Bilbo Hiria irratia

Bilboko irrati euskalduna, hiritarra, irekia, euskaraz bizi den euskal hiria. Basque-speaking community radio station from Bilbao

Mindenképp látogasd meg a podcast oldalát, és támogasd a készítőjét: www.bilbohiria.eus

Kategória

Government

A podcast weboldala

www.bilbohiria.eus

Legutóbbi epizód

2026. nov. 17.

Hol hallgathatod?

Podcastok az alkalmazásban Replaio Radio Hamarosan

A podcastok hamarosan megérkeznek az alkalmazásba. Telepítsd most, és láss elsőként egy teljesen új megközelítést a podcastokhoz

Letöltés a Google Play-ről Telepítsd ingyen Android 10 M+ letöltés · 4,7+ értékelés iOS hamarosan

Epizódok

Hiru aste daramatza Maputxe ekintzaile ekologistak Leioako Artatza Parkeko zuhaitz batean 17.11.2026

Hiru aste daramatza Maputxe ekintzaile ekologistak Leioako Artatza Parkeko zuhaitz batean, Subflubiala proiektuaren aurka protesta egiten. Proiektua bertan behera utzi arte ez dela jaitsiko dio. Zuhaitzeko egunerokoaz, auzokideen babesaz eta azpiegituraren aurka protesta egiteko arrazoiez hitz egin dugu Hodeirekin, Subflubiala Ez plataformako kiderekin. Trapagan abiatatutako  obren inguruko xehetr...

Igogailua antzezlanak beldurrak eta oroitzapenak aurrez aurre jartzen ditu 16.11.2026

Igogailua antzezlanean, emakume bat igogailu batean harrapatuta geratzen da. Kanpora atera ezinik, bere beldurrei eta oroitzapenei aurre egin behar die. Aiora Sedanok jokatzen du protagonistaren rola, Itziar Fragua eta Leire Ormazabalekin batera. Arantza Lópezek idatzi eta zuzendutako lana azaroaren 18an ikusi ahal izango da euskaraz Bilboko Arriaga Antzokian, eta biharamunean […] The post I...

Bueltan dator Anonyme popular egitasmoa #2 Inor 16.11.2026

Bueltan dator Anonyme popular egitasmoa, 2022an aurkeztu zuten lehen lana, han eta hemen ibili ziren zuznean aurkezten eta orain Anonyme Popular proiektuak bigarren proposamena dakar: #2 Inor. Aurreko ildoari jarraituz, gaurko munduko hiritar euskaldunaren egunerokoa kontatzera dator berriz ere Inor. Anonyme Popular ahozko kultura garaikidea lantzen duen talde-egitasmoa da. Hitza […] The pos...

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Sukaldaritza koloretsua 14.11.2026

Txipik opari bat ekarri die bere lagunei, baina hauek ez dakite oso ondo zer den… Badirudi bere kreatibitatea martxan jarrita sekulako prestakuntza kulinarioa sortu duela Txipik, gozo egongo da? Gure iratxoek uste dute hori dela bidea janari zoragarria sortzeko eta sukaldean ritmo askorekin trasteatzera joango dira. https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/261102_gaurezdagoeskolarik_s...

KIROL ESKIROL: Mendian gora haritza, ahuntzak haitzetan dabiltza… 13.11.2026

Mendian gora haritza, ahuntzak haitzetan dabiltza… Eta guk mendian gora eta behera egitea erabaki dugu Paule Portillarekin. Mendi trail, mendi lasteketan… mendian, korrika! Era berean, Ane Zabalak eskiroltasunaren gorengo gradua ekarri digu kirol mundura: gaurkoan ere antzerkia. Iker Gurrutxaga Aerobik irakaslea (gaurkoan singularrean) ere izan dugu gurean bere editorial finarekin, [&#...

ASTEBURUKO AGENDA: Asteburua gozatzeko kultur eskaintza 13.11.2026

Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriakekarri dizkigute. Ez galdu. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/261113_itziarren_ikasleen_agenda.mp3 Deskargatu hemen. The post ASTEBURUKO AGENDA: Asteburua gozatzeko kultur eskaintza first appeared on Bilbo Hiria irratia .

LIBURUEN MINTZOA: Nora Salbotxekin “Hezitopia” saiakeraz 13.11.2026

Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa. Irratsaioa zuzenean entzun daiteke Antxeta Irratian asteazkenetan arratsaldeko zortzietan eta Bilbo Hiria Irratia eta Naiz Irratian ostegunetan gaueko bederatzietan. Bestela, nahieran entzun daiteke ere hiru irrati horien eta Euskal Idazleen Elkartear...

SOINUGELA: Goi mailako disko berri batekin dator Neil Young 13.11.2026

Gaurko Soinugela ostiralean, azaroaren 13an argitaratuko da, eta bezperan, hilaren 12an, 81 urte beteko ditu Neil Young-ek. Irailaren 18an merkaturatu zen Neil Young & The Chrome Hearts taldearen Second Song grabazio berri eta sendoa. Young-en 50. estudioko grabazioa da Second Song with the Chrome Hearts bilduma. Bertan, albumari gaia eta […] The post SOINUGELA: Goi mailako disko berri b...

Marte Lasarte taldeak bere bigarren disko luzea Kea, Argiak eta Kontraesana aurkeztu digu 12.11.2026

Gaur gurekin izan dira  Marte Lasarte taldeko Pello Armendariz eta Borja Anton. Kea, argiak eta kontraesanak aurkeztera etorri dira, estudioko bigarren diskoa. Goizeko Topoan barrena garamatza diskoak, baita lagun artean topa egitera ere, rockaren gordintasuna, pop melodiak eta elektronika uztartuz. Kantuez hitz egingo dugu, eta baita estudioan nola ondu dituzten […] The post Marte Lasarte t...

Marea Bizi soinu jaialdi feministak elkarrekin entzutera gonbidatzen du 12.11.2026

Eguneroko joan-etorrian, irudiz eta estimuluz inguratuta bizi gara. Baina zer gertatzen da une batez gelditu, belarriak zabaldu eta elkarrekin entzuten dugunean? Horixe proposatzen digu Marea Bizi soinu jaialdi feministak: soinuaren bidez sortzeko, partekatzeko eta hausnartzeko tarte bat. Azaroaren 16tik 20ra egingo du bigarren edizioa, Erandion, Bilbon eta Mungian. Sorkuntza feministari […]...

POTTO: Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak Gernikan 12.11.2026

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak Gernikan izan du beste kolpe bat, finalaurrekoen aurreneko fasearen azkenaurrekoa. Bertan Aitor Mendiluze, Aner Peritz, Joanes Illarregi, Ane Labaka, Aitor Bizkarra eta Agin Laburu izan ziren kantuan. Saioan entzundako ariketen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai, buru-belarrien gozagarri. Era berean, Maite Sarasolak bere iritzia eman du, prosa-kolpe labur...

PIPERPOLIS: Mugan taldeak “Bizitza ozen denean” lana aurkeztu digu 10.11.2026

2019an Donostian sortu zