Elhuyar Zientzia

Elhuyar Zientzia

Category

Uncategorized

Podcast website

zientzia.eus

Latest episode

Jun 29, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Eklipse-tantak: Exoplanetak 29.06.2026

Eguzki-sistematik kanpoko planetak topatzeko modu emankorrena eklipseena da. Exoplaneta haren izarraren aurretik pasatzen denean, une batez, argia estaltzen digu, eta beraz, izar baten argian noizean behineko distira-beherakada ikusten badugu, hor, exoplaneta bat dago. Horrela topatu zen HD209548b izenekoa. 

Eklipse-tantak: Ez erre begiak 10.06.2026

Eguzkiari zuzenean begiratzeak kalte handiak eragin ditzake oso denbora laburrean. Azken batean, begiaren egiturak argia kontzentratu egiten du erretinan. Eklipseetan izandako kalteen kasu erreal ezagunak daude; hiru ekarri ditugu hona. 

Eklipse-tantak: Eklipsearen borroka 04.06.2026

Kristo aurreko VI. mendean, lidiarren eta mediarren arteko gerra izan zen. Eta gerra hori bukatu zen eklipse baten eraginez. Gainera, badakigu zehatz-mehatz zer egunetan izan zen eklipsea, eta beraz, badakigu zer egunetan izan zuten borroka hori. Antzinako historian data hura zehazteko baliabide ezin hobea da. 

Eklipse-tantak: Pluton ez zen desagertu, eklipse bati esker 27.05.2026

Aurkitu zutenetik, astronomoak Plutonen tamaina neurtzen saiatu ziren. Baina neurketa bakoitzaren emaitza aurrekoa baino txikiagoa zen. Pluton desagertuko zen! Eklipse bat gertatu zen arte. 

Eklipse-tantak: helioa, Eguzkiaren elementua 25.05.2026

Helioa Eguzkiaren argia aztertuta aurkitu zuten, hain zuzen ere, eklipse batean, 1868ko abuztuaren 18an. 

Eklipse-tantak: marrazkiak, argazkiak eta pelikulak 21.05.2026

Eklipseen eta ikusentzunezkoen arteko harremana interesgarria da. Eklipseen marrazkiak, argazkiak eta pelikulak egin zituzten, XVIII., XIX. eta XX. mendean hasita, hurrenez hurren. Eta istorio interesgarriak daude lehen irudi haiek lortzeko ahaleginekin lotuta. 

Eklipse tantak: eta hurrengo eklipsea? 18.05.2026

Aurtengoa ez badut ikusten, zer aukera gehiago dauzkat Eguzki-eklipse oso bat ikusteko? 

Eklipse tantak: eklipseak eta transitoak 15.05.2026

Lurraren eta Eguzkiaren artean Ilargia sartuta, eklipsea. Merkurio edo Artizarra sartuta, berriz, transitoa. 

Norteko Ferrokarrilla/2025-06-27 30.06.2025

XXIX. denboraldiaren 42. saioa. Azken saio hau, Eredu Estandarrarekin irekin dugu, eta muoi g-2 partikulen esperimentu batek eragin duen krisiarekin. Kolokan al dago Eredu Estandarra? Dirudienez, kontua ez da hain larria. Gero bi gai jorratu ditugu. Batetik Paper Eskolako Mentxu Aiertzak ekarri digu esparatraputik papera egiteko proiektuaren berri. Eta bukatzeko, BRTAko Garbiñe Manterola, Tecnalia...

Ekosfera/2025-06-25 27.06.2025

V. denboraldiako 42. saioa. Azkena. Bi gai ekarri ditugu prpogramara. Batetik, nekazaritza ekologikoak hegaztietan duen eraginaz hitz egin dugu, Ekolurra-ENEEK-eko Xabier Lejarzegirekin eta Bird Centerreko Edorta Unamunorekin. Bestetik, Euskelec lasterketaz hitz egin digu Tknika-ko Gaizka Lazarobasterrekin. Auto elektrikoen lasterketa bat da, baina hezkuntzara bideratuta, ikasleek ikasturte osoan...

