Karrape irratia

Karrape Irratia

News EU ↓ 4412 episodes

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.

Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com

Author

Karrape irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Mar 25, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android almost 10M downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

2021.03.02 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 02.03.2021

Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Fernandoren eskutik

2021.03.01Mikel Zabaleta alkatea 01.03.2021

LEitzako alkate Mikel Zabaleta izan dugu bere hilabeteroko saioan kontu ugari izan ditugu hizketarako gai, lehengo astean izandako ohiko batzarra, herriko hainbat lanen inguruan, eta herriko zeinbati gai ere hizpide izan ditu Mikel alkateak hemen elkarrizketa

2021.03.01 Arantxa Mariñelarena KXK elkartea 01.03.2021

Kaxkabeltza elkarteko Arantxa Mariñelarena izan dugu gaur bisitan gurean, urtean zehar hainbat kanpaina martxan jartzen ditu KXK elkarteak txanda honetan martxo guzirako ekimen berri bat martxan jarri dutela kontatu digu, hona hemen elkarrizketa eta KXK elkarteak antolatutakoa

2021.03.01 Elena Irigoien cerderna garalur 01.03.2021

Cederna garalurreko agentea Elena Irigoien gaur gurean izan da Leitza eta inguruetan martxan jarri den Mimukai proiektuaren parte hartze prozesuko lehen saioaren inguruan aritu zaigu baita antolatu dituzten hainbat ikastaroren berri ere eman digu gaurkoan

2021.03.01 Mikel Balentizaga zakur hezitzailea 01.03.2021

Mikel Balentziata zakur hezitzailea izan dugu gurean, hamabostero izaten da Karrape irratiko gure saioan, zakurren heziketan hainbat irakaspen ematen dizkigu hamabostero, egunerokoan landu beharrreko hainbat ariketen berri ere ematen dizkigu gure saioan Mikelek

2021.02.26 Ibai Azurmendi txirrindularia 26.02.2021

Ibai Azurmendi txirrindulari Leitzarra izan dugu gaur gurean, Sierra Nevadan da Leitzarra alturako entrenamentu gogorrak egiten aurrerantzean hainbat karreretarako prestatzen, bera ongi aurkitzen dela aipatu digu ta hainbat karreretan parte hartzeko aukerekin

2021.02.26 JOseba Sanchez mendialdea mankomunitatea 26.02.2021

Mendialdea mankomunitateko kideekin hamabostero izaten dugu hitzordua, Joseba Sanchez izaten da gurean, gaur ere bisitan izan dugu, zaborren kudeaketen inguruan aritu zaigu hainbat irakaspen ere eman dizkigu saioro egiten duen bezelaxe, mankomunitateak ongi kudeatzeko tresnak ematen dizkigu behar den bezela erabil ditzagun

2021.02.26 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 26.02.2021

Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak

2021.02.26 Iker Urkiola Erleta eskola 26.02.2021

Erleta eskolan aste oso berezia izan dute astelehenen hasi eta gaurdaino Aniztasunak aberasten gaitu, ni ezberdina naiz eta zu? izenburupean, astea zertan eman duten eta gai honekiko zein ekimen egin dituzten kontatu digu Erleta eskolako irakasle Iker Urikolak

2021.02.26 Eneko Villegas Irati irratia 26.02.2021

Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak

2021.02.25 Joseba Urkiola EITBko kirol zuzendaria 25.02.2021

Aste honetan jakin dugu EITBko kirol zuzendari izendatu dutela Joseba Urkiola Leitzarra hori horrela izan da berarekin aritu gara hizketan, bere ibilbidearen inguruan, kargu berriaren inguruan. Horrek guziak zer suposatzen ote du Leitzarrarentzat? Hori guzia eta gehiago kontatu digu

2021.02.25 Inaxio Martitxonea sagardotegia 25.02.2021

Bihar ostirala (otsailak 26) Nafarroan neurri murritzaileak malgutzen diren honetan eta Sagardotegiak irikiko dituzten honetan Aldazko Martitxonea sagardotegiko Inaxiorekin aritu gara hizketan, bizi duten egoeraz eta irikieraz ere aritu gara hizketan hemen duzuen elkarrizketan

2021.02.25 Garazi Hacham Embarek Irizar Sahara 25.02.2021

Mendebaldeko Sahararen egoeraren inguruko laburpena egin ditu garu Garazi Hach Embarek Irizarrek, zonalde okupatuetan bizi duten egoera izan dugu hizpide besteak beste, baita gerraren azker odukoaz ere aritu da hemen Garaziri egindako elkarrizketa oso osorik

