Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
2025.06.12 Bea Muro Aresoko alkatea 12.06.2025 14:52
Aresoko alkatearen bisita izan dugu gaurko saioan. Informazio ugari ekarri digu, hainbat lanen esleipen, PDR pleguen ingurukoak, langileen kontratazioa eta baita laster izanen diren hainbat jairen ingurukoak. Entzun elkarrizketa honetan Bea Muro alkateak aipatu diguna.
2025.06.12 Miren Latasa Anikote Kiroldegia 12.06.2025 5:27
Leitzako Kiroldegira egin dugu gaurko saioan. Anikote eta kiroldegiko gerente Miren Latasarekin aritu gara hizketan. Ekainaren 13rako, ostiralerako antolattu dituzten bi tailerren ingurukoak aipatu dizkigu, kasu honetan emakumeei zuzendutako tailerrak izanen dira.
2025.06.12 Maialen Huarte Euskalerria irratia 12.06.2025 14:14
Euskalerria irratian sartu atera bat egin dugu ostegunero egiten dugun bezela. Iruñerriko informazioa jasotzen dugu bertatik eta horretaz, Maialen Huarte arduratzen da. Gaur ere hainbat gai izan ditu hizpide Euskalerria irratiko kazetariak. Entzun Iruñerriko informazioa.
2025.06.11 Iera Agirre Iturriaga Etxeko Memoriala finala 11.06.2025 4:24
Ados pilota elkarteak antolatutako Etxeko Memoriala bukatu berri da. Final handia ikusteko aukera izan zen ekainaren 8an Zestoako frontoian. Punta puntako partidua eta emozio handikoa. Horrela kontatu digu gure saioan, Iera Agirre Iturriaga Adoseko pilotariak.
2025.06.11 Iñaki Zabalo zinegotzia Txupinazoa 11.06.2025 11:56
2025eko Leitzako Pestetako txupinazoa nork batako duen laster jakinen da. Ekainaren 22ra bitarte online bozkatzeko aukera dago eta ekainaren 23an mahai bat jarriko da plazan. Hiru aukera daude aurtengoa ere eta Leitzarrek aukeratu beharko dute. Horrela kontatu digu zinegotziak.
2025.06.11 Kristina Urrutia Euskara teknikaria 11.06.2025 20:47
Euskara teknikaria Kristina Urrutia hamabostero izaten dugu gurean, Euskararen ingurukoak ekartzen ditu gurera, Euskara zerbitzutik egon daitezken albiste, Euskararen inguruko albiste, ekitaldi, ekimen etabarrak aipatzen ditu hamabostero asteazkenetan, gaur ere bisitan izan dugu
2025.06.11 Joxe Landa eguraldia 11.06.2025 0:37
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2025.06.10 Erleta Eskolako 6 Bko Ikasleak Flyschak - Kanpaldiak 10.06.2025 11:25
Erleta Eskolako 6. B mailako talde honen gaia Flyschak eta kanpaldiak izan dira. Informazio ugari jaso dute gaiaren inguruan eta irratsaio bat prestatu dute. Gaur gurean izan dira eta beraien lana entzuteko aukera izan da gurean. Entzun podcast honetan beraien lana.
2025.06.10 Erleta Eskolako 6 B mailakoak Leku ezberdinetako Monumentuak 10.06.2025 6:22
Erleta eskolako 6. B mailako ikasleek hainbat saio egin dituzte. Taldeka informazio saioak egin dituzte. Kasu honetan leku ezberdinetako monumentuen inguruko saioa prestatu digute ikasle hauek. Entzun ikasleek prestatu eta eskeini diguten beraien saioa podcast honetan.
2025.06.10 Erleta Eskolako 6 B mailako ikasleak Herri Kirolak 10.06.2025 10:35
Erleta eskolako 6. B mailako ikasleek hainbat saio egin dituzte. Taldeka informazio saioak egin dituzte. Kasu honetan Herri Kirolek inguruko saioa prestatu digute ikasle hauek. Infomrazio ugari bilduz eta ekarriz herri kiroletako hainbat disziplinen inguruan.
2025.06.10 Adur Cobos, Irati Bildarraz, Aingeru Salaberria eta Ainhoa Illarramendi Amazabl Insititutua saria 10.06.2025 31:02
Amazabal institutuko lagunak izan ditugu bisitan. Elhuyar zientza fundazioak antolatutako lehiaketa batean parte hartu dute hainbat taldek Amazabal institututik eta horietako talde batek 3. egin du. Gaur zein lan, zein ikerketa egin duten kontatu digute egileek.
