Karrape irratia

Karrape Irratia

News EU ↓ 4412 episodes

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.

Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com

Author

Karrape irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Mar 25, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android almost 10M downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

2022.05.04 Maialen Diaz Urriza Lore More konpainia 04.05.2022

Lore More antzerki konpainiak trapu zikinak antzeslana taularatuko du igandean Leitzan arratsaldeko 19.00etan, Udalbiltzaren geuretik sortuak proiektuan parte hartu zuen taldeak eta antzezlan hau sortu, gaur taldeko kideetako batekin aritu gara hizketan hemen elkarrizketa

2022.05.04 Maixux Leitzako Itzaire haur eskola 04.05.2022

Nafarroako 0-3 plataformak antolatuta greban daude Nafarroako hainbat haur eskoletan tartean Leitzako Itzaire haur eskolan bertara egin dugu gaur eta bertako hezitzaile Maixuxekin aritu gara hizketan, grebaren nundik norakoak aipatu dizkigu besteak beste hemen elkarrizketa

2022.05.04 Imanol Janices Jaso ikastola Musikala 04.05.2022

10. musikala aurkeztuko du Jaso ikastolak datorren ostiralean maiatzaren 6ean Barañainen, berrikuntza zenbait izanen dituela kontatu digu Imano Janices zuzendarietako batek, zenbati xehetasun ere eman dizkigu entzun hemen zuzendariarekin izando hizketaldia

2022.05.03 Garazi Zabaleta Sastrakak talde feminista 03.05.2022

Sastrakak talde feministako kide Garazi Zabaleta gaur bisitan izan dugu, Bilbon ospatzen den Zinegoak izanen da Laburbildum zikloko protagonista ostegun honetan, bertan aurkeztutako 6 laburmetrai eskeiniko baitira Leitzako herri aretoan arratsaldeko 19.00etan Garazik horrela kontatu digu, entzun.

2022.05.03 Miren Tirapu Kultur tekinikaria 03.05.2022

Leitzako kultur teknikaria izan dugu bisitan gaurko saioan, Miren Tirapuk maiatzean herri aretorako antolatuta dauden hitzorduak aipatu dizkigu, maiatza osoan ekitaldi ugari izanen da, solasaldi, aurkezpen, antzerki, kontzertu, literatura... denetarik hemen elkarrizketa osorik

2022.05.03 Amaiur Cederna Garalur Mendialdeko azoka ibiltaria 03.05.2022

Mendialdeko azoka ibiltariaren bigarren saioa Lekunberrin izanen da igande honetan hilaren 8an goizeko 10.30etatik eguerdiko 14.00ak bitartean, gure herrietako ekoizle eta artisau ugarik parte hartuko duen azoka, Cederna Garalurreko Amaiurren xehetasunak eman dizkigu

2022.05.03 Fernando Anbustegi Xorroxin irratia 03.05.2022

Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Fernandoren eskutik

2022.05.03 Julian Iparragirre Buruz buruko pilota txapelketa 03.05.2022

Buruz buruko pilota txapelketaren informazioa ekarri digu Julian Iparragirre pilota adituak, pasaden asteburuko partiduen berri eman digu eta datorren asteburura begira ere jarri gara, maila handiko partidu, lesio, eta bestelakoak izan ditu hizpide Iparragirrek.

2022.05.02 Ibon Azpiroz eta Maitane Saralegi Atekabeltz herrigunea 02.05.2022

Atekabeltz herriguneak laraunbaterako egun oso festa antolatu du Leitzan, eragile desberdinek osatzen dute herriguena eta herritarrei orain arteko parte hartzea eskertzeko eta eragile desberdinek elkartzeko helburuz antolatu dutela kontatu digute herrigunetik

2022.05.02 Imanol Legarda eta Ines Huarte SOS arrazakeria mentoretza soziala 02.05.2022

Maiatzaren 5,6,7an Iruñeko Baluarten estatu mailako mentoretza sozialaren inguruko kongresua antolatu dute, gaur kongresuaren ingurukoak jaso diugu gurean horrez gain mentoretza soziala zer den ere kontatu digute Imano Legarda eta Ines Huarte SOS arrazakeriako lagunak

2022.05.02 Mikel Zablaeta Leitzako alkatea 02.05.2022

Leitzako alkatearekin aritu gara gaurko saioan hilabeteko lehenengo astelehenetan izaten da gurean, Mikel Zabaletak gai ugari izan ditu hizpide, besteak beste Haur eskoleta hasi duten grebari buruz aritu da luze eta zabal , edo burutzen ari dire parte hartze prozesuen inguruan.

