ULUA
HAMAIKETAKOA
Hamaiketako goxo baten bueltan, jende interesgarriarekin izaten ditugun solasaldiak. ULUA hedabidearen podcasta. #DenaEntzutekoDago
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Bittor Kas eta janaria, munduko arterik efimeroena 10.06.2026 36:12
Bittor Barandiaran, Bittor Kas, sukaldaria eta eduki sortzailea da. Hainbat urtez jatetxeetan lan egiten egon eta gero bere bakarkako ibilbideari ekin dio orain catering zerbitzu batekin. Sukaldaritzaren friki hutsa da! Eta, aldi berean, oso kritikoa mundu horretan gertatzen diren hainbat egoerekin.
#31 - Euskowboy, Euskal western bat Flako Fonkirekin 06.05.2026 59:50
Euskowboy pertsona erreala edo pelikula bateko pertsonaia da? Hainbeste gauza egiten ditu Beñat Uribe-Etxebarria Etxeberriak, zaila egiten zaiola bere burua definitzea. Baina zerbait du argi: bere bizipen guztietatik ikasitakoa sartzen du motxilan eta horrekin egiten du komedia.
#30 - Jone Bengoa, zein da benetan gauzen garrantzia? 22.04.2026 30:50
Jone Bengoa , umoregilea eta ilustratzailea da, bizitzan egiten bezala desegiten asmatu duen horietakoa. Txiki-txikitan hartu zuen arkatza lehenengoz eta ordutik ez du askatu. Horrek egin du den bezalakoa. Minbiziak ere txikitatik zeharkatu du bere bizitza. Agian, hortik datorkio gauzei dagokien tamaina emateko gaitasuna.
#29 - Sua Enparantza, Irabazi Arteko bukaerari buruz... 01.04.2026 27:30
Sua Enparantza , antzezle eta dantzariarekin, estreinatu dugu Hamaiketakoa bideopodcast formatuan! Estudio berrietara etorri da Sua eta sumatzen da ez diela beldur kamerei hainbat bonbazo informatibo bota baititu... Ikusi elkarrizketa eta on egin!
#28 - Garazi Albizua, zein hitz zen emotikono hori? 18.02.2026 37:56
Garazi Albizua gidoilaria, diseinatzaile grafikoa eta idazlea da. Aspaldi erabaki zuen ez zituela sare-sozialak nahi eta ez du inoiz Adimen Artifiziala probatu, ez du nahi. Hamaiketakoa egitera etorri da gure estudioetara, ardoa eta tortillarekin lagunduta, teknologiarekin eta bizitzaren abiadurarekin zer nolako erlazioa duen kontatu digu eta horrek bere sorkuntza prozesuan duen eragina azaldu du.
#27 - Iker Iribarren, edukia sortu kuadrillan pentsatzen 04.02.2026 30:48
Eduki sortzaileek norentzat sortzen dute edukia? Normalean publikoak erabakitzen du, baina Iker Iribarrenen kasua ez da hori, berak kuadrillan sortzen diren txisteak eta ideiak sareetan konpartitzen baititu. Hamaiketakoa egiten ari ginela, ardoa eta tortilla medio, bere eduki sortzaile rola zein den kontatu digu eta bere algoritmoa zein den jakin dugu. Zer eduki mota uste duzue kontsumitzen duela...
#26 - Maren Lezeta, Realzalea betidanik 21.01.2026 30:58
Maren Lezeta Realeko jokalaria da. Txiki-txikitatik ibili izan da baloiarekin alde batetik bestera eta Aretxabaletako plazan afizio bezala hasi zena orain bere ogibidea da. Hamaiketakoan Aretxabaletako erdilariak erritualei, laguntasunari eta musikari buruz hitz egin digu.
#25 - Lide Hernando, trenak ezin dira pasatzen utzi 10.12.2025 27:54
Lide Hernando, Bele, abeslaria eta gitarra jotzailea da. Muturrez zerura lan berria aurkeztu du Durangoko Azokan, baina azken lan honek suposatzen duen bidaia berria bizitzen ari den bitartean, oraindik jarraitzen du Fermin Muguruzarekin egindako biraren ajeak.
#24.- MR. LUKEN eta bere top 10a 26.11.2025 29:06
Futbolean abila da eta musikan ere bai. Txikitatik izan du musikarekiko ezin egona. Mr Luken bezala sinatzen ditu abestiak eta Txuso ekoizlearekin batera ari da lanean. Hamaiketakoan hortaz eta beste hamaika kontuz hitz egin dugu. Tortilaren eta saltxitxoiaren laguntzaz hitz egin ere. Azkenburuko gisa bere musika taldeen top 10a egin digu. Entzun nahi?
#23 - Joseba Sacristán, uhinetan hegan 12.11.2025 26:24
Hamaiketakoa itzuli da! Denboraldi berriari ekin diogu eta Joseba Sacristán izan da gure lehenengo gonbidatua. Pertsona kurioso bat dela dio Josebak eta, horrela da, bere zaletasun eta interes guztiak arakatzen dituelako, besteak beste, Maien egutegia.
