Oñati Irratia
Podcast Oñati Irratia
Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa
Visita il sito del podcast e sostieni chi lo crea: www.ivoox.com
Dove ascoltare?
I podcast nell'app Replaio Radio In arrivoI podcast stanno per arrivare nell'app. Installala ora e scopri per primo un modo tutto nuovo di vivere i podcast
Episodi
Abenduaren 21eko kirol tarte nagusia 21.12.2022 28:38
Urteko azken kirol tarte nagusian protagonisten hitzak, emaitzak eta agenda deialdiak bildu ditugu. Bilboko Athletic-en kontra jokatu zuen Andoni Ugarte futbolariarekin ere berba egin dugu, kopako kanporaketaren biharamunean.
Haur eta nerabeen Inklusiorako zerbitzu berria 20.12.2022 22:28
Udaleko Haur eta Gazteria departamentuak haur eta nerabeen inklusiorako zerbitzua martxan jarri berri du. Zein helburu dituzten, nola garatzen hasi diren eta elkarlana nola bideratuko duten azaldu digu Ion Lopezek, udaleko Haur eta Gazteria teknikariak.
Eguberriko irratsaio bereziaz Mikel Aranbururekin 19.12.2022 17:47
Urteak daramatza Mikel Aranburuk Eguberriko irratsaio berezia egiten; hainbeste urte, zenbat diren ere ez dakiela. Hori bai, gogoan du hasi zenetik behin bakarrik egin duela kale. Baina badu zerbait berezia Eguberritan herritik kanpora dauden oñatiarrekin berba egin eta jaioterriarekin harremanetan jartzeak,, eta ahalegin horretan arituko da abenduaren 25eko goizean ere.
Doluaz Arantzazun 16.12.2022 22:02
"Gabonak... eta etxean aulki bat hutsik " izenburupean doluaren inguruko hitzaldi-solasaldia egingo da bihar Arantzazun, Asis Topagunean (10:30). Gidari arituko den Izaskun Andonegirekin berba egin dugu.
Elikadura kontziente tailerra Gaztelekuan, domekan 15.12.2022 17:53
Gaztetxeoei zuzenduta egingo dute Amaia Diaz de Monasteriogurenek eta Amaia Aierbek elikadura, natura eta ongizatea uztartzeko abenduko tailerra. Gaztelekuko kuboan izango da, igandean, 17:00etatik 19:00etara.
'Nerabeak zirikatu, familiak zirikatzeko' jardunaldiaz 14.12.2022 28:26
'Nerabeak zirikatu, familiak zirikatzeko' jardunaldia antolatu du biharko udaleko POZ zerbitzuak. Proiektuko kirol orientatzailea eta psikologoarekin hitz egin dugu eguerdiko kirol tartean.
Hator-Hator 2022 kontzertua aurkeztu da 13.12.2022 16:15
Berrikuntzekin dator Hator-Hator 2022 Gabonetako kontzertua: Oñati abesbatza berriro batu da eta Zubikoako pilotalekuan izango da, abenduaren 18an, 12:30etan. Partaidetzari eta berrikuntzei buruzko xehetasunak eta batuko den diruaren helburuak azaldu dira aurkezpen agerraldian.
Gari Nuñez futbol entrenatzailearekin 12.12.2022 8:50
Emaitza dinamika negatiboan mulgilduta dago azken jardunaldietan Aloña Mendiko futboleko gizonezkoen talde nagusia. Gari Nuñez entrenatzailearekin hitz egiteko aukera izan dugu kirol tartean.
"Izan inurri" elkarteko oñatiarrak 12.12.2022 18:08
Minbizi ginekologikoa duten eta izan duten hainbat emakumek osatzen dute Izan inurri elkartea. Oñatin, 14-15 bat biltzen dira. Elkartea ezagutzera emateko, eta finantzazioa lortzeko, bertso musikatu saioa antolatu dute abenduaren 16rako Santa Ana aretoan (19:00). Guztiaren berri eman digute Argiloiainek, Gemak, Laurak eta Nekanek.
Erik Fuente pilotu 07.12.2022 26:39
Rally batean pilotu gisa debuta egin du Erik Fuentek, asteburuan. Lehen esperientzia horren berri eman digu Kirolen Txokoan.
Euskararen Eguna. Irratsaio berezia 05.12.2022 1:34:25
Ikasle kazetarien partaidetzarekin egin genuen abenduaren 2ko irratsaioa, Euskararen Nazioarteko Eguna bezperan ospatuz. Herriko hiru ikastetxeak gonbidatu genituen parte hartzera eta Elkar Hezi eta Txantxiku ikastolako ikasleak lankide izan genituen.
Abenduko ALKATEAREKIN BERBETAN saioa 01.12.2022 33:36
EH Bilduk 2023rako aurkeztu duen udal aurrekontu proposamenaz aritu gara gaurko saioan baina herritarren galderak ere ekarri ditugu: Elorregiko bus geltokia eta komuna, Oñati-Bergara/ Oñati-Donostia autobus zerbitzu zuzenaz, Zubikoa pilotalekuko barandaz edo etxeetan balkoiak edo terrazak irekitzeko aurkeraz berba egin dugu, besteak beste.
Aloña Mendiko karate saila 30.11.2022 29:11
Aloñako karate saileko ordezkariak gonbidatu ditugu gaurko Kirolen Txokora. Euren egunerokoaz, txapelketez, urteotan izan dituzten gorabeherez.... mintzatu gara Kevin, Alazne eta Claudiarekin.
