Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
2020.09.08 Harkatiz Delgado Liburuzaina 08.09.2020 21:32
Gaur Harkaitz Delgado izan dugu bisitan irratian, LEitzako liburuzaina, udararen errepasoa egiteaz gain egungo egoera dela eta zein neurri hartu dituzten kontatu digu, hemendik aurrera liburutegiaren funtzionamentua, ordutegiak zein izanen diren kontatu digu.
2020.09.07 Mikel alkatea Junkal Zinegotzia 07.09.2020 32:31
Leitzako alkate eta zinegotzia bisitan izan ditugu gaur goizean, azken asteetan positiboen gorakada dela eta asteburuan pcr frogak egin dira herrian, %75ek egin du froga, horren ingurukoak aipatu dizkigute, herritarren prestutasuna, borondatea, ardura, auzolana nabarmendu dituzte.
2020.09.07 Erleta eskola Iker Urkiola 07.09.2020 14:49
Erleta eskolako zuzendaritza taldeko Iker Urkiolarekin aritu gara hikzetan, ikasturtea gaur hasi dute Leitzako erleta eskolan, lehen eguna nolakoa izan den kontatu digu, besteak beste covid-19a dela ta hartu beharreko neurrien inguruan ere aritu zaigu luze eta zabal
2020.09.07 Irune Alkorta Kaxkabeltza elkartea 07.09.2020 14:09
Leitzako Kaxkabeltza elkarteak beste behin ere stock azoka martxan jarri du, egoerak behartuta beste modu batera antolatu dute, saltoki bakoitzak bere dendan prestatu du stock txokoa, zein saltokik prestatu duen jakiteko globo berde bat jarri dute sarreran, halaxe kontatu digu bertako kideak.
2020.08.07 Andrea Malen eta Andoni tertulia 07.08.2020 50:40
Ikasturtean zehar bezela gazteak izan ditugu bisitan, tertulian gustora beraiekin egungo egoera desberdinen artean, Andrea , Malen eta Andoni izan ditugu ikasturteko azken saio honetan, datorren ikasturtean berriz ere gurean izazenen direla aurreratu digute
2020.08.06 Igor Agirre Incansables txaranga 06.08.2020 26:30
Incansables txarangako Igor Agirrekin aritu gara hikzetan gaurkoan, 50 urte bete ditu txarangak, 50 urte 1971. urtean Leitzan lehenengo aldiz formatu horretan jo zutenetik, eta hutsik egin gabe 50 urte hauetan gurean izan ditugu, aurtengo egoera dela eta ezin izanen dute Leitzan izan, luze eta zabal aritu gara txarangaren inguruan
2020.08.06 Mikel Zabaleta ALkatea 06.08.2020 19:13
Leitzako alkatea bisitan izan dugu irratian, 2020.eko aurrekontuak onartu berri ditu udalak, horren inguruko xehetasunak eman dizkigu, aurrekontuak aho batez onartu ditu udalak, aurrekontu bereziak direla esan digu egoera berri honetara egokituak, luze eta zabal aritu zaigu
2020.08.06 Oihane Calderon Prebentzio programa 06.08.2020 25:12
Gaur Oihane Calderon gizarte zerbitzuetako prebentzio programako teknikaria gurean izan dugu bisitan, martxan jarri duten kanpaina berri baten ingurukoak aipatu dizkigu, "gozamen egarriz, erantzunkidetasunez " kanpaina alegia, zein helburu, nori zuzendua, zer egin duten orain artekoan ... azaldu dizkigu
2020.08.05 Nerea Maya Endara bizirik 05.08.2020 14:38
Lesakako Auzoberri inguruan parke eolikoa egiteko lehen izapideak hasi dituzte, hori dela eta bertako bizilagunak Endara Bizirik plataforma sortu dute, horren inguruan aritu zaigu gaurko saioan Nerea Maya Endarak bizirik plataformako kidea, Auzoberriko parke-eolikoaren kontrako alegazio dokumentazioak eta bildutako sinadurak Iruñean aurkeztu dituzte gaur goizean
2020.08.05 Maider Agirrebarerna Malloetako kablea 05.08.2020 13:02
Maider Agirrebarrenak aintzinako ohitura baten berri eman digu, auzolanean berreskuratua izan dena eta igande honetan ikusgai izanen dena Gaintza herrian. Garai batean belarra alde batetik bestera eramateko kable bidezko ohituraz aritu zaigu, orain 100 urte erabiltzen zuten sistema ederra.
2020.08.05 Aimar Senosiain Kaiolak Suntsitu 05.08.2020 11:55
Kaiolak Suntsituko kide Aimar Senosiain izan dugu gaur gure saioan, animalien defentsan diharduen elkartea da Kaiolak Suntsitu, azken mobilizaioen berri eman digu eta hasi duten kanpañaren berri, zoologiko eta acuarimueko animaliak libre izan daitezen beraien lanaren inguruan aritu da
2020.08.04 Hodei Murugarren Plazaola Partzuergoa 04.08.2020 16:48
Hodei Murugarren izan dugu gurean Plazaola partzuergotik, gurera datozten bisitarien inguruan aritu zaigu, baita antolatu dituzten hainbat ekitaldien inguruan ere. Bai bisitari eta baita bertakoontzat bisita gidatu eta bestelako hainbat hitzordu antolatu baitituzte
2020.08.04 Harkaitz Delgado Liburuzaina 04.08.2020 13:08
Harkaitz Delgado Leitzako liburuzaina izan dugu gurean, liburutegiaren inguruan hainbat aipamen egin dizkigu, udarako denboraldia liburutegian nola dihoan kontatu digu besteak beste, zein aukera dauden ere bai, eta baita liburute ibiltariaren inguruan, laster oporrak hartuko dituela ere aipatu digu.
