EITB Radio Televisión Pública Vasca

Barruan gaude

Society EU ↓ 93 episodes

Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Author

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Category

Society

Podcast website

guau.eus

Latest episode

Jan 2, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

17. Izaro Andrés: Limoiari kosk! 09.04.2021

Azken denboran gehien nabarmendu den euskal abeslaria da Izaro Andrés (Mallabia, 1993). Bizkaitarra izanagatik ere Donostian bota ditu erroak, eta maite ditu hiriburuko izkinak eta ezkutalekuak. Bere etxeko ateak zabaldu dizkigun egunean Franco diktadorea zulotik atera dute eta El País egunkariak argitaratu du "Invierno a la vista" 2020ko urtarrilean kaleratuko duen "Limones en invierno" diskoaren...

16. Juanan Larrañaga: Bizitza futbolari emana 09.04.2021

Futbolari baten handitasuna ez da neurtzen etxeko atarian duen autoaren zaldietan. Ezta etxearen kalibrean ere. Juanan Larrañaga (1958, Loiola, Azpeitia) da honen adibide. Errealarekin kopa bat eta bi liga irabazi zituen, besteak beste, azpeitiarrak. Futbol zaharraren eta berriaren arteko zubitik igaro zen, Atotxa mitikoa eraitsi eta Anoeta estreinatuz 93-94 denboraldian. Hain zuzen ere, botak esk...

15. Josebe Blanco: Pikunietako artzaina 09.04.2021

Pikunieta baserria pinudiek inguratutako larre batean paratzen da, itsaso mailatik 500 metrora-edo. Gertuen dagoen herria 7,5 kilometrora dago eta hego haizeak zakar jotzen du udazkenean. Bertan bizi da Josebe Blanco artzaina. Duela bost urte utzi zuen irakaskuntza artaldearen eta etxaldeko lanen kargu egiteko. Eta oso zoriontsu da. Bere ukuiluko ateak zabaldu dizkigu eta bertan egin dugu solasald...

14. Mikel Urdangarin: Margolariaren semea 09.04.2021

"Barruan gaude"ren bigarren denboraldia hasteko, azken hiru urteetan oso gertuko izan dudan lagun baten habira sartuko gara. Zornotzako Santa Maria parrokiaren parean dagoen haurtzaroko etxean jarri du hitzordua Mikel Urdangarinek. Mutsumi Aragaki Okinawar musikaria du alboan, Sanshina (ekialde urruneko banjo moduko bat) lepoan hartuta, Zornozatzarrarekin doinuak trukatzeko asmoz. Musika ogibide e...

13. Harkaitz Cano: Idazlearen belauntzian, haizeak nondik jo 08.04.2021

Egia auzoan, igogailurik iristen ez den zortzigarren pisu batean du habia Harkaitz Canok (Lasarte, 1975). Saizarbitoriak txabolismoaren Donostia deitu zuen teilatu itsasoaren ertz batean. Eguzkia islatzen du uralita zaharrak, eta argi paregabea sartzen da iluntzean. Sukaldetik bulegora pasatzeko derrigorrez makurtu behar da, koskorrekoa hartu nahi ez baduzu behintzat. Bost axola zion horrek Canori...

12. Mikel Iturria: Ortiz, Chirbes eta oinarrizkora bidaia bat 08.04.2021

Oinarrizkora itzulera aldarrikatzen du Mikel Iturriak (Irun, 1968). Donostiako Antiguon bizi da eta "Eibarnauta" elastikoarekin dabil sareetan. Lehenengo euskal blogarien artean da, 'Harrikadak' (Pedradas gaztelaniaz) bitakorarekin. Orain liburu-denda independenteetan bira egiten dabil "Javier Ortiz, talento y oficio de un periodista" (Ediciones Akal, 2019) liburua aurkezten. Bertan kazetari ezagu...

11. Fermin Muguruza: Batzutan amodioarekin, bestetan aldiz, gorrotoarekin 08.04.2021

Irungo betiko auzoan, Humo tabernatik oso gertu, bere etxeko sukalderaino sartu gara. Fermin Muguruza (Irun, 1963) ikono bat da, musikala, politikoa eta bitala, eta 56 urteak beteta, oraindik ere ez du galdu jendea asaldatzeko gaitasuna. Seme alabak ditu gidari eta bidelagun, eta haien bitartez heldu da trapa ezagutu eta ulertzera, eta betiko legez, guztioi aurrea hartzera. Jaialdiz jaialdi, zinem...

10. Andoni Egaña: Errimatu ezin den bertsolaria 08.04.2021

Zarauzko etxeko ganbaran du lantokia Andoni Egañak (Zarautz, 1961). Bertan tabako beltzaren hatsak itsasten du dena; Bertsolari Txapelketa Nagusiko 4 txapelak, hamaika sari eta liburuz betetako apalategiak. Ganbara hartantxe idatzi ditu Berrian argitaratu dituen zutaberik ederrenak. Ez du sakelakorik eta ezta nahi ere. Emaila edo urtean egiten duen 180 plazak dira berarekin harremanetan jartzeko m...

9. Eneko Sagardoy: Pantailan handia, aurrez aurre erraldoia 08.04.2021

Bilbon bizitzen bi hilabete baino ez daramatza Eneko Sagardoyk (Durango, 1994) elkarrizketa hau egin diogunean. HBO ekoizten ari den "Patria" telesailak ekarri du Madrildik Euskal Herrira. Fernando Arambururen eleberria egongelako mahai gainean du, beste hainbat irakurgairekin batera, eta lanpetuta bizi da azken aldianEz da gutxiagorako, izan ere, 'Handia' filma egin eta Goya saria irabazi ostean...

