Euskadi Irratia (EITB)
Hitza Jolas
Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Eneritz Gorrotxategik gidatuta, bertso ikusgarriak entzuteko plaza. Bertsozaleen bertso bazkaria. Lehengo eta gaurko bertsoaldirik onenak, plazetakoak eta mahai ingurukoak. Txapelketen jarraipen zorrotza, elkarrizketak eta informazio berritua.
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.eitb.eus
Author
Euskadi Irratia (EITB)
Category
Podcast website
Latest episode
Feb 23, 2025
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Hitza Jolas (2025/02/23) 23.02.2025 54:41
Pleibak-ekin baina Playback egin gabe, Birakoak eta Baigorriko bertsoaldi musikatuak...
Hitza Jolas (2025/02/08) 08.02.2025 53:33
Lesakako bertso egunekoak...
Amurrio eta Ondarroa (01/02/2025) 01.02.2025 51:56
Amurrio eta Ondarroa...
Hendaiako Gaztelu Aretokoak eta Bartzelonako Euskal Etxekoak 25.01.2025 52:29
Hendaiako eta Bartzelonako Euskal Etxeko bertsoaldiak dituzu saio honetan. Lehenbiziko musuaz, denboraren joanaz, ikasketa ezberdinez eta etorkizunaz ere aritu dira. Umore kutsuko bertsoaldiak ere badaude; Hendaiako hondartzakoa kasu. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egin. Ba al dakizu hau nondik nora ote dabilen?...
Zaldibiako zazpigarren zapi-janztea 18.01.2025 53:30
Zenbait etxetan zapi zuri-urdinak prestatzen hasiak izango dira baina guk malba kolorekoa dakargu; Zaldibian zazpigarren zapi-janztean, irabazleak jantzitakoa hain zuzen ere. Bertsoaldi horiez gain, gure bederatzikoa eta aste honetan bertsolaritza munduan izan den galera ere aipatuko dugu; Mixel Aireren heriotza. ...
Zaldibiako zazpigarren zapi-janztea (18/01/2025) 18.01.2025 53:31
Zaldibiako zazpigarren zapi-janztea...
Markina-Xemeingoak eta Bilboko Zientzia saiokoak (12/01/2025) 12.01.2025 53:04
Markina-Xemeingoak eta Bilboko Zientzia saiokoak...
Markina-Xemeingo pilotalekukoak eta Bilboko Zientzia saiokoak 11.01.2025 53:03
Urteroko hitzordu estimatua izan ohi da abenduan, Markina-Xemeingo Uni Frontoian egin ohi dutena. Gabon atariko Saioa izaki, gabon kutsuko bertsoaldi umoretsuak entzun ahal izan ziren. Markinakoez gain, Bilboko Bidebarrieta liburutegiko aretoan, zientzia ardatz hartuta osatutako bertso-saioko aleak ere hautatu ditugu, gure bederatzikoarekin batera. ...
Nafarroako Bardoen finala eta Gasteizko Jimmy Jazz aretoko zientzia saioa 04.01.2025 53:45
Udazken honetan, Nafarroan Bardoen sariketa osatu da. Taldekako sariketa izan da eta ibilian ibilian, finala ere jokatu da. Horren errepasoa egiteko tartea hartuk odugu gaur. Nafarroatik Arabara eginda, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, zientzian ardaztutako saioa ere osatu zuten. Horko ale batzuk ere entzun ahal izango dituzu saio honetan. ...
Txirristaka ezagutuz eta hitz etzanekin jolas eginez 28.12.2024 50:01
Eusebio Mugertza Azpiazu bertsolariaren biografia liburua plazaratu dute Mendaron; Andoni Egañarena izan da testu lana eta Ainara Azpiazu "Axpi"-rena irudiz janztea. Azken honek lagundu digu liburua ezagutzen. Baina saio honetan Andoni Egañaren bertsoak ezagutzeko aukera izango dugu, Maialen Akizurekin batera, Berriako zutabeetan oinarritutako saio bateko bertsoaldiak ere ekarri baititugu. Gozatu!...