2020.08.03 Jose Javier Sestorain elkartasun taldea 03.08.2020 7:57
Jose Javier Sestorain elkartasun taldeko kidea izan dugu gaurko saioan, abuztuaren 10ean, hau da pesta bezperan urtero antolatzen dituzten elkartasun bazakari eta gainontzeko ekitaldiak bertan beher gelditu direla eta egoeraren irakurketa egin digu, hemen azaldu diguna.
2020.08.03 Mikel Zabaleta alkatea 03.08.2020 16:33
Gaur goizean Leitzako alkate Mikel Zabaleta izan dugu bisitan, hainbat gai izan ditu hizpide, udaletxeko teilatuaren konpoketa lanak, plazako moldaketa lanak eta baita Pestak bertan behera gelditu izanaren ingurukoak ere , elkarrizketa honetan horien ingurukoak.
2020.07.24 Saioa Sagastibeltza zinegotzia 24.07.2020 26:50
Leitzako udalak web orria berritu du, Saioa Sagastibeltza zinegotzia bisitan izan dugu honen inguruan aritzeko, informazio ugariz, atal ugariz ornitu du udalak bere web orria, herritarrei informazioa helarazteaz gain herritarrengandik gertuago egoteko helburua badu besteak beste, hona hemen Saioak kontatu diguna
2020.07.23 Mikel Zabaleta alkatea 23.07.2020 15:36
Udaletxe ugaritan dago aginte makila, garai batean Leitzan, aginte makila bezela zilarrezko bara bat erabiltzen zen, orain Leitzako udalak pauso bat gehiago eman du, aginte makila iada udaletxeko batzar aretoan dago, ezaugarri ugarikin, Aingeru Zabaleta Leitzarrak egina da, alkateak modu honetan kontatu digu.
2020.07.22 Gabriel Saralegi Euskal Pentatloia, aurkezpena 22.07.2020 23:13
I. binakako Euskal pentatlona aurkeztu digu Gabriel Saralegi herri kirolean aditua den gure kolaboratzaileak, uztailaren 31an Tolosako zezen plazan ospatuko den Herri kirol jaialdi ederra izan du hizpide, hona hemen Gabrielek pentatlonaren inguruan egin digun azalpena.
2020.07.22 Josu Zapata Radio Irrintzi Irratia, elkarrizketa 22.07.2020 19:58
Sorpresa izan dugu gaur eguerdian Karrape Irratian, Iruñeako lagun batzuk elkartu , bizikletak hartu eta bira bat egiten ari dira, berezitasuna irrati bidez beraien esperientzia kontatzen dutela da, modu hontara kontatu digu Josu Zapata partaideak gurera bisitan etorrita.
2020.07.22 Saioa Jaurena Errugbia elkarrizketa 22.07.2020 22:02
Saioa Jaurena Leitzan bizi den baztandarrarekin aritu gara hizketa, Baionako errugbi taldean aritzen da jokalari eta aste honetan itxialdiaren ondoren hasi dituzte denboraldia prestatzeko entrenamentuak, horretaz aritu zaigu eguerdi honetan. Gogotsu sumatu dugu Saioa.
2020.07.22 Maider Gabilondo UNICEF elkarrizketa 22.07.2020 24:02
UNICEF elkarteko Maider izan dugu gaur gurean, 2019ko memoria aurkeztu digu, datu ugari emanez, Unicef elkartearen lana aipatu eta goraipatuz, 2019ko lorpenen ingurukoak esan dizkigu datu mordoska mahagi gainean jarriz, entzun 2019ko Unicefen memoriaren laburpena.
2020.07.21 Gaizka Leiza Atekabeltz. Elkarrizketa 21.07.2020 13:58
Atekabeltz Gaztetxeko kide den Gaizka Leizarekin aritu gara hizketan. 2005eko uztailaren 20ean Atekabeltz etxea (ordurarte guardia civilaren kuartela zena) okupatu zuten, geroztik auzolanean sortua da Atekabeltz Gaztetxea eta baita herrigunea ere herriko talde eta eragile zenbaiten inplikazioz.
2020.07.21 Arkaitz Mindegia TRIKIDANTZ. elkarrizketa 21.07.2020 25:52
Trikidantz erromeri taldeko Arkaitz Mindegiarekin aritu gara hizketa, covid-19a dela eta beraien taldeari dagokionez izan duen eragina, eta laster grabatuko duten disko berriaren inguruan ere aritu gara, crowdfunding kanpaina bat hasi du taldeak Arkaitzen kontatu digunez.
2020.07.21 Xabat Ilarregi bertsolaria 21.07.2020 17:25
Xabat Ilarregi Leitzako bertsolari gaztea izan dugu gaur bisitan gure estudioetan, bera izan zen nagusi uztailaren 27an Azpeitian jokatutako X. Erniarraitz Bertso Sariketan, 292,5 punturekin, eta hark eraman zuen txapela. Egungo egoeraren inguruan eta sariketaren inguruan aritu zaigu.
2020.06.15 Amaia Jaka Neurosikologoa elkarrizketa 21.07.2020 21:13
Amaia Jaka besteak beste Neurosikologoa dugu, ilabetean behin gurean izaten da gai desberdinen inguruan hizketan, terapia desberdinen inguruan, buruko gaixotasunen inguruan eta bestelako gai desberdinen inguruan ere, gaur Gestalt terapiaren inguruan aritu zaigu.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.