Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
2024.06.05 Kristina Urrutia Euskara Teknikaria 05.06.2024 24:42
Euskara teknikaria Kristina Urrutia hamabostero izaten dugu gurean, Euskararen ingurukoak ekartzen ditu gurera, Euskara zerbitzutik egon daitezken albiste, Euskararen inguruko albiste, ekitaldi, ekimen etabarrak aipatzen ditu hamabostero asteazkenetan, gaur ere bisitan izan dugu
2024.06.04 Dabid Anaut Leitzako alkatea 04.06.2024 17:58
Leitzako alkatea izan dugu gaur gure saioan. David Anautek udaletxeko eta herriko informazio ugari igortzen ditu gurean, udaletxeak dituen proiektu, lan… eta herriko hainbat gai ere jorratzen ditugu alkatearekin herritarrak uneoro herriaz informaturik egon daitezen
2024.06.04 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 04.06.2024 10:29
Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik
2024.06.04 Juan Mari Barriola Sagardo eguna 04.06.2024 11:03
XIV. Sagardo eguna ospatuko da Leitzan ekainaren 8an, larunbatean. Gipuzkoako eta Nafarroako sagardotegietatik etorriko dira 15 sagardotegi. Horrela kontatu digu Juan Mari Barriola antolatzaileak. Elkarrizketa honetan xehetasu guziak eman dizkigu. Entzun hemen .
2024.06.04 Javier Irigoie Aralar Udal Musika Eskola 04.06.2024 13:41
Aralar Udal Musika Eskolako zuzendari Javier Irigoinenerekin aritu gara hizketa. Ekainea sarturik ikasrturte bukaerako kontzertu tematikoak emanen dituzte aste honetan ostiralean hasita. Ostiralean Leitzan izanen da lehenengo kontzertua arratsaldeko 19.30etan
2024.06.03 Jon Arangoa Euskal Herria Mendi Erronka 03.06.2024 17:29
Larunbatean, ekainaren 1ean ospatu zen X. Euskal Herria Mendi Erronka. Edizio arrakastatsua inundik ere, jendetza bildu zuen Leitzan. Errekor berria ere egin zuen txapeldunak. Gaur Jon Arangoa antolatzaileak eman dizkigu xehetasun guziak. Lehenengo balorazioa egin digu gaurkoan.
2024.06.03 Andoni Mitxaus eta Elena Irigoien Cederna Garalur 03.06.2024 23:15
Mimukai zentrutik Andoni Mitxaus eta Elena Irigoien Cedernako lagunak etorri zaizkigu. Hainbat gai izan ditugu hizpide, ekainean zehar antolatu dituzten hainbat tailer, ikastro besteak beste. Entzun Cedernatik eman diguten informazio guzia podcast honetan
2024.06.03 Iker Urkiola Erleta eskola 03.06.2024 17:01
Erleta eskolara egin dugu gaurko saioan. Hamabostero Erleta eskolako zuzendaritza taldeko kideren batekin aritzen gara hizketan Erleta eskolaren inguruan. Informazio ugari jasotzen dugu eta bide batez, Erleta eskola herritarrengana hurbiltzen saiatzen gara.
2024.05.31 Iera Agirre Iturriaga Ados Udaberriko Torneoa 31.05.2024 4:56
Udaberriko Torneoa azken txanpan sartu da. Partidu bikainak burutzen ari dira eta botilero bertsolariak ere bete beteko lanetan. Iada bikote bat finalean da bestearen zai. Gaur Iera Agirre pilotariarekin aritu gara hizketan eta berak eman dizkigu xehetasun guziak.
2024.05.31 Iker Bengoetxea Aurrerako futbol eta eskubaloti taldeak 31.05.2024 3:45
Aurrerako futbo taldeko Iker Bengoetxea izan dugu ostiralero ostiralero bezela Aurrerako futbol talde desberdinen berri eman digu gaurkoan ere pasaden asteko emaitzak emateaz gain asteburu honetako partiden berri ere eman digu hona hemen Ikerrek kontatu diguna
2024.05.31 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 31.05.2024 9:11
Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak
2024.05.31 Maite Elizondo Berdintasun teknikaria 31.05.2024 9:55
Hamabostean behin Gizarte Zerbitzuetako lalgunak, profesionalak izaten dira gurean, eskaintzen duten zerbitzuen ingurukoak aipatzen dizkigute besteak beste, lekzio ederra izaten da, kontzientziazio kanpaina ugari , diru languntzen tramitazioa, agenda etabar luze bat izaten da hizketagairako saioan zehar. Gaur Berdintasun teknikaria izan dugu.
