Oñati Irratia

Podcast Oñati Irratia

News EU ↓ 1342 episodi

Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa

Visita il sito del podcast e sostieni chi lo crea: www.ivoox.com

Autore

Oñati Irratia

Categoria

News

Sito del podcast

www.ivoox.com

Ultimo episodio

2 ott 2026

Dove ascoltare?

I podcast nell'app Replaio Radio In arrivo

I podcast stanno per arrivare nell'app. Installala ora e scopri per primo un modo tutto nuovo di vivere i podcast

Scaricala su Google Play Installala gratis Android quasi 10 mln di download · valutazione 4,8 iOS in arrivo

Episodi

San Juan Artiari buruzko kontu jakingarriak 14.11.2016

San Juan Artian egiten ari diren indusketaren harira, ingurura bisita gidatua antolatu zen urriaren 12an. Ibilaldian zehar Arantzazu eta San Juan Artiari buruzko kontu jakingarri ugari azaldu zituzten Imanol Biain eta Jerardo Elortzak. Horietako batzuk laburbildu dira erreportaje honetan.

Arantzazun barrena Imanol Biain eta Jerardo Elortzaren eskutik 27.10.2016

Arantzazu Oñatiko auzorik altuena ez ezik, berriena ere bada. Berriena, aurreko mendean oraindik Uribarri auzoko zati zelako eta berriena baita ere, bertako baserri gehienak XIX. mendean eraiki zirelako. Baina zergatik hori? Korta lekua zela gogoan hartu behar da. Baina zer ziren Kortak? Imanol Biainek eta Jerardo Elortzak hainbat azalpen eman dizkigute.

San Juan Artiako indusketan 13.10.2016

San Juan Antiako ermita industen ari dira. XVIII. mendean eraitsi zen eraikinaren lehen aztarnak begi bistan daude jada Iosu Etxezarragak zuzentzen duen taldeari esker. XVIII. mendean eraitsi zen baina noiz eraiki zen argitu nahi da eta horren haritik, ermita soila ote zen ala hilobiratze eta bestelako zerbitzuak eskaintze zituen Parrokia ote zen. Hala balitz, giza asentamentu bati, herrixka bati...

Juldain botikako sekretuak 05.10.2016

Juldain botika berritzerakoan pintatutako habeak eta XVIII. mendeko errezetak topatu dituzte. "Altxor" hauen inguruko argibideak eman dizkigu Lorea Juldainek gaur goizean.

Kirrineko denda, BIZITZA OSOAN gurekin 19.07.2016

Kontxi eta Tere Urtazarekin berba egin dugu. Biek, urteak daramatzate "Kirrineko" dendan. Egun mertzeria eta lentzeria lokal dena, garai batean harategia ere izan zela kontatu digute. Bietan aritu behar izaten zuten baina txandaka, harategiko lana ez baitzitzien gehiegi gustatzen. Barruko erropatan ere moda asko aldatu dela azaldu digute.

Ictusa 15.06.2016

Pake Leku elkarteak antolatutako Jubilatuen Astearen baitan ictusari buruzko hitzaldia eman zuen Juan Jose Sagarzazu medikuak. Hitzaldiaren ondoren, esandakoa laburtzea eskatu genion.

25. urteurreneko azken saio berezia Zubikoa kiroldegitik 13.05.2016

Astea itxiz, ostiralean egin dugu 25. urteurreneko azken saio berezia. Zubikoa kiroldegira hurbilduta kirola izan dugu hizpide nagusi. Alde instituzionala jorratu dugu, Aloña Mendi K.E.ren lana, bi kirolariren bizipenak eta eskola kirola jarduna ere aztertu ditugu.

25. urteurreneko laugarren saio berezia udaletxetik 12.05.2016

Udaletxeko areto nagusitik egin dugu Oñati Irratiaren 25. urteurreneko laugarren irratsaio berezia. Alkatearekin eta oposizioko buruarekin berba egin dugu. ELTZIAz eta Pake Leku Elkarteaz ere aritu gara, besteak beste.

Saio berezia Gaztelekutik 11.05.2016

Gaur justu, maiatzaren 11an, bete dira 25 urte Oñati irratiak bere lehen emanaldia egin zuenetik. Aste osoa daramagu ospatzen saio bereziekin. Gaur, Gaztelekutik egin dugu irratsaioa eta haur eta gazteria egitasmoez, herriko ikastetxeez edota Gaztetxeaz berba egin dugu, besteak beste.

Saio berezia kultur etxetik 10.05.2016

25. urteurreneko bigarren saioa Kultur Etxetik egin dugu. Kultura batzordeko kideak, teknikaria, liburutegiko arduraduna, Oñati Abesbatzakoak, Ganbara Kantu Eskolakoak eta irratia, orain 25 urte martxan jarri zenean egitasmoan parte hartze zuzena izan zuten udal ordezkari eta teknikoak izan ditugu gurekin.

25. urteurreneko saio berezia Turismo Bulegotik 09.05.2016

Turismoa hizpide nagusi izan dugu baina ostalariak, turismo teknikariak, merkatariak eta historialariak ere izan ditugu gaurko irratsaio berezian, Oñatik, alderdi horietatik ere zer eskaini ugaria baitauka. Oñati Irratiaren 25. urteurreneko lehen saio berezia izan da.

