ARGIA

ARGIA

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa

Bezoek zeker de website van de podcast en steun de maker: argiapodcast.buzzsprout.com

Auteur

ARGIA

Categorie

News

Website van de podcast

argiapodcast.buzzsprout.com

Nieuwste aflevering

1 okt. 2026

Waar luisteren?

Podcasts in de app Replaio Radio Binnenkort beschikbaar

Podcasts komen binnenkort naar de app. Installeer nu en zie als eerste een compleet nieuwe kijk op podcasts

Download het op Google Play Gratis installeren Android bijna 10 mln downloads · beoordeling 4,8 iOS binnenkort

Afleveringen

Larrun #05: Mugikortasun jasangarria 27.10.2023

Martxoaren 22an, Frantziako Tourra hasteko 100 egun falta zirenean, Bilboko San Mames estadioan lur hartu zuen Juan Mari Aburto alkateak. Hainbat lagunek osatutako tropelaren erdian zihoan, Bilbaobizi alokairu-zerbitzuaren logoa zuen bizikleta elektriko gorri batean, erakusteko hura izango dela mugikortasun jasangarri baterako bidean instituzioen aliatu nagusietakoa. Agintariak, ordea, eta gu geu...

Menda Bikoitza #2: Oilo salda botika da 23.10.2023

 Podcastaren izenaren nondik norakoak azaltzen hasi dugu aste honetako saioa; zergatik Menda Bikoitza? Bada honek landareei buruz pluralean pentsatzera eraman gaitu, menda ez delako bat eta bakarra, mota asko daude, pasmo belarra bezala. Hori soilik ez, asteko sendabelarraren atalean oilo saldari buruz hitz egin digu Garbiñe Larreak, jaki honi dagokion aitortza egin asmoz. Eta katarro garai betean...

Beranduegi 4x04: Palestinarekin bai, baina... ez 20.10.2023

Aktualitate hurbila eta aktualitate urruna, biak lantzen ditugu Beranduegin: Iraultza Txikien Akanpadako antzinako kontuak ekarri dizkigu Kevinek lehenik, eta Palestinara begira jarri gara gero; hobeto esanda, sarraski honek gurean sortu dituen bost ‘dildoei’ buruz aritu gara eta larunbateko mobilizarioko manifestua sakon aletu dugu. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastare...

Oroimen Histerikoa #29: Popatik hartzitzera! 17.10.2023

 OIKOS hitza entzuten duzuenean zer datorkizue burura? Ziurrenik jogurtarekin erlazionatuko duzue eta Oikos hitzak grezieraz “jogurta” esan nahi duela usteko duzue, greziar jogurt marka ezagun batek izen hori duelako. Eta pentsatuko duzue jogurta greziarrek asmatu zutela. Bada, Oikos-ek ez du jogurta esan nahi eta ez zuten greziarrek asmatu. Entzun saioa eta ulertuko duzue. 

Oroimen Histerikoa #28: Onak, onak, baina gizonak! 09.10.2023

Aste honetan erromantiko xamar jarri gara eta amodio gutunak ekarri ditugu gure oroimen histerikora. Hiru gizon garrantzitsu, boteretsu, aitzindari eta adimentsuk beren emazte, andregai zein maitaleari idatzitako eskutitzak. 

Menda Bikoitza #01: Errosta hartuta hastera goaz 09.10.2023

Garbiñe Larrearen podcasta da Menda Bikoitza eta lehen saio honetan errosta da hautatu duen sendabelarra, garai batean alargunak ohetik jaikiarazteko erabiltzen zena. Horren ostean, Nekane Martiarena "Sendabelarrak: landareen mundua" liburuaren egileari elkarrizketa egin dio, eta amaitzeko, udazkenean sartu berri garen honetan, urtaro honetarako hiru tratamendu gomendatu dizkigu. Podcast...

Beranduegi 4x03: Iantzik ordainduko digu trena 06.10.2023

Legalitatearen mugan dantzan gabiltza Beranduegin: ‘pertson’ bati nortasun agiria lapurtu dio Kevinek, auzitegi nazionalean kaka egin du Axik, eta beste behin, gure aurkezle ile hori kuttunenari eskaini dizkiogu saioko zenbait minutu, ezer esan gabe, asko esaten. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi d...