Lehenengo maratoia egin du Joseba irizarrek 28.11.2022 8:01
Futbolean urteak eman eta gero, kirol ibilbideko lehenengo maratoia osatu zuen atzo Donostian Joseba Irizarrek. Bizitako esperientziaren berri eman digu eta une honetan zelan dagoen azaldu digu.
HYGGE, Aitor Regueiroren lehen bakarkako diskoa 21.11.2022 29:26
Bihar kaleratu eta Antixena gaztetxean igandean aurkeztuko du Aitor Regueirok bakarkako lehen lana: HYGGE. Pop musikaren eta etxeko goxotasunean diskoa osorik entzutearen aldeko aldarriarekin dator Regueiro bere bakarkako lehen diskoan.
Ander Kortabarria saskibaloi taldera itzuli da 21.11.2022 7:17
Ander Kortabarriarekin berba egin dugu gaurko kirol tartean. Denboraldi hasieran saskibaloia uzteko erabakia hartu zuen arren, berriz ere itzuli da kantxetara. Erabakiaz, asteburuko partiduaz eta beste hainbat kontuez hitz egin dugu berarekin.
"Gaztainaren harira" Unai Bikuñarekin 15.11.2022 28:09
Gaztainek eta gaztainondoek Euskal Herrian historikoki izan duten garrantzia aitortu eta bistaratzeko gaztainondo baten enborrarekin egin den monumentua jarri da Eltzia aurrealdean. Arbol berezi honen inguruko hitzaldi-solasaldia eta irteera ere antolatu dira aste honetarako. "Gure bazterrak" kultur elkartearen ekimen berezi honen inguruko xehetasunak eman dizkigu Unai Bikuñak.
Hizkuntzen erabileraren Oñatiko kale neurketaz 10.11.2022 24:17
Iazko irailean eta urrian zehar egin zen kale neurketa herriko hiru zonaldetan, 1989an zehazten hasi zen metodologiari jarraipena emanez. Soziolinguistika Klusterrak gurean osatu duen hirugarren kale neurketa izan zen eta emaitzak Klusterreko kide Maialen Iñarrak laburbildu dizkigu. Orokorrean, euskararen kale erabilera igo egin da eta bereziki haur, gazte eta heldu gazteen artean; gizonezkoek geh...
"Oñatiko unibertsitatea" arkeotopaketak 23.05.2022 31:33
Maiatzaren 25etik 27ra egingo dira Lehen "Oñatiko unibertsitatea" arkeotopaketak Sancti Spiritus unibertsitatean, Historiaurreko harrizko lehengaietan aditu diren 32 unibertsitate irakasle eta ikerlari elkartuko dira eta "harrizko lehengaiak Pirineotako historiarurrean" gaiaz egindako lanak partekatuko dituzte, Alvaro Arrizabalagak aurreratu digunez.
Ludotekako ortu txikiaren "estreinua" egingo da gaur arratsaldean 20.05.2022 17:54
Txaloka ludotekan egon gara gaur goizean bertako hezitzaile Ainhoa eta Aritzekin berba egiten. Ludoteka ondoan duten ortu-lorategiaz eta hau inauguratu edo estreinatzeko antolatu dituzten ekintzez aritu gara. Udazkenean hasi ziren lehen landaketak egiten Ortu txikian, eta udako landaketak egingo dituzte arratsaldean, ondoko murala margotzen bukatzearekin batera. Herriko haur eta familia guztiak go...
Oinarrizko lanbide ziklo eskaintza Larraña institutuan, lehenengo aldiz 19.05.2022 21:26
Administrazio zerbitzuen oinarrizko lanbide zkloa egin ahal izango da Larraña institutuan, euskaraz, datorren ikasturtean. 15-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta amaieran, oinarrizko lanbide titulua ez ezik, DBH titulua eskutan irtengo dira. Argibide guztiak Larraña Institutuko idazkari Larraitz Barandiaranek eta Oñati BH institutuko zuzendari Itziar Agirrek eman dizkigute.
Herriarteko txapelketaz, pilotariekin 18.05.2022 20:00
Oñatiko pilotariak elkartu ditugu eguerdiko Kirolen txokoan. Larunbatean jokatuko dituzte Herriarteko final zortzirenetako itzulerako partidak eta markagailuan atzetik joan arren, baikor daudela onartu dute.
Eskola agenda 2030aren balorazioa 17.05.2022 19:13
BASOAK izan dute jorragaia herriko ikasleek Eskola agenda 2030 programaren baitan. Egindako lanak, ateratako ondorioak, zehaztutako proposamenak eta hartutako konpromisoak errepasatu ditugu programaren dinamizatzaileetako bat izan den Ana Garciarekin.
Europa mailako beste domina bat Marisol Ramosentzat! 16.05.2022 6:03
Marisol Ramos atleta beteranoa elkarrizketatu dugu eguerdiko kirol tartean. Zilarrezko domina eskuratu zuen atzo, maratoi erdiko (W60 mailako) Europako txapelketan.
II. Komunikazio campusa antolatu dute MUk eta Goienak 16.05.2022 18:09
Uztailaren 4tik 8ra eta 11tik 15era egingo da Komunikazio campusa, DBH-4 eta batxilergoko 1.go maila egin duten gazteei zuzenduta, Mondragon Unibertsitateak eta Goiena taldeak antolatuta. Iazko lehen esperientzia positiboki baloratuta, gazteei zuzendutako aisialdi eskaintza berriro antolatzea erabaki dutela adierazi digu Unai Portillak, MUko irakasle eta campusaren koordinatzaileak.
Podcast simili
Replaio non è un editore di podcast; i nomi dei programmi, le copertine e l'audio appartengono ai rispettivi autori e vengono distribuiti tramite feed RSS pubblici