ARGIA
ARGIA
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
Husk å besøke podkastens nettsted og støtte skaperen: argiapodcast.buzzsprout.com
Forfatter
ARGIA
Kategori
Podkastens nettsted
Siste episode
23. nov 2026
Hvor kan du lytte?
Podkaster i appen Replaio Radio Kommer snartPodkaster kommer snart til appen. Installer nå, og bli den første som ser en helt ny tilnærming til podkaster
Episoder
BTLN 1x05: Donostiako saioa 23.11.2026 1:23:10
Arnasa hartzeko apenas astirik gabe aritu ziren bertsolariak Donostiako finalaurrekoan larunbatean. Saio dotorea osatuta, Aitor Mendiluze da datozen asteetan lasaien hartuko duena arnasa, bi hankak finalean baititu dagoeneko. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa sartu da azken fasean, eta hori nabaritu zen bertsolarien mailan eta saioaren erritmoan, saio benetan azkarra izan baitzen. Horri errepar...
Seme-alabaren lagunen gurasoen lagun izan behar dugu? 23.11.2026 12:55
Galdera aldrebes horri tiraka, familiaren aisialdia ulertzeko eta kudeatzeko moduaz gogoetatu nahi izan du Mikel Garcia Idiakezek, Nahia Idoiagaren laguntzaz. Zenbateraino baldintzatu behar du haurrak familiaren aisialdia? Eta familiaren harremanak?
Beranduegi 7x05: Jipi frantximentak eta broncanoak 19.11.2026 1:05:55
Espainiak jan gaitu gu ere, asimilazio kulturala deitzen omen zaio, eta aktualitateari izkin egin ezinda, Broncano eta Abascali buruz hizketan amaitu dugu. Baina lasai, euskalduntasun dosia konpentsatzeko sartu ditugu beste gizon euskaldun eta iraultzaileagoak: Fermin Muguruza, besteak beste, ezkerra salbatzera datorren gudaria. Eskerrak Fermin izena jarri zioten eta ez Iraultza, bestela auskalo…...
Menda Bikoitza 4x04: Azaroa, aza hartzitzeko garaia 18.11.2026 40:21
Aza garaian gaude eta gaur aza hartziduraz arituko gara, albiste deigarri bat aurkitu dugulako: Kimchi -a, aza hartzituz egindako jatekoa, gure organismotik nanoplastikoak kanporatzeko gai dela ikusi da . Lehen atalean, aza hartzidura hau nola egin eta sendabelarrekin nola uztartu aritu gara hizketan. Eta ostean, sendabelarra beharrean, perretxiku medizinal bat ekarri dizuegu: shiitakea. Azken urt...
BTLN 1x04: Miarritzeko saioa 17.11.2026 1:15:08
Miarritzen jokatu da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoa larunbat honetan, eta han izan dira Oihana Arana, Asier Galarza, Lide Arregi eta Danele Sarriugarte. Julio Sotok irabazi du finalaurrekoen lehen faseko azken saioa. Finala geroz eta hurbilago dago eta puntuek, potoek, gaia lantzeko moduek, bertsolarien outfit-ek... ematen dute zeresana. Hala ere, aste honetan isiltasuna entz...
Zergatik ez doaz haurrak eskolara beren kabuz? 16.11.2026 11:29
Arrisku errealak eta beldur eraikiak oztopo izaten dira, beste hainbat faktoreren artean, seme-alabak eskolara helduen laguntzarik gabe joaten uzteko. Gaiaz ikerketa egin du EHUk eta Naiara Berasategi ikerlariak kontatu dizkio ondorioak Mikel Garcia Idiakezi.
Nahikoa lo egiteko denborarik ba al dute haur eta gazteek? 13.11.2026 10:22
Beranduegi oheratzen al dira haur eta gazteak? Nerabezaroko erritmo zirkadianoa kontuan hartuta atzeratu egin behar al da institutura sartzeko ordua? Zenbat lo egiten dute eta egin beharko lukete ume eta nerabeek? Galdera ugarirekin dator honako honetan Mikel Garcia Idiakez.
BTLN 1x03: Gernika-Lumoko saioa 09.11.2026 1:19:37
Kotxeko ibiliari segika, Gernika-Lumoko finalaurrekoan egin dute geldialdia BTLN-ko lau protagonistek, Jai-Alai pilotalekuan hain zuzen. Bertsolarien pausoei azti begira, antolakuntzan dabiltzan boluntarioen urratsei erreparatuz eta beraien hitz eta pausoak neurtuta, beti bezain sakon aztertu dute oraingoan ere saioa Oihana Arana, Lide Arregi eta Asier Galarzak, Danele Sarriugartek gidatuta. Aito...
