Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
2022.03.04 Eneko VIllegas Irati irratia 04.03.2022 10:40
Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak
2022.03.03 Ibai Azurmendi Txirrindularia 03.03.2022 5:53
Leitzako txirrindularia Andaluziatik Galizarako itzulira joan zen horren inguruko informazioa eman digu orain entrenamentuetan da, altuerako entrenamentuetan da eta entrenamentu horien inguruko xehetasunak ere kontatu dizkigu gaurkoan hemen elkarrizketa Ibairekin
2022.03.03 Amaia Berdintasun teknikaria 03.03.2022 7:04
Gizarte zerbitzuetako mankomunitateko berdintasun teknikaria izan dugu gaur gure saioan martxoaren 8a dela eta ziklo feminista antolatu dute hainbat eragilerekin datozen egunetarako horren inguruko informazio zehatza eman digu gaurko saioan berdintasun teknikariak
2022.03.03 Mikel ARisteta Ukrainiara laguntza 03.03.2022 15:22
Ukrainian gertatzen ari dena ikusirik hainbat lagun lanean hasi dira gurean, bertara laguntza bidaltzeko kanpaina bat martxan jarri dute, Mikel Aristeta Leitzarra izan dugu gaur gure saioan kanpainaren berri ematen hona hemen elkarrizketa oso osorik entzungai
2022.03.03 Yulia Ukrainatik 03.03.2022 10:05
Ukrainako egoera larria da, bertakoa da Yulia, 6 urtetaik Lekunberrira etortzen da orain 17 urte ditu eta Ukrainian bizi da familiarekin bizi duten egoera latza da eta horren inguru aipamenak egin dizkigu gaurkoan ere, Yuliak esandakoak elkarrizketa honetan jasoa duzue entzun .
2022.03.03 Oihana Erviti Farmaziatik 03.03.2022 16:07
Hamabostean behin Leitzako bi farmazietako lagunekin aritzen gara hizketan Oihana ERviti eta Esther Arrupearekin ain zuzen ere gaur Oihana Erviti farmazialariarekin aritu gara hainbat gai izan ditugu hizpide gaurko saioan, hona hemen kolaborazioa oso osorik
2022.03.02 ERleta eskolako Lehen hezkuntzako 6 maila B taldea 02.03.2022 9:57
Erleta eskolako lagunak izan digu gaur gurean Lehen hezkuntzako 6 mailako B taldekoak ain zuzen ere martxan jarri zuten proiektua zer moduz dihoan kontatu digute, pozik agertu dira orain arteko erantzunarekin hala ere oraindik laguntzeko aurerakik bada, entzun elkarrizketa
2022.03.02 Josetxo Zabaleta EHko eta Leitzako MUS txapelketak 02.03.2022 17:03
Azken txanpan sartu dira Euskal Herriko eta Leitzako Mus txapelketak, azken kanporaketa Leitzako Peritza tabernan izanen da gero jakinen da herrialdeko alegia Nafarroako finalera nor igaroko den, horrez gain primizia ederra eman digu Josetxok entzun elkarrizketa
2022.03.01 Gabriel Saralegi Herri kirolak 01.03.2022 11:33
Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean
2022.03.01 GOiuri Zabaleta Rodriguez Pilotaria 01.03.2022 11:04
ROdriguez Leitzako pilotariarekin aritu gara hizketan, Ados pilotak antolatutako binakako Eusko Label txapelketako promozio mailan txapelduna izan berri da Azkoitian jokatutako finalean, txapelketaren inguruan aritu gara hizketan eta bere esperientziaz hemen elkarrizketa
2022.03.01 Miren TIrapu kultur teknikaria 01.03.2022 8:58
Leitzako kultur teknikariarekin aritu gara hizketan, martxoan Herri aretoan izanen diren hitzorduen inguruko informazioa eman digu, zine, antzerki, dokumental.. denetik izanen da martxoan zehar Leitzako Herri Aretoan, hemen MIren TIrapu kultur teknikariak eman digun informazioa
2022.03.01 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 01.03.2022 12:08
Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Fernandoren eskutik
2022.02.28 Iera Agirre ADOS pilota 28.02.2022 7:39
ADOS pilotak antolatu duen Binakako Eusko Label txapelketa atzo (igandea) bukatu zen Azkoitiko finalarekin tarten genituen bi Leitzar eta batek Rodrigezek alegia txapela ekarri du herrira promozio mailan, Iturrigaren kasuan ezin izan da, Iturriagarekin aritu gara gaurkoan
2022.02.28 Julian Iparragirre Pilota 28.02.2022 17:37
Eskuz binakako txapelketaren ingururko informazioa ekarri digu gaur Julian Iparragirre adituak, horrez gain Ados pilotak antolatutako Eusko Label txapelketaren ingurukoak ere aipatu digu baita Oinatz Bengoetxearen larunbateko Labriteko partidu eta egunaz