#22 - Kike Amonarriz, euskararekin errealista 23.07.2025 48:04
Kike Amonarrizekin bukatu dugu Hamaiketakoa podcastaren lehenengo denboraldia. Euskararen bilakaerari buruz eta gazteek egiten duten erabilerari buruz hitz egin dugu berarekin. Gainera hurrengo gogoeta proposatu digu: ez al da hizkuntza kolokiala koloniala izango?
#21 - Kiliki, konspirazio jesuitak 09.07.2025 34:53
Musikan bakarkako ibilbideari ekin dio Kilikik, pozik dagoela esan digu Hamaiketakoan baina, tortilla eta ardoa medio, abeslariaren beste hainbat alderdi ezagutu ditugu, besteak beste, GKS edo Ernai nahiago duen.
#20- Ainhoa Etxenike, ziabogara bidean 18.06.2025 28:14
Ainhoa Etxenike lapurtarra da, baina, oraindik Hego Euskal Herriko leku askotan frantses gisa tratatzen dute. Berak ordea ez du amore eman. Orioko arraun taldean dabil eta badaki denbora baterako afizioa baino ez dela izango. Gainera kazetaria da Herria aldizkarian. Hamaiketakoaren bueltan hitz egin dugu.
#19 - Scott Zuñiga eta arbasoen arrastoa 04.06.2025 44:40
Scott Zuñigak duela 23 urte ezagutu zuen bere abizena euskal jatorrikoa zela, orduztik bere helburua euskara ikastea izan da eta euskaltegian bi urte egon eta gero mintzamena Hamaiketakoan egin du.
#18 - Iñigo Segurola eta igelen hizkuntza 21.05.2025 44:37
Igelen hizkuntzan egindako lehenengo elkarrizketa Oierrentzat, lehengo elkarrizketa tortilla eta ardoarekin Iñigorentzat. Sorpresaz beteriko Hamaiketakoa.
#17 - Idoia Asurmendi, bidaia musikala 07.05.2025 31:14
De amar y desandar diskoa besopean etorri da Idoia Asurmendi Hamaiketakoa egitera. Arabarrak kontatu digu zein izan den musikaren munduan hasi eta orain arte bizi izan duen prozesua.
#16 - Hekthor Folk, nola jotzen da zerra bat? 23.04.2025 30:21
Hekthor Folkek Aristerrazuko erromeria plaza utzi du Hamaiketakora etortzeko, tortilla eta ardoa medio, solasean aritzeaz gain musika ere jo du perkusionista eta instagramerrak.
#15 - Maite Errarte, etnografia garai gaseosoetan 09.04.2025 32:01
Maite Errarte etnografoa da, zehazki, Aranzadiko Etnografia saileko zuzendaria. Berarekin solasean jakin izan dugu zeintzuk diren egungo etnografia osatzen duten tresna eta objektuak.
#14 - Albina Stardust eta bere 10 mandamentuak 26.03.2025 46:37
Albina Stardustek podcast berria estrenatu berri du ULUAn eta hobeto ezagutzeko #Hamaiketakoa partekatzera gonbidatu dugu. Ardoa eta patata tortilla medio, prest zaude euskal drag onenaren sekretuak ezagutzeko.
#13 - Mikel Garaizabal, ardoaren alkimista 12.03.2025 42:36
🍷 Mikel Garaizabal enologoa da eta Hamaiketakora jatera eta solasean ibiltzera etortzeaz gain, ardoarekin jolastera ere etorri da. Bera da ardoaren alkimista, eta gu ardozaleak. Zer atera daiteke gaizki?
#12 - Arkkuso, euskaraz streameatzen! 26.02.2025 45:39
Arkkuso euskarazko eduki sortzailea da, urteak daramatza lan hori egiten eta babesten. Esperientzia hori guztia konpartitu du gurekin Hamaiketakoan.
#11 - Inhar Agirrezabalaga, Zarauzko Ikastolaren ataka 19.02.2025 30:17
Inhar Agirrezabalaga gurasoa da eta Zarauzko ikastolara eramaten ditu seme-alabak, horrexegatik hitz egin dugu berarekin Ikastolari jarritako isunari buruz.
#10 - Eider García Durana, simio izaera berreskuratzen 12.02.2025 36:46
Harrijasotzailea eta Animal Flow instruktorea da Eider García Durana, hainbat kirol praktikatu ditu bere bizitzan zehar baina berarentzat garrantzitsuena zera da: simio izaera berreskuratzea. Hori zer den jakiteko, entzun elkarrizketa!
#09 - Porrotx, txintxurri samarra 29.01.2025 48:48
Txintxoa eta bihurria izatea txintxurria izatea dela dio Porrotxek, eta horren adibide argia da bera.
#08 - Zinema eta txakurrak Gaizka Izagirrerekin 15.01.2025 34:30
Denboraldi berriko lehenengo Hamaiketakoa prest! Gaizka Izagirre zinema kritikaria izan da gonbidatua. Berak aurreratu dizkigu zeintzuk izango diren aurtengo estreinaldi gomendagarrienak, baina ez da hori jorratu dugun gai bakarra, jakin izan baitugu Gaizkak asko maite dituela txakurrak.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.