Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
2024.09.26 Maialen Huarte Euskaleria irratia 26.09.2024 11:21
Euskalerria irratian sartu atera bat egin dugu ostegunero egiten dugun bezela. Iruñerriko informazioa jasotzen dugu bertatik eta horretaz, Maialen Huarte arduratzen da. Gaur ere hainbat gai izan ditu hizpide Euskalerria irratiko kazetariak. Entzun Iruñerriko informazioa.
2024.09.26 Oiahana Erbiti Farmazilaria 26.09.2024 19:43
Hilabetean behin farmaziatik bisitan izaten dugu gurean Oihana Erbiti farmazilaria. Lanbideak dituen hainbat gai izaten ditugu hizpide eta hainbat botiken inguruko informazioaz eta erabilpenaz ere aritzen gara. Garaian garaiko gaixotasunen ingurukoak ere jasotzen ditugu.
2024.09.26 Joxe Landa eguraldia 26.09.2024 0:46
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2024.09.25 AInara Saralegi Aurrerako eguna 25.09.2024 12:42
Leitzako Aurrera elkarteko eguna urriaren 5ean izanen da. Iada kartela kaleratu dute eta goizetik hasi eta ordu txikietara festa handia antolatu dute. Gaur Aurrera elkarteko juntako kide Ainara Saralegirekin aritu gara hizketan eta festaren xehetasunak eman dizkigu.
2024.09.25 Mikel Bezunartea IRATXE kontsumitzaileen elkartea 25.09.2024 22:02
Hamabostero izaten den bezela, IRATXE kontsumitzaileen elkarteko Mikel Bezunartea gaur izan dugu gure saioan. Kontsumitzaileen eskubideen inguruan aritzen da hizketan. Informazio ugari emante du gurean. Besteak beste erreklamazio edo kontsulta ugariren inguruan.
2024.09.25 Joxe Landa eguraldia 25.09.2024 0:33
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2024.09.24 Aitor Lekunberriko Sagardo Eguna 24.09.2024 7:40
Igandean, Irailaren 29an ospatuko da XIX. Sagardo Eguna. Iada klasiko bat bada Lekunberriko herrian, festen aurretik hainbat hitzordu antolatzen dituzte, horietako bat da Sagardo Eguna. Igandean izanen denaren xehetasunak bertako kultur teknikari Aitorrek eman dizkigu.
224.09.24 Joxe Mari Azpiroz Jeiki Abesbatza 24.09.2024 17:55
Leitzao Jeiki Abesbatzaren 50. urteurrena dela eta beste kontzertu bat antolatu du abesbatzak. Kasu honetan larunbatean, Irailaren 28an, Iruñeako Ganbara Abesbatzak kontzertua emanen du Leitzako Herri Aretoan. Gaur Joxe Mari Azpiroz kidean xehetasunak eman dizkigu.
2024.09.24 Harkaitz Delgado Liburuzaina 24.09.2024 22:40
Hamabostetik behin Leitzako liburuzaina Harkaitz Delgado gurean izaten da, izan ere liburutegiaren ingurukoak eta liburuen ingurukoak aipatzeko saio berezia egiten dugu, gaur ere bisitan izan dugu eta hainbat informazio jaso dugu liburutegiaren inguruan eta bertako jardueren inguruan
2024.09.24 Julen Zelaieta Xorroxin Irratia 24.09.2024 7:07
Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik
2024.09.24 Joxe Landa eguraldia 24.09.2024 0:43
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2024.09.23 Maria Arretxe Leitzako EBK 23.09.2024 5:28
Leitzako Energia Berriztagarrien Komunitateak bilera antolatu du asteazkenerako, irailaren 25erako Leitzako Udaletxeko batzar aretoan. Proiektu fotovoltaiko batean parte hartu nahi duen guzia gonbidatu dute bilerara. Komunitateko kide Maria Arretxerekin aritu gara gaiaren inguruan.
2024.09.23 Mikel Zabaleta Nafarroako parlementaria 23.09.2024 24:08
Nafarroako parlamentura egin dugu gaurko saioan. Hilabetean behin han izaten gara Mikel Zabaleta parlamentariarekin. Eguneroko hainbat gai izaten ditugu hizpikde Milekin. Gaur hizketarako gai zenbait ere izan ditugu. Entzun elkarrizketa honetan eman digun informazioa.