2024.05.31 Andoitz Antzizar Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 31.05.2024 28:46
Euskal Herriko Trikitixa Elkartean izan gara gaur. Ostiralero Andoitz Antzizarrekin aritzen gara. Andoitzke astero trikitilari baten inguruko informazioa ekartzen digu eta baita asteburuko agenda ere. Gaurkoan Sakabi trikitilari handia hobeki ezagutu dugu besteak beste.
2024.05.31 Eneko VIllegas Irati irratia 31.05.2024 11:13
Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak
2024.05.30 Erleta eskolako 5 mailakoen saioa 30.05.2024 42:21
Leitzako Erleta eskolako 5. mailako ikasleen bisita izan dugu gaurko saioan. Saio ederra eskeini digute, gai desberdinez osatua. Historia, Ipuiak, errezetak, asmakizunak.... Talde polita izan dugu gure estudioan. Entzun Erleta eskolakoen saioa podcast honetan
2024.05.030 Itxaro Zabaleta Garai zentrua Kirola eta Nutrizioa 30.05.2024 19:06
Dietista, Nutrizionista da Itxaro Zabaleta Leitzarra, kirolean espezializatua. Itxaro Zabaleta gurean, Karrape Irratian izanen da hamabostero. Osasuntsu elikatzeak duen garrantzia kontutan hartuta Itxarok hainbat irakaspen emanen dizkigu bere saioetan. Entzun saioa hemen.
2024.05.27 Iraitz Uriarte EHME 27.05.2024 20:59
Euskal Herria Mendi Erronkaren X. edizioa ospatuko da larunbatean, ekainaren 1ean. Azken prestaketetan ari direla kontatu digu Iraitz Uriarte antolatzaileak. 600dik gora lasterkarik parte hartuko du aurtengo edizioan. Entzun antolatzaileak eman dizkigun xehetasunak
2024.05.27 Joxe Landa eguraldia 27.05.2024 0:58
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2024.05.27 Mikel Zabaleta EHBILDUKO parlamentaria 27.05.2024 21:28
Nafarroako parlamentura egin dugu gaurko saioan. Hilabetean behin han izaten gara Mikel Zabaleta parlamentariarekin. Eguneroko hainbat gai izaten ditugu hizpikde Milekin. Gaur hizketarako gai zenbait ere izan ditugu. Entzun elkarrizketa honetan eman digun informazioa.
2024.05.27 AItor Arozena Ttii ttapa 27.05.2024 7:11
Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du
2024.05.24 Iera Agirre Iturriaga Ados pilota Udaberriko torneoa 24.05.2024 4:38
Udaberriko torneoa hasia du Ados pilotak. Taldekako txapelketa da eta berezia. Botilero lanean bertsolariak ari dira. Gaur Iera Agirre Iturriaga Ados elkarteko pilotariarekin aritu gara hizketan eta berak orain artekoaren inguruko xehetasunak eman dizkigu.
2024.05.24 Iker Bengoetxea Aurrerako Futbol eta Eskubaloi taldeak 24.05.2024 3:53
Aurrerako futbo taldeko Iker Bengoetxea izan dugu ostiralero ostiralero bezela Aurrerako futbol eta eskubaloi talde desberdinen berri eman digu gaurkoan ere pasaden asteko emaitzak emateaz gain asteburu honetako partiden berri ere eman digu hona hemen Ikerrek kontatu diguna
2024.05.24 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 24.05.2024 11:51
Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak
2024.05.24 Juan Mari Barriola Kultur taldea 24.05.2024 11:17
Igande honetan, maiatzaren 26ean 45. Eskulangintza azoka izanen da Leitzako plazan. Euskal Herri osotik etorritako 40 artisauren postuak izanen dira bertan, tartea baita Leitza eta Aresoko zenbait. Kultur taldeko Juan Mari Barriolak horrela kontatu digu gaurko saioan.
2024.05.24 Tafallako Euskal Jaia 24.05.2024 29:47
Larunbata honetan, maiatzaren 25ean Tafallan erdialdeko Euskal Jaia antolatu dute lehenengo aldiz. Helburu ugari ditu jaiak eta egitarau ederra antolatu dute. Jendetza espero dute larunbatean Tafallan. Sareko emanean Beleixe eta Karrape irratiko lagunak Haizea Lizarbe elkarrizketatu dugu.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.