Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
2025.07.09 Iera Agirre Iturriaga San Ferminetako Binakako Txapelketa 09.07.2025 6:04
Ados pilotak antolatutako San Fermin Torneoko bikotekako txapelketaren inguruko informazioa jaso dugu gaurko saioan. Iera Agirre Iturriaga pilotariarekin aritu gara hizketan, Lau terdiko finala eta binakako partiduak izan ditugu hizpide Iera pilotariarekin.
2025.07.09 Saioa Maritorena Plazaola Aldizkariko Azalaren irabazlea 09.07.2025 12:21
Leitzako pestetako programa jasotzen duen Plazaola aldizkariko azalaren lehiaketako irabazlearekin aritu gara hizketan gaurko saioan. Saioa Maritorena izan da irabazle, 3. aldia du gazteak lehiaketa irabazi duena. Gaur lanaren xehetasunak eman dizkigu, entzun hemen.
2025.07.09 Angel Mariezkurrena San Ferminetako Kantu Jaia 09.07.2025 16:49
San Ferminetako Kantu Jaia antolatua dago aurten ere. Uztailaren 12an izanen da Baluarten. Eguerdiko 14.00etan hasiko da Kantu Jaia. Gaurko saioan Angel Mariezkurrena antolatzailea izan dugu gurean eta larunbaterako antolatua dutena azaldu digu, entzun hemen .
2025.07.09 Joxe landa eguraldia 09.07.2025 0:38
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2025.07.08 Dabid Anaut Alkatea 08.07.2025 20:31
Leitzako alkatea izan dugu gaur gure saioan. David Anautek udaletxeko eta herriko informazio ugari igortzen ditu gurean, udaletxeak dituen proiektu, lan… eta herriko hainbat gai ere jorratzen ditugu alkatearekin herritarrak uneoro herriaz informaturik egon daitezen
2025.07.04 Joseba Sagastibeltza Aurrerako Pilota Eskola Informazioa 04.07.2025 8:34
Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak
2025.07.04 Ladis Satrustegi Lesakako alkatea San Ferminak 04.07.2025 23:45
2025ko Lesakako San Ferminen inguruan aritu gara hizketan Lesakako alkatearekin. Ladis Satrustegi alkatea izan dugu gurean. Txupinazoa igandean bada ere uztailaren 4tik iada hainbat hitzordu bada Lesakan. Egitarau ederra antolatu dute aurten ere Lesakarrek.
2025.07.04 Elena Irigoien eta Ainhoa Oribe Cederna Garalur 04.07.2025 15:43
Mimukai zentrura egin dugu gaurko saiora. "Navarra Emprende" egitasmoaren ingururan aritu gara, baliabide asko biltzen ditu Nafarroako Gobernuaren egitasmo honek. Gaur informazio ugari eman digute Elena Irigoien eta Ainhoa Oribe Cederna Garalurreko teknikariak.
2025.07.04 Andoitz Antzizar Euskal Herriko Trikitixa Elkartea Agenda 04.07.2025 5:43
Euskal Herriko Trikitixa Elkartean izan gara gaur. Ostiralero Andoitz Antzizarrekin aritzen gara. Andoitzke astero asteburuko agendaren berri eman te digu, asteburetan hitzordu ugari izaten baita. . Entzun elkarrizketa honetan Andoitzek astebururako eman dizkigun gomendioak.
2025.07.04 Joxe Landa eguraldia 04.07.2025 0:25
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2025.07.03 Leire Karrera Pestetako Azal Lehiaketa Bozketa 03.07.2025 4:01
Leitzako Pestetako Plazaola aldizkariko azal lehiaketan lan ugari aurkeztu dituzte herritar zenbaitek. 16 urtetik beherako ugari jaso dira eta 16 urtetik gorakoetan ere zenbait badaude. Aurrera elkarteko Leire Karrerak eman dizkigu xehetasunak. Orain bozkatzeo aukera jarri dute.
2025.07.03 Saioa Oneka Mugica Nafarroako Bertsozale Elkartea Nafarroako Txapelketa 03.07.2025 6:55
Nafarroako Bertsolari Txapelketa urriaren 4ean hasi eta azaroaren 29an bukatuko da, horrela azaldu dute Bertsozale Elkartetik. Gaur Nafarroako Bertsozale Elkartera egin dugu informazio bila eta Saioa Oneka Mugicak eman dizkigu txapelketaren xehetasunak, entzun hemen.