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Ilunbeko errepasoa 21.12.2024 57:15
Bost ordutan gertatutakoa ordubetean laburtzea zaila izan zaigu, baina hemen dituzue 2024ko abenduaren 14an, Donostia Arenan entzundako hainbat bertsoaldi, finalari nolabaiteko errepasoa egin ahal izateko. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egin. ...
Gipuzkoako Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa; Arrasatekoa 07.12.2024 53:06
Arrasateko Uarkape pilotalekuan argitu zen hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatuta, Donostian abenduaren 14an izango den finala nola osatuko den. Finalaren zain baina, azken finalaurreko honetako bertsoaldiak hartuta gatoz saio honetan, gure bederatzikoarekin batera. ...
Gipuzkoako bigarren finalaurrekoa eta San Andresetan hildako euskara 30.11.2024 53:28
Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan 1400 bertsozaleren aurrean ondutako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa. Han osatutako bertsoaldien errepasoa egingo dugu saio honetan. San Andres pasa berri eta euskararen egunaren atarian, gure artxiboan topatu dugun bertsoaldi bat ere ekarri dizuegu. 1997ko azaroaren 21eko bertso-saio bat da eta bi bertsolariri eskaera berezia egingo diet...
Oiartzungo finalaurreko saiokoak eta irratiaren egunaren aitzakiapekoak 23.11.2024 52:20
2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa finalaurrekoetan murgildu da jada. Saio honetan Oiartzungo lehen finalaurrekoko bertsoaldi batzuk entzun ahal izango dituzu. Irratiaren mundu eguna dela eta, 1965eko grabazio bat ere ekarri nahi izan dizuegu, Arantzako bertso saio batekoa da hain zuzen. Gure bederatzikoak ere izango du lekua....
Errexil sariketako finalekoak batetik, Zestoa-Urepel senidetzakoak bestetik 16.11.2024 55:19
Urruñako Posta gelan jokatu zen Errexil sariketako finala. Ez da urteroko sariketa, urteurren batek eragindakoa baizik. 1984an antolatu zuen bertsularien Lagunak elkarteak lehenengo Errexil sariketa. Urruñatik Urepelera ere egingo dugu, Zestoa eta Urepelen arteko senidetzearen aitzakian antolatutako bertso-saioko aleak ere jasoko baititugu. Eta, iparraldera hurbilduko ote zaigu gure bederatzikoa?....
Tolosako azken final-laurdena eta Hondarribiko setioaren urteurrenekoak 09.11.2024 54:46
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa azken txanpan murgildu da dagoeneko. Saio honetan 5. eta azken final-laurdenari egingo diogu lekua. Bestalde, Hondarribiaren setioaren 500. urteurrena dela eta, Arma plazan izandako bertso-saioko aleak ere ekarri ditugu. Horrez gain, gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo....
Gipuzkoako 3. eta 4. final-laurdenak eta Arabako bideo-kopla lehiaketa 02.11.2024 55:11
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta laugarren final-laurdenak jokatu dira jada, Azkoitian eta Irunen hurrenez hurren. Bada, bi saio horietako bertsoaldiak entzungo dituzu saio honetan. Arabako 14 urtez azpiko gatetxoentzako bideo-kopla lehiaketa martxan dela ere kontatuko dizuegu, gure 9koa nondik nora dabilen jakiteaz batera....
Gipuzkoako lehen bi final-laurdenak, pilota-bertso eta Laurota 26.10.2024 55:09
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen bi final-laurdenak jokatu dira eta horietako bertsoaldi batzuk ekarri ditugu. Ipar Euskal Herrian hasi duten pilota-bertso ekimena ere ezagutu dugu eta Bizkaira ere joko dugu; Loiuko Laurota auzoko jaietako bertsoaldiko aleak entzungo baititugu. Hori gutxi ez eta 9koari ere segida emango diogu. ...