8. Imanol Agirre Illarramendi: Liburuen dealerra eta oheburuko terapeuta 08.04.2021

Garoa liburu-dendak 70eko hamarkadan zabaldu zituen ateak. Flor Illarramendik ez zekien hamarkada askotan Zarauzko arnasgune izango zena zabaltzera zihoala, ala agian bai, agian bazekien, ameslarienak soilik egin dezakeen eran. Alzheimer lazgarri bat medio, Imanol eta Eneko Agirre anaiek hartu zuten Trinitate kaleko denda, eta amaren bertuteak berenak eginda eraman dute gaur den erreferentziazko k...

7. Begoña Del Teso: Banpiroak, Morante de la Puebla basurdearen hozkada 08.04.2021

Donostiako Gros auzoko Gloria kalean bizi da Begoña Del Teso (Donostia, 1955). Zinema kritikaria izateaz gain Diario Vasco egunkarirako egunero elkarrizketa bat egiten du. Dagoeneko 4600 pertsona elkarrizketatu ditu, baina, ez du grabagailurik erabiltzen. Banpiroen zale amorratua da eta zezenketak maite ditu: "Okerrago oraindik, Morante de la Puebla gustatzen zait", dio. Aitzitik, bandera errepubl...

6. Iratxe Fresneda: Irudien absolutismoaren aurka 08.04.2021

Irudiak, argia eta kontaerak ditu aztergai Iratxe Fresneda (Arrigorriaga, 1974) EHUko irakasleak. Ikus-entzunezkoak ikertzen ditu. Lars Von Trier zinemagilearen lanetan agertzen diren emakumeen estereotipoak aztertu zituen bere doktore tesian. Danimarkarrak eraman du, nolabait, iparraldeko herrialdeetan ekoizten diren lanen lorratzera, eta hortik ekarri du "Lurralde hotzak" (Cold Lands) bere azken...

5. Alain Urrutia: Zuritik beltzerako ortzadarraz margotzen du bizitza 07.04.2021

Berlin hiri berreraiki bat da. Bigarren Mundu Gerrako arrakalak eta zauriak ikusi eta ukitu daitezke oraindik bertan. Haietako batean egin du habia Alain Urrutiak (Bilbo, 1981). Euskal arte eszenan distira gehien egiten duen argietako bat da bera. Londresetik Berlinera mugitu du estudioa, eta Espainiar Estatuko bi galerista ezagunekin dabil lanean. Urtero doa Madrilgo ARCO arte azokara. Zuritik be...

4. Miren Arzalluz: Modaren hiriburuan enbaxadore 07.04.2021

Pariseko Palais Galliera modaren museoko zuzendaria da Miren Arzalluz. Historia ikasi zuen lehenik, nazioarteko politika gero eta azkenik modara bideratu zuen bere ikasketa prozesua. Modak txunditzen du, eta batez ere, janzkerek atzean ezkutatzen dituzten sekretu, kontu eta istorioek. Bere aita Xabier Arzalluz da, Euskal Herriko politikak azken hamarkadetan izan duen ikono garrantzitsuenetarikoa e...

3. Lander Arretxea: Nola sortu youtuber bat alderdi baten enkarguz? 07.04.2021

Milenial belaunaldiko gaztea da Lander Arretxea, baina gazte izanagatik ere, hainbat hedabidetan kolaboratu du. Besteak beste, Garoa liburu dendan, Argian eta ZuZeun aritu da kazetari lanak egiten. Orain Berriako 'Ekografiak' zutabea idazten dihardu, astean bitan. Gainera euskal ikus-entzunezkoen panoraman azken aldian izan den proiektu freskoenaren sortzaile da Kepa Matxain eta Unai Gaztelumendir...

2. Ilaski Serrano: Euskal musikarien bidaia laguna 07.04.2021

Herri txikia du ihesbide. Gotorleku batzuetan, lasaitasun urmael bestetan. Eta hiria du lantoki, gozagarri. Bizitza osoa sinisten duen horretan lanean darama Ilaski Serranok, eta 90. hamarkadan musikari eta banda askoren hasieretan parte hartu zuen. Euskadi Gaztean lehenik, eta ETB 1ean gero. Bere etxeko maratilan giltza sartu eta atea zabaldu digu. Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" pod...

1. Felix Arkarazo: ''Vegeta'' da San Mameseko esataria 07.04.2021

Bikoiztaile ezaguna da Felix Arkarazo eta txikitako marrazki bizidun askotako pertsonaiek beren ahotsetik hitz egin izan dute. Askok Goenkaleko ertzain buru bezala ezagutu zuten, aktorea ere bada eta. Athletiken golak ozen iragartzen ditu San Mamesen. Bera da "Barruan gaude" saioko lehen protagonista. Bilboko etxeko ateak zabaldu dizkigu. Bere etxean sartu nahi duzu? Oier Aranbalek gidatzen duen "...

0. Pilotua. Izaskun Perez: Zer demontre da podcast bat? 07.04.2021

Honakoa da "Barruan gaude"ren 0.kapitulua. Zer demontre da podcast bat? Eta zergatik sartu gara halako abenturan? Izaskun Pérez kazetaria da eta Podium Podcast, Prisa komunikazio taldeak sortutako plataformaren sortze prozesuan parte hartu zuen. Cadena Ser irratian urteak igaro ostean orain podcasten munduan dabil buru belarri. Berarekin hitz egin dugu. Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude"...

Listen to the Barruan gaude podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.