2025.07.03 Nora Gonzalez Goñi Herri San Ferminak 03.07.2025 12:41
Herri San Ferminen inguruko informazioa jaso dugu gaurko saioan. O plazan izanen dira aurten ere hitzorduak uztailean 6ean hasi eta 14ra arte. Denetatik antolatu dute, adin guzietarako eta gusto guzietarako. Gaur Herri San Ferminetako kide Nora Gonnzalez Goñirekin aritu gara.
2025.07.03 Joxe Landa eguraldia 03.07.2025 0:27
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2025.07.02 Goiuri Zabaleta Plazandreak txapelketa eta San Fermnin Torneoa 02.07.2025 6:04
Plazandreak eta San Fermin torneoa ere jokatzen ari da Goiuri Zabaleta Leitzarra. San Fermin torneoan finala jokatuko du Leitzarrak, Plazandreak txapelketan puntuak lortzen ari da. Gaur pilotari Leitzarrarekin aritu gara hizketan bi txapelketen inguruan. Entzun elkarrizketa.
2025.07.02 Iera Agirre Iturriaga ADOS pilota SF Torneoa 02.07.2025 6:40
Ados pilotak San Fermin Torneoa hasi zuen, bakarka lauterdian eta binakakoa. Uztailaren 5ean Lauterdiko finala izanen da ondoren etorriko da binakako finala. Gaur Ados pilotako Iera Agirre Iturriagarekin aritu gara hizketan. Berak eman dizkigu txapelketa desberdinen ingurukoak.
2025.07.02 Joseba Sagastibeltza Aurrerako Pilota Eskola Herriarteko Finalak 02.07.2025 9:30
Herriarteko txapelketak finalera iritsi dira. Maila nagusian Leitzako Aurrerako Pilota Eskolako pilotariak finalean izanen dira Lizarrakoei irabazi ondoren. Finala Irurtzungoen kontra izanen dute Leitzarrak. Gaur Aurrerako Pilota eskolara egin dugu eta horrela kontatu digu Joseba Sagastibeltzak.
2025.07.02 Jone Areta Urrestaratzu Oinez Txokoa 02.07.2025 14:21
Nafarroa Oinez aurten Iruñeako Paz de Ziganda antolatzen ari da. Oinez Txokoa ere aurten izanen da San Ferminetan eta gaurko saioan bertara egin dugu. San Ferminetan Takoneran jartzen du eta aurten ere egitarau ederra antolatu dute. Gaur Oinezeko Jone Areta Urrestaratzurekin aritu gara.
202507.02 Joxe Landa eguraldia 02.07.2025 0:44
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2025.07.01 Gabriel Saralegi Herri Kirolak San Ferminak 01.07.2025 16:19
Herri Kirolen inguruko informazioa zabala jaso dugu gaurko saioan. Aurtengo San Ferminetako saioen inguruko informazioa ekarri digu Gabriel Saralegik. Urtero legez Foruen Emparantzan izanen dira uztailaren 8tik 14a arte. Saioak eguerdiko 12etan izanen dira.
2025.07.01 Mikel Zabaleta EHBILDUko parlamentaria 01.07.2025 23:13
Mikel Zabaleta Nafarroako Parlamentuko parlamentariaren bisita izan dugu gaurko saioan. Luze eta zabal aritu gara PSOEko hainbat arduradunen ustezko ustelkeria kasuen inguruan. Santos Cerdan espetxeratu berri du epaileak eta horren inguruan ere galdetu diogu.
2025.07.01 Aitor Arozena Ttipi ttapa 01.07.2025 7:19
Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du
2025.07.01 Joxe Landa eguraldia 01.07.2025 0:29
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2025.06.30 Ane Aierbe mendiola Gure Zirkua Jolas eta Donbera-Pasa kuadernoa 30.06.2025 9:48
Ane Aierbe eta Uxue Urdangarin irakasleak dira Hernaniko ikastolan. Gure Zirkuari buruzko liburuxka bat argitaratu berri dute, denbora pasa eta jolas liburuxka da atera dutena. Gaur Ane Aierberekin aritu gara hizketan gaiaren inguruan, atera duten liburuaren inguruan.
2025.06.30 Ainhoa Belauntzara Ane Balerdi eta Iker Urkiola Elerta Eskolako zuzendaritza taldea 30.06.2025 39:18
Erleta Eskolako zuzendaritza taldeko hiru lagun etorri dira gaurko saioan. Ainhoa Belauntzara, Ane Balerdi eta Iker Urkiola izan ditugu gure saioan. Ikasturte bukaera honetan, ikasturteko balorazioa, errepasoa egin dugu beraiekin. Datorren ikasturtera begira ere jarri gara.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.