EITB Radio Televisión Pública Vasca
Barruan gaude
Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.
Koniecznie odwiedź stronę podcastu i wesprzyj twórcę: guau.eus
Gdzie słuchać?
Podcasty w aplikacji Replaio Radio Już wkrótcePodcasty trafią do aplikacji już wkrótce. Zainstaluj teraz i jako pierwszy zobacz nowe podejście do podcastów
Odcinki
67. Felix Zubia, osasunaz hamarreko handian 02.12.2022 1:04:39
Donostia Ospitaleko Zaintza Intentsiboetako Unitateko zerbitzu burua da. Pandemiari hortzetara begiratu dion medikuetako bat. Dibulgatzaile lanak egin izan ditu, besteak beste, Euskadi Irratian eta jakintza, kultura den heinean, partekatu egin behar dela aldarrikatzen du. Bertsolaria ere bada bokazioz eta puntuz puntu aletu dugu elkarrizketa, bere etxean, hamarreko handian. Oier Aranbalek gidatzen...
66. Nuria Lopez de Guereñu, altu hegan egin du 25.11.2022 45:51
Etxera sartu orduko ehizeko txakurrak egin digu ongietorria. Eta anfitrioia eibartarra dela salatu digu. Enpresa munduan nabarmendu da Nuria Lopez de Guereñu. 2005ean Ibarretxek Garraio eta Herri Lan Sailburu izateko deitu zuen eta gerora Confebask-eko Idazkari Nagusia izan zen, besteak beste. Txikitan hegazkin pilotoa izan nahi zuen, eta azkenean izan ez bada ere, oso altu egin du hegan. Kristale...
65. Jon Maya, tradizioa abiapuntua da 18.11.2022 51:04
Bizitza bidegurutzeak dira. Bide zidorrak eta bide luzeak batzutan. Erabakiak funtsean. Jon Mayak futbolaren eta dantzaren artean dantza aukeratu zuen. Kkazetaria ikasketaz, Egunkariaren itxieraren ostean Berriaren erredakzioa utzi eta Kukai Dantza taldea sortu zuen mende hasieran. Euskal dantza tradizionala abiapuntua izan da berarentzat, dantza garaikidea sortzeko. Eta nazioartean errekonozimend...
64. Gosaria Josu Erguinenean 11.11.2022 39:52
Saiatzea, ekitea eta egitea. Eta askotan asmatzea. Denetarik egin du atal honetako anfitrioiak. Beasaingo industriak eraman zuen mundura, eta munduak ekarri espektakuluaren industriara. 1977an Kilometroak ekimena sortu zuen bere sorterriko lizeoa bultzatzeko. 80ko hamarkadan ETBren sorreran parte hartu zuen eta ordutik ekoizle lanak egin ditu. Disney multinazionalarentzat lan egin zuen eta bera iz...
63. Patxi Huarte, irudimena ogibide 04.11.2022 41:47
Misteriotsua da haurtzaroan dugun irudimena nola doan itzaltzen, nola husten zaigun buru pribilegiatua, bizitzaz betetzen zaigun heinean. "Barruan gaude"ren atal honetako anfitrioiak irudimena mantentzen asmatu du, eta baita ogibide bihurtu ere. Berriako biñeta egiten du egunero. Satira, iritzia eta poesia. Denetarik. Patxi Huarte Zaldieroak, Iruñeko bere etxea zabaldu digu. Oier Aranbalek gidatze...
62. Asisko Urmeneta, jokerra du sakelean 28.10.2022 50:36
Iruñeko Urmenetatar leinukoa, anai-arrebetan bosgarrena eta marrazkilari umoretsua da Asisko Urmeneta. Aitaren semea baino, amatxiren biloba da gehiago, eta pozik oroitzen du Baztan bailaran igarotako haurtzaroa. Historia, irabazleek idazten dutela esaten da, aitzitik, Urmenetak historia marrazten du, baztertuen eta zokoratuena. Hoztan du etxea eta bertan hartu gaitu, hemen ohitura dugun legez. Oi...
