EITB Radio Televisión Pública Vasca
Erantzuteko modu bat
Alaia Martin eta Peru Magdalena dira. Irudimena, umorea eta hizkuntzarekin jolas egiteko gaitasuna baliatu dituzte absurdoak diruditen galderei erantzuteko. Bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria, irribarrea galdu gabe. Euskadi Irratiko Faktoria saioko edukia. EITB Mediak GUAU gure audioa plataformaren bidez eskaintzen dizu.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
7. Nork askatzen du euri urez zipriztintzen gaituen baldosa hori? 17.06.2026 7:01
Peru Magdalenak "datorrenaren ospakizuna" egitera gonbidatzen gaitu. Ez baita hainbeste zer gertatzen zaizun, baizik eta gertatzen zaizunarekin zer egiten duzun. Umorez eta irudimenez betetako kontakizuna, izenburuko galderatik abiatuta. Euskadi Irratiko Faktoria saioaren edukia, Guau plataforman argitaratua.
6. Zer gertatzen da parentesi bat ixten ez denean? 10.06.2026 8:12
Peru Magdalenaren kontakizuna, irudimenez, umorez eta metaforez betea. Ez galdu, hondamendi eramangarria zer den jakin nahi baduzu, irribarrea galdu gabe. Euskadi Irrratiko Faktoria saioaren edukia, Guau plataforman argitaratua.
5. Zergatik dauka ekainak ostiral usaina? 03.06.2026 7:31
Peru Magdalenak istorioak proposatzen dizkigu galderak erantzuteko. Honokoan, ostirala eta ekaina alderatu ditu eta usaina zer den aletzen saiatu da. Euskadi Irratiko Faktoria saioaren edukia, Guau plataforman argitaratua.
4. Zorionak zuri, nork abestu zuen lehen aldiz? 27.05.2026 6:06
Peru Magdalenak istorioak kontatzen dizkigu, hizkuntzarekin eta hitzekin jolas eginez. Zoriona, memoria, erromatarren garaiko augurrak, txoriak, Merlin aplikazioa aipatzen ditu, besteak beste, kontakizun honetan. Euskadi Irratiko Faktoria saioko edukia, Guau plataforman argitaratua
3. Zer da hotzikara bat? 26.05.2026 6:44
Peru Magdalenak hitzekin eta hizkuntzarekin jolas egiten du galdera erantzutearen aitzakian. Umorea, irudimena, poesia eta ezustekoak. Kontakizunean aipatzen ditu: Bertizko Jauregia, Albert Hoffman eta bere bizikleta, Batman, Shrek, Kafka, Maurizia, Anari eta Putin, besteak beste. Euskadi Irratiko Faktoria saioko edukia, Guau plataforman argitaratua.
2. Arrainek urik edaten al dute? 26.05.2026 6:59
Irudimenez eta umorez osatutako kontakizuna, Peru Magdalenaren eskutik. Munduari eta gizarteari buruzko gogoeta jostaria, erreferentziaz josita: Danele Sarriugarte, David Foster Wallace, Bruce Lee, Pello Salaberria aipatzen ditu, besteak beste. Euskadi Irratiko Faktoria saioko edukia, Guau plataforman argitaratua.
1. Nora doaz euliak neguan? 22.05.2026 10:30
Peru Magdalenak irudimenezko istorioak kontatzen dizkigu, galderen aitzakian; umorez eta erreferentzia ezagunez betetako kontakizunak: Fidel Castro, Bob Dylan eta Mikel Laboa ageri dira hemen; zientzia, kuantika, euskara, Azpeitiko hizkera eta Lekunberri ere aipatzen ditu. Euskadi Irratiko Faktoria saioko edukia, Guau plataforman argitaratua.
Non egon dira riñonerak urte hauetan guztietan? 05.03.2026 8:01
Nerabe garaiaren errepasoa egin du Alaia Martinek, riñoneren aitzakian. Pipak, txikleak, boomerrak, manifak, korrika ihes egitea, kartzela, torturatuak, izua aipatzen ditu. Bada ez badako gutxirekin moldatzea, maitemintzea, militatzea, politizazioa. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu, galdera bitxi batetik abiatuta. Asteroko tartea da, Faktoria magazi...
Zer da, berez, zotina? 26.02.2026 7:45
Zotina kalkulu txar bat da. Hala hasten du Alaia Martinek bere gogoeta. Oiartzunen "txukuna" esaten diote zotinari. Barrea, algara, gordetzen duguna, pilatzen zaiguna, duintasuna, etena, diafragma aipatzen ditu. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu, galdera bitxi batetik abiatuta. Asteroko tartea da, Faktoria magazinean.
Porrotxek ba ote du sudurrik sudur gorriaren azpian? 19.02.2026 6:38
Pirritx, Porrotx eta Marimototsi esker ona adierazi die Alaiak, "Minutu bat goizero" kantua baliatuta. Tarte honetan aipatu ditu: jakinmina, ume izatea, bizitzako gauza onez jabetzea, esker ona, miresmena, maitasuna eta inor ez jainkotzea. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu, galdera bitxi batetik abiatuta. Asteroko tartea da, Faktoria magazinean.