Donostiako suntsiketa oroituz eta Alkizako jaietakoak berrituz 12.10.2024 55:16
1813an Donostian izan zen sarraskia gogoratzeko bertso-saio musikatua izan zen. Saio horretako bertsoaldiez gain, Alkizako jaietan izandakoak ere ekarri nahi izan ditugu. Batetik bestera saltoka, gure 9koa ere badoa! ...
Denboraldiari ekiteko; Garesko lehengoa eta Galdakaoko jaietakoa 05.10.2024 51:20
Garesera bertsoa iritsi izan da orain baino lehen, baina lehen aldiz egin dute bertso-jaialdi bat. Jaialdiaren nondik norakoen berri jaso dugu eta han osatutako bertsoaldiak ere hautatu ditugu. Galdakaoko jaietako saioko bertsoaldiak ere entzun ahal izango ditugu gure bederatzikoarekin batera. ...
4.Señora sariketa formatu berritzaile eta dotorez; Pamela eta Tokadoarekin 22.06.2024 55:19
Portugaleten egin zen Señora sariketaren laugarren edizioa. Sailkapen eta final kontuak albo batera utzi eta egun bakarreko saio gisa osatu zuten. Aldarrikapenerako tartea hartu zuten, espazio seguruan, ohiko umore kutsu eta guzti. Orain arte bezala, Pamela jantzi zuen garaileak, baina Tokado saria ere eskaini zuten. Honen inguruko xehetasunak ere jasoko ditugu siao honetan. Uda soiari hasiera ema...
Iragana eta oraina; oihalak eta bertsoak ehunduz Villabonako Subijanan 15.06.2024 54:30
Amasa-Villabonako Subijana etxea, oihal fabrika izan zen 1860tik1980ra. Gaur egun Euskal Herriko Bertsozale elkartearen egoitza da. Hala, Subijana etxearen memoria historikoa berreskuratzeko garai batean nolakoa zen, zer eta nola egiten zuten ezagutuko dugu, eta gaur egungo begietatik aztertu. Lana egiteko zituzten moduak, horien ajeak, soldataren ingurukoak edota lantokian izandako aldaketak ezag...
Mugaz gaindikoa; eskolarteko bi final eta Uztapide eta Xalbadorren liburua 08.06.2024 51:58
Gaztetxoak izango ditugu saio honetan ardatz. Datorren astean jokatuko den Euskal Herriko Eskolartekoaren atariko, Gipuzkoako eta Nafarroako eskolarteko finaletako printzak ekarri dizkizuegu. Eskola garaia aitzakiatzat hartuta, gure artxiboko perla bat ere berreskuratu dugu. Baina etorkizunean perla izan litekeen liburu bat ere aurkeztuko dizuegu; hain zuzen ere belaunaldi berriek bertako errefere...
Gipuzkoa Bertsotan ekimeneko lehenengo fasekoak 25.05.2024 55:39
Gipuzkoa Bertsotan ekimenaren bigarren faseari ekingo zaio honetan, lehenego faseko lau saiotako hautaketa egin dugu. Zehatzago esanda, maiatzaren 2an Altzon eta Zaldibian izandako saioak, eta maiatzaren 3an Orion eta Legorretan izandako saioetako ale batzuk ekarri ditugu. Gure bederatzikoa Londrestik iritsi zaigu oraingoan. Nora bidali ote dute orain erronka?...
Donostiako Lugaritzeko Txapeldunen saioa 18.05.2024 55:25
Zuen bertso-grina asetzeko asmoz, Donostiako Lugaritz Kultur etxean izandako saio bati egin diogu gaur lekua; txapeldunen saioari. Bilintxen Menda bertso hamabostaldiaren bigarren edizioari eman zion hasiera. Umore kutsuko saioa izan zen, jolaserako tartea hartu zuten baina gogoeta eta hausnarketek ere izan zuten beren lekutxoa. Txapelak baina, artxiboan arakatzeko aitzakia ere eskaini digu eta 19...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.