Euskadi Irratia (EITB)

Hitza Jolas

Society ES ↓ 99 episodes

Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Eneritz Gorrotxategik gidatuta, bertso ikusgarriak entzuteko plaza. Bertsozaleen bertso bazkaria. Lehengo eta gaurko bertsoaldirik onenak, plazetakoak eta mahai ingurukoak. Txapelketen jarraipen zorrotza, elkarrizketak eta informazio berritua.

Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.eitb.eus

Author

Euskadi Irratia (EITB)

Category

Society

Podcast website

www.eitb.eus

Latest episode

Feb 23, 2025

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android almost 10M downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Hastear da herriz herriko festa garaia; Anoetan eta Ereñotzun izan gara 24.06.2023

Euskal Herrian, bata bestearen atzetik iritsiko da herri eta auzoetako jaien txanda. Guk ibilbideari Anoetan eta Hernaniko Ereñotzu auzoan ekin diogu. Bateko eta besteko bertsoaldiak hautatu ditugu; beroa, bertso-saioaren lekua, kuadrilako kontuak eta atzerrikoak ere jasoko ditugu, gaurkotasunari begiratu eta hauteskundeak hizpide hartuta. Bederatzikoak ere jauzika jarraitzen du. Erronkaritik Lazk...

Uda atarian, Itsasondoko frontoikoak eta Muxikako jaietako bertsoaldiak 17.06.2023

Gipuzkoako Goierrin, Itsasondo herrian ekainaren 9an izandako bertso saioko aleak eta Muxikan, herriko jaiak zirela eta egin zen bertso saiokoak ere hartu ditugu. Batean zein bestean, nabari da uda sasoia ate-joka dugula. Gure bederatzikoa ere puntarik punta dabil. Ba al dakizu Erronkaritik nora bideratu duten?...

Iparraldeko, Bizkaiko eta Euskal Herriko eskolarteko finalak 10.06.2023

"Oinak buruan" goiburupean, Iparraldeko eta Bizkaiko eskolarteko txapelketetako finaleko bertsoaldiak hartu ditugu saio honetan. Behin lurraldeetako final guztiak amaituta, Iurretan jokatutako Euskal Herriko eskolarteko finaleko bertsoaldien hautaketa bat ere entzun zenezake. Gure bederatzikoa berriz, Erronkarira iritsi dela ere sumatuko duzu. Entzun!...

Maider Arregi Markuleta 3. señora sariketako pameladun 03.06.2023

Oñatin jokatu zen Hirugarren Señora sariko finala. Bi kanporaketetan txartela lortutako sei bertsolari aritu ziren finalean kantari. Gaurkotasun beteko gaiak, umore kutsukoak, binaka edo modu kolaboratiboan egindakoak, denetarik izan zen Oñatin. Baita bertso-jarriak ere. Hautatutako bertsoaldi horiez gain, gure bederatzikoari ere tartetxoa egingo diogu. Jakin nahi al duzu nondik nora egin duen? .....

Bertso-menua: Iturramako institutuko aleak eta Leitzako mingaina saltsan 27.05.2023

Bertso-gose denari erantzuteko moduko menua prestatu dugu saio honetan: Iruñeako Iturrama institutuan hiru bertsolarik eskainitako saioa, eta Leitzan jokatutako Mingaine Saltsan bigarren edizioko finaleko bertsoaldiak. Postre gisara, gure bederatzikoa ere izan zenezakete. Bertsoen eltzea bor-borka dugu. Ia bada gustuko menua prestatu dizuegun. ...

Lasarteko tradizioak eta Erratzuko Señorak 20.05.2023

Lasarten udaberriko bertso saioa "Tradizioari traizio" izenez osatu zuten hitz jokoa gogoetarako baliatuz. Erratzuko elkartean berriz, 3. Señora sariketako bigarren kanporaketa jokatu zen, ohi bezala umore kutsu handiz eta aldarrikeapenak uzatartuz. Bi saioetako bertsoaldiak hartu ditugu. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egin; jakin nahi al duzu zer erantzun dion Ane Zuazubiskarrek Iñaki Muruar...

3. Señora sariketako lehen kanporaketa eta Nafarroako Eskolarteko finala 13.05.2023

Bilboko Biran izan zen Señora sariketaren hirugarren edizioko lehen kanporaketa, ohiko umore kutsu, aldarrikapen eta alaitasunez. Nafarroako Eskolarteko finaleko aleak ere ekarri nahi izan ditugu. Ikasle giroan murgildutako bertsoaldi musikatu bat ere erantsi nahi izan dugu. Gure bederatzikoak ere ez du etenik. Jakin nahi al duzu Iñaki Muruak nori luzatu dion puntua? ...

