Irati Irratia

107.7 fm (Auñamendi) / 107.5 fm (Agoitz) iratiirratia.eus

Be sure to visit the podcast's website and support the creator: iratiirratia.eus

Category

Uncategorized

Podcast website

iratiirratia.eus

Latest episode

Oct 30, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android almost 10M downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Pirinio bi aldetako indusketen antzekotasunak liburu batean txertatu dituzte 13.10.2026

Pirenaeus mugaz-gaindiko proiektuarekin zerikusia duen ikerlana dugu liburua. Europar Batasuneko funtsak baliatuta modu koordinatuan hasi ziren Aranzadi Zientzia Elkarteko lagunak Zaldua, Donazaharre eta Artziko guneak industen Iter XXXIV erromatar galtzadaz gehiago jakin nahiean. Pirinioa muga geografikotzat hartu izan da, baina urteen eta ikerketen poderioz duela 2000 urte asko erabiltzen zen pa...

Palestinaren aldeko mobilizazioa izanen da bihar Yala Nafarroak deituta 02.10.2026

Arratsaldeko 18:00etan irtengo da mobilizazioa Golem Zinemetatik. Nafarroako politika, kultur eta kirol arloko pertsona askok babestu dute mobilizazioa, 3 urte bete direnean Israelek Palestinarekiko genozidioa areagotu zuenetik. Genozidio honi aurre egiteko sortu zen Yala Nafarroa ekinaldia eta ezkeroztik aritu dira Palestinari babesa eta elkartasuna adierazteko ekimenak antolatzen. Horrek hainbat...

Asteko eguraldiaren errepasoa eta asteburuko eguraldiaren iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik 02.10.2026

Euriaren itzulera ekarri digu aste hasiera honek. Udazkena izanik ez luke berri adierazgarri bat izan behar baina ikusi zer nolako egoera genuen berri pozgarria izan da David de Andresentzat. Gaurkoa asteburuko eguraldi iragarpenarekin amaitu dugu euria bertan mantentzen delarik.        David de Andres Irati irratian

Landa Eremuko Emakumeak batzeko ekimen andana antolatu ditu Berdin Bizik 02.10.2026

Urriaren 15a Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu eta aldarrikatu egiten da. Hau aitzaki hartuta Aezkoa, Artzi, Erroibar eta Orotz Beteluko Berdin Bizi berdintasun zerbitzuak ekitaldi mordoa antolatu ditu, zonaldeko emakumeak batu eta elkarrekin saretzen jarraitzeko. Ezaugarri propioak eransten zaizkio emakumeen egoerari landa eremuan eta horregatik ekimen propio eta bereziak landu beh...

Argi Akelarre saioak Pirinioetako emakumeak elkartzeko 01.10.2026

Estibaliz Rudi Izuraren gidaritzapean eta Gizarte Zerbitzuen mankomunitateak diruz lagundurik 8 saioetako emakume topaketak eginen dira Pirinioetan zehar. Argi Akelarreak deitu diete elkartze hauei eta berez emakumeen elkartze eta ahalduntze egitasmoak dira 8 saioetan zehar landuko dena. 500 urte isilpean gordetako ohitura berrartu eginen da Akelarreena, berez naturaren eta norbanakoen zikloak osp...

Xanti Begiristain Madotz: Askapena edo Elkarbizitza 01.10.2026

Gaur Larraungo Etxarri herrian senide batzuen artean gertatutako liskarra ekarri digu gurera Xanti Begiristainek. Liskarren betikotzea edo barkatzea hori da gakoa batzutan Xanti Begiristain Irati Irratian:

Abiatuko da ikasturtea Zaraitzu eta Erronkariko irakurle taldeetan 30.09.2026

Mintzakuadrillatik heldu berri izan dugu gaur gurean Josu Jimenez Maia. Honen dinamizatzaile izan ezezik, idazle eta Zaraitzu ta Erronkariko irakurle taldeen dinamizatzaile ere bada. Ikasturtearekin batera itzuli dira liburuak irakurri eta elkarrekin partekatzera irakurgai horietan sorturikoak.  Lehen hitzordua bihar urriaren 1ean izanen da Ezkarozeko Arrola Errotan, zeinetan Miren Amurizaren &#82...

Emakumeon eta Politikan Parte Hartzen duten Foroak zaintzaren inguruan hausnartzen ekingo diote ikasturteari 30.09.2026

Iazko saioetan Berdintasunaren espejismoa suntsitzen aritu ziren emakumeak elkarlanean INAIk antolatutako foroetan. Bataz beste 12 emakume batu izan ziren saio hauetan eta aurten errepikatu eginen dira, Zaintza gai nagusitzat hartu. Foro hau Emakumeon foroa eta Politikan Parte Hartzen duten Emakumeen elkargoa batzetik sortu zen eta emakumeei zuzenduta daude. Aurtengo lehendabiziko saioa Jaurrietan...

Musikak astinduko du larunbatean Nabaskoze 29.09.2026

Urte batzuk desagertuta izan ostean Nabaskozeko Illon Elkarteak Almiradio Rock jaialdia berreskuratu eginen du. Larunbata honetan izanen da hitzordua Nabaskozen, eguerdian bazkari batek hasiera emanen diolarik ekimenari. Horren ostean, taularatuko dira Aizpurgiko Soinu (Reaggae), Hero (rock-metal), Kuneta (Punk-oi!) eta Asier Barburu Dja. Azken honek emanen dio amaiera aurtengo jaialdiari zeina Il...

Ainarien oroimena bizirik mantentzeko eguna izanen da igandean Izaban 29.09.2026

Igandean izanen da Ainarien oroimenezko eguna Izaban. Biziraupen eredu izandako emakumeak ziren ainariak, Anso, Erronkari eta Zaraitzutik iparralderako martxa hartu eta alpargatak egitera joaten ziren Maule ingurura soldata duin bat eskuratzeko. Hasiera batean inurri bezala ezagunak ziren  Maulen, batez ere lanerako zuten prestutasunagatik. Gerora, 1912an Jakako egunkari batean artikulu bat agertu...

Asteburuko eguraldiaren errepasoa, euriaren itzulera eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik 29.09.2026

Asteburu lasaia izan dugun arren aste hasiera honetan  hain beharrezkoak ditugun ekaitzak eta euriak bueltatu dira eta hala komentatu digu David de Andresek. Gero aste hasierako eguraldi iragarpenarekin sartu gara, mugimendua dakarrela ikusita.        David de Andres Irati irratian

Zeruari so jarriko gaituzte Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta Birtxik Agoitzen 28.09.2026

39 urte daramazkite Katxiporretako lagunak euskal irria eraikitzen, maitasunez herriz herri euren mezu eta umorearekin zipriztinduz. Agoitz urtero izaten dute sudurgorrion topaleku eta hala izanen da gaurkoan, “Zerua lapurtu dute” ikuskizuna baitakartzate. Kutsadura luminikoak zeruko izarrak lapurtu dizkigula Birtxi Farozainarekin abenturatan murgilduko dira Porrotx, Marimotots, Pupu e...

“Terapia Verbal” komedia taularatuko du Ezkarozen Kukumix antzerki konpainiak 25.09.2026

Mezua dituzten komediak taularatu ohi ditu Kukumix antzerki konpainiak eta halakoa dugu “Terapia Verbal” . Javier deitzen den psikiatra baten divanetik hainbat paziente pasako dira euren bizipenak partekatzeko eta terapia egiteko, betiere umore puntu batekin. Ordu beteko saioa dugu zeinetan umorea eta barreak ez diren faltako. Emankizun honen aurkezpena gurean Kukumix antzerki konpaini...

Asteko eguraldiaren errepasoa eta asteburuko iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik 25.09.2026

Eguraldiari dagokionez aste oso lasaia eta monotonoa izan dela ondorioztatu dugu David de Andres lagunarekin. Ondoren asteburuko eguraldiaren iragarpena ekarri digu aldaketa gutxi espero direlarik.        David de Andres Irati irratian

Asteko giro freskoaren errepasoa eta asteburuko eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik 03.07.2026

Ipar haizearen eraginak giroa freskatu du aurreko astearekin alderatuta hala ondorioztatu du David de Andresek. Gero asteburuari begira jarri gara eta eguraldiaren iragarpena eman digu baita Sanferminetarako aurreikusia den eguraldia ere.        David de Andres Irati irratian

Unibertsitatera sartzeko frogak eta euskara 02.07.2026

Azken asteetan bolo-bolo ibilitako gaia ekarri digu gaurkoan Idoia Zabaltzak. Unibertsitatera sartzeko frogetan hainbat A ereduko hainbat ikasle 0 atera zuten froga, euskara maila agerian utziz. Hauetako zenbaitek kexatu eta auzitara jo zuten. Berriz ere baloratu ostean ez zuten inolaz ere gainditzen eta guzti honek zalaparta sortu du, betiere polemika zuzentzaileen inguruan ezarri delarik, ez [&#...

Kattalin Barber eta Herbaria proiektua saritua izan da Ekintzailetza sariketetan 02.07.2026

Ekintzailetza sariketetan publikoaren aldetik bozka gehien jaso izanagatik Kattalin Barber Gutierrez Saraguetako gazteak eta bere Herbaria proiektuak sarituak izan dira. Herbaria proiektua urte t´erdi daramazki martxan baina jada oihartzun handia lortu du, loreekin zenbait sorkuntza eratuz eta baita loreak berak landatuz. Proiektu honen buru dugu Kattalin, zeina beste artisau zenbaitekin Aribeko A...

Aurizberriko liburutegia: Udako ordutegia eta oporraldia 02.07.2026

Lan eta lan topatu dugu Mari Mar Agos liburuzaina. Gaurkoan ezer gutxi zuen aipatzeko, bergogoratu digu udako ordutegian dagoela (Goizez) eta datozen bi asteak opor moduan hartuko dituela Mari Mar Agos Irati Irratian:

Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Emozioak nerabezaroan: Tristura, Beldurra eta Frustrazioa 01.07.2026

Gaurko kolaborazioan emozioen inguruan solasean jarraitu dugu, zehazki tristura, beldurra eta frustrazioan atentzioa jarriz. Miren Cia Urrutia nerabezaroan adituak emozio desatsegin hauen inguruan solastu zaigu, aurrekoan poztasuna, maitemintzea eta euforia landu genituen eta. Aipatu izan dugun moduan emozioak ez dira onak ala txarrak denak beharrezkoak baititugu erregulaziorako. Emozioaren iraunk...

Julian Gayarreren bizitzari errepaso erabilitako jantzien bidez 30.06.2026

Julian Gayarre Erronkariko tenore handiaren bizitza modu askotan errepasatua izan da. Errepaso hauen ardatzak berak abestutako obrak, bidaiak, dokumentazioak,… izan dira baina oraingoan errepaso hori berak opera desberdinetan erabilitako jantzien bitartez eginen dute larunbata honetan. 5 jantzi oso gordetzen dira baina baita hainbat peluka eta berak erabilitako osagarriak ere. Errepaso honen...

Mendi bizikletaz modu komunitarioan gozatzeko jardunaldia izanen da larunbatean Aurizberrin 30.06.2026

Urrobi kanpinak, Irati Abeturak eta Baratze jatetxeak abian jarritako ekinaldia dugu hauxe. Larunbata honetan hainbat bizikleta zale batu eta elkarrekin inguruaz gozatzeko aukera emanen da. Kirol bakartia izan ohi da eta elkarrekin disfrutatzeko hautua eman dute antolatzaileek, kirolaz eta naturaz gozatu ahal izateko. Gehienez 30 lagun hartu dezakete parte ekimenean eta 20 partaidek  baino gehiago...

Asteburuko ekaitzak eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik 30.06.2026

Ekaina amaiera beroegia izan dugu baina baita ekaiztsua, batez ere igande arratsaldean David de Andres lagunak aipatu digun  moduan zenbait herritan 70litro jaso zirela 35 minututan. Errepaso horren ostean aste hasierako eguraldi iragarpena eman digu.        David de Andres Irati irratian

Doinu piriniarrak nagusi Udaherri jaialdiaren 2. edizioan 29.06.2026

Lehen edizioan Espartzan 200 lagun batu ostean aurten Orbaizetan ospatuko da Udaherri jaialdia. Pirinioetako herri txikietara musika eramatea helburu sortu zen baita bertako taldeei agertoki bat eskaintzeko ere. Aurten jaialdi ibiltariak Orbaizeta izanen du akuilu eta bertan taula gainean arituko dira 30-06 (Burgi) , Fittik Ez (Nabaskoize) , Koiuntura+arte (Orbaizeta) eta Diraki (Aezkoa). Musika e...

Patxi Biskerten Ombuaren Itzala filma eskainiko dute larunbatean Auritzen 29.06.2026

Peio Mari Otaño sortzaile zizurkildarraren figura ardatz duen filma dugu Ombuaren Itzala. Ahanzturan izandako sortzaile honi bizia ematea aurreikusi zuen Patxi Biskert aktore eta zinemagilea 2011an Galizian zela. Zizurkilen Peioren omenezko zenbait ekitaldi egiten zirela ikusita Patxik pertsonaia honi ahanzturatik ateratzeko grina sartu zitzaion, garaian bertsolari eta poeta garrantzitsua izan bai...

Listen to the Irati Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.