61. Maria Elorza, liburuak hil dezake 21.10.2022 41:33
Etxe batek asko esan lezake bertan bizi den presonaren inguruan. Eta baita liburutegi batek ere. Asko daki "Barruan gaude"ren 61. ataleko anfitrioiak hontaz. Maria Elorza zinemagilea da eta bere opera prima: "A los libros y a las mujeres canto". Egongela argitsu batean du lanerako mahaia eta bertan jarri ditugu mikrofonoak. Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen e...
60. Jon Benito, enpatearekin konformatzen da 14.10.2022 55:38
Jon Benito Historian lizentziaduna da. Baina idazle gisa nabarmendu zen gazte gaztetatik. Dagoeneko bi poemario eta narrazio liburu bat kaleratu ditu. Azkena Farmazia Beltzaren eskutik, "Lagun minak". Sentsibilitate oso handikoa da bere poesia, intimoa politiko eta politikoa intimo agertzen duena. Giza galbideak arakatzen dituena modu gordinean. Eta baita gutzen gaituzten izpiak. Oinez egin dugu b...
59. Ander Izagirre, distantzia jakinminaz neurtzen du 24.06.2022 36:23
Euskal kronista, kazetari eta bidaiari nabarmenetako bat da Ander Izagirre. Munduko bazter urrunetan egon da istorio bila: Australian, Patagonian, Ukrainan eta gure herrian bertan. Distantzia ezinbestekoa da istorio bat ondo kontatzeko, baina, bere hitzetan distantzia hori ez da kilometrotan neurtzen, harriduraz edo jakinminaz baino. Kapuscinski saria jaso du "Potosí" liburuagatik eta bere etxeko...
58. Maddalen Marzol, lurrin eta esentzien bila 17.06.2022 41:58
Hunky Dory Laboratory lurrin denda sortu zuen 2015ean Eva Chartonekin batera, eta ordutik usain eta esentzien artean egin izan du lan. Lurrinak oroitzapenak dira. Bat-batean iraganeko une batera eramaten gaituztenak, denboraren makinak nola. Lurrinak maite ditugun pertsonak dira. Lekuak. Amodio eta desamodioak. Lurrina sedukziorako tresna izan liteke, edo kamuflajea. Usaimenaren mundura murgilduko...
57. Roberto Sánchez, palindromo egilea eta anestesista 10.06.2022 38:52
Osakidetzako lan deialdietan iruzurra salatu zuen bi lankiderekin batera. Eta ordutik egunerokoa zailagoa egin zaio Roberto Sánchez anestesistari. Bere aurkako jazarpena salatuta Osakidetza utzi berri duenean, Gasteizen kokatuta dagoen bere etxeko ateak zabaldu dizkigu. Palindromoak ditu itsatsita paretetan, ateetan eta leiho ertzetan eta hizkuntzarekin jolastea maite du. Dena dela, Roberto Sánche...
56. Juan Luis Etxeberria, hamaika izendun bardoa 03.06.2022 39:04
Esango banizu Giorgio Bassmatti elkarrizketatu dugula, hamarkadak abestiak egiten eta kontzertuak eskaintzen ibili den musikari donostiarra, ez litzateke gezurra izango. Esango banizu "Pozik" ezizena duen pop ikonoa dela, edo Mursegoren "Eusnob" abestian agertzen dela, orduan ere ez nintzateke oker ibiliko. Juan Luis Etxeberriak bere Donostiako etxeko ateak zabaldu dizkigu. Eta seriotasunaren barn...
