Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
2025.05.26 Joxe Landa eguraldia 26.05.2025 0:29
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2025.05.26 Erleta Eskolako 4 mailakoen saioa 26.05.2025 27:34
Erleta Eskolako 4. A mailako ikasleen bisita izan dugu gaurkoan. Hainbat astetan gaur eskeini diguten saioa prestatzen aritu dira. Saio ederra eskeini digute. Irratigintza lantzen aritu ondoren, hemen entzunen duzue bukaerako emaitza. Ederra benetan. Entzun saioa.
2025.05.26 Ainhoa Belauntzara Erlet Eskolako zuzendaria 26.05.2025 14:02
Erleta eskolara egin dugu gaurko saioan. Hamabostero Erleta eskolako zuzendaritza taldeko kideren batekin aritzen gara hizketan Erleta eskolaren inguruan. Informazio ugari jasotzen dugu eta bide batez, Erleta eskola herritarrengana hurbiltzen saiatzen gara.
2025.05.23 Ana Goñi Txalo Talo konpania antzerkia 23.05.2025 12:36
Berrobiko Txalo Talo antzerki konpainiak Kutxidazu Bidea Ixabel antzezlana taularatuko du maiatzaren 24ean Leitzako Herri Aretoan. Arratsaldeko 19.00etan izanen da emanaldia eta sarrera dohan. Gaur konpainiako kide eta aktore Ana Goñirekin aritu gara hizketan .
2025.05.23 Joseba Sagastibeltza Aurrerako Pilota Eskola 23.05.2025 12:12
Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak
2025.05.23 Andoitz Antzizar Euskal Herriko Trikitixa Elkartea Agenda 23.05.2025 13:08
Euskal Herriko Trikitixa Elkartean izan gara gaur. Ostiralero Andoitz Antzizarrekin aritzen gara. Andoitzke astero asteburuko agendaren berri eman te digu, asteburetan hitzordu ugari izaten baita. . Entzun elkarrizketa honetan Andoitzek astebururako eman dizkigun gomendioak.
2025.05.23 Eneko Villegas Irati irratia 23.05.2025 10:25
Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak
2025.05.23 Joxe Landa eguraldia 23.05.2025 0:35
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2025.05.22 Marimi Odriozola Bankuen Alimentua 22.05.2025 10:57
Nafarroako Bankuen Alimentutik janari eta diru bilketa hasi dute. Udaberriko bilketa bete betekoan gara herrian. Ohiko dendetan produktuak uzteaz gain dirua emateko aukera ere bada banku eta kutxan. 20.000 lagunetik gora ditugu Nafarroan Alimentuen Bankuaren beharra dutenak.
2025.05.22 Javier Irigoien Aralar Udal Musika Eskola - Ikuskizun eta matrikulazioa - 22.05.2025 14:52
Aralar Udal Musika Eskolara egin dugu gaurko saioan. Matrikulazio kanpaina irikita dago dagoeneko, ikuskizun baten ingurukoak ere aipatu digute eta Bartzelonara eginen duten bidaia bat ere tarteko. Entzun Javier Irigoien zuzendariak kontatu diguna saio honetan.
2025.05.22 Oiahana Erbiti Farmazilaria 22.05.2025 22:56
Hilabetean behin farmaziatik bisitan izaten dugu gurean Oihana Erbiti farmazilaria. Lanbideak dituen hainbat gai izaten ditugu hizpide eta hainbat botiken inguruko informazioaz eta erabilpenaz ere aritzen gara. Garaian garaiko gaixotasunen ingurukoak ere jasotzen ditugu.
2025.05.22 Markel Adin Aroztegia Elkartasun Komitea Epaiketa 4 eguna 22.05.2025 7:27
4. eguna du Aroztegiako auzipetuen epaiketak. Atzo foruzainek, orduko Lekaroz eta Baztago alkateek eta komunikabideetako kideek deklaratu zuten. Gaurko saioan beste behin Iruñeara egin dugu eta horrela kontatu digu Markel Adine, Aroztegia Elkartasun Komiteko kideak.
2025.05.22 Joxe Landa eguraldia 22.05.2025 0:22
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2025.05.21 Aitor Perez Lekunberriko Kultur Teknikaria Dantzari Txiki Eguna 21.05.2025 8:15
Dantzari Txiki Eguna antolatu dute maiatzaren 24rako Lekunberrin. Mendialde honetako dantzari txiki ugarik parte hartuko du AItor Perez Lekunberriko Kultur Teknikariak esan digunez. Irurtzun, Leitza, Areso eta Larraungo dantzariak izanen dira. Entzun elkarrizketa.
