Karrape irratia

Karrape Irratia

News EU ↓ 4412 episodes

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.

Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com

Author

Karrape irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Mar 25, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android almost 10M downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

2021.12.24 Iera Agirre Iturriaga ADOS pilota 24.12.2021

ADOS pilotak binakako txapelketa antolatu du bai maila nagusian eta baita promozio mailan ere berezitasun ugarirekin igande honetan hasiko da Latasan Iera Agirre ADOS pilotako pilotariak horren inguruko informazioa ekarri digu gaurko saiora hemen xehetasunak

2021.12.23 JOSeba Sanchez Txapelduna 23.12.2021

Giza proban , Harri tiren aritzen da Joseba Sanchez kirolaria, Bizkaian ospatu berri den Euskal HErriko txapelketan aritu da eta txapela ekarri du Leitzara 800kiloko harritzarrarekin aritu ziren kirolariak lanean gaur bisitan izan dugu Joseba eta finalak zer eman zuen argitu digu

2021.12.23 Julian Zabaleta Pesta batzordea 23.12.2021

Azken egunetan dugun egoera dela eta Orantzaroan ekitaldiak eginen dira baina ez urteroko formatoan hori guzia azaldu digu Julian Zabaleta pesta batzordeko kideak, Orantzaroa izanen da Leitzan aurten eta elkarrizketa honetan argitu digu Julianek nola izanen den

2021.12.23 Eñaut Leitzako SARE 23.12.2021

Leitzako SAREko kide Eñaut izan dugu gaur gure saioan, Euskal Presoen eskubideen inguruan SAREK antolatu dituen hainbat ekitaldien berri eman digu Eñaut Sareko kideak, abenduaren 24etik aurrera izanen dira ekitaldiak, Leitzan Iruñean eta Bilbon izanen diren ekitaldiak esan dizkigu

2021.12.23 Amaia Gizarte zerbitzua berdintasun teknikaria 23.12.2021

Hamabostean behin Gizarte Zerbitzuetako lalgunak, profesionalak izaten dira gurean, eskaintzen duten zerbitzuen ingurukoak aipatzen dizkigute besteak beste, lekzio ederra izaten da, kontzientziazio kanpaina ugari , diru languntzen tramitazioa, agenda etabar luze bat izaten da hizketagairako saioan zehar

2021.12.22 Nerea Zabaleta Bostondik Leitzara 22.12.2021

Ameriketako Estatu Batuetan bizi da Nerea Zabaleta LEitzarra, gaur egun COVID19aren kontrako txertoa sortzeko biden ikerketan dabil, orain berriz gabonetako oporrak direla eta Leitzara itzuli da eta gurean izan da Nerea hainbat gai izan ditugu hizpide hona elkarrizketa

2021.12.22 Dabid Anaut Euskara teknikaria 22.12.2021

Euskara teknikaria Dabid Anaut hamabostero izaten dugu gurean, Euskararen ingurukoak ekartzen ditu gurera, Euskara zerbitzutik egon daitezken albiste, Euskararen inguruko albiste, ekitaldi, ekimen etabarrak aipatzen ditu hamabostero asteazkenetan, gaur ere bisitan izan dugu

2021.12.22 Leitzako Orantzaroa Segura Irratian 22.12.2021

Segura irratiko lagunekin aritu gara gaur hizketan, Lierni ELortza lankidearekin gure Orantzaroaren inguruko ohiturak konpartitu ditugu, ostiralean egun berezia izaten da Leitzan ORantzaroa dela eta ohitura desberdinak badira gurean eta horien kontaketa egin dugu Segura Irratian

2021.12.22 Neurririk gabe 22.12.2021

Neurririk gabe asteazkenetan izaten da gurean, Bertsolaritzari buruzko saioa da gaur Bizkaiko bertsolari txapelketako finalaren ingurukoak aipatu ditugu, protagonisten hitzak ere eskeini ditugu, hona hemen Neurririk gabe gaur saioko nundik norakoak oso osorik

2021.12.21 JOxe Otermin Aresoko alkatea 21.12.2021

Aresoko alkatea JOxe Otermin izan dugu gaur gure saioan hilabetean behin hemen izaten dugu Aresoko berriak emanez, gaurkoan ere hainbat berri izan ditu hizpide, azken euriteek utzitako egoera, hainbat dirulaguntzen emana besteak beste hemen elkarrizketa osorik