55. Ane Irazabal, kontatzea ez da laguntzea 27.05.2022 41:39
EiTBren korrespontsala da Berlinen eta Kiev hirian zegoen Errusiak Ukraina eraso zuenean. Haurdunaldia zela medio herrialdetik alde egitea erabaki zuen, kontraesan artean. Cairon, Palestinan, Italian eta beste hainbat lekutan izan da informatzen. Eta etorkizunean ere albistea dagoen lekuan izango da.'Awlad' dokumentala egin zuen 2019an Cosimo Caridi bikote eta lankidearekin batera, munduko txoko e...
54. Mikel Lizarralde, bizitzarekin aurrez aurre topo egiten duzunean 20.05.2022 38:46
2018ko otsailaren 3an, San Blas egunez, mendian korrika zebilela, bikoitza ikusten hasi zen Mikel Lizarralde Asurmendi. Geroago diagnostikatu zioten Esklerosi Anizkoitzaren lehen zantzuak ziren haiek. Kolpeak kolpe, gaitz honen inguruan kontzientziatzeko kirol probetan parte hartzen hasi zen. Besteak beste, Zegama Aizkorri proban edo Getaria-Zarautz itsas trabesian parte hartuz. Orain beste talaia...
53. Jon Maia, hona ekarri gaituen harian 13.05.2022 54:41
Kantu bat garela dio Jon Maiak. Zarata, doinu eta distortsio ororen azpian badela honaino ekarri gaituen partitura bat. Eta bertan idatzi ditugun ahalpaldietan uler dezakegula nor garen. 90eko hamarkadako euskal musikaren lerro ederrenetarikoak idatzi ditu Maiak. Negu Gorriak, Anari, Gari, Gozategi edo Mikel Urdangarinek jarri diote musika bere abestiei. Eta jada herriarenak dira. Gure imaginarioa...
52. New Yorketik informatzen, Amaia Uribe 06.05.2022 48:52
Roosvelt Island Manhattan eta Queens artean dagoen uharte estu bat da. Garai batean Welfare island edo Blackwell Island bezala ezagutzen zena. Asko aldatu da ordutik baina. Baztanga zuten gaixoentzako ospitalea zegoen bertan, eta orain, zeharo gentrificatu da. Eskola, baseball zelaia eta trafikorik gabeko auzo batek osatzen dute irla. Bertan bizi da AEBtako EiTBko korrespontsala den Amaia Uribe. B...
51. Elizabeth Macklin, mende erdia hasperen batean 29.04.2022 33:06
Gauzak askotan serendipia hutsez gertatzen dira. Poughkeepsien jaiotzea esaterako. Edo New Yorkerreko erredakzioan lan egitea, oraindik paperezko aldizkariak irakurtzen zirenean. Tira, edo Madrilera gaztelania ikastera joan eta euskaraz maitemintzea, Elizabeth Macklini gertatu zitzaion bezalaxe. Zazpigarrena eta hamalaugarrena gurutzatzen diren bidegurutzean bizi da New Yorkeko poeta eta itzultzai...
50. Kirmen Uribe, liburuz egindako eraikinetan 22.04.2022 51:01
Munduko txatalez osatua dagoen puzzle deszifraezina da New York. Migrariek eraiki zituzten zerua urratzen duten etxeorratzak eta sortu zuten gerora munduan hain ezaguna egin den iruditeria. Etorkinek idatzi dute hiriaren historia eta 2018tik gaurdaino, Kirmen Uribe euskal idazlea ere nortasun, hizkuntza eta kultura mosaiko honen zati bihurtu da. Central park-en albo batera, mendebaldean, bizi da i...
49. Gari Garaialde, leiho txikitik begira 24.12.2021 46:33
Txikitatik liluratu zuen argazki kamerako leiho txikiak. Familiako etxean bakarra zuten, eta ahal zuen guztietan sartzen zuen begia txulotik. Baina ez zuen argazkilari izateko gogo berezirik. Horretara Sorotan Bele taldeak eraman zuen, furgoneta zuria gidatzen kontzertuz kontzertu ibiltzen baitzen Gari Garaialde Hondarribiako taldea garraiatzen. Kontzertu bateko argazkiekin egin zuen bere lehen ar...