2022.04.29 Amaia Azpiroz Aurrerako futbol taldea 29.04.2022

Aurrerako futbo taldeko Amaia Azpiroz izan dugu ostiralero ostiralero bezela Aurrerako futbol talde desberdinen berri eman digu gaurkoan ere pasaden asteko emaitzak emateaz gain asteburu honetako partiden berri ere eman digu hona hemen Amaiak kontatu diguna

2022.04.29 Joseba Sabastibeltza Aurrerako pilota eskola 29.04.2022

Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak

2022.04.29 Aimar eta Haritz Azpiroz Erbiti First Lego League robotika txapelketa 29.04.2022

First Lego League robotika munduko txapelketa ospatu berri da Houstomen tartean nafarroako taldeak parte hartu du eta taldean Leitzar bat Haritz Azpiroz Erbiti, munduko txapeldunak izan dira tira guar horren ingurukoak aipatu dizkigu Haritzek eta Aimar anaia ere ezagutu dugu

2022.04.29 Amaiur Cederna garalur 29.04.2022

Cederna Garalurrek antolatuta formakuntza batzuek izanen dira datorren astean horren inguruko infomazioa eman digu gaur gure saioan Cederna Garalurreko Amaiurrek, datorren ostiralean izanen da formakuntza eta oraindik izena emateko aukera badela esan digu

2022.04.29 Eneko Villegas Irati irratia 29.04.2022

Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak

2022.04.28 Iker Urkiola Erleta eskola 28.04.2022

Gaurko saioan Erleta eskolan izan gara zuzendaritza taldeko Iker Urkiolarekin aritu gara hizketan, oporrak ondoren eskolara buelta nola izan den aipatu digu besteak beste musukoa kendu ondoren itzuli dira ikasleak geletara eta horren ingurukoak ere aipatu dizkigu

2022.04.28 Xanti Kiroga Errigora 28.04.2022

Errigoran izan gara gaur, inoizko daturik onenak eman ditu udaberriko kanpainak horren inguruko datuak eta informazioa eman digu Errigoratik Xanti Kiroga kideak, bestetik maiatzaren 6ean iritsiko direka produktuak esan digu Errigorako lagunak hemen elkarrizketa

2022.04.28 Amaia Paz Berdintasun teknikaria 28.04.2022

Hamabostean behin Gizarte Zerbitzuetako lalgunak, profesionalak izaten dira gurean, eskaintzen duten zerbitzuen ingurukoak aipatzen dizkigute besteak beste, lekzio ederra izaten da, kontzientziazio kanpaina ugari , diru languntzen tramitazioa, agenda etabar luze bat izaten da hizketagairako saioan zehar

2022.04.27 Javier Irigoien Aralar udal musika eskola 27.04.2022

Aralar udal musika eskolako zuzendari Javier Irigoien gaur gure saioan izan dugu, maiatzaren 6rako klase pilotuak izeneko saioa antolatu dute haurrentzat, horren inguruko informazio guzia eman digu besteak beste oraindik izena eman daitekeela ere kontatu digu

2022.04.27 Iñaki Zabaleta ELA sindikatua 27.04.2022

Maiatzaren 1a igandean izanen da Langileen eguna dela eta ELA sindikatuko Iñaki Zabaletarekin aritu gara hizketan, ELAk manifestazioak antolatu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan aurtengo lelo eta borrokaren ingurukoak aipatu dizkigu ELA sindikatuko lagunak

2022.04.27 Dabid Anaut Euskara teknikaria 27.04.2022

Euskara teknikaria Dabid Anaut hamabostero izaten dugu gurean, Euskararen ingurukoak ekartzen ditu gurera, Euskara zerbitzutik egon daitezken albiste, Euskararen inguruko albiste, ekitaldi, ekimen etabarrak aipatzen ditu hamabostero asteazkenetan, gaur ere bisitan izan dugu

2022.04.26 Gabriel Saralegi Herri kirolak 26.04.2022

Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean

2022.04.26 JOseba Sanchez Mendialdea mankomunitatea 26.04.2022

Hamabostean behin Mendialdea mankomunitateko teknikari Joseba Sanchez gurean izaten da, zoborren inguruko kudeaketa dela eta hainbat kanpaina, informazioren berri ematen digu, mezurik argiena ahalike ta zaborrarik gutxien sortzea dela aipatzen digu askotan, eta sortzen duguna ongi kudeatzea.

2022.04.26 Mikel Iriarte Plazako binakako pilota txapelketa 26.04.2022

Plazako binakako pilota txapelketa hastear da, dagoeneko aurtekogo ediziorako izenak emateko aukera bada, 29. edizioa izanen da aurtengoa eta berrikuntzekin dator txapelketa horrela kontatu digu Aurrerako kide Mikel Iriartek gaurko saioan hemen elkarrizketa

Listen to the Karrape Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.