2021.12.21 Gabriel Saralegi Herri kirolak 21.12.2021

Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean

2021.12.21 Kristina Saralegi Taloak 21.12.2021

Saralegi taloak urtero izaten dira Donostiako San Tomasetan, bi postu jartzen dituzte aurten beste behin ere bertan behera gelditu dira San Tomas pestak eta zein eragin duen gure ekoizleengan jakin nahi genuen eta Kristina Saralegi Leitzarrak argitu digu

2021.12.21 Maider Gabilondo UNICEF 21.12.2021

UNICEF elkarteko kide Maider Gabilondo izan dugu gaur gure saioan UNICEF elkarteak 75 urte bete zituen sortu zenetik abenduaren 11an horren inguruko hainbat aipu kontatu dizkigu Maidel Gabilondok gaurko saioan, egun egoeraren inguruan ere aritu gara hizketan

2021.12.21 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 21.12.2021

Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Fernandoren eskutik

2021.12.20 Julian Zabaleta Pesta batzordea 20.12.2021

Leitzako pesta batzordeko Julian Zabaleta zinegotzia izan dugu gaur gurean, Orantzaro eguna izanen da ostiralean eta horren inguruko informazioa eman digu, azken egunetako egoera dela eta azken orduko aldaketak izanen dire Orantzaoaren ongi etorriaren inguruan

2021.12.20 Mikel Zabaleta Leitzako alkatea 20.12.2021

Leitzako alkatea Mikel Zabaleta izan dugu gure saioan, asteburuan Leitzako udalak ohar bidez jakinarazi du COVID kasuak gora egin dutela, horren ondoriz baheketa bat martxan jarri zuten eta 200 lagunek eman zuten pcr-a egiteko izen, horren ingurukoak aipatu dizkigu

2021.12.20 Mikel Balentziaga Zakur hezitzailea 20.12.2021

Mikel Balentziata zakur hezitzailea izan dugu gurean, hamabostero izaten da Karrape irratiko gure saioan, zakurren heziketan hainbat irakaspen ematen dizkigu hamabostero, egunerokoan landu beharrreko hainbat ariketen berri ere ematen dizkigu gure saioan Mikelek

2021.12.17 Amaia Azpiroz Aurrera K E futbol taldeak 17.12.2021

Aurrerako futbo taldeko Amaia Azpiroz izan dugu ostiralero ostiralero bezela Aurrerako futbol talde desberdinen berri eman digu gaurkoan ere pasaden asteko emaitzak emateaz gain asteburu honetako partiden berri ere eman digu hona hemen Amaiak kontatu diguna

2021.12.17 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 17.12.2021

Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak

2021.12.17 Dabid Anaut Balikebale 17.12.2021

Dabid Anaut Euskara teknikaria izan dugu, iada 4. edizioa izanen du gaur bertan Balikebale lehiaketak, gaur arratsaldeko 19.00etan izanen da, Euskara zerbitzuak antolatuako Leitzarako eta Leitzarrentzat egindako lehiaketa mundiala, horren ingurukoak kontatu dizkigu

2021.12.17 Lurdes Biok denda 17.12.2021

Leitzako Biok dendako Lurdes jubilatu berri da, eta Biok denda zena orain Lirain denda da, gaur Lurdes izan dugu bisitan 32 urte igaro ditu dendan eta urte horietan guzietan izandako esperientziez aritu gara hizketak berarekin, hona hemen elkarrizketa oso osorik

2021.12.17 Eneko Villegas Irati irratia 17.12.2021

Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak

2021.12.15 Miren Tirapu kultura teknikaria 15.12.2021

Tarteka gurean izaten da MIren Tirapu Kultura teknikaria eta gaur ere bisitan izan dugu izan ere gurean Zinea hasi den hontan asteburu honetan botako diren pelikulen inguruko informazioa ekarri digu puntako pelikuak txanda honetan ere larbunbatean eta igandean izanen da zinea

2021.12.15 Mikel Mundiñano Zama Doinuz Arindu 15.12.2021

Aurten VII edizioa izanen du Zama Doinuz Arindu ikuskizunak, Etxarri Aranatzen antolatzen duen ikuskizuna da eta horren inguruko informazioa jasotzera joan gara Etxarrira, Mikel MUndiñako antolatzaileetako batekin aritu gara hizketan hona hemen xehetasunak

2021.12.14 Garbiñe HErnandorena KXK elkartea 14.12.2021

Kaxkabeltza elkarteko kide Garbiñe Hernandorena izan dugu gaur gure saioan, urtean zehar hainbat kanpaina egiten ditu KXK elkarteak tartean gabonetako kanpaina eta aurten ere iada martxan da oso berezia aurtengoa, horren inguruko informazio osoa eman digu Garbiñek

Listen to the Karrape Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.