2022.02.28 Maitane Vlllabona Torraspapel fabrikako LABeko delegatua 28.02.2022 7:12
Leitzako Torraspapel fabrikan greba mugagabean jarraitzen dute, larunbatean manifestazio handia izan zen Leitzan horren ingurukoak jaso ditugu eta zuzendaritzarekin izandako bilerak zer eman duen ere aipatu digu LABeko delegatuak hemen elkarrizketa entzungai
2022.02.28 Fernando Goizuetako ihauteriak Mozorrok baserrietan 28.02.2022 6:48
Bigarren eguna dute Goizuetan ihauteriak hasi zirenetik gaur astelehenarekin Mozorrok baserriz baserri joaten dira eskean eta guk baserrietara egin dugu ze giro dagoen jakite aldera, Fernando urtero ateratzen da Mozorro eta berak egin digu momentuko kronika
2022.02.28 Ladis Satrustegi Lesakako alkatea ihatueriak 28.02.2022 7:23
Lesakako ihatuerietan izan gara gaurkoan bertako alkate Ladis Satrustegirekin hitzegin dugu asteburuko errepasoa egiteaz gain goizean zehar duten giroaren argazkia ere atera digu, gaur mozorro, karrozen txanda da Lesakan hona hemen alkateak esan diguna elkarrizketa honetan
2022.02.28 Mikel Balentziaga Zakur txokoa 28.02.2022 22:02
Mikel Balentziata zakur hezitzailea izan dugu gurean, hamabostero izaten da Karrape irratiko gure saioan, zakurren heziketan hainbat irakaspen ematen dizkigu hamabostero, egunerokoan landu beharrreko hainbat ariketen berri ere ematen dizkigu gure saioan Mikelek
2022.02.23 Ladis Satrustegi Lesakako alkatea Ihauteriak 23.02.2022 14:02
Lesakara egin dugu gaurko saioan besteak beste bertako ihatueriak bihar hasiko dira, Lesakako alkate Ladis Satrustegirekin aritu gara hizketan, aurten bai izanen dira ihauteriak eta pozik agertu zaigu bertako alkatea, hona hemen Lesakako ihatuerietan zer topatuko dugun Ladisen hitzetan
2022.02.23 Dabid Anaut Euskara teknikaria 23.02.2022 25:02
Euskara teknikaria Dabid Anaut hamabostero izaten dugu gurean, Euskararen ingurukoak ekartzen ditu gurera, Euskara zerbitzutik egon daitezken albiste, Euskararen inguruko albiste, ekitaldi, ekimen etabarrak aipatzen ditu hamabostero asteazkenetan, gaur ere bisitan izan dugu
2022.02.23 Fernando Goizuetako Ihauteriak 23.02.2022 12:59
Aurten bai Ihauteriak ospatuko dira herri, auzo, hiri ugaritan tartean Goizuetan eta gaurko saioan bertara egin dugu, Fernandorekin aritu gara hizketan Goizuetako Ihauterien inguruan igandean hasi eta astearte arte izanen dituzte egunen eguneko hitzorduak aipatu dizkigu
2022.02.23 Maitane Villabona Torraspapeleko LABeko delegatua 23.02.2022 6:32
Torraspapel fabrikan astelehenean bertako zuzendaritzakin lanbileen batzordea elkartu ondoren eta ikusita zuzendaritzaren erantzuna berriz ere langileen batzordeak bozketara joane ta %90ak greba mugagabearen alde egin zuten horren ingurukoak aipatu dizkigu LABeko delegatuak
2022.02.23 Maite Perurena Gizarte zerbitzuak 23.02.2022 32:14
Hamabostean behin Gizarte Zerbitzuetako lalgunak, profesionalak izaten dira gurean, eskaintzen duten zerbitzuen ingurukoak aipatzen dizkigute besteak beste, lekzio ederra izaten da, kontzientziazio kanpaina ugari , diru languntzen tramitazioa, agenda etabar luze bat izaten da hizketagairako saioan zehar
2022.02.22 Mikel Zabaleta Leitzako alkatea 22.02.2022 18:30
Leitzako alkatea gaur gurean izan dugu Mikel Zabaleta eta albiste onak ekarri dizkigu herrirako, besteak beste herri sarerrako ezker magaleko azken urteetako erortzak direla eta Nafarrroako Gobernuak horren inguruko lanketa hasiko duela kontatu digu besteak beste
2022.02.22 JOseba Sanchez Mendialdea mankomunitatea 22.02.2022 16:13
Hamabostean behin Mendialdea mankomunitateko teknikari Joseba Sanchez gurean izaten da, zoborren inguruko kudeaketa dela eta hainbat kanpaina, informazioren berri ematen digu, mezurik argiena ahalike ta zaborrarik gutxien sortzea dela aipatzen digu askotan, eta sortzen duguna ongi kudeatzea.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.