Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
2020.10.19 Ane Gorostegi Rolleski ikastaroa 19.10.2020 17:03
Lehenengo aldiz Rolleski ikastaroa emanen dute gurea azaroan, azaroko asteburuetan izanen da 12urtetik gorakoentzat, Ane Gorostegi ikastaroa emanen duen lagunarekin aritu gara hizketan gaurko saioan, Rolleskia zer den azaldu digu baita ikastaroan nundik norakoak
2020.10.19 Mikel Balentziaga Zakur hezitzailea 19.10.2020 21:25
Ikasturte berri honetan Mikel Balentzia zakur hezitzailea gurekin izanen da, urte batzuk badaramatza gurean aurten ere horrelaxe izanen da, gaur egin dugu aurkezpen saioa, hemendik aurrera 15etk behin gurean izanen da astelehenetan, dituen proiektu berrien berri eman digu besteak beste
2020.10.16 Julian Iparragirre PIlota 16.10.2020 15:48
Ez dago momentu onenean pilota mundua, Igandean jokatzekoa den binakako txapelketako finalaren ingurukoak aipatu dizkigu Julian Iparragirrek gaurko gure saioan, berarekin ari ginela iritsi da azker orduko albistea FInalik ez dela izanen alegia, hona hemen elkarrizketa osoa
2020.10.16 Gotzone Sestorain Baserritarra, ekoizlea 16.10.2020 11:06
Atzo Nazioarteko landa eremuko emakumeen eguna izan zen, hori dela eta Leitzan topaketa batzuk antolatu zituzten Leitzako Atekabeltz herri gunean, gaur gure saioan Gotzone Sestorain baserritarra izan dugu horren ingurukoak kontatuz, aurrerantzen emanen dituzten pausoen berri ere eman digu
2020.10.16 Joseba Sagastibeltza Pilota eskola 16.10.2020 11:27
Aurrerako pilota eskolako JOseba Sagastibeltza izan dugu gurean ostirarelo bezelaxe, pilota eskolako pilotarien partiduen ingurukoak aipatu dizkigu, lehengo asteburuko emaitzak emateaz gain covid 19a dela eta Nafarroako Gobernuak jarri dituen murrizketak direla eta 2 astez txapelketarik ez dela izanen aipatu digu.
2020.10.16 Mikel Mundiñano Zato SARE 16.10.2020 15:11
SOS Presoak Covid 19 Plataforma sortu dute hainbat elkartek tartean Sare herritarrak, gaurkoan honen ingurukoak ikasteko Mikel Mundiñano ZATO Sareko kideari deitu diogu Karrape Irratitik, hona hemen gai honen inguruan berak kontatu digun guzia oso osorik,
2020.10.16 Eneko Villegas Irati IRratia 16.10.2020 9:45
Ostiralero legez Irati irratiko Eneko Villegas lankidea gaur gurean izan da, eskualdeko kronika egiten digu Enekok , bertan dituzten hainbat gaien inguruan aritzen da eta horrez gain agenda kontuak ere aipatzen dizkigu, gaurko kronika hauxe izan da oso osorik
2020.10.15 Kristina Saralegi Taloak 15.10.2020 23:06
Arro baserriko Kristina Saralegirekin aritu gara hizketan, SARALEGI TALOAK martxan jarri zuen proiektu handiaz aritu zaigu, udara nola joan den kontatu digu eta zertan ari diren ere kontatu digu, egoera zaila bada ere aurrera egiteko prest dira, bertako produktua bultzatuz
2020.10.15 karlos Caballero Loperena Gaztak 15.10.2020 15:02
Loperenak Gaztaren inguruan aritu gara gaurko saioan, EGozkuen dagoen baserri batean egiten dute ardi gazta hau, Leitzarra da bera ta gaur gurekin izan dugu, Karlos Caballero, hainbat txapelketetan lorpen handia ere izan dituzte, orain gutxi Nafarroako nahiz Euskal HErriko ardi gazta txapelketetan
2020.10.15 Juantxo Zeberio Tenporak 15.10.2020 30:07
Juantxo Zeberio Tolosarrarekin aritu gara gaurko saioan, Tenporak taldea ezagutu dugu besteak beste eta taldearen azken diskoaren inguruan ere aritu zaigu hizketan, disko berria kalean da iadanik eta hainbat zuzeneko ere eman dituzte baita emanen ere oraindik, hona hemen elkarrizketa osorik
2020.10.14 Maddi Fernandez Covid-19 Asuncion Klinika 14.10.2020 20:50
Maddi Fernandez Leitzarra Tolosako Asuncion Klinikan aritzen da lanean, azken egunetan albiste izan da klinika bera izan dire hainbat fokoengandik, eta sanitarioen positiboen emanagatik tartean Maddi Leitzarra dugu, berak azaldu digu zein egoera bizitzen duten, eta bizitzen ari diren
2020.10.14 Joseba Sanchez Harri tira Arabako txapelduna 14.10.2020 11:08
JOseba Sanchez Leitzan bizi den Arabarra izan da Harrri tiran Arabako txapelduna, 750k harriarekin lanean aritu ziren finalistak, 5 plaza terdi egin ondore lortu zuen txapela, horren inguruan aritzeko bisitan etorri zaigu garu txapelduna, hona hemen kontatu diguna
2020.10.14 Gabriel Saralegi herri kirolak FInala 14.10.2020 12:40
Gabriel Saralegirekin hizketan aritu gara asteburu honetan izan diren herri kirol txapelketen inguruan, Azpeitian aizkora txapelketako finala tartean Leitzarra Jon Rekondo, Araban berriz gizaproba txapelketa harri tiran 4 lagun beraietako bat Joseba Sanchez, ezken honek txapela ekarri digu Leitzara
2020.10.13 Iera Agirre PIlotaria 14.10.2020 6:37
Iera Agirre pilotariarekin aritu gara hizketan, udara ondoren txapelketa zenbaitetan parte hartuko dut Leitzarrak, orain Bergarako txapelketan parte hartzen ari da, finala du, binakako finala ain zuzen ere, horren inguruan aritu zaigu hizketa gaurko saioan
2020.10.13 Leitzako alkatea 14.10.2020 18:06
Leitzako alkatea izan dugu bisitan gaurko saioan, COVID-19a dela eta , Nafarroako Gobernuak jarri dituen neurri murriztaileak izan ditu hizpide, hostalaritza eta kultura dira berriz ere kaltetuenak egoera honetan, tira, zein neurrik jarri dituzten azaldu digu
2020.10.09 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 09.10.2020 7:12
Ostiraletan gurean izaten da Aurrerako pilota eskolako kide Joseba Sagastibeltza, Aurrerako pilota eskoan Leitzako haur eta gaztetxo ugari ari da pilotan, asteburuero lehiaketa desberdinetan parte hartzen dutelarik, Josebak ostiralero horren ingurukoak aipatzen dizkigu
2020.10.09 Julian Iparragirre PIlota 09.10.2020 11:39
Guarko saioan ere Julian Iparragirre gonbidatu dugu pilotaren ingurukoak aipa ditzan, atzo jakinarazi zuten Baikoko pilotari gehienek grebara joko zutela, dagoeneko greban dira, Aspeko pilotariek babesa eman die, horren guziaren ingurukoak aipatu dizkigu Julianek
2020.10.09 Amaia Azpiroz eta Oinatz Mariezkurrena AUrrera futbol taldea 09.10.2020 29:29
Gaurko saioan Aurrerak futbolaren ingurukoak nola antolatzen dituen herrian ikasi dugu, Aurrerak talde desberdinak ditu eta lehia desberdinetan aritzen dira urtean zehar, egoera berezia da orain eta zailtasunak ere agerian geratu dira, herrian zerin egoeratan dagoen futbola kontatu digute
2020.10.09 Eneko Villegas Irati irratia 09.10.2020 9:12
Astean zehar berri emaile ugari izaten da gurean, tartean ostiraletan Irati irratiko Eneko Villegas izaten dugu berri emaile, Irati irratia hartzen duen bailarako berriak igortzen dizkigu astero gurera, gaur ere gurean izan da eta hauxe guzia kontatu digu
2020.10.08 Gaizka eta JOkin SODADE 08.10.2020 47:18
Hemen izan dira SODADE taldeko Gaizka eta Jokin, abenduan izan genituen azken aldiz CD bat ateratzeko asmoekin zirela eta esanez, gaur berriz CD eskuetan etorri zaizkigu bisitan, beraiekin aritu naiz luze eta zabal, CDaz, proiektuaz, etorkizunaz...Hemen elkarrizketa osoa
2020.10.08 Asier Olaizola Sagardotegia 08.10.2020 14:56
Gaur sagardotegien inguruan aritu gara Asier Olaizolarekin, udara zertan joan den galdetu diogu besteak beste beraien sagardotegian, sagardoa egiten ere hasi diren denboraldi berrirako eta nola ez datozen denboraldia nola espero duten edo nola lan eginen duten ba ote dakien galdetu diogu
2020.10.07 Inaxio Perurena Kiromasaje zentroa 07.10.2020 17:24
Inaxio Perurena izan dugu gurean, harri jasotzaileak kiromasaje zentroa zabaldu berri du Leitzan. Udara nola joan den kontatu digu harri jasotzaile bezela eta hasi duen esperientzia berriaren inguruan ere jardun da hizketan, hona hemen elkarrizketa oso osorik
2020.10.07 Harkait Delgado Liburuzaina 07.10.2020 26:27
Harkaitz Delgado liburuzaina aurten ere gurean izanen da ikasturte osoan, gaur izan dugu bisitan, liburutegiaren inguruko hainbat informazio eman digu, Iruñean izan berri den azokaren inguruan ere aritu da edo irakurle taldea berriz ere martxan dela ere kontatu digu
2020.10.06 Unai Irigarai konfinamendua eta landa eremuaren garrantzia 06.10.2020 14:15
Unai Irigarai Auriztarrarekin ari tu gara hizketan, NUPean egindako lan baten inguruan elkarrizketatu dugu "konfinamendua eta landa eremuaren garrantzia" lana aurkeztu digu ain zuzen ere, herri txikien egoeraz gain konfinamenduan nola jendeak bertara egin zuen kontatu digu besteak beste
2020.10.06 JOseba Sanches Mendialdea mankomunitatea 06.10.2020 16:06
Mendialeko mankomunitateko teknikaria gueran izanen da hamabostero asteartetan, zaborren kudeaketaren inguruan asko dugu ikasteko, horren inguruan ariko da, hamabostero gai desberdinak jorratuko ditugularik, gaurkoan kontenedore marroi ta konpostaren inguruan aritu da
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.