Euskadi Irratia (EITB)
Hitza Jolas
Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Eneritz Gorrotxategik gidatuta, bertso ikusgarriak entzuteko plaza. Bertsozaleen bertso bazkaria. Lehengo eta gaurko bertsoaldirik onenak, plazetakoak eta mahai ingurukoak. Txapelketen jarraipen zorrotza, elkarrizketak eta informazio berritua.
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.eitb.eus
Author
Euskadi Irratia (EITB)
Category
Podcast website
Latest episode
Feb 23, 2025
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Gipuzkoa Bertsotan ekimeneko hasierakoak 11.05.2024 48:20
Ekin zaio Gipuzkoa Bertsotan ekimenari. Hasiak dira lehen faseko saioak eta hori dela eta Txapelketako lehen saioetako bertsoaldi batzuk hautatu ditugu. Eskoriatza, Gabiria eta Zestoako saioetakoak. Txapelketan, egun eta ordu berean diren saioetan, gaitegi berbera izan dute eta beraz, Zestoa eta Gabiriako kasuanbateko zein besteko aleak batu ditugu....
Biriatuko elizako freskuran, umore kutsuko saioa, ikastolen alde 04.05.2024 57:00
Biriatun urteroko bertso saioaren txanda iritsi da. Elizan batu zirenek gozatu zuten beste gozatzeko egin dugu gaurko hautaketa. Barruko giro freskoa, umore kutsuz berotu zuten. Euskara abiapuntu hartu bazuten ere, maitasun kontuak, eritasunak, amets harraroak ulertzeko doktorearen gomendioak,... Denetariko gaiez jantzi zuten saioa. Ikastolen aldeko saioa izaki, gure artxiboan 1999ko perla bat ere...
Erniarraitz bertsolari gazteen sariketa eta Deustuko jaietako saioa 27.04.2024 54:34
Azpeitian jokatu zen XII.Erniarraitz Bertso sariketa izango da saio honetako ardatzetako bat. Bestea berriz, Deustuko jaietako bertso saioa. Parranda giroko gaiez gain, gaurkotasun betekoak, familiako zein lagun arteko harreman kontuak,... Denetarikoak izango ditugu. gure bederatzikoak ere jarraipena izango du....
Andoainen, Saharako errealitatea abiapuntu 20.04.2024 54:57
Andoainen, joan den martxoaren 24an Bastero Kulturgunean izan zen Sahararen aldeko bertso saioari egin diogu lekua. Puntutan Bertso eskolak eta Andoaingo Hurria-Sahararen aldeko elkarteak antolatutako saioa izan zen eta bertan entzundako bertsoen artean egin dugu gaurko hautaketa. Saharako errealitatea eta bestelako gaiak ere jorratu zituzten. Bederatzikoa ere berreskuratu dugu. ...
Bertsolari gazteen 52. Osinalde sariko finala, alez ale 13.04.2024 53:24
Aner Peritz izan da aurtengo Osinalde sariko irabazlea, entzuleen saria eta bertsorik onenaren sariak, berriz, Aitor Tatiegik eskuratu zituen. Hiru kanporaketen ostean jokatu zen apirilaren 6an finala, ohi bezala, afal-osteko saio gisa eta mikrofonorik gabe. Gabiriako Osinale Elkartean 140 lagun inguru batu ziren sei bertsolari gazteen jardunaz gozatzera. Giro horretan borobildutako bertsoak eta o...
Laudioko emakumeenak eta Bertsopentsiotan ekimena tarteko Tolosan entzunak 30.03.2024 55:51
Laudion, Emakumeen nazioarteko egunaren atarian izan zen saioko lagin batzuk hautatu ditugu batetik eta bestetik Tolosan, lehenengoz egin den "Bertsopentsiotan" bertso jarrien sariketak emandakoa ere jaso nahi izan dugu. Aurreikuspen guztiak gaindituta, parte-hartze handia izan dute eta hasiera batean aurreikusten ez zituzten sariak ere banatu dituzte. Erretretaz edo jubilazioaz aritu garenez, art...
Arabako Bertsolari Txapelketako finaleko aleak, Printzipalen bildutakoak 23.03.2024 53:09
Aroa Arrizubieta da Arabako Bertsolari Txapeldun berria, baina finalean entzun ziren bertsoak berreskuratuko ditugu saio honetan. Aroarekin batera, oholtzan izan ziren Peru Abarrategi, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Paula Amilburu eta Asier Otamendi, Oier Suarezek jarritako gaiei erantzuten. Umore kutsukoak eta serioagoak denetik izan zituzten. Andoaingo Basteron, igande honetan izango den Saharare...
Arabako finalaren atarian, finalerdiak berrituz 16.03.2024 56:07
Ordu gutxi batzuk besterik ez dira falta Gasteizko Printzipal antzokian Arabako Bertsolari Txapelketako finala jokatzeko. Aitzakia hori hartuta, Aramaioko eta Dulantziko finalerdietako saioak errepasatuko ditugu. Artxiboan arakatzen ere aritu gara eta Korrikari lotutako 1983ko bertsoaldi bat berreskuratu dugu....
Bertso egunean, Gernikako Astran ereindako aleak 17.02.2024 51:11
2024ko Bertso eguna, Gernikan izan zen. Bertsoak lantzen, jorratzen eta ontzen oholtza gainean Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Saioa Alkaiza eta Etxahun Lekue aritu ziren Aitor Etxebarriazarragaren esanetara. Horrezaz gain, 1998ko negu epelari Lazkao Txikik botatako eta gure artxiboan gordetako bertso batzuk ere berreskuratu ditugu. ...
Tolosako Atariakoa eta urteko egun berezienak 03.02.2024 53:58
Tolosan, urtarrilaren 20an San Sebastian egunez Atariaren alde egindako saioko bertsoaldiak hautatu ditugu gaur. Baina, egun bereziz osatutako asteburua izaki, 1994ra egingo dugu atzera; urteko zein jai egun izango ote zuten gustuko bertsolariek? Entzun eta gozatu! ...
Bilbao Arenan dena prest gaur jokatuko den Bizkaiko Finalerako 16.12.2023 53:46
Finalaren atarian, azken bi finalaurrekoetako errepasoa egiteko probestuko dugu. Ordu gutxiren buruan argituko da nori jantziko dion txapela, Begoña Iturrizak. Orain 40 urte Bertsozale elkartearen sorreran ibili zen, Santutxuko bertso eskolan. Gure bederatzikoari jarraipena emateko ere probestuko dugu. ...
Finalaren atarian, Nafarroako finalaurrekoen errepasoa 02.12.2023 51:33
Gaur arratsaldean jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala. Hori dela eta, saio honetan, Altsasun, Agoitzen eta Lesakan jokatutako hiru finalaurrekoetako bertsoaldiak entzungo ditugu. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo. ...
Xilaba amaitu berri, Bertso-pentsioak ekimena eta Tolosan inklusioa ardatz 25.11.2023 57:17
Amaitu da jada Xilaba eta amaitu biharamunean Hazparke talde irabazleko Irantzu Idoatek Euskadi Irratian egindako adierazpenak jaso ditugu. Bertsozalea den pentsiodunik ezagutuz gero berriz, interesgarri izan daitekeen ekimen baten berri ere jaso behar dugu: bertso-pentsioak ekimena hain zuzen ere. Inklusioa ardatz hartuta, Tolosan, Harituz bertsozale taldeak eta Hernaniko Rugby taldeak urri amaie...
Lekeitioko eta Berrizko txapelketakoak eta Xilabako final-erdietako agurrak 18.11.2023 53:25
Txapelketako gurpilean jarraituko dugu. Taldekako Xilabaren finala izango da asteburu honetan Aiherran, eta horren atariko, Muskildin eta Azkainen jokatutako final-erdietako agur umoretsu eta musikatuak ekarri dizkizuegu. Bizkaiko txapelketari dagokionez berriz, kanporaketa faseko azken saioa eta finalaurrekoetako lehena aletu ditugu. Bederatzikoarekin berriz, Gipuzkoan egingo dugu sartu-irtena......
Txapelketa kutsutik at, Odietako bertso-saio musikatua 11.11.2023 54:13
Nafarroako Odietan, San Urbanoko baselizaren atarian, eguzki goxotan Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio eta Julio Sotok osatutako bertso saio musikatuaz gozatzea proposatu nahi dizugu. Parajeak ematen duen patxadaz gozatuko dugu. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo. ...
Bizkaiko txapelketako bi kanporaketa eta bertsolari gazteen BBK sariketa 04.11.2023 51:26
Finalaurrekoetan murgiltzear da Bizkaiko bertsolari txapelketa eta hori dela eta, Erandioko eta Igorreko kanporaketa saioetako bertsoak hautatu ditugu gaur. Nafarroan ere final-aurrekoei ekitear dira. Arabako kanporaketa fasea amaitu da eta Taldekako Xilaban berriz, bigarren eta azken finalerdia larunbatez jokatuko da. Gure bederatzikoa non dabilen ba al dakizu? ...
Vianako, Uharteko, Gernikako eta Arrigorriagako txapelketetakoak 28.10.2023 1:06:24
Taldekako Xilaba, Bizkaikoa zein Nafarroako txapelketak aurrera doaz eta Arabakoa ere hasi da lehen pausuak ematen. Saio honetan Vianako eta Uharteko final-laurdenetako bertsoaldiak, eta Gernikan zein Arrigorriagan jokatutako kanporaketa saioetakoak bildu ditugu. Taldekako Xilabako ligaxkako azken saioko agurrak ere bai; jauzika ibiltzeko prest?...
Iurretako bertso bilduma eta hiru txapelketetatik, Iruritako saioa 21.10.2023 1:15:48
Iurretan, San Migel jaietan izandako saioko bertsoaldiak entzungo ditugu saio honetan. Txapelketei ere errepasoa egingo diegu; Xilabako agur umoretsuak, Bizkaikoaren aipamena eta Nafarroako Txapelketari hasiera eman zion Iruritakoa ere izango ditugu. Gure bederatzikoaren sokak ere badu jarraipena. Ba al dakizu nodik iritsiko zaigun? ...
Bilboko Zorrotza auzokoak eta Lazkaoko Areriakoak 14.10.2023 56:44
Bilbo grisean bertsoak Zorrotzako inguruak hartu zituen; auzoaz zekitenaren berri galdetuz hasi zuten bertso-saioa. Lazkaoko Arerian berriz, San Migeletako bertso-saioa izan zuten. Hango aleak ere hautatu ditugu. Bizkaitik Gipuzkoara, Soraluzera sartu da bederatzikoa. Nora joango ote da gure soka? ...
Lezoko eta Oñatiko jaietako bertso-saioak, bederatzikoa eta txapelketak 07.10.2023 1:09:21
Oñatin zein Lezon, jaietako bertso saioak izan dituzte eta bietako bertsoaldiak hautatu ditugu saio honetarako. Jaialdiez gain baina, udazkeneko bertsolari txapelketei ere luztu diegu begirada; umore kutsu betean hasi den taldekako Xilabari, Bizkaikoari edota hastear den Nafarroakoari. Gure bederatzikoa Bizkaia aldean da; entzun nahi al duzu?...
Donostiako Trinitatekoak, Iruñeako Enmusikadasekoak eta Xilabako lagin bat 30.09.2023 1:01:12
Irailaren 9an egin zen Iruñean, Enmusikadas jaialdiko bertso-saioa, feminismoa ardatz hartuta. Donostiako Trinitate plazan berriz, egun berean Euskal Jaietako bertso-saioa ere izan zen. Jaialdiez gain, hasi da aurtengo taldekako Xilaba eta bertako lagin txiki bat ere ekarri nahi izan dugu. Gure bederatzikoari esker baina, Bizkaian ere izango gara. Ba al dakizu nori dagokion katea osatzea? ...
Nafarroako txapelketa, Muezko saioa eta Eibarko Arrate auzoko bertso-saioa 23.09.2023 51:04
Aurrekoan Bizkaikoaren eta Xilabaren xehetasunak eskainita, aste honetan Nafarrokoari egin diogu tartetxo bat. Nafarroan bertan, Gesalatz bailarako kiroldegian, Muezen jasotako bertsoaldiak eta Eibarko Arrate auzoko festetako bertso-saioko aleak ere hautatu ditugu. Bederatzikoaren sokak ere luzatzen jarraitzen du....
Bizkaiko txapelketa, taldekako Xilaba eta Mirari Martiarena, HHko aurkezlea 16.09.2023 52:50
Irailaren 22an hasiko da taldekako Xilaba txapelketa, Urriaren 1ean Bizkaiko bertsolari Txapelketa eta aurkeztear dira Nafarroakoa ere. Txapelketen denboraldi atarian, Hitzetik Hortzera saioak ere denboraldi berriari ekingo dio, aurkezle berriarekin; Mirari Martiarenarekin. Harekin solasean aritzeko tartea ere hartu dugu. Plentziako saiotik hautatu ditugu bertsoaldi batzuk eta gure bederatzikoa er...
San Juan sua piztu aurrekoak, Adin-adin programa eta tourra 16.07.2023 55:33
Andoainen, Asteasun, Santutxun eta Azkoitian ibiliko gara; Tourra hasi aurreko eta San Juan sua piztu aurreko saioetako bertsoaldiak ditugu, gogoeta ezberdinak sortaraziko dizkigutena. Bestalde, adinekoen egoitzetan gauzatzen den Adin-adin programa ezagutu dugu, Azkoitiako egoitzako monitore baten bitartez. Gure bederatzikoa berriz, Boisetik bertatik jaso dugu. Entzun nahi al duzu? ...
Garai bateko bizikleta kontuak, Eider Perezen agurra eta Zarauzko bertsoak 01.07.2023 54:59
1993ko Tourra hasi bezperan, Asteasuko plazan izandako saio bateko bertsoaldia ekarri nahi izan dugu, baita 1995eko San Joanetan Legazpiko Telleriarten egindakoa ere. Eider Perez azken bost urteetan Hitzetik Hortzerako aurkezle izan denarekin solasean aritu gara eta 5 urteko ibilbidea poesia batekin laburbildu nahi izan du. Zarauzko Emakumeen Etxeko bertsoaldi batzuk ere ekarri dizkizuegu. Bederat...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.