Menda Bikoitza 4x03: Margaret Bradshaw botanikaria eredu 04.11.2026 29:29
Margaret Bradshaw botanikariaz aritu gara gaurkoan, galzorian dagoen landare basati multzo bat zaintzeari bere bizitza eskaini dion emakumea. Bere lanaz, bere egitasmoez eta zaldi gainean 100 urterekin egiten dituen ibiliez aritu gara. Guri gustatzen zaizkigun ereduetako bat baita Margaret Bradshaw. Saioko sendabelarraren atalean, urkiari egin diogu leku. Zuhaitza da, baina sendazuhaitza esatea da...
Oroimen Histerikoa 5x04: Besteen buruaz beste 03.11.2026 25:02
Suizioaz aritu gara gaur. Zalantzan egon gara gai honi heldu edo ez, mendebaldeko jendartean tabua delako. Kristautasunaren eta judaismoaren arabera bekatua da, eta batzuen ustez, gainera, kutsakorra; imitazioa ekiditeko isildu beharreko kontua. Werther efektua esaten zaio horri. Hala ere, badira suizio denak zaku berean ezin direla sartu diotenak ere. Batzuk beste batzuk baino “ulergarriagoak” di...
BTLN 1x02: Eibarko saioa 02.11.2026 1:15:00
Saio distiratsua izan zen Eibarrekoa, Ipurua kiroldegikoa, ez bakarrik bertso ederrengatik, baita espazio horretan metatzen den izerdi guztiarengatik ere. Futbolaren orroei kasurik egin gabe, irakasleek hartu zuten hitza. Kontu horiek dakartzate BTLN saiora Oihana Aranak, Asier Galarzak, eta Lide Arregik, ohi moduan Danele Sarriugartek gidatuta. Hizketarako gaia, XXXXXX Jantzi gerrikoa, Eibarren b...
Nolakoa da patio ordua ikasle itsuarentzat? 02.11.2026 12:49
Aniztasun funtzionala duten ikasleak ongi zainduta daude ikasgela barruan. Baina jolas-garaira salto egitea oihanera jauzi egitea al da beraientzat? Zer aurkitzen dute eta nola goxatu dezakegu haien esperientzia? Manu Agirre entzule itsuak egin digun galderari tiraka, Mireia Centenok eta Edurne Gartziak pista ugari eman dizkiote Mikel Garcia Idiakezi.
Beranduegi 7x04: Evaristoteles 28.10.2026 1:02:54
Guardiazibilen etxepeko bilera batean bezala sentitzen gara Beranduegin: lasai eta libre nahi duguna esateko; eta kontinente oso bat “hanka-txiki-zalea” dela esan behar bada, ba esan egiten da. Eta galdetuko duzue, nondik iritsi garen horra? Bada gerrarako prestaketen baitan, nazioarteko gustu erotikoak ekarri ditu aste honetan Kevinek. Evaristoren musikaz lagunduta. Egiazko Euskal Herria itzuli d...
BTLN 1x01 | Larraun-Lekunberriko saioa 26.10.2026 1:10:38
Hasi da BTLN, hasi da Betelana, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketari buruzko ARGIAren bideopodcasta. Larraun-Lekunberriko saioa aztertu dute Oihana Aranak, Asier Galarzak, Lide Arregik, eta hala egingo dute saioz saio, Danele Sarriugartek gidatuta. Ohiko tertulien bereizgarri gisa, BTLN podcastean kontzeptu bati erreparatuko diote saio bakoitzean; Larrun-Lekunberriko oholtzari begiratzeko gaia,...
Autoritatea nola lortzen du irakasleak? 26.10.2026 11:03
Irakasleen autoritatea blindatzeko dekretua prestatu du Eusko Jaurlaritzak. Horri tiraka, botereaz, autoritate pedagogikoaz eta autoritarismoaz, konfiantzaz eta kontrolaz hitz egin du Agurtzane Gomez irakasleak Mikel Garcia Idiakezekin. Dekretuaren argi-ilunak aztertzeko denbora ere izan dute.
Menda Bikoitza 4x02: Turismo psikodelikoa? Arto bizarrak nahiago 21.10.2026 28:26
Turismo psikodelikoak landareak eta animaliak mehatxatzen ditu Hego Amerikan eta Afrikan. Titular hori abiapuntu, tonu gordinean, akaso gogorrean, hitz egin dugu gai honi buruz; oso argi daukagulako non kokatzen dugun geure burua. Gaurko sendabelarraren atalean, berriz, birika-belarrari buruz aritu gara, eta gure gomendioak eta aholkuak berari buruzkoak izan dira, gure U dazkeneko prestaketak II a...
