20.00etan Leitzako elizan. Kontzertu ederra antolatu dute tartean Jeiki abesbatzak ere parte hartuko du, baita, Txalapartari, Piano edo txistulariak.

2024.05.03 Naiara Agirre Iturriaga Kaxkabeltza elkartea 03.05.2024

Leitzako Kaxkabeltza elkarteak kanpaina berri bat jarri du martxan. Gosadu gurekin kanpaina da martxan jarritakoa eta bi aste iraunen ditu. 2 lagunentzako 15 gosari zozketatuko dituzte. Horrela kontatu digu Kaxkabeltza elkarteko Naiara Agirrek gure gaurko saioan .

2024.05.03 Andoitz Antzizar Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 03.05.2024

Euskal Herriko Trikitixa Elkartean izan gara gaur. Ostiralero Andoitz Antzizarrekin aritzen gara. Andoitzke astero trikitilari baten inguruko informazioa ekartzen digu eta baita asteburuko agenda ere. Gaurkoan Sakabi trikitilari handia hobeki ezagutu dugu besteak beste.

2024.05.03 Eneko Villegas Irati irratia 03.05.2024

Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak

2024.05.03 Joxe Landa eguraldia 03.05.2024

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2024.05.02 Marta Euskal Herriko Bollo Topaketak 02.05.2024

Euskal Herriko Bollo Topaketak ospatu ziren apririlaren 26tik 28ra Leitzan. Bostehundik gora lagun bildu ziren herrian. Hainbat hitzaldi, tailer, eztabaida, festa antolatuta zituzten eta baita burutu ere. Gaur antolatzaileetako batekin aritu gara topaketek zer eman zuten jakin asmoz.

2024.05.02 Gustavo Bide berdeen eguna 02.05.2024

Maiatzaren 5ean Natur Bideen eguna ospatuko da Lekunberrik. Goizetik hasi eta eguerdi bitarte hainbat hitzordu antolatu dituzte. Tartean dira hainbat ibilaldi gidatu. Gaur Plazaola Partzuergora egin dugu gaiaren inguruan informazioa jasotzeko asmoz. Horrela kontatu digute Plazaolatik.

2024.05.02 Maialen Huarte Euskalerria irratia 02.05.2024

Euskalerria irratian sartu atera bat egin dugu ostegunero egiten dugun bezela. Iruñerriko informazioa jasotzen dugu bertatik eta horretaz, Maialen Huarte arduratzen da. Gaur ere hainbat gai izan ditu hizpide Euskalerria irratiko kazetariak. Entzun Iruñerriko informazioa.

2024.05.02 Joxe Landa eguraldia 02.05.2024

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2024.04.30 Iker Vicente aizkolaria 30.04.2024

Ikusmin haindia zegoen Tolosa ospatzekoa zen apostuan. Iker Vicente eta Txikia IV, aritzekoan ziren eta baita aritu ere. Otsagabiarra errez nagusitu zitzaion Txikiari nahiz eta lana erruz egin behar. Gaur irabazlearekin, Iker Vicenterekin aritu gara hizketan.

2024.04.30 Igor Ijurra Iruñeako Orfeoiko zuzendaria 30.04.2024

Leitzako Jeiki abesbatzaren 50. urteurrena dela eta beste kontzertu handi bat antolatu dute datorren larunbaterako, maiatzaren 4rako. Iruñeko Orfeoia izanen da Leitzako elizan arratsaldeko 20.00etan. Kontzertu berezia izanen da hainbat sorpresa tarteko. Entzun Igor Ijura zuzendariak kontatu diguna.

2024.04.30 Miren Tirapu Kultur teknikaria 30.04.2024

Kultura zinegotzia izan dugu gaurko saioan. MIren Tirapurekin Maitzean Leitzako Herri Aretoan antolatua dagoenari begira jarri gara. Denetarik izanen da maiatza osoan. Zinea, erakusketak, antzerkia... Entzun gaur gure sioan eta elkarrizketa honetan Mirenek kontatu diguna.

2024.04.30 Amaiur Cerderna Garalur Mendialdeko Elikagaien Katalogoa 30.04.2024

Mendialdeko Elikagaien Katalogoa aurkeztu dute gure herrietan. Elkarte, eragile desberdinei aurkeztu zaie. Herritarrak ere erabil dezakete katalogoa. Gaur gaiaren inguruan aritu zaigu Amaiur Cederna Garalurreko agentea. Entzun berak eman dizkigun xehetasunak

2024.04.30 Gorka Laurnaga Xorroxin irratia 30.04.2024

Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Gorka Laurnagak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Gorkaren eskutik

2024.04.30 Joxe Landa eguraldia 30.04.2024

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2024.04.29 Gabriel Saralegi Herri kirolak 29.04.2024

Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean

2024.04.29 Aitor Arozena Ttipi ttapa 29.04.2024

Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du

2024.04.29 Mikel Balentziaga Zakur txokoa 29.04.2024

Mikel Balentziaga zakur hezitzailea izan dugu gurean, hamabostero izaten da Karrape irratiko gure saioan, zakurren heziketan hainbat irakaspen ematen dizkigu hamabostero, egunerokoan landu beharrreko hainbat ariketen berri ere ematen dizkigu gure saioan Mikelek

2024.04.29 Joxe Landa eguraldia 29.04.2024

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

Listen to the Karrape Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.