Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
2023.02.24 Maitane Villabona Leitzako fabriako LABeko kidea 24.02.2023 6:38
Leitzako fabrikako LABeko kide Maitane Villaboarekin aritu gara gaurko saioan, azken asteetan hainbat langile ertean daude eta horren inguruko azken orduko informazioa jaso nahi izan dugu, hemen MAitane Villabonak kontatu diguna, datozen astera begira ere jarri gara
2023.02.24 Arraitz Kattalingune 24.02.2023 14:03
Gaur Iruñeara egin dugu Kattalingune zerbitzuaren inguruko informazioa jaso dugu, azken hilabeteetan albiste txarrak etorri dira bertatik Nafar Gobernuak egin dituen hainbat murrizketa dela medio, biharko manifestazio handia antolatu dute Iruñeako Gaztelu enparantzatik aterako dena
2023.02.24 ANdoitz Anzizar Euskal Herriko Trikitxa Elkartea 24.02.2023 6:44
Euskal Herriko Trikitixa Elkartetik bertako kide Andoitzek asteburuko agendaren inguruakoak aipatzen dizkigu ostiralero, gaurkoan ere horrela egin digu izan ere asteburu honetan hainbat hitzorduez gozatzeko aukera bada Euskal Herrian trikitixa eta panderoa aitzaki, dantza gaitezen.
2023.02.23 Mikel Mundiñano Sare 23.02.2023 11:08
Sareko kide Mikel Mundiñanorekin aritu gara gaurko saioan, hainbat Euskal Presori hirugarren gradua kendu eta berriz ere espetxeratzeko agindua eman diete, tartean de Etxarri Aranazko semea, horren inguruko informazioa eman digu gaurko saioan, tartean mobilizaio bat ere iragarri du
2023.02.23 Hodei Gizarte zerbitzuak 23.02.2023 12:30
Gizarte zerbitzua Hamabostean behin Gizarte Zerbitzuetako lalgunak, profesionalak izaten dira gurean, eskaintzen duten zerbitzuen ingurukoak aipatzen dizkigute besteak beste, lekzio ederra izaten da, kontzientziazio kanpaina ugari , diru languntzen tramitazioa, agenda etabar luze bat izaten da hizketagairako saioan zehar
2023.02.23 Erleta eskolako 6B mailakoen saioa 23.02.2023 29:22
Leitzako Erleta eskolako lagunak izan ditugu gaur gure saioan, 6. B mailako ikasleak bisita egin dute irratira beraien Amaia irakaslearekin saio ederra eginen, informazio, asmakizun, bertso, txiste, musika denetatik izan da beraien saioan. Entzun podcast honetan
2023.02.22 Iera Agirre Iturriaga Ados pilota 22.02.2023 6:18
Ados pilotak antolatu duen binakako pilota txapelketa final erdietara iritsi da larunbatean eta igandean izanen dira hurrenez hurren Azpeitian eta Iruñean, gaur Iera Agirre Iturriaga pilotariarekin aritu gara horren inguruan eta txapelketaren informazioa zehatza eman digu
2023.02.22 Jaione Mariezkurrena Bikoizketa 22.02.2023 13:02
Bikoizketaren inguruan aritu gara gaurko saioan, Jaione Mariezkurrena Leitzarra bikoizketa munduan murgildua dago eta bere esperientzia jakin nahi izan dugu, nolaz hasi zen, nola sortu zitzaion bikoizketarako gogo hori, dena kontatu digu elkarrizketa honetan
2023.02.21 Gabriel Saralegi herri kirolak 21.02.2023 8:54
Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean
2023.02.21 Joseba Sanchez Mendialdea mankomunitatea 21.02.2023 11:08
Hamabostean behin Mendialdea mankomunitateko teknikari Joseba Sanchez gurean izaten da, zoborren inguruko kudeaketa dela eta hainbat kanpaina, informazioren berri ematen digu, mezurik argiena ahalike ta zaborrarik gutxien sortzea dela aipatzen digu askotan, eta sortzen duguna ongi kudeatzea.
2023.02.21 Aitor Azorena Ttipi ttapa 21.02.2023 7:40
Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du
2023.02.21 Birjinia Mariezkurrena Lantzeko Iñauteriak 21.02.2023 15:18
Euskal Herriko herri, auzo, hiri askotan ari dira iñauteriak ospatzen, horietako bat da Lantz herria eta bertako iñauteriak ezagunak Euskal Herrian. Gaur bertara egin dugu Lantzeko iñauteriez gehiago ikasteko Birjinia Mariezkurrena hau guzia kontatu digu.
2023.02.21 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 21.02.2023 14:21
Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik
2023.02.20 Ainhoa Zabaleta Goizuetako Iñauteriak baserriz baserri eskean 20.02.2023 10:15
Goizeko 8etarako hitzordua egina zuten Goizuetako Mozorrok baserrietan eskea hasteko eta 80 Mozorro atera direla kontatu digu Ainhoa Zabaleta Goizuetarrak, bere ere eskean dabil eta baserrietatik bertatik eman digu momentuko informazioa, hauxe Ainhoa Zabaletak kontatu diguna
2023.02.20 Xabi Gartzia Sorionekuak dinamika 20.02.2023 13:48
Sorionekuak dinamikaren inguruko informazioa jaso dugu gaurko saioan, Xabi Gartzia bultzatzaileetako bat izan da gurekin eta berak eman dizkigu dinamikaren inguruko xehetasunak, bide batez ekainerako antolatu duten mobilizazio baten berrie re eman digu, entzun hemen
2023.02.20 Josetxo Zabaletal Euskal Herriko eta Leitzako MUS txapelketak 20.02.2023 10:27
Euskal Herriko eta Leitzako MUS txapelketetako kanporaketak bukatu dira, datorren larunbatean Leitzako finala izanen da Torrea taberan eta martxoaren 11an berriz Nafarroako finala. Gaur Josetxo Zabaleta antolatzaileetako batekin aritu gara hizketan entzun podcast honetan
2023.02.17 Iker Bengotxea Aurrerako futbol taldea 17.02.2023 4:07
Aurrerako futbo taldeko Iker Bengoetxea izan dugu ostiralero ostiralero bezela Aurrerako futbol talde desberdinen berri eman digu gaurkoan ere pasaden asteko emaitzak emateaz gain asteburu honetako partiden berri ere eman digu hona hemen Ikerrek kontatu diguna
2023.02.17 Andoitz Euskal Herriko trikitixa elkartea 17.02.2023 5:05
Euskal Herriko Trikitixa Elkartetik bertako kide Andoitzek asteburuko agendaren inguruakoak aipatzen dizkigu ostiralero, gaurkoan ere horrela egin digu izan ere asteburu honetan hainbat hitzorduez gozatzeko aukera bada Euskal Herrian trikitixa eta panderoa aitzaki, dantza gaitezen.
2023.02.17 Joan Arangoa Nafarroako mendialdean tortura 17.02.2023 8:40
Nafarroako mendialdean tortura izenburua jarri diote asteburu honetan izanen den zikloari Leitzako Herri Aretoan, gaur ostirla otsailak 17 eta 19.00etan ekitaldia antolatua dago, besteak beste Nafarroako torturaren aurkako sarea aurkeztuko dute, hauxe kontatu digu antolatzaile Jon Arangoak
2023.02.17 Eneko Villegas Irati irratia 17.02.2023 9:20
Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak
2023.02.17 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 17.02.2023 12:22
Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak
2023.02.17 Fernando Pollo Goizuetako Iñauteriak 17.02.2023 12:50
Iñauteri egunak dira Euskal Herriko txoko ugaritan eta tartean igandean Goizuetan hasiko dira, igandetik astearte bitarte nahikoa pesta, dantza, kolore izanen da Goizuetan. Gaur bertara egin dugu eta bertatik kontatu digute zer antolatu duten aurtengo iñauterietarako
2023.02.15 Dabid Anaut Euskara teknikaria Hizkuntza nahasketa 15.02.2023 26:56
Euskara teknikaria Dabid Anaut hamabostero izaten dugu gurean, Euskararen ingurukoak ekartzen ditu gurera, Euskara zerbitzutik egon daitezken albiste, Euskararen inguruko albiste, ekitaldi, ekimen etabarrak aipatzen ditu hamabostero asteazkenetan, gaur ere bisitan izan dugu
2023.02.15 Goiuri Zabaleta pilotaria 15.02.2023 16:47
Goiuri Zabaleta Leitzako pilotariarekin arigu gara hizketan, Aurrerako pilota eskolan dabil gaztea eta aurten Ados pilota ere sartu da eta binakatxo txapelketan maila oso ona emante ari da gaztea, gaur hori guzia izan dugu hizpide Goiuri Zabaletarekin entzun berak esan diguna
2023.02.15 Eneko Bernaldo de quiros Abizenak ikertzen 15.02.2023 15:02
Nafarroako abizenak ikertzen hasi zen Eneko Bernnaldo de Quiros denbora pasa moduan, sare zozialetan jarri eta jendea eskaerak egite hasi zen iada 200dik gora abizen ikertu ditu, gaur berarekin aritu gara hizketan gaiaren inguruan, entzun Enekoko kontatu diguna
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.