Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
2022.02.15 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 15.02.2022 7:58
Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Fernandoren eskutik
2022.02.14 Oinatz Bengoetxea pilotaria 14.02.2022 14:02
Leitzako pilotaria Oinatz Bengoetxea gaur gure saioan izan dugu laster ditu bere azken bi partiduak profesionaletan eta Baiko enpresarekin horren ingurukoak aipatu dizkigu, 26ean azekana Labrit pilotalekuan eta ondoren festak Leitzan jarraituko duela ere iragarri digu
2022.02.14 Adur Etxezarreta Eskiatzailea 14.02.2022 31:13
Aresoko eskiatzailea Adur Etxezarreta izan dugu gaur gurean, neguko olimpiar jokoetatik bueltan herrian da egun hauetan, lan ederra egin du olimpiar jokuetan, larunbatean omenaldi beroa egin zion herriak, gaurkoan berarekin aritu gara hizketan luze eta zabal
2022.02.14 Maitane VIllabona Torraspapel Leitzako lantegiko LABeko delegatua 14.02.2022 3:22
Leitzako Torraspapel lantegiko LABeko delegatua Maitane Villabona izan dugu gaur gure saioan, pasa den larunbatean egin zuten azeken greba eguna, zuzendaritzak pausoren bat eman dezan zai daudela esan digu gaurkoan bestela ostegunean langile batzarrean bestelako erabakiak hartuko dituztela ere esan digu
2022.02.11 Iera Agirre ADOS pilota 11.02.2022 5:48
ADOS pilitak antolatutako binakako Eusko label txapelketaren inguruan aritu gara Leitzak pilotariarekin, Iera Agirrekin txapelketa aurrera doa eta finalaurdenak jokatuko dira larunbatean Iruñeako Labrit pilotalekuan eguerdiko 12etan kontu ugari izan ditugu Ierarekin
2022.02.11 Ibai Azurmendi Txirrindularia 11.02.2022 4:05
Leitzako Ibai Azurmendi txirrindulariarekin aritu gara hizketan, Valentziataik etorri berria da bertako itzulian parte hartu ondoren oso gustora egindako lanakin berak aipatu digunez, aurrera begira Andaluzia eta Galizia ditu jo muga hemen elkarrizketa osorik
2022.02.11 Amaia Azpiroz Aurrearko KE futbol taldea 11.02.2022 8:02
Aurrerako futbo taldeko Amaia Azpiroz izan dugu ostiralero ostiralero bezela Aurrerako futbol talde desberdinen berri eman digu gaurkoan ere pasaden asteko emaitzak emateaz gain asteburu honetako partiden berri ere eman digu hona hemen Amaiak kontatu diguna
2022.02.11 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 11.02.2022 14:20
Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak
2022.02.11 Joseba Sanchez Mendialdea mankomunitatea 11.02.2022 16:35
Hamabostean behin Mendialdea mankomunitateko teknikari Joseba Sanchez gurean izaten da, zoborren inguruko kudeaketa dela eta hainbat kanpaina, informazioren berri ematen digu, mezurik argiena ahalike ta zaborrarik gutxien sortzea dela aipatzen digu askotan, eta sortzen duguna ongi kudeatzea.