Ekosfera/2025-06-18 23.06.2025

V. denboraldiaren 41. saioa: hasieran, historian izan den pertsonarik azkarrenaz eta T8z hitz egin dugu, Australiako antzinako ehiztari baten aztarnei buruz. Korrikalari bat. Gero, Arantza Aldezabal Roteta eta Amaia Alberdi Elola izan ditugu gurekin. Biak biologoak, hura EHUkoa eta hau ikerketatik lehen sektorera salto egindakoa da. Nekazaritzak eta abeltzaintzak lurzoruarekin duen harremanaz hitz...

Norteko Ferrokarrilla/2025-06-13 16.06.2025

XXIX. denboraldiaren 40. saioa: Asier Sarasua Aranberri biologoarekin izan gara, txoriak.eus weborriko sortzailea, Itsas Enara elkartearen eta Euskal Batzorde Ornitologikoaren kidea. Hain zuzen ere, azken horrekin aritu da Euskal Herrikoak ez diren espezieen izen arrunten proposamen bat lantzen. Horretaz hitz egin dugu. Zein da irizpide egokiena espezie bati izen arrunta jartzeko, tradizioak ez ba...

Ekosfera/2025-06-11 12.06.2025

V. denboraldiaren 40. saioa: saioa ireki dugu ibaiak iraulzearen ideiarekin; Chiacgo ibaiaren kasuan gauzatu zuten eta Siberiako ibai baten kasuan, laku erradioaktibo bat sortu zuten. Gero, mahastiez eta ingurumenaz hitz egin dugu. AZTIko Maite Cidad eta Neikerreko Ana Aizpurua ikertzaileek hitz egin digute txankolindegi baten jardueraz eta Bastidako mahasti baten arriskuez, hurrenez hurren. Saio...

Norteko Ferrokarrilla/2025-06-06 09.06.2025

XXIX. denboraldiaren 39. saioa: Elhuyarko bi proiektu. Batetik, Bizilabe ezagutu dugu. Gazteek aisialdian zientziarekin kontaktuan egoteko aukera paregabe bat. Bost herritan, gasteek zientziako tailerrak, esperimentuak eta proiektu jarraituak egiteko aukera dute. Guk, Bizilabe gertutik ezagutzeko Saioa Aranbururekin hitz egin dugu, jardunaldi horiek gidatzen dituzten adituetako batekin. 2017an mar...

Ekosfera/2025-06-04 05.06.2025

V. denboradliaren 39. saioa: abiatu gara Goi Paleolitoko migrazioen azken ikerketa baten berri ematen, besteak beste, EHUko Alvaro Arrizabalagak egin duena. Gero, auditoria energetikoak ezagutu ditugu Goienereko Oier Etxebarriaren eskutik. Batetik, gure etxea edo beste edozein eraikinak energia kudeatzeko modu optimoa helburu duen diagnostiko bat da. Bestetik, bertan bizi garenon bizimodua eragink...

Norteko Ferrokarrilla/2025-05-30 29.05.2025

XXIX. denboraldiaren 38. asioa: dimentsioei buruzko saio berezia. Zergatik den denbora laugarren dimentsioa, nola lortzen den zineman 3Dko sentsazioa, audioaren 8D sistema, soken teoriak proposatutako 26 dimentsioen teoria... eta elkarrizketa bat egin dugu Urdaibai Bird Center-eko Edorta Unamuno biologoarekin, hegaztien ikusmenari buruz. Hegazti batzuen ikusmen panoramikotik, harraparien 3D-ko iku...

Norteko Ferrokarrilla/2025-05-23 29.05.2025

XXIX. denboradliaren 37. saioa. Gaur aldi berean Bilbon izango diren bi ekitaldiri buruz aritu gara. Batetik, Ikergazte kongresua, bi urtean behin antolatzen den ikertzaile gazte euskaldunen kongresua. Ainhoa Latatu UEUko langileak kontatu digu zer izango den bertan. Eta, bestetik, Elhuyar Zientzia Azoka ospatuko da Bilbon, ikasturte osoan gazteek landutako ikerketa proiektuen erakustaldia Bilboko...

Ekosfera/2025-05-28 29.05.2025

V. denboraldiaren 38. saioa. Nagiaren arriskuari buruz hitz egin dugu. Eboluzioan animalia hori egokitu da garaian garaiko kondizioetara, eta orain haren familia osoa dago desagertzeko arriskuan. Gero, Marteloskopioa ezagutu dugu, Bermeon dagoen pagoen baso bat laborategi bihurtuta. Neikerreko Nahia Gartzia Bengoetxea ikertzaileak kontatu digu nola erabiltzen duten ikerketan. Gero, BRTA sarien hir...

