Oñati Irratia

Podcast Oñati Irratia

News EU ↓ 1342 episodi

Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa

Visita il sito del podcast e sostieni chi lo crea: www.ivoox.com

Autore

Oñati Irratia

Categoria

News

Sito del podcast

www.ivoox.com

Ultimo episodio

2 ott 2026

Dove ascoltare?

I podcast nell'app Replaio Radio In arrivo

I podcast stanno per arrivare nell'app. Installala ora e scopri per primo un modo tutto nuovo di vivere i podcast

Scaricala su Google Play Installala gratis Android quasi 10 mln di download · valutazione 4,8 iOS in arrivo

Episodi

"Juan Sebastian Elkano: ingurua, ibilbidea, epika" liburuaz 06.09.2021

Jose Antonio Azpiazuk eta Javier Elorzak elkarlanean osatu duten liburua da. Juan Sebastian Elkanoren mundu biraren 5. mendeurrenaren harira osatu dute eta aurrez ikertu gabeko arloak edo jatorrizko dokumentuen berrirakurketatik ezagutzen ez ziren, edo oker interpretatu zirenak biltzen saiatu direla azaldu digu Aose Antonio Azpiazuk.

Natura ezagutzen (4) 23.07.2021

Aimar Uribesalgoren eskutik herri guneko eta inguru hurbileko natura aberastasuna errepasatzen aritu gara ostiralero. Gaur, zikloa osatzeko, gune grisa, hau da, eraikinen gunean dagoen fauna eta floraz berba egin dugu.

"Errausak" egitasmoa boluntario eta koordinatzaile banaren hitzetan 22.07.2021

Barrutik "bizitzen" eta "egiten" ari dira Erreusak proiektua boluntarioak eta koordinatzaileak. Halako birekin egon gara eta aste honetan egin duten lanaren berri eman digute.

Kale Zaharreko 52an dagoen biltegiaren etorkizunaz Jose Antonio Urteagarekin 19.07.2021

Biltegiaren koordinazioan erreleboa eskatu zuen Urteagak orain urtebete baina ez da ardura hartzeko prest legokeen talde edo partikularrik agertu. Etorkizunera begira, ordutegi eta funtzionamendu berri bat aurreratu digu Jose Antonio Urteagak.

Herriko gune urdineko fauna eta flora ezagutzen 16.07.2021

Aimar Uribesalgoren eskutik herri guneko aberastasun naturala ezagutzen jarraitzen dugu. Gaur, eremu urdinean, uretan edo inguruan dagoen flora eta fauna errepasatu dugu.

Natura ezagutzen (2) 09.07.2021

Herriko gune berdeko animaliak errepasatu ditugu Aimar Uribesalgorekin: hegaztiak, zomorroak, ugaztunak...

Bizitzak erdigunean: Oñatiko zaintzaileen genealogia feminista bat. 1950-2020 08.07.2021

Selma Huxley Barkham bekaz osatu den bigarren ikerketa lana liburuan jaso dute Jone Arrazolak eta Miren Arangurenek. Baina haratago joanda bi lan saio ere burutu dituzte amatasunaz eta etxeko langileen egoeraz. Hirugarren saio bat prestatuta zuten zaintza lanen demokratizazioaz baina ez zen egin, nahikoa jende ez zelako bildu. Egindako lanaren balorazio orokorra egin dugu ikerlariekin.

Herriko parke eta berdegunetako arbolak ezagutzen 02.07.2021

Aimar Uribesalgoren eskutik herriguneko nahiz hurbil dauden guneetako natur aberastasunak ezagutuko ditugu uztaileko ostiraletan. Gaur, parke eta berdeguneetan dauzkagun arbolen zerrenda luzea azaldu digu eta zenbaiten inguruko berezitasun eta bitxikeriak ere bai.

