Karrape irratia

Karrape Irratia

News EU ↓ 4412 episodes

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.

Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com

Author

Karrape irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Mar 25, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android almost 10M downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

2020.11.11 AMaia Astibia Errigora 11.11.2020

Errigoraren kanpainaren azken txanpan garen honetan herriko Errigorako kide den Amaia Astibia bisitan izan dugu gaurko saioan, berriz ere kanpainaren nundik norakoak aipatu dizkigu besteak beste, eta gogorazi azaroaren 12a dela azken eguna kutxan eskatzeko

2020.11.10 Gabriel Saralegi Urrezko aizkora txapelketa 10.11.2020

URrezko aizkora txapelketan parte hartrzen ari da Julen Olano Leitzarra bigarren kanporaketan bera nagusitu da asteburu honetan Gabriel Saralegin hori guzia kontatu digu gaurko saioan, herri kirolak jarraitzen du ta jarraituko du Gabrielek dioen bezela hemen elkarrizketa

2020.11.10 Irune Alkorta Garbi drogeria 10.11.2020

Leitzako Garbi drogeriak 50 urte bete ditu arazoan, hori dela eta honen ingurukoak jaso ditugu gaur gure saioan, urteak dira Mari Sol eta Karmen ahizpak proiektua hasi zutela, gaur egun Irune Alkorta da dendaren arduradun Mari Solen alaba, bera izan dugu gaur bisitan kontu kontari

2020.11.10 Julen Zelaieta Xorroxin irraita 10.11.2020

Xorroxin irratiko Julen Zelaietak gaur ere eta asteartero bezelaxe kronika igorri digu, informazio ugari bildu du bere kronikan, Baztan Malerreka eta Bortzirietako hainbat kontu besteak beste, agendan dituztenak ere aipatu dizkigu hona hemen gaurko kronika

2020.11.09 Maite Perurena Mamen Huarte Leitzeko produktuen azoka 09.11.2020

Leitzako kontsumo taldeak bertako ekoizleekin beste behin ere Leitzeko produktuen azoka antolatu du, igande honetan izanen dan azaroak 15ean alegia, egun hori nola antolatu duten, nola joanen den ta zer izanen den kontatu digute gaurko saioan, hemen elkarrizketa osoa

2020.11.09 Joxe Otermin Aresoko alkatea 09.11.2020

HIlabetean behin izaten dugu gurean Aresoko alkatea gaur izan dugu gurean, Joxe Oterminek Aresoko hainbat gai aipatu dizkigu, udalean momentuan eskuartean dituzten hainbat lanen inguruan aritu zaigu, hementxe duzue Joxeri egindako elkarrizketa osorik hemen

2020.11.09 Aitor Arozena Ttipi ttapa aldizkaria 09.11.2020

Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena izan dugu hamabostero bezelaxe izan ere aste honetan iritsiko baita eskualdeko etxeetara aldizkariaren ale berria, ale berriak jasotzen dituen habinbat gairen inguruan aritu zaigu kazetaria, alegia ale berriak zein gai jasotzen dituen kontatu digu

2020.11.06 Iera AGirre 06.11.2020

Iera Agirre pilotariarekin ere hizketan aritu gara gaurko saioan asteburuan binakako txapelketan parte hartuko du Leitzarra, berak kontatu dizkigu txapelketaren nundik norakoak, zertan izanen den, zenbat bikote, asteburu honetan hasi eta abenduan bukatuko da txapelketa

2020.11.06 Iñaki Etxeberria Goizuetako zinegotzia 06.11.2020

Asteburu honetan igandean zehazki azaroak 8 Goizuetan mendialdeko azoka ospatuko dute, bertako zinegotzi Iñaki Etxeberriak azokaren nundik norakoak aipatu dizkigu gaurko saioan, denetik izanen dela adierazi digu, eta neurri berezial ere hartuko dituztela azoka ongi joan dadin

2020.11.06 Amaiur Cederna Garalur 06.11.2020

Cederna Garlarutik garu Amaiur izan dugu gure saioan, bertan berak duen arduraz aritu zaigu, zein lan egiten duen, zein esparrutan ari den elkartean barruan kontatu digu, Leitzaldean egiten ari diren lanketaren ingururkoak ere aipatu dizkigu, baita azoka ibiltariak sortu dituztela

2020.11.06 Kote Camacho Independentea.eus 06.11.2020

Independentea.eus agerkari digitala sortu berri dute, komunikabide independente burujabe bezela aurkeztu digute, gaur gurekin bertako kide bat izan dugu Kote Camacho eta agerkariaren nundik norakoak aipatu dizkugu, hemen elkarrizketa osoa entzungai, entzun

2020.11.06 Eneko VIllegas Irati irratia 06.11.2020

Astero irrati desberdinetako kronikak jasotzen ditugu gurean, gaur Irati irratiko Eneko Villegas lankidearekin aritu gara hizketan beraien berri eman digu gaurko kronikan ta agenda kontuak ere esan dizkigu , ostiralero izaten da gurean bere kronikarekin Eneko

2020.11.05 Mendialdea mankomunitatea 05.11.2020

Mendialdea mankomunitatekin JOseba Sanchez teknikaria izan dugu gaurko saioan, zaborren kudeaketaren inguruan asko dugu ikasteko oraindik ere horren guziaren ingurukoak aipatu dizkugu, azken aldian eman diren pausoak ere aipatu dizkugu gaurko saiona JOsebak

2020.11.05 Oihane Calderon eta Xabi Luque Gazte plana 05.11.2020

Leitza Areso Goizueta eta Aranoko gizarte zerbitzuen mankomunitateak gazte plana egiteko xedez galdetegi batzuk egiten ari da gure herrieta gazteei, 12 eta 30 urte bitarteko gazeteekin egin nahi dituzte, halaxe kontatu digute Oihane eta Xabik gaurko saioan

2020.11.04 Miren Fagoaga Dolua 04.11.2020

Miren Fagoaga Leitzarra izan dugu gaur gurean, sakon aritu gara Tolosan jarri duen erakusketa baten inguruan, dolua izan dugu hizpide, dolua eta artea, doluan zehar sentitu duena kontatu du margolanen bidez, erakusketa Tolosako 3 tabernan dago ikusgai, entzun elkarrizketa

2020.11.04 Dabid ANaut Euskara teknikaria 04.11.2020

Leitzako Euskara teknikaria Dabid Anaut gurean izan dugu gaur, hamabostero izaten dugu bere kolaborazioa, gaur ere gai ugari ekarri dizkigu, Euskaraldia, Errigora, Manuel Vallsek egindako adierazpenen inguruan ere aritu zaigu besteak beste, hona hemen gaurko saioa osorik

2020.11.03 Julian Iparragirre Pilota 03.11.2020

Buruz Buruko pilota txapelketa aurkeztu dute gaur goizean, Julian Iparragirre pilota aditu eta gure kolaboratzaileak aurkezpenaren eta txapelketaren nundik norakoak aipatu dizkigu gaurko saioan, asteburu honetan hasi eta azaroaren 29rarte iraunen du txapelketak

2020.11.03 Harkaitz Delgado Liburuzaina 03.11.2020

Harkaitz Delgado liburuzaina izan dugu gaur bisitan, liburutegiaren inguruan hainbat berri emateko eguna genuen gaurkoa eta egoera kontuan hartuta zein lanetan ari diren eta zein modutara ari diren kontatu digu besteak beste liburuzainak, hona hemen saioa

2020.11.03 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 03.11.2020

Asteartea izaki gaurkoan Julen Zelaieta Xorroxin irratiko lankidearekin aritu gara, Baztan, Malerreka eta Bortzirietako berriak igorri dizkigu beste behin ere gaurko saioan, denetik kontatu digu, informazioaz gain agenda kontuak ere hizpide izan ditu, hona hemen kronika

2020.11.02 Mikel Zabaleta Leitzako alkatea 02.11.2020

HIlabeteko aurreneko astelehenetan izaten dugu bere saiona Mikel Zabaleta Leitzako alkatea, gaur horela izaki hementxe izan dugu, gai mordoska mahagaineratu dizkigu, Udaletxeko hainbat herri lan, Nafar gobernuari eskakizunak, haur eskolako logo lehiaketa, osasun etxeko mezuak besteak beste

2020.11.02 Amaia Astibia Errigora 02.11.2020

Errigoraren inguruan aritu gara hizketan gaur, herriko Errigorako taldeko Amaia Astibia izan dugu bisitan, aurtengo kanpainaren ingurukoak berriz ere aipatu dizkigu gogoratuz oraindik azaroaren 12a bitarte eskaerak egiteko moduan garela, hona hemen elkarrizketa

2020.11.02 MIkel Balentziaga Zakur Hezitzailea 02.11.2020

Hamabostero bezelaxe gaur ere Mikel Balentziaga zakur hezitzailea gurean izan dugu, gaurkoan txakurren jabeek duten erantzunkizunaren inguruan aritu da hizketa, alegia txakurrei erakutsi ordez lehendabizi jabeei erakutsi behar zaiela esan digula edo txakur jabeek ikasi behar dutela

2020.10.30 Elena Irigoien Cederna Garalur 30.10.2020

Cerderna Garalurreko Elena Irigoien izan dugu gurekin gaur, hainbat tailer, ikastaro , formazio antolatzen dituzte urtean zehar horien inguruan aritu da besteak beste, orain epe laburrean izanen diren hainbatetaz aritu zaigu, interesgarri benetan, hona hemen elkarrizketa osoa

2020.10.30 Eneko Villegas Irati irratia 30.10.2020

Eneko Villegas Irati irratitik izan dugu ostiralero bezelaxe, kontu, berri, informazio ugari ekartzen digu ostiralero gaurkoan ere hainbat kontatu dizkigu eta besteak beste agenda ere aipatu digu egun hauetan beraien inguruetan izanen denaren berri ere eman digu alegia

2020.10.29 Julen Zeballos Pleura taldea 29.10.2020

Pleurak taldea 2018. urtean sortu zen nafarroan, 2 urte ondoren beraien lehenengo diska kaleratzear daude, azaroaren 3an aterako dute, 2019. urtean Leitzarra den Julen Ceballos baxujolea sartu zen taldean ta gaur diskoa aurkezten gurean izan dugu Julen Ceballos

Listen to the Karrape Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.