Zapia eta arkatza hartuta, hitzak aireratzeko prest 06.05.2023

Orain arte Zapidun izandako lau bertsolariak batu zituzten Zaldibian. Saio hartako bertsoaldiez gain, Zornotzan, Durangaldea uztabarritzen ekimenak antolatutako bertso saio tematikoko aleak ere hautatu ditugu: literatura eta idazleak izan zituzte abiapuntu. Ez dugu ahaztu noski gure bederatzikoa. Jakin nahi al duzu Xebastian Lizasok nola erantzun dion Olatz Arrietaren puntuari? ...

Gipuzkoako Eskolarteko finala eta Biriatuko ikastolaren aldeko saioa 29.04.2023

Lasturren, 2023ko apirilaren 21ean jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko finala. June Aiestaran izan zen txapelduna. Martxo amaieran, Biriatuko ikastolaren alde, eliza bete jende egin zen bertso saiotik ere hautatu ditugu bertsoaldi batzuk. Añorga aldean zebilen bederatzikoa berriz, ba al dakizu nora joan zaigun?...

Irati Alcantarilla 51garren Osinalde sariketan garaile 22.04.2023

Osinalde Sariketaren 51garren edizioa jokatu berri da Gabirian. Oihana Arana, Irati Alcantarilla, Lander Arizmendi, Unai Izagirre, Xabat Illarregi eta Aner Peritz aritu ziren kantuan, afal-osteko formatuan eta elkartea bete jende zela. Ordizian, Zaldibian eta Gabiriako Aztiri auzoan jokatutako kanporaketetan lortu zituzten finalerako txartelak. Alcantarilla izan zen garaile eta bertsorik onenaren...

Mendaroko mendi-kutsukoak eta Legorretan, tabuen kutxatik oholtzara atereak 01.04.2023

Alde batetik, Mendaron, martxoaren 17an izandako bertso saioko aleak hartu ditugu; mendi eta kirol kutsuko bertsoaldiak tartean. Eta bestetik, Legorretan, martxoaren 19an Izan Itturi kolektiboaren eskutik antolatutako "Tabuen kutxatik oholtzara" izeneko bertso saio musikatu eta solidarioan kantatutakoak ere ekarri ditugu; lekukotza ezberdinak izan zituzten bertsotarako abiapuntu. Gure bederatzikoa...

Emakumeen bizitzako etapa ezberdinak, gordetakoak bistaratuz eta umorez 25.03.2023

Usurbilgo Emakumeen Etxearen irekiera zela eta, Usurbilgo parekidetasun sailak antolatutako bertso-bazkariko bertsoaldiak eta Diman Andraizea taldeak antolatuta "Ez da kasualitatea" formatuan izandako bertso-saio musikatuko aleak berreskuratu ditugu gaurko saiorako. batetik bestera ibiliko gara, gure bederatzikoa bezala. Ba al dakizu nondik nora ote dabilen?...

Ekialdetik mendebaldera; Senperetik Elorriora, urratsak zubi Palestinaraino 18.03.2023

Senperen, Larreko gelan batu zituzten 2022ko Bertsolari Txapelketa nagusiko finalistak. Aurtengo Herri urrats, maiatzaren 14an izango da "urratsak zubi" goiburupean eta hori dela eta antolatu zuten bertso saioa. Elorrion berriz, UNRWA gobernuz kanpoko erakundeak antolatutako bertso saio izan zen, Emakume palestinarren errealitateari erreparatzeko. Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal eta Iruri Altzerr...

Laudioko Bertsozientzia eta Etxarri Aranazko urteroko saioa 11.03.2023

Zientzia izan zuen ardatz Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktorian egindako Bertsozientzia ekimenak. "Jakinduriak mundue erreko dau" izenburupean antolatu zuten saioan, zientzia eta bertsoa uztartu zituzten; guk hango bertsoaldiak ekarri dizkizuegu. Baita Etxarri Aranatzen, Otsail hasieran egindako urteroko bertso saiokoak ere. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo. Entzun nahi al duzu? ...

Bertsoaroan Iruñean, Biltxokon Baionan eta batetik bestera, "Harizko zubia" 04.03.2023

Otsail hasieran, Nafarroako Antzerki eskolan Bertsoaroa dela eta izan zen bertso saiotik egin dugu aukeraketa. Saio horren biharamunean, Baionako Biltxokon izandakotik ere ekarri dizkizuegu ale batzuk. Batetik besterako bidea, "Harizko zubiak" Jon Sarasuaren liburuaren konpainian egin genezake... Gure bederatzikoa ere ez dugu ahaztu! ...

Donostia inguruan, ama-lurra esnatuz eta energia burujabetzaz mintzatuz 25.02.2023

Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, Santa Ageda bezperan egindako bertso-saioko bertsoaldiak berreskuratu ditugu. Kopla-kantari eta makilarekin lurra esnatuz aritzeaz gain, Añorgan bezperan egindako saioko bertsoaldi batzuk ere hautatu ditugu. Ea bada, umorearen berotasunarekin denbora-tarte atsegin bat pasatzeko adina osatzen dugun. gure bederatzikoa ere Donostia aldean dabil. Nora joango...