Aurpegiko azala zaintzeko gomendioak d'Or estetika zentrotik 28.06.2021

Musukoa aire librean kentzeko aukera daukagu larunbataz geroztik, baina gure aurpegiek ez dute eguzkiaren izpirik hartu aspalditik eta bereziki zaindu behar ditugu. Hainbat aholku eman dizkigu Dorleta Fernandezek, garrantzitsuena, etxetik irteterako eguzki krema emateko. Musukoa jantzita ibili behar izan dugun bitartean, eskuko azkazalak eta begien makillajea bereziki zaindu ditugula ere esan digu...

Arantzazuko aterpetxea zabalik da berriro 18.06.2021

Edukiera erdira murriztuta, 28 plaza eskainiz, ekainaren 1ean ireki zen berriro Arantzazuko aterpetxea. Kudeaketa talde berri baten ardurapean ireki da, Fran Apezetxeak adierazi digunez. Turismo zerbitzuak eta aterpetxeak kudeatzen urteetako esperientzia duen "Suspertu" enpresak hartu du Arantzazuko aterpetxearen ardura. Enpresa berezia da, laneratzeko zailtasunak dituzten kolektiboak lan munduan...

VIII. Ertzetik saioa 07.06.2021

Ekainaren 4ko emanaldiarekin osatu du Xabi Etxebarriak Ertzetik egitasmoa. Ostiralekoa agurreko saioa izan zen, oraingoz. Hala, hileroko emanaldien zortzigarren proposamena osatu zuen UDAri eskainita.

Unai Otamendik gradu amaierako lana azaldu digu 01.06.2021

Simulazio epidemiologikoak burutzeko programa informatikoa diseinatu du Unai Otamendik, Oñati eredu hartuta. Covid-19ari aurre egiteko neurriek izan ditzaketen eragina aurreikusteko tresna baliagarria izan daitekela adierazi digu. Gradu amaierako lan moduan sortu duen programa adituekin kontrastatu eta aberasten ari dela esan digu.

EAEko dantza tradizionalen katalogoa 21.05.2021

23 laguneko taldea ari da azken urteotan EAEko dantza tradizionalen katalogoa osatzen, tartean Maite Irizar oñatiarra. Zein lan egin duten eta egiteko oraindik zer geratzen zaien azaldu digu. Dantzak ez ezik, doinu baten erritmora "dantzatu" eta erabiltzen diren beste elementuak ere jaso dituzte, izan kastañuelak, izan erraldoiak....

Oñatiko saskibaloiaren urrezko denboralditik 10 urte! 19.05.2021

Hamar urte bete berri dira Sustrai Aloña Mendi EBA mailara igo zenetik eta efemeride hori aprobetxatuz, taldeko entrenatzaile eta kapitainarekin berba egin dugu. Baskoniaren aurkako partida ahaztezina, ondoren plazan eta udaletxean egindako jaia, irratiko zuzeneko kontaketa.... gogora ekarri ditugu.

HAPOaz Izaro Elorzarekin 13.05.2021

Hiri Antolamendurako Plan Orokorra berritzeko prozesuan murgilduta dago Udala. Aurrerakin dokumentua aurkeztu zen astelehenean, Gaztelekuan egin zen saio irekian. Han esan zirenak eta aurrera begira eman beharreko urratsak laburbildu dizkigu Izaro Elorza alkateak.

90. hamarkadako kirolgintza Oñatin 12.05.2021

Oñati irratia sortu zeneko hamarkadari gainbegirada eman nahi izan diogu, kirol ikuspegitik, orduan udaleko kirol teknikaria zen Gerardo Eskarzarekin harremanetan jarrita. Orduan, eta lehenago, hartu ziren hainbat erabakik egungo Oñatiko kirolean eragina dute oraindik.

Oñati irratia kazetaritza eskola? 11.05.2021

Herriko informazioa jaso, landu eta zabaltzeaz gain kazetari eskola ere izan da Oñati irratia hainbat herritarrentzat. Gurean lehen praktikak egin zituzten hainbat lagun kazetari lanetan dihardute oraindik, batzuk irratigintzan, beste batzuk prentsa idatzian. Oñati irratiaz dituzten gogoetak azaldu dizkigute etxe honek 30 urte betetzen dituen maiatzaren 11. honetan.