48. DJ Makala, doinuen eta erritmoen arkeologoa 17.12.2021 47:57
Itsasontzi bat dirudi Mikel Unzurrunzaga Schmitzen etxeak. Sukaldera sartu eta bi leiho borobiletatik itsasoa ikus daiteke. Harro eta apartsu, negua iragartzera baletor bezala, haserre da gaurkoan. Olatuen orroa entzuten da uneoro bere kamarotetik. DJ Makala melomanoa da, Euskal Herriko disko jartzaile ezagunenetakoa. Munduko musikek eta batez ere musika beltzak txunditzen du. Eta azken bi urteeta...
47. Xabier Erkizia, gauean ikusten ikasi du 09.12.2021 1:26:19
Soinu mota ezberdin bakoitzerako bere mikrofono berezia du maleta beltz batean Xabier Erkiziak. Eta hala ibiltzen da orain sumendiak grabatzen, orain ur azpian eta gero idi gurdien hotsaren bila. Hain zuzen ere hots horren bueltan egin du "O Gemer" film dokumentala, 2021eko Zinemaldian aurkeztu zuena. Bere etxea soinu laborategi bat da, gailu akustikoz betea. Irratiak, sintetizagailuak eta streami...
46. Tytti Thusberg: ardiengatik etorri zen amodioagatik geratu 02.12.2021 33:07
Oraingo protagonista finlandiarra da eta goi joskintza ikasi zuen. Moda diseinuan dabil buru belarri lanean eta slow fashion mugimenduaren lehen bultzatzaileetako bat izan zen. Material birziklatuak erabiltzen ditu bere artelanak egiteko eta antzerkirako zein operarako jantziak sortzen ditu, besteak beste. Ezaguna da Slowbag izeneko proiektua, zeinetan segurtasun uhalak saskigintzako txirikordatze...
45. Goizalde Landabaso, enbaxadore hodeiertzean 25.11.2021 45:50
Bilbo hiriaren amaiera batean, Ibaizabal estutzen hasten den lekuan bizi da Goizalde Landabaso. Kazetaria eta idazlea da eta hainbat liburu argitaratu ditu; hala nola, eleberria, poesia eta saiogintza. Urtero bi aldiz ospatzen du urtebetetzea eta 2007az geroztik Radio Euskadin lan egin du. Bera da erdal hedabide batean euskalgintzak izan lezakeen konplize onena. Zabaldu ditzagun bere etxeko ateak....
44. Miren Azkarate, makillajerik gabe 18.11.2021 43:19
Titular asko atera genitzake hemerotekatik atal honetako anfitrioiaz. Gehienak Eusko Jaurlaritzako sailburu eta bozeramaile izan zen garaikoak dira. Edo lehen emakume euskaltzain bihurtu zenekoa. Akademiatik politikara salto egiteko hautua egin zuen Ibarretxe lehendakariak deituta, eta bi legegintzaldi egin zituen ordezkari publiko gisa. Harro dago egindakoaz, nahiz eta, politikan bi legealdi bi h...
43. Joseba Irazokiren etxean bazkari bat 11.11.2021 49:32
Mahaiaren bueltan dugu menua. Sardiñak oliotan eta oilaskoa labean patata erre eta piperrekin. Eta Rafael Berrioren omenezko ardo beltza. "Ser autor de culto da para vino corriente", dio etiketak. Atal honetan kultuzko sortzaile batekin batera bazkaldu bitartean egingo dugu. Joseba Irazokiren Berako etxean sartuko ditugu mikrofonoak. Elkarrizketa egiten dugun unean "III"' diskoa kaleratu berri du,...
Podobne podcasty
Replaio nie jest wydawcą podcastów; nazwy audycji, okładki i audio należą do ich autorów i są rozpowszechniane przez publiczne kanały RSS