2021.02.24 Lohitzune Amatria Zabaltza Mikel Zabaltzaren iloba 24.02.2021

MIkel Zabaltzaren kasua bolo bolo dabiel honetan bere iloba Lohitzune Amatria Zabaltza gonbidatu dugu gurera gaurkoan bere osabaren kasuaz aritu zaigu luze eta zabal, gertatu zena gogoratu, asteburuan zinemetan estreinatuko den filmearen inguruan, azken egunetan argiatara atera diren audioez... denetatik kontatu digu Lohitzunek

2021.02.24 Dabid Anaut Euskara teknikaria 24.02.2021

Euskara teknikaria Dabid Anaut hamabostero izaten dugu gurean, Euskararen ingurukoak ekartzen ditu gurera, Euskara zerbitzutik egon daitezken albiste, Euskararen inguruko albiste, ekitaldi, ekimen etabarrak aipatzen ditu hamabostero asteazkenetan, gaur ere bisitan izan dugu

2021.02.23 Iker GOmez eta Iraitz Uriarte LHL erronka 23.02.2021

LHL erronka martxan jarri dute herriko hainbat familia elkartuta, ideia Iker eta IRaitz lagunek izan zuten eskarmentu handiko bi lagun mendiko lasterketetan erronka handia jarri die beraien buruari eta erronkari kausa on bat ere jarri diote hori guzia kontatu digute gaurkoan

2021.02.23 Sugoi Etxarri Larraun birizik 23.02.2021

Larraun birizik aldarrikatuz ekitaldi berezia egin zuten Larraundarrak larunbatean Lekunberriko pilotalekuan, txanda honetan internet zerbitzua Larraungo herri guzietara irits dadin eskatu zuten, herri txikien etorkizuna kezka oinarri hainbat lanketa egiten ari dira

2021.02.23 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 23.02.2021

Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Fernandoren eskutik

2021.02.22 Gabriel Saralegi Herri kirolak 22.02.2021

Herri kirol jaialdi ederra antolatua zegoen pasaden iganderako Leitzako amazabal pilotalekuan hortaz guziz aritzeko eta txapelketa desberdinen ingurukoaz hitzegiteko etorri zaigu gaur bisitan Gabriel Saralegi herri kiroletan aditua hona hemen elkarrizketa osorik

2021.02.22 Ainitze Itsaso eta Iker Erleta eskola 22.02.2021

Erleta eskolatik hiru irakasle etorri zaizkigu gaur bisitan, aste honetarako martxan jarri duten proiektua azaldu digute, oso proiektu ederra dena, gaur egun desgaitasunen bat duen lagunak zein traba dituzten egunerokoan eta nola den beraien egunerkoa da landuko dutena egunez egun

2021.02.22 Jone eta Mikel olerki emanaldia 22.02.2021

Bi(zi) hotsak emanaldia prestatu dute Jone Gorostarzu eta Mikel Ilarregik, Leitzan eskeiniko dute otsailaren 26ean arratsaldeko 19.00etan, olerkia izanen dira ardatz beraiek egin eta errezitatuko dituzten olerkiak tarteka musika lagun izanen dutelarik gaur gurean izan dira

2021.02.22 Aitor Arozena Ttipi ttapa aldizkaria 22.02.2021

Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du

2021.02.19 Joseba Sagastibeltza Aurrerako piloa eskola 19.02.2021

Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak

2021.02.19 Erleta eskolako Proiektu desberdinak 19.02.2021

Guar gurean Erleta eskolako 4 ikasle eta irakasle bat izan dira, azken asteetan lanketan aritu diren proiektu berri eder baten ingurukoak aipatu dizkigute, proiektuarekin aurreko asteburuan Iruñean izan zirela ere esan digute lehiaketa batean hona hemen elkarrizketa

2021.02.19 Estitsu Lertxundi Institutuko guraso elkartea 19.02.2021

Amazabal Institutuko guraso elkarteko Estitxu Lertxundi gaur bisitan izan dugu, guraso elkarteak salatu du Nafarroako gobernuko hezkuntza sailak jangelaren diru laguntza kendu nahi diela eta horrek osotara aldatuko duela institutuaren aurrerantzeko norabidea

Listen to the Karrape Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.