Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
2024.06.24 Eneko Bernaldo de Quiros Abizenen Museoa 24.06.2024 11:33
Goizuetako herrira egin dugu gaurko saioan. Abizenen Museoa proiektua martxan du Eneko Bernaldo de Quirosek. Museoa egiteko bidean, irteera zenbait antolatu ditu eta horietako bat igandean ekainaren 30ea izanen da Iberoko dorrera besteak beste. Gaur irteeraren xehetasunak eman dizkigu.
2024.06.24 Aitor Arozena Ttipi ttapa aldizkaria 24.06.2024 7:55
Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du
2024.06.24 Mikel Balentziaga Zakur Txokoa Udarara begira aholkuak 24.06.2024 19:37
Mikel Balentziaga zakur hezitzailea izan dugu gurean, hamabostero izaten da Karrape irratiko gure saioan, zakurren heziketan hainbat irakaspen ematen dizkigu hamabostero, egunerokoan landu beharrreko hainbat ariketen berri ere ematen dizkigu gure saioan Mikelek
2024.06.21 Leire Karrera Plazaola Aldizkaria 21.06.2024 10:43
Leitzako Pestetako programa jasotzen duen Plazaol aldizkariaren inguruan aritu gara gaurko saioan. Horreratarako Aurrera elkartera egin dugu eta bertako Leire Karrerarekin aritu gara aldizkariaren inguruan. Izan ere azal lehiaketan parte hartzeko edo idatziak bidaltzeko epea bukatzen ari da.
2024.06.21 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 21.06.2024 14:52
Aurrerako pilota eskolako pilotariak asteburu oso berezia dute aurrean. Nafarroako Herriarteko Pilota Txapelketako final-erdiak izanten dituzte bai txikien eta baita nagusiek ere. Finalerako txartelak jokoan. Informazio ugari jaso dugu honen inguruan eta beste hainbat txapelketen inguruan.
2024.06.21 Aitor Perez Kultur teknikaria Lekunberriko San Juanak 21.06.2024 5:18
San Juan festak ospatzen dituzte Lekunberri. Aurten astelehena izaki asteburuan ere hainbat hitzordu antolatu dituzte. Gaur Lekunberrira egin dugu eta bertako kultur teknikari Aitor Perezerekin aritu gara hizketan gaiaren inguruan. Egitarauaren xehetasunak eman dizkigu.
2024.06.21 Mikel Mundiñano Sare Herritarra 21.06.2024 8:33
Konponbidearen, elkarbizitzaren eta preso zein iheslarien etxeratzearen aldek kalejira egine du Sarek uztailaren 4ean. Atzo aurkeztu zuten Iruñean eta horre inguruko informazioa ekarri digu Sareko kide Mikel Mundiñanok besteak beste. Sarek 10 urte bete ditue ta horren ingurukoak ere galdetu dizkiogu.
2024.06.21 Eneko Villegas Irati irratia 21.06.2024 8:47
Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak
2024.06.21 Joxe Landa eguraldia 21.06.2024 0:56
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2024.06.20 Gabriel Saralegi Herri Kirolak 20.06.2024 9:02
Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean
2024.06.20 Javier Irigoien Aralar Musika Eskolako Zuzendaria 20.06.2024 13:15
Ararlar Musika Eskolako Zuzendari Javier Irigoinerekin aritu gara gaurko saioan. Bihar, ekainak 21 ostirala, Nafarroako Txistulari Gazteen Kontzertua izanen da Iruñeko Udaletxe plazan. Hitzordua arratsaldeko 19.30etan izanen da. Entzun Javier Irigoienek eman digu informazioa.
2024.06.20 Junak Otxotorena Gizarte Zerbitzuak Lan Poltsa 20.06.2024 19:10
Hamabostean behin Gizarte Zerbitzuetako lalgunak, profesionalak izaten dira gurean, eskaintzen duten zerbitzuen ingurukoak aipatzen dizkigute besteak beste. Gaur familia-langile lanpostuan aritzeko izangai zerrenda bat osatzeko deialdiaz aritu zaigu Junal Otxotorena.
2024.06.20 Itxaro Zabaleta Nutrizionista Garai Zentrua 20.06.2024 19:27
Dietista, Nutrizionista da Itxaro Zabaleta Leitzarra, kirolean espezializatua. Itxaro Zabaleta gurean, Karrape Irratian izanen da hamabostero. Osasuntsu elikatzeak duen garrantzia kontutan hartuta Itxarok hainbat irakaspen emanen dizkigu bere saioetan. Entzun saioa hemen.