Zuri-beltzeko garaietako altxorrak, inauteri eta umore kutsuz 18.02.2023

Futbolaren eraginak emango digu bertsotarako gaia. Euskalduna futbol taldearen mendeurrena dela eta bertso derbia antolatu zuten, lehen pausuak gogoratuz. Urte batzuetan aurrera eginda, 1958an, Parisen egingo dugu beste geldialdia; Xalbador, Mattin, Uztapide eta Basarri entzungo ditugu kantuan; Frantziako webgune batean entzungai jarri dituzten audioak dira eta tesi baterako bidea ere eman dutel a...

Bertso eguneko menu osotik, zizka-mizka batzuk. Dastaketa egiteko prest? 11.02.2023

Urtarrilaren 28an Azpeitian ospatu zen 2023ko bertso eguna. Goizetik hasita, bertso-poteoaren formatua berreskuratu zuten eta ondoren, bost elkartetan egin ziztuzten bertso-bazkari antolatuak. Batzuetan saio librean, besteetan gaiak jarrita edota saio musikariak ere izan ziren. Denetariko bertsoaldiak, denetariko zaleentzat. Gaur, horietan entzundako hainbat ale berreskuratu ditugu. Ia bertso-bazk...

Kanpoko hotzari, atariko giro goxoarekin egingo diogu aurre 04.02.2023

Txirrinik eta aldabarik jo gabe sartuko gara Tolosako Leidor Antzokian. Atariak antolatutako urteroko bertso saioko aleak bildu ditugu, uzta oparoa jasoz eta zuentzako egin dugu hautaketa. Umorez eta giro onean osatu zuten saioa, era guztietako gaiak jorratuz. Donostia aldean dabilen gure bederatzikoa ere entzun ahal izango duzu....

Ondarru sorioneku, Getari jostari eta Azpeitiara sartu-irten txikia 28.01.2023

Ondarroan, urtarrilaren seigarrenean egindako bertso saioa eta Getaraiko Balentziaga museoan urtarrilaren 15 garrenean izandakoa izango ditugu ardatz. Bietan ere txapelketaren ondorena eta umorerako joera nabaritu ahal izango dugu. Azpeitian ospatzen ari diren bertso egunean izango denaren berri ere jaso dugu. Eta gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo. Entzun nahi al duzu?...

Elur giroan memoria astinduko dugu Amurrioko eta Orioko umoreari eutsiz 21.01.2023

Elurrak eman digu hizpidea azken egunetan eta bertsotan behin baino gehiagotan atera izan da gaia. Bada 1997ko urtarrilaren 4ko saio batean topatu dugu horren adibidea. 2023ko urtarrilaren 4ko Amurrioko saioa edota joan den abenduan Orion egindakoa ere aletuko ditugu. Zestoan ere egingo dugu geldialdia, memorian gorde beharrekoak paperean gode dituenarekin solasean aritzeko; horrek aitzakia eman d...

Ordiziako bertsoaldiak, finaleko osagaiekin eta Majori kiroldegian egosiak 07.01.2023

Ordiziako Argi Berri Elkarteak eta Goierriko Bertsozale elkarteak elkarlanean prestatu zuten abenduaren 30ean Ordiziako Majori kiroldegian izandako bertso-saioa. "Goierriko Bertso eskolak 40 urte" lelopean, Amaia Agirre izan zen gaiak jartzeaz arduratu zena. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako zortzi finalistetatik zapzi aritu ziren, Julio Sotok ordezkatu baitzuen Beñat Gaztelumendi. Presente i...

Txapelaren ondorengoak, bertsoz osatuak 24.12.2022

Maialen Lujanbiok hirugarren txapela jantzi eta ordu batzuetara egin zigun bisita Euskadi Irratiko estudioetara. Bertan esandakoak bildu ditugu, finaleko hainbat bertsoaldi berreskuratuz....

Finalaren atariko sentipen, asmo, saiakera eta finalaurrekoetako ale batzuk 17.12.2022

Iruñeara begira jarriko gara, igandean jokatuko baita Iruñeako Nafarroa Arenan 2022ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. Zortzi finalistek aste honetan azaldu dituzte euren sentsazio, gogo eta asmoak eta horiek jasoko ditugu. Finalaurrekoetan eurek botatako bertsoaldiak ere berreskuratuko dugu. gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo!...

Zortzikoa argitu aurreko azken bertsoaldiak; Bilboko Bizkaia pilotalekukoak 10.12.2022

Argitu da dagoeneko irailean geneukan zalantza: nortzuk osatuko ote dute 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko oholtza? Zortzikoaz gain ordea Euskadi Irratiko mikrofonoek kontu gehiago ere bildu zituzte Bizkaia pilotalekuan. Gure bederatzikoarekin batera beraz, azken finalaurrekoko bertsoaldiekin batera. Entzun nahi al dituzu?...

Listen to the Hitza Jolas podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.