2025.06.09 Iraitz Uriarte Euskal Herria Mendi Erronka balorazioa 09.06.2025 21:10
Euskal Herria Mendi Erronkaren XI. edizioa ospatu berri da Leitzan. Hasieran giro ederra lasterkarientzat nahiz eta eguerdi partetik aurrera bero, sargori egin eta horrek eragina izan zuen. Gaur antolatzaileetako batekin aritu gara hizketan eta balorazioa ere egin digu.
2025.06.09 Iker Urkiola Erleta Eskolako informazioa 09.06.2025 13:33
Erleta eskolara egin dugu gaurko saioan. Hamabostero Erleta eskolako zuzendaritza taldeko kideren batekin aritzen gara hizketan Erleta eskolaren inguruan. Informazio ugari jasotzen dugu eta bide batez, Erleta eskola herritarrengana hurbiltzen saiatzen gara.
2025.06.09 Javier Irigoien Aralar Udal Musika Eskola kontzertuak 09.06.2025 9:45
Aralar Udal Musika Eskolara egin dugu gaurko saioan. Ikasturtea bukatzen ari den honetan kontzertu tematikoak eskeintzen ari dira. Guar ekainak 9 astelehena, Leitzako plazan kontzertua emanen dute arratsaldeko 19.00etan. Bertako zuzendariak horrela kontatu digu.
2025.06.09 Joxe Landa eguraldia 09.06.2025 0:35
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2025.06.06 Bea Larrañaga Bonba Bat Naiz 06.06.2025 10:11
Bonba Bat Naiz antzezlana eskeiniko du Leitzako Plazan ekainaren 8an, igandean, Bea Larrañaga aktoreak. Gozogile baten nundik norakoak, humorea, Clown-a, koreografia, musika. Ia ordubetez gozatzeko aukera bikaina izanen dela kontatu digu aktoreak berak. Entzun hemen.
2025.06.06 Andoitz Antzizar Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 06.06.2025 10:29
Euskal Herriko Trikitixa Elkartean izan gara gaur. Ostiralero Andoitz Antzizarrekin aritzen gara. Andoitzke astero asteburuko agendaren berri eman te digu, asteburetan hitzordu ugari izaten baita. . Entzun elkarrizketa honetan Andoitzek astebururako eman dizkigun gomendioak.
2025.06.06 Iera Agirre Iturriaga Etxeko Memoriala Finala 06.06.2025 5:39
Etxeko Memorialaren finala iritsi da. Txapelketa bere bukaerara iritsi da alegia. Zestoan, enkainaren 8an eguerdiko 12.00etan jokatuko de finalarekin emanen dio Ados pilotak memorialari bukaera. Bi talde izanen dira nor baino nor finalean. Gaur Iera Agirre Iturriaga pilotariarekin aritu gara.
2025.06.06 Joxe Landa eguraldia 06.06.2025 0:45
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2025.06.05 Maialen Huarte Euskalerria irratia 05.06.2025 9:26
Euskalerria irratian sartu atera bat egin dugu ostegunero egiten dugun bezela. Iruñerriko informazioa jasotzen dugu bertatik eta horretaz, Maialen Huarte arduratzen da. Gaur ere hainbat gai izan ditu hizpide Euskalerria irratiko kazetariak. Entzun Iruñerriko informazioa.
2025.06.05 Gabriel Saralegi Herri Kirolak 05.06.2025 11:01
Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean
2025.06.05 Maider Amantegi zinegotzia Leitzakar 05.06.2025 13:35
Zaindu mahaiatik proposamen interesgarria etorri zaigu. Leitzakar zerbitzua martxan jartzeko bidea hasi dute. Dohako zerbitzua izanen da eta boluntarioek osatuko dutena. Auzolan handi bat. Maider Amantegi zinegotziarekin aritu gara hizketan gaiaren inguruan, Leitzakar zer den kontatu digu.
2025.06.04 Erleta Eskolako 6 B mailakoak 2030 Agenda 04.06.2025 8:20
Leitzako Erleta Eskolako 6.B mailako ikasleen bisita izan dugu gaurko saioan. Asteetako prestaketen ondoren beraien saioa eskeini digute gaurkoan. 2030 Agenda izan dute hizpide 6. B mailako lagun hauek, informazio ugari bildu eta eskeini digute. Entzun ikasleen saioa.
2025.06.04 Mikel Bezunartea IRATXE kontsumitzaileen elkartea 04.06.2025 23:35
Hamabostero izaten den bezela, IRATXE kontsumitzaileen elkarteko Mikel Bezunartea gaur izan dugu gure saioan. Kontsumitzaileen eskubideen inguruan aritzen da hizketan. Informazio ugari emante du gurean. Besteak beste erreklamazio edo kontsulta ugariren inguruan.
2025.06.04 Joxe Landa eguraldia 04.06.2025 0:38
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.