Non dago hozkailuko limoi erdiaren beste erdia? 12.02.2026 7:56
Limoiak, limak eta laranjak aipatzen ditu. Bikote harremanak, garen bezalakoak azaltzearen zailtasuna, pertsonon alde iluna; tekila, gintonika, radlerra, limoi-ura ere aipatzen ditu. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu, galdera bitxi batetik abiatuta. Asteroko tartea da, Faktoria magazinean.
Zergatik kutsatzen da aharrausia? 05.02.2026 9:28
Alaiak tarte honetan aipatzen ditu: lehoiak, lasaitasuna, enpatia, askatasuna, asperdura, logalea, oxigenoa, begirada, elkar begiratzea, desioak, bizitzaren luze-laburra, zinema, maitasuna, gorputza, ametsak, Miki irudimenezko lagunarekin hizketan ari dela. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu, galdera bitxi batetik abiatuta. Asteroko tartea da, Faktori...
Zergatik daude 2 Getaria? 29.01.2026 8:02
Gipuzkoako eta Lapurdiko izen bereko Getaria herrien aitzakian, aipatzen ditu oroitzapenak, denboraren iragana, gazte izatea, barreterapia, nostalgia, iragana eta etorkizuna. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu, galdera bitxi batetik abiatuta. Asteroko tartea da, Faktoria magazinean.
Nora doaz bareak ateri denean? 16.01.2026 6:40
Bare, lasai egoteaz eta baretasunak besteengan duen eraginaz ari da. Nazka, partxisa, bizitzako akatsak, bidean geratzen jakitea, umorea aipatzen ditu Alaia Martinek Mart izeneko irudimenezko lagunarekin elkarrizketan ari den bitartean. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu, galdera bitxi batetik abiatuta. Asteroko tartea da, Faktoria magazinean.
Zer egin dezakegu zopa beroa azkarrago hartzeko? 16.01.2026 8:13
Misoa, Japonia, Tokio, Kioto, mendiko aterpetxeak, dolua, gaua, haurrak, lagun taldeak, astegun buruzuriak, egunerokotasuna. Zopa eta zopa hartzeko testuinguruak aipatzen ditu Alaia Martinek Andres irudimenezko lagunarekin hizketan ari den bitartean. Hozkailua eta itxaroten jakitea ere aipatzen ditu. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu, galdera bitxi b...
Urik edaten al dute arrainek? 11.12.2025 5:16
Inguruak nola baldintzatzen gaituen jabetzeaz, bustitzeaz, eman eta hartzeaz, norberaren eta besteen egarriaz ari da tarte hau. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu. Asteroko tartea da, Faktoria magazinean.
Zergatik ibiltzen dira karramarroak alboz? 04.12.2025 8:40
Lagunen, bikoteen arteko haserrea, hausturak, proiekzioak, konplexuak, autoestimua, zeharka ibiltzea eta aurrera egitea aipatzen ditu. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu galdera bitxietatik abiatuta. Asteroko tartea da Euskadi Irratiko Faktoria magazinean.
Zergatik dira frisiar behiak zuri-beltzak? 02.11.2025 7:33
Introspekzioaz eta barruko korapiloez ari da atal hau. Terapia, autoezagutza, bilaketa pertsonala aipatzen ditu, besteak-beste. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu galdera bitxietatik abiatuta. Asteroko tartea da Euskadi Irratiko Faktoria magazinean.
Zergatik dira pizzak borobilak? 16.10.2025 6:53
Adiskidetasuna, parranda, gaupasa, pizzak. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu galdera bitxietatik abiatuta. Asteroko tartea da Euskadi Irratiko Faktoria magazinean.
Kaktusek zenbat ur behar dute? 10.10.2025 8:01
Neurriaz, neurritsu izateaz, alboan egoten jakiteaz eta harremanez ari da tarte hau. Konfort eremua eta pertsona arantzatsuak aipatzen ditu. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu galdera bitxietatik abiatuta. Asteroko tartea da Euskadi Irratiko Faktoria magazinean.
Zergatik sakatzen dugu fuerteago urrutiko agintea pilak agortzear dituenean? 02.10.2025 9:41
Umeen egoskorkeria, pisukidearekin edo senideekin harreman zailak izatea, amorrazioa, boterea, agintea, mandoa, aipatzen ditu. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu galdera bitxietatik abiatuta. Asteroko tartea da Euskadi Irratiko Faktoria magazinean.
Zergatik dira kokoak iletsuak? 30.09.2025 9:19
Oporrez eta ihes egiteko premiaz ari da atal honetan Alaia Martin. Opor lekuak, ilusioa, loa eta ilea aipatzen ditu, besteak-beste.
Nor bizi da beti pertsianak jaitsita dituen etxe horretan? 18.09.2025 10:59
Bizitzako zailtasunez ari da atal hau. Depresioa, norbera izatea eta egiazko harremanen premia aipatzen ditu. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu galdera bitxietatik abiatuta. Asteroko tartea da Euskadi Irratiko Faktoria magazinean.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.