Ekosfera/2025-05-21 23.05.2025

V. denboraldiaren 37. saioa: BC3 zentroak zabaldutako albiste batekin hasi gara. Hiri askotan ingurumen-planek duten arazo bat topatu dute ikertzaileek, alegia, planifikazio egokiak izaten diren arren, hiri gehienetan ez zaio planari behar den jarraipena ematen. Gero, Irati Diez Virto dibulgatzaileak bi istorio ekarri dizkigu, poluzioa eta animaliak lortzen dituena. Istorio bitxiak. Batetik, kopet...

Norteko Ferrokarrilla/2025-05-16 19.05.2025

XXIX. denboraldiaren 36. saioa: CICnanoGUNEan inauguratu duten dorrea kuantikoarekin hasi gara. Ordenagailu kuantikoa ikertzeko proiektua da. Silizioaren elektroien espinarekin garau nahi dituzte bit kuantikoak. Guk ikerketa hori gaur egungo testuinguruan jarri dugu. Gero, pigmentuei buruz hitz egin dugu Oskar Gonzalez gure kolorezalearekin. Pigmentu sintetikoen historiaz eta gaurko egoeraz hitz e...

Ekosfera/2025-05-14 15.05.2025

V. denboraldiaren 36. saioa: San Isidro egunaren bueltan gaude, abeltzainen eguna. Horren aitzakian, Asier Albite Arregiren bisita izan dugu, abeltzaina izateaz gain, eta Albaikide enpresako albaitaria. Baserriko abereen albaitariaren bizimodu modernoaz hitz egin digu. Sektorea gainbeheran dago, bai baserriko albaitarien aldetik bai eta abeltzainen aldetik. Eta horrez gain, lan bokazional eta gogo...

Norteko Ferrokarrilla/2025-05-09 12.05.2025

XXIX. denboradliaren 35. saioa: Zientziaren Giltzak taldeko bost lagun izan dira gurekin. 10 urte bete berri dituzte Ondarroan dibulgazioko ekitaldiak antolatzen, eta zoriondu egin ditugu. Haien ibilbideaz hitz egin digute, eta dibulgazioa hirietatik urruti egiteari buruz ere bai. Taldearen bi fundatzaile izan dira gurekin, Edu Zabala eta Mario Feijoo; gainera, taldean urte asko eman dituen Leire...

Ekosfera/2025-05-07 09.05.2025

V. denboarldiaren 35. saioa: David Attenborough 99 urte bete ditu, eta lanean jarraitzen du; besteak beste, Ocean dokumentalaren aurkezpena egin berri du. Bestelde, gure gaurko gai nagusia biopolimeroak eta ekonomia zirkularra izan da. EHUko Cristina Peña Rodriguez kimikariarekin hitz egin dugu. Artilearen arazoez hitz egin dugu, ez baitakigu zer egin moztutakoarekin. Eta polimeroen birziklapenaz....

Norteko Ferrokarrilla/2025-05-02 05.05.2025

XXIX. denboraldiaren 34. saioa: XXI. mendeko ehen 25 urteetako argikulu zientifikorik aipatuenak. Gainera, Lide Arana Urbieta EHUko biokimikariak triglizeridoen metabolismoaz hitz egin digu, eta azaldu digu zergatik ez dagoen argi adibidez aguakateek beste edozein frutak ez duen zerbait eskaintzen duen. Azkenean, elikagaiei esker, lipidoen kimikak ere izaten ditu modak. 

Ekosfera/2025-04-30 05.05.2025

V. denboraldiaren 34. saioa: Trumpen murrizketek datuen bilketari nola eragiten dioten kontatu dugu. Gero, EHUko Gorka Bueno Mendieta eta Maite de Blas Martin izan dira gurekin, Bilboko ingeniaritza eskolakoak. Haien taldeak neurtu du unibertsitatearen beraren aztarna ingurumenean. Eta, amaitzeko, Islandiako zuhaitzen kontuak.   

Listen to the Elhuyar Zientzia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.