Oroimen Histerikoa 5x03: Kimika ala hil 20.10.2026 27:32
Gure alde zientifikoa atera dugu aste honetan, eta kimikari lotutako hiru konturekin gatoz. Baina, kimika bere horretan motz geratzen zaigu, eta kontuari gatz pixka bat gehitu nahian, heriotzarekin lotzea pentsatu dugu.
Norekin hitz egin seme-alaben heziketaz? 19.10.2026 11:26
Heziketa oso gauza bakartia bilakatu daiteke. Plazan hasitako solasaldiak motz geratzen bazaizkizu, solasaldi horiei forma emateko eta gurasotasunaz eta heziketaz hitz egin ahal izateko taldetxoa sortu nahi baduzu, horretarako pistak eman dizkio Maite Aranzabalek Mikel Garcia Idiakezi.
Nola hasi ikasturtea gelan? 18.10.2026 14:57
Ikasturteko lehenengo egun, aste eta hilabeteak inportanteak dira, norbera kokatu, gelako taldea sendotu, gurasoekin norabidea finkatu eta irakasleen artean koordinatzeko. Izaskun Egilegorrekin aritu da horretaz guztiaz Mikel Garcia Idiakez.
Zure seme-alaba bakarrik sentitzen da? 17.10.2026 11:38
Bakardade sentimendua ere bada haurren kontua. Bakardade kontzeptuaz, laguntasunaz, onarpenaz eta nerabezaroan honek guztiak hartzen duen dimentsioaz hainbat gako eman dizkio Nahia Idoiaga psikologo eta EHUko irakasleak Mikel Garcia Idiakezi.
Oroimen Histerikoa 5x02: Alienatuak 13.10.2026 26:33
Estralurtarrak existitzen direla uste al duzue? Guk zalantzak ditugu, baina behintzat badakigu piramideak ez zituztela beraiek egin, Eiffel dorrea egin ez zuten bezala. Zientziak dio bizitza estralurtarra existitzeko probabilitate handiak daudela, baina gure esperientziak, giza historiak dio horren frogarik ez dagoela. Eta, hala ere, zenbaitzuek uste dute baietz, estralurtarrak existitzen direla e...
Beranduegi 7x03: Berasategi eta beste daimon batzuk 12.10.2026 1:04:05
Lehenik eta behin, ohar bat: daimona ez da pokemon bat, antzinako Greziatik Izarrek ekarri digun kontzeptu filosofiko bat da: jainkoak bakoitzari esleitu digun patua esan nahi du, eta horren bueltan egin dugu saioa. Marco Aurelio, adibidez, ez zegoen pozik bere daimonarekin, Kevin bila dabil, Mari Karmen ez dakigu, Brian ziur baietz, Silveira auskalo, Hondarribiko Babacar ez, eta pistola eskuan et...
Menda Bikoitza 4x01: Suteen eraginak gorputzean 07.10.2026 32:07
Suteetako keak gorputzeak duen eragina aztertu dugu gaurkoan, eta sendabelarrekin nola zaindu dezakegun ere landu dugu. Gainera, aipatu ditugunak sendabelar ezagunak dira gure artean, eta saio honetan oso maitea dugun intxusa bertan ikusteak poz eman digu. Gaurko sendabelarra, berriz, azeri-buztana (Equisetum arvense) da eta gomendioa ere berarekin egingo dugu. Udazkeneko prestaketak I deitu diogu...
Oroimen Histerikoa 5x01: Miss Oginia 06.10.2026 24:38
Oporren ondoren, munduko arazo sakonei heltzeko gogoz itzuli gara, eta horregatik loa kentzen digun gai garrantzitsu bat jorratzea erabaki dugu: emakumeen edertasun lehiaketak, miss lehiaketak.
Beranduegi 7x02: Eki Timorren txeetoak jaten 01.10.2026 1:09:39
Bai, lasai, badakigu zain zeundetela eta uda luzea egin zaizuela gu gabe, baina trankil, bagatoz bueltan. Opor ederrak botata, oporrez hizketan, gidoi landu eta pentsatuarekin eta aktualitateari estuki lotuta, bere esentzian dator Beranduegi: Oñatiko enkaputxatuak, Alardea, EITBren krimenak, ETAko gizonak... Saio amaieran jarri dugun kanta: Gorka Urbizu - 'Etorkizuna Ginenean' E! Gogorat...
Lignende podkaster
Replaio er ikke podkastutgiver; programnavn, omslag og lyd tilhører opphavspersonene og distribueres via offentlige RSS-feeder.