2024.09.23 Nerea Urbizu Eutsi Ene Kantak! Eutsi Euskarari! 23.09.2024 18:28
Ene kantak proiektuko kide Nerea Urbizu izan dugu gaur gure saioan. Kanpaina berri bat martxan jarri dute, Eutsi Ene Kantak! Eutsi Euskarari alegia. Horretaz gain hainbat hitzordu eta aurkezpenen inguruko xehetasunak ere eman dizkigu. Entzun Elkarrizketa Podcast honetan.
202409.23 Iker Urkiola Erleta eskola 23.09.2024 13:06
Erleta eskolara egin dugu gaurko saioan. Hamabostero Erleta eskolako zuzendaritza taldeko kideren batekin aritzen gara hizketan Erleta eskolaren inguruan. Informazio ugari jasotzen dugu eta bide batez, Erleta eskola herritarrengana hurbiltzen saiatzen gara.
2024.09.20 Iera Agirre Iturriaga Ados pilota 20.09.2024 7:05
Ados pilota elkarteko Iera Agirre Iturriagarekin aritu gara hizketan. Udara nola joan den kontatu digu, hainbat txapelketetan aritu dira pilotariak tartean Plazaz Plazako txapelketan. Aurrera begira ere jarri gara pilotariarekin, entzun zer kontatu digun Leitzarrak.
2024.09.20 Eneko Aizagirre Aurrerako futbol taldeak 20.09.2024 7:06
Aurrerako futbo taldeko Eneko Aizagirre izan dugu ostiralero ostiralero bezela Aurrerako futbol talde desberdinen berri eman digu gaurkoan ere pasaden asteko emaitzak emateaz gain asteburu honetako partiden berri ere eman digu hona hemen Enekok kontatu diguna
2024.09.20 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 20.09.2024 9:05
Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak
2024.09.20 maider Amantegi Berdintasu zinegotzia 20.09.2024 10:03
HIlabete eta gehixeago igaro da Leitzako Pestetatik. Egun hauetan Leitzako Berdintasu Mahaiak eta Lañaide Talde Feministak ohar bana zabaldu dute Festetan izandako hainbat eraso salatuz. Gaur berdintasun zinegotzia izan dugu gure estudioetan eta horrela kontatu digu.
2024.09.20 Maria Larretxea Joaldunen eguna Iturenen 20.09.2024 9:30
Iturenen 41 urte dira Joaldunen eguna ospatzen hasi zirela. Larunbata honetan, irailaren 21ean ospatuko dute 41. Joaldunen eguna. Egitarau zabala antolatu dute biharko. Gaur antolatzaile Mariarekin aritu gara hizketan gure saioan. Egunaren xehetasunak eman dizkigu.
2024.09.20 Eneko Villegas Irati irratia 20.09.2024 8:16
Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak
2024.09.20 Andoitz Antzizar Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 20.09.2024 4:17
Euskal Herriko Trikitixa Elkartean izan gara gaur. Ostiralero Andoitz Antzizarrekin aritzen gara. Gaur ere Euskal HErriko Trikitixa Elkartetik asteburuan izanen diren hainbat hitzorduren berri jaso dugu. Kontzertu, erroemri, emanaldi... Entzun astebururako agenda.
2024.09.20 Joxe Landa eguraldia 20.09.2024 0:29
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2024.09.19 Mikel Ilarregi Letrak Kalera liburuaren aurkezpena 19.09.2024 18:26
Letrak Kalera ekimenak bere azken jarduera antolatu du. Letrak kalera liburua atera dute eta gaur irailak 19 aurkeztuko dute Leitzako liburutegian arratsaldeko 19.00etan. Gaur ekimeneko kide Mikel Ilarregirekin prozesuaren laburpena egin dugu eta aurkezpenaren xehetasunak eman dizkigu
2024.09.19 Bardoak Saioa 19.09.2024 13:26
Gaur Sareko gure emanean, Beleixe irratiko lankidea eta biok Bardoen inguruan aritu gara Nafarroako Bertsozale Elkarteko kide Saioarekin. Iada txapelketa hasia dago eta horren xehetasunak eman dizkigu Saioak. Entzun podcast honetan Saioan kontatutakoa gaurkoan.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.