Gipuzkoako Protokolo Historikoen Artxiboan 25.04.2016

Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, Gipuzkoako Protokolo Historikoen Artxiboak ateak ireki zituen atzo. Dokumentu historikoen eta literaturaren arteko lotura azaldu zen itsasoa eta euskaldunak ardatz hartuta. Ramon Martin artxibozainak eta Jose Antonio Azpiazu ikerlariak gidatutako bisita aberatsa, Turismo Bulegoko teknikarien azalpenekin borobildu zen. Gaur, Ramon Martin artxibozainarengana i...

TORTURAREN IKERKETA PROIEKTUAZ Paco Etxeberria auzi medikua 03.03.2016

Etxeberriak zuzentzen duen aditu taldea ari da egitasmoa gauzatzen Eusko Jaurlaritzaren enkarguz. Ikerketa 1960-2013 urte arteko epera mugatu dute. 5000 kasu baino gehiago zerrendatu dituzte jada. Nazio Batuen Erakundearen definizioz, tortura, edozein funtzinario publikok atxilotu bati eragiten dion min fisiko edo psikiko kasu oro da. Halakoen testigantzak egiaztatzeko Istabuleko protokoloa erabil...

2016-2019 plangintza orokorra osatu du Udal Gobernu Taldeak 28.01.2016

157 ekintza planifikatu dira agintaldi honetarako. Esanguratsuenen aurrerapena egin zuen Udal Gobernu Taldeak atzo arratsaldean. Landu den dokumentua, laster www.oñati.eus atarian ikusgai izango da.

Ikazkinen lanbidea, Andres Urzelairen eskutik 03.09.2014

FONOTEKAKO ALTXORRAK saila osatuz Andres Urzelairekin 1994ko uztailean egindako elkarrizketa berreskuratu dugu. Urzelaik, egur ikatza nola egiten zen azaldu zigun.

Etxerik etxe ibiltzen ziren joskinen lana Murguzurko Juanaren hitzetan 22.07.2014

FONOTEKAKO ALTXORRAK saileko hirugarren atalean, 1994ko uztailaren 11an egin genuen elkarrizketa berreskuratu dugu. Murguzurko Juanak joskin lanetan 60 urte egin zituela kontatu zigun. Joskinak eta modistak ez dira gauza bera. Joskinak, etxerik etxe ibiltzen ziren izarak eta bestelakoak konpontzen edo ezkongaien arrioa prestatzen.

Alpargata-egilearen lana Angeles Olaldek azalduta 15.07.2014

FONOTEKAKO ALTXORRAK ataleko bigarren emanaldi honetan, Silleroneko Angeles Olaldek kontatutakoak berreskuratu ditugu. 1994ko uztailean grabatutako elkarrizketa honetan, alpargatak eskuz nola egin eta josten ziren azaldu zigun Angelesek. Hainbat abesti eta kontakizun ere eskaini zizkigun.

Karretero lanak Joxe "Askonitzak" azalduta 08.07.2014

1994ko ekaina amaieran egindako elkarrizketa honek LANBIDE ZAHARRAK sorta ireki zuen. Galtzear zegoen belaunaldi batek bere ogibideez berba egin zigun. 20 urte beranduago FONOTEKAKO ALTXORRAK sailean berreskuratu ditugu.

Oñatiarrak ezagutzen 19 24.07.2013

Jerardo Elortzaren argibideak Madinabeitia anaiei buruz. 2008ko azaroaren 19an emandako hitzalditik ateratako pasartea.

Oñatiarrak ezagutzen 24 23.07.2013

Jerardo Elortzaren argibideak XX. mendeko kirolariei buruz. 2008ko azaroaren 19an emandako hitzalditik ateratako pasartea

Oñatiarrak ezagutzen 23 23.07.2013

Jerardo Elortzaren argibideak XX. mendeko elizgizon, frantziskotar eta beste fraideei buruz. 2008ko azaroaren 19an emandako hitzalditik ateratako pasartea

Oñatiarrak ezagutzen 22 23.07.2013

Jerardo Elortzaren argibideak XX. mendeko hainbat alkateei buruz. 2008ko azaroaren 19an emandako hitzalditik ateratako pasartea

Oñatiarrak ezagutzen 21 23.07.2013

Jerardo Elortzaren argibideak organujole eta beste musikariei buruz. 2008ko azaroaren 19an emandako hitzalditik ateratako pasartea

Oñatiarrak ezagutzen 20 23.07.2013

Jerardo Elortzaren argibideak Lizaur arkitektua eta XX. mendean eraikuntza arloan ziharduten beste oñatiar batzuei buruz. 2008ko azaroaren 19an emandako hitzalditik ateratako pasartea

Oñatiarrak ezagutzen 18 23.07.2013

Jerardo Elortzaren argibideak Jose Leon Mugartza eta beste karlista batzuei buruz. 2008ko azaroaren 19an emandako hitzalditik ateratako pasartea

Ascolta il podcast Podcast Oñati Irratia su Replaio

Radio e podcast in un'unica app - gratis e senza registrazione. Installala oggi e non perderti il lancio

Scaricala su Google Play

Replaio non è un editore di podcast; i nomi dei programmi, le copertine e l'audio appartengono ai rispettivi autori e vengono distribuiti tramite feed RSS pubblici