2022.02.11 Arantxa Agirre Ttipi ttapa 11.02.2022 12:37
Ttipi ttapa aldizkariko lagunekin aritu gara hizketa gaurkoan, Arantxa Agirre izan dugu izan ere gure aldizkariak arpidetza kanpaina martxan jarri du eta horren inguruko xehetasunak eman dizkigu gaurko saioan Arantxa Agirre Ttipi ttapako kideak hona hemen elkarrizketa osorik
2022.02.11 Amaia Berdintasun teknikaria 11.02.2022 6:02
Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko gizarte zerbitzuetako berdintasun teknikaria izan dugu gaur gurean, izan ere 4 herri hauetan emakume baserritarren argazkiekin osatutako egutegia kaleratu berri dute, argazki mordoska jasotzen dituena eta dohanik eskuratu daitekena
2022.02.11 Eneko Villegas Irati irratia 11.02.2022 7:07
Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak
2022.02.10 Gabriel Saralegi herri kirolak 10.02.2022 10:02
Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean
2022.02.10 Iker Urkiola Erleta eskola 10.02.2022 14:31
Erleta eskolako zuzendaritza taldeko kide Iker Urkiola izan dugu gaur gure saioan, gaurtik aurrera umeek ez dute musukorik jarri beharrik izanen patioan, horren inguruko informazaioa eman digu Iker Urkiolak besteak beste izan ere beste hainbat kontu ere izan ditugu hizpide
2022.02.10 Goizane Arana UEMA 10.02.2022 14:05
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide Goizane Arana izan dugu gaur gure saioan, SALTO topaketen inguruan aritu da hizketan eta horren nundik norakoaz, Euskal HErriko gazteen topaketa ibiltaria izanen dela esan digu gaurkoan Goizanek hemen elkarrizketa osorik
2022.02.10 Ander PErez Nafarroako bertsozale elkartea 10.02.2022 15:18
Gaur Nafarroako bertsozale elkarteko kideekin aritu gara hizketan, Ander Perez izan dugu gurean eta gaur (osteguna) hasiko de Bertsoaroaren inguruko informazaioa eman digu, 31. edizioa izanen du aurten Bertsoaroak, egitarau aldetik punta puntakoa hemen elkarrizketa
2022.02.09 Iñaki Zabaleta Mendi zinegotzia 09.02.2022 26:22
Leitzako udaletxeko mendi zinegotzia Iñaki Zabaleta gaur gure saioan izan da, Leitzako udalaren herri lurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza berria argitaratu berri dute buletin ofizialean, berrikuntza horien inguruan eta udalak hartutako konpromezuen inguruan aritu zaigu zinegotzia
2022.02.09 Oier Zuñiga ERESIA 09.02.2022 23:21
Geuretik sortuak Udalbiltzaren proiektuan parte hartu zuen Oier Zuñiga iruindarra eta ERESIA ikuskizuna , antzezlana sortu horren inguruan aritu gara Oierrekin gaurko saioan, bere sorkuntzaren xehetasunak kontatu dizkigu, igande honetan Leitzako herri aretoan ikusiko dena
2022.02.08 Julian Iparragirre Pilota 08.02.2022 11:36
Pilota kontuak izan ditugu gaur hizpide Karrape irratiako saioan, Julian Iparragirre aditua izan dugu bisitan eta eskuz binakako txapelketaren inguruko informazio eguneratua ekarri digu gurera tartean Leitzako pilotarien inguruan ere aritu gara, hemen elkarrizketa
2022.02.08 Olaia Zabaleta Lasarte Katu zaintzaile boluntarioa 08.02.2022 31:27
Animaliak oso gustoko ditu Olaiak txiki txikitatik horren adibide da egiten duen lana gure herrian, kaleko katuak zaintzen ditu, beraien egoera ez da batere ona eta zainketa handia behar dute zenbait kasuetan berak horrela kontatu digu gaurko elkarrizketan
2022.02.08 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 08.02.2022 11:24
Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Fernandoren eskutik
2022.02.07 Ainhoa Iparragirre Perurena Afrika 07.02.2022 23:58
Afrikatik etorri berriak dira Ainhoa Iparragirre Perurena eta familia aste zenbait bertako herri batean egon ondoren, Afrikako kontuak izan ditugu gaur gure saioan Ainhoak kontatuta, bizitako esperientziaz aritu zaigu hona hemen elkarrizketa oso osorik podcast honetan
2022.02.07 Maitane Villabona Leitzako Torraspapel fabrikako LABeko delegatua 07.02.2022 7:37
Leitzako Torraspapel fabrikako LABeko delegatu Maitane Villabona izan dugu gaur gure saioan larunbatean 3. eguna izan zuten greban, 2 greba egun oraindik izanen dira bihar eta larunbatean, hona hemen LABeko delegatuak kontatu diguna gaurko Karrape Irratiko saioan
2022.02.07 Miren Tirapu KUltura teknikaria 07.02.2022 16:19
Miren Tirapu kultur teknikaria gaur ere gurean izan da kasu honetan primizia bat ekarri ditu eta primizia ederra, maiatzean Jon Maiaren proiektu berria gurean izanen da Leitzako herri aretoan, horren inguruko informazioa eman digu Leitzako kultur teknikaria
2022.02.07 AItor ARozena Ttipi ttapa 07.02.2022 8:09
Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.