2024.06.19 Kristina Urrutia Euskara Teknikaria 19.06.2024 24:48
Euskara teknikaria Kristina Urrutia hamabostero izaten dugu gurean, Euskararen ingurukoak ekartzen ditu gurera, Euskara zerbitzutik egon daitezken albiste, Euskararen inguruko albiste, ekitaldi, ekimen etabarrak aipatzen ditu hamabostero asteazkenetan, gaur ere bisitan izan dugu
2024.06.19 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 19.06.2024 8:41
Aurrerako Pilota Eskolara egin dugu gaurko saioan. Joseba Sagastibeltza arduradunarekin aritu gara hizketan. Izan ere aste honetan datorren ikasturterao izena eman daiteke pilota eskolan, eta besteak beste horren inguruko xehetasunak eman dizkigu pilota eskolako kideak.
2024.06.18 Iker Bengoetxea Aurrerako futbol taldeak 18.06.2024 5:05
Aurrerako futbo taldeko Iker Bengoetxea izan dugu gurean. Denboraldi bukaeraz aritu gara baina gaurko gai garrantzitsuena Aurrera Futbol Taldeko Jubenilak mailaz igo direla izan da. Horrela kontatu digu Iker Bengoetxea Aurrerako kideak elkarrizketa honetan.
2024.06.18 Iera Agirre ITurriaga Ados San Fermin Torneoa 18.06.2024 9:25
2024ko San Fermin Torneoa aurkeztu du Ados pilota Iruñeako Udaletxeko Kideekin batera. Asteburu honetan, ekainaren 22an hasiko da. Gaur Torneoraren inguruko informazioa jaso dugu Iera Agirre Iturriaga Leitzarraren eskutik. Entzun Podcast honetan Ierak kontatu diguna,.
2024.06.18 Iñaki Zabalo Leitzako zinegotzia San Jua Bezpera 18.06.2024 11:04
Igandean, ekainaren 23an ospatuko da urtero bezelaxe San Juan bezpera. Aurtengoa ere iada antolatua dago eta horren inguruko informazioa emen digu Leitzako zinegotzi Iñaki Zabalok. Arratsaldeko ingurutxoarekin hasiko da festa. Entzun zinegotziak aipatu diguna.
2024.06.18 Malen Gorriztarango Eguna 18.06.2024 12:00
2024. urteko Gorriztarango Eguna ekainaren 30ean ospatuko da Basa Kabi Hotela zen lekuan urtero egiten den moduan. Egitarau zabala antolatu dute goizea goiz hasi eta iluntzerarte. Gaur Malen antolatzailearekin aritu gara hizketan eta berak eman dizkigu xehetasunak.
2024.06.18 Ainhoa Belauntzaran Erleta eskolako zuzendaria 18.06.2024 14:03
Erleta eskolara egin dugu gaurko saioan. Hamabostero Erleta eskolako zuzendaritza taldeko kideren batekin aritzen gara hizketan Erleta eskolaren inguruan. Informazio ugari jasotzen dugu eta bide batez, Erleta eskola herritarrengana hurbiltzen saiatzen gara.
2024.06.18 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 18.06.2024 9:13
Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik
2024.06. Jaio 14 E28J plataforma 17.06.2024 17:02
Ekainean sartuak gara eta E28J plataformak hainbat hitzordu antolatuak ditu dagoeneko. Hainbat saio egin dira eta oaindik beste mordoska eginen dira. Ekainaren 28ra begira antolatu dituzte hitzorduak. Entzun E28J plataformako kide Jaiok nola kontatu digun.
2024.06.14 Iñaki Zabalo Leitzako Pestetako Txupinazoa 17.06.2024 10:00
Leitzako Txupinazoa nork bota duen jakiteko prozesua martxan jarri du Leitzako Pesta Batzordeak. Guar Iñaki Zabalo zinegotziarekin aritu gara gaiaren inguruan eta txupinazioa nork botako prozesuaren berri eta herritarrek nola bozka dezaketen kontatu digu. Entzun hemen.
2024.06.14 Andoitz Antzizar Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 17.06.2024 20:21
Euskal Herriko Trikitixa Elkartean izan gara gaur. Ostiralero Andoitz Antzizarrekin aritzen gara. Andoitzke astero trikitilari baten inguruko informazioa ekartzen digu eta baita asteburuko agenda ere. Gaurkoan Sakabi trikitilari handia hobeki ezagutu dugu besteak beste.
2024.06.17 Igaro Balda Aresoko zinegotzia 17.06.2024 16:32
Aresoko udaletxeko zinegotzi Igaro Balda izan dugu gaurko saioan. Areson hainbat zerbitzuren inguruan egiten ari diren lanketaren berri eman digu. Hainbat bilera egin dituzte herritarrekin. Horrez gain datozen asteetan izanen diren ospakizunen inguruan ere aritu gara.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.