2025.05.21 Ane Balerdi Erleta Eskola Haur Guraso eta Eskolen arteko topaketak 21.05.2025 5:57
Erleta Eskolara egin dugu gaurko saioan. Maitzaren 31an Haur, Guraso eta Eskolen Arteko Topaketak ospatuko dira Leitzan. Gaur Ane Balerdi Erleta Eskolako zuzendaritza taldeko kideak horrela aurkeztu digu. Egitarau ederra antolatu dute tartean bazkaria. Entzun elkarrizketa.
2025.05.20 Joxe Mari Baraibar Leitzako Jubilatuen Elkartea 20.05.2025 17:33
Leitzako Jubilatuen Elkarteko kide Joxe Mari Baraibarrerekin aritu gara gaurko saioan. Urteko errepaso egin dugu. Bidai, hitzordu ugari antolatu dituzte orain arte eta urtea bukatu aurretik ere beste hainbat antolatuta dituzte. Bestetik taberna, jatetxea errentan dutela ere esan digu.
2025.05.20 Markel Adin Aroztegiko Elkartasun Komintea Epaiketa 2. eguna 20.05.2025 6:36
Bigarren epaiketa eguna dute Aroztegia dela eta Baztango 7 lagunek. Goizeko 9etarako sartu dira epaiketara. Gaur bertara egin dugu lehenengo eguna zer eman zuen jakite aldera eta gaurko egunaren ingurukoak jakiteko asmoz. Horrela kontatu digu Markel Adin Areztegiko Elkartasun Komiteko kideak.
2025.05.20 Gabriel Saralegi Herri Kirolak 20.05.2025 12:14
Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean
2025.05.20 Bea eta Igaro Aresoko alkate eta zinegotzia 20.05.2025 16:59
Aresoko Udaletxeko kideak izan ditugu gaurko saioan. Bea alkatea eta Igaro zinegotziak hainbat gai ekarri dizkigu. Besteak beste ordenantza berriaren ingurukoak, hirigintza plana, kaldera jartzearena edo eragileekin egindako bilera. Hauek guztiak izan ditigu hizpide.
2025.05.20 Joxe Landa eguraldia 20.05.2025 0:43
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2025.05.19 MIren Tirapu Kultur teknikaria Zine denboraldia 19.05.2025 7:06
Ikasturteko zine denboraldia igandean, maiatzaren 18an bukatu zen. Oso balorazio ona egin digu Miren Tirapu kultur teknikariak, goranzko joera du zineak baita antzerkiak ere. Gaur berarekin aritu gara hizketan eta berak eman dizkigu xehetasunak. Entzun hemen.
2025.05.19 Elena Irigoien Cederna Garalur Mimukai 19.05.2025 10:40
MImukai zentrura joan eta Cederna Garalurreko teknikari Elena Irigoienerekin aritu gara gauro saioan. Ikastaro ugari antolatu dituzte eta zerbitzu baten ingurukoak ere aipatu dizkigu Elena Irigoienek. Entzun elkarrizketa honetan eman dizkigun xehetasunak gaurkoan.
2025.05.19 Aitor Arozena Ttipi ttapa 19.05.2025 7:23
Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du
2025.05.19 Mikel Balentziaga Zakur Txokoa 19.05.2025 21:17
Mikel Balentziaga zakur hezitzailea izan dugu gurean, hamabostero izaten da Karrape irratiko gure saioan, zakurren heziketan hainbat irakaspen ematen dizkigu hamabostero, egunerokoan landu beharrreko hainbat ariketen berri ere ematen dizkigu gure saioan Mikelek
2025.05.19 Markel Adin Aroztegiko Elkartasun Komintea Epaiketa 1 eguna 19.05.2025 6:20
Gaur maitzak 19 hasi da Aroztegiko proiektua dela eta auzipetutako 7 lagunen epaiketa. Goizeko 9etan txalo artean sartu dira epaitegira. Jendetza bildu da epaitegi aurrean babesa emanez, ondoren hainbat kolektiborekin mahai ingurua egin dute. Bertatik horrela kontatu digu Markel Adin Aroztegiko Elkartasun Komiteko kideak.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.