Zubillagako abere hiltegia ezagutzen 04.05.2021

Zubillagako abere hiltegian izan gara goizean Iraia Sola gerentearekin berbetan. Nola lan egiten duten azaldu digu eta nagusiki inguruko harakin eta baserritarrei zerbitzua ematen dietela argitu digu. Zubillagakoa 0 Km filosofian guztiz txertatu daitekeen abere hiltegia dela esan genezake: hurbil eta hurbilekoentzat.

Debagoeneko Lanbide Hastapenak web atari berria du 29.04.2021

www.fpdebagoienalh.eus web atari berria sortu du GOIAZ foroak, hau da, Debagoieneko Mankomunitateak eta eskualdeko Lanbide heziketa zentroek. Bertan Debagoienean eta Lanbide Heziketa arloan orain arte sakabanatuta zegoen informazioa batu dute. 2021ean ez da GOIAZ azoka presentzialik egingo baina bertan eskuratu zitekeen informazioa web atarian bildu dute.

Betik-en ibilbide berria 27.04.2021

Ibilbide berri bati ekin dio Betik enpresak; zotzen ekoizpen planta itxi du eta beste batzuek ekoiztutakoa merkaturatzen ari dira, nagusiki, erabilera bakarreko ontziak. Produktu jasangarrien katalogo zabala dutela adierazi digu Azibar Oruetak eta eskaintza "pertsonalizatzeko" ahaleginean ari direla.

ERREUSAK egitasmoa 20.04.2021

Oñatiko ondare etnografikoaren bilduma osatzen hasteko egitasmoa da ERREUSAK. Garai bateko objetuak identifikatu, katalogatu eta gizarteratzeaz gain, galtzear dagoen bizimoduaren testigantzak jaso nahi dituen egitasmoa. Gure bazterrak taldeak antolatu du eta urte akabera bitartean, faseka, osatuko da.

Gotzon Telleria presoaren senitartekoekin 19.04.2021

Cantabriako El Duesoko espetxera aldatu zuten Gotzon Telleria oñatiarra Gabonen aurtxoan. Orduan jakinarazi zen ELA gaitza zuela. Nola dagoen azaldu digute Telleria lehengusu-lehengusinek.

"Horma" labumetraia 30.03.2021

Irati Elortondok "script" lanak egingo ditu hilabete barru Gasteizen filmatuko duten "Horma" laburmetraian. "Sript" baten lana azaldu ez ezik, film laburraren inguruko hainbat xehetasun eman dizkigu. Lan berri baterako gidoiaren lehen zirriborroa idatzita daukala ere aurreratu digu.

Martxoaren 26ko ERTZETIK saioa 29.03.2021

Espetxea gaitzat hartuta etorri da Xabier Etxebarria 7. Ertzetik saioa osatzera. Ostiralean zuzenean entzuterik izan ez bazenuen, honatx grabazioa. Disfrutatu!

Manuel Umerezen eskuizkribuak digitalizatu dira 25.03.2021

Herritar batzuen ekimenez udalak kudeatu duen prozesua izan da. "Goribargoiti" abadeak idatzi zituen bi eskuizkribuak gordetzen dituen Jose Ramon Arrazolarekin harremanetan jarri eta liburuak digitalizatzeko baimena lortu zen eta Gipuzkoako Artxibo Historikoan digitalizatu dira. Egindako elkarlanaren emaitza ere artxiboan aurkeztu zen atzo.

Ascolta il podcast Podcast Oñati Irratia su Replaio

Radio e podcast in un'unica app - gratis e senza registrazione. Installala oggi e non perderti il lancio

Scaricala su Google Play

Replaio non è un editore di podcast; i nomi dei programmi, le copertine e l'audio appartengono ai rispettivi autori e vengono distribuiti tramite feed RSS pubblici