Larrun #4 | Afrika: egungo gatazken sustrai kolonialak 03.10.2023

 Hain zabala baina europar zurientzako hain ezezaguna den Afrikak lerroburuak hartu ditu azken bolada honetan. Liskarrak, hildakoak, Polizia, agintariak, herritarrak, gazteak... egun gutxi batzuetan fokua hara bideratzen da, baina notiziak iritsi bezala badoaz, eta ahazten dira Afrikako herrialdeak. Ahazten zaigu kolonialismoaren harrak lur, aire eta ozeanoak hustu dizkiela. Erreportaje honetan ko...

Oroimen Histerikoa #27: Streisandek ez du efekturik egiten 03.10.2023

 Ezagutzen al duzue Streisand efektua? Adibide ugari izan ditugu inguruan, zentsura ezarri izanak orduan eta sonatuago dituen liburu, gertaera edo pelikulenak. Bada jakizue, efektu hau Barbra Streisand bera baino askoz zaharragoa dela, Tutankamonen garaikoa, alegia. 

Oroimen Histerikoa #26: Laranja monarkikoa 25.09.2023

 Udazkenean sartu berri gara eta kolore bat jarri beharko bagenio urtaro honi ez dago zalantzarik laranja litzatekeela. Eta saio honetan primeran datorkigu, historiarekin lotutako kolorea delako, zehazki, podcast honetako gai gogokoenetako batekin: monarkiarekin. 

Beranduegi 4x02: Maderoekin txortan egitea ez da delitua 22.09.2023

Aste honetako saioan denetik aurkituko duzue pixka bat: pixkat GKS, pixkat Julian Iantzi, pixkat pikoletoekin txortan, pixkat Rufian, beste pixkat Iñarritu... Eta ez ahaztu, saio hau egiteagatik kobratu egiten dugula. Entzun, eta jakingo duzue zenbat. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentz...

Oroimen Histerikoa #25: Julio Iglesias feat. Txirrita 19.09.2023

Donostiako Columbia disko fabrika martxan jarri zutela 100 urte betetzen dira aurten, Euskal Herriko lehen disko etxea izan zena. Urtemuga honen aitzakian, musika industriaren errepaso historikoa egin digu Nagore Irazustabarrenak. Baina ez hori bakarrik, Txirrita eta Julio Iglesiasen arteko kolaborazio bat nolakoa izango zen irudikatzen ere ausartu da.

Oroimen Histerikoa #24: Hamaika irailak 11 12.09.2023

 Efemeride jakinak dakartza gehienon burura irailaren 11k: dorre bikietan hasi, Txileko estatu kolpetik igaro eta Kataluniako Diadan amaitzen da gure ibilbide historikoa. Baina egun honek gordetzen ditu gertaera esanguratsu gehiago ere eta horiek ekarri nahi izan ditugu gurera. 

Beranduegi 4x01: Oporretara joan, kaka egin eta buelta 08.09.2023

 Ekin diogu ikasturteari, eta beti bezain fin, kaka eta turismo kontuak izan ditugu hizpide lehen saioan, Izarren udako anekdotak askorako eman du eta. Hori soilik ez, udako bidaiak errepasatu, turismo moten inguruko irakaspenak eman, hilotzen kriptonizazioa deskubritu eta beste alferrikako kontu asko esan ditugu, beti bezala.     Oharra: Jaten ari bazarete ez entzun saioa, ez dugu gomendatzen!

Oroimen Histerikoa #23: Krimen prefektua 07.09.2023

 Opor osteko lehen saioari ekiteko azkenaldian boladan dagoen true crime generoari heldu diogu eta krimen bikoitz perfektu bat dakarkigu. Horretarako 1963ko abuztuaren 28ra egingo dugu salto, Martin Luther Kingek Washingtonen horren sonatua egingo zen diskurtso eman zuen egunean beste zerbait ere gertatu zelako. 

Beranduegi 3x21: Akoplismoa parrandan, umiltasunetik 19.07.2023

Izena aldatu eta 'Kevinen Abenturak' deituko da laster 'Beranduegi'. Orangoan Irungo Mosku plazan ibili da, Fermin zelatatu, erdi ezagunekin akoplatu, ez dauden gatazkak asmatu… baina guztia umiltasunetik, noski. Hurrengo geltokia Iraultza Txikien Akanpada du herri mugimenduaren mesias berriak. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarek...

Oroimen Histerikoa Alfer Edition #21: Spain is different 18.07.2023

 Gaurko saioan Espainia dugu hizketagai, are gehiago zehaztuta, zezenketekin batera horren berezi egiten duen gizon iberikoaz arituko gara, 'Manolo' izenez ezagunagoa. Ez dugu pista gehiago emango, ikusi gai honi heltzeko abiapuntua eman digun filmaren lehen minutua, eta gero, entzun saioa.  

Oroimen Histerikoa Alfer Edition #22: Motza eta euskalduna 18.07.2023

Uda giroko azken saio honetan emakume baten asmakizuna ekarri dugu gurera; baina nola ez, bere odolean euskalduntasunaren tanta txiki bat izan lezakeen gizon batek itzala egin dio eta hartaz hizketan amaitu dugu: motzean eta euskaraz, gure udako estiloan.  

Oroimen Histerikoa Alfer edition #20: Begilagun ilunak 11.07.2023

 Zu ere uda begilagun ilunekin pasatzen duen horietakoa al zara? Gaupasa egiteko ez da konpainia hoberik, eta hondartzan hankaz gora egoteko ere lagun onak dira; eguzki izpiengandik babestu eta poker aurpegia estali, zer gehiago behar duzu? 

Juan Calvo: torturaren frogak 07.07.2023

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo Azabal hil zuten Arkauteko komisarian, Gasteizen. Gorpuak biolentzia arrastoak zituen, eta gasa zerion ahotik. 1995ean zortzi ertzain zigortu zituzten zuhurtziagabekeria delituagatik, inork ez zuen lanpostua galdu ez espetxea zapaldu, inor ez zuten kondenatu tratu txar edo torturengatik. 30 urte betetzear direla, ARGIAk kasuaren inguruko informazio berriak lortu d...

Beranduegi 3x20: Ikurrina trapua da Tourrik ez badabil 06.07.2023

Hiru eguneko Tourrak hilabeteetako lata eman digu eta Beranduegin ere lekutxo bat egin nahi izan diogu; horrela gure lanpostuak ere lasterketa honek sortu dituen horien artean zenbatuko dituzte, agian. Baina kirola soilik ez, guraso izateko aholku sorta ere eman digute programako aitatxo ernegatuek: hasi tximino mozkor batekin praktikatzen, eta gero gerokoak.

Egonarria #12: Haziak 05.07.2023

 Ikasturteko azken saioan heldu diogu gairik oinarrizkoenari: haziak. Lurraz, elikaduraz, nekazaritzaz, basoaz, zein arrantzaz aritu gara orain arte, baina orain prozesuaren hasierara joan eta Aleka Euskal Herriko Hazi Ekologikoen Elkarteko kideak gonbidatu ditugu.    Esperientziaren atalean, berriz, Elduaingo Allanegi baserriko Eneko Imazek barazkiz beteta saskia ekarri digu. 

Oroimen Histerikoa Alfer Edition #19: Oporrak totosean 04.07.2023

 Gure memoriak eta histeriak ere oporrak behar dituzte, ezer egin gabe totosean egoteko, eta horregatik ekin diogu 'Summer Edition' aldiari: udarako saio motz eta freskoak dakarzkigu gaurtik irailera bitarte. Lehena, ordaindutako oporren inguruan. 

Egonarria #11: Arrantza 28.06.2023

"Azkenean zuek ere gogoratu zarete arrantzaz", bota du Leo Belaustegik Egonarriako platora iritsi orduko; eta arraina jateaz bai, baina horren atzean dagoenaz, arrantzaleen lanaz, bizi baldintzez, zein arrantza ereduaz, jendartean zeinen gutxi hitz egiten den azpimarratu eta irakaspen ugari eman ditu mikrofo aurrean jarrita.    Esperientziaren atalean, berriz, Itsasuko Antxondoa Etxalder...

Oroimen Histerikoa #18: Karibe Mix 28.06.2023

Garai bateko euskaldun turistek egin ohi zuten bezala, guk ere itsasontziz bidaiatu dugu Karibera, abentura bila. Zehazki, Jamaikan eta Marigalanten izan gara, eta ohi bezala musikaz lagunduta, ibilaldi kuriosoa atera zaigu.

Luister naar de podcast ARGIA in Replaio

Radio en podcasts in één app - gratis en zonder account. Installeer vandaag nog en mis de lancering niet

Download het op Google Play

Replaio is geen uitgever van podcasts; namen van shows, covers en audio zijn eigendom van hun makers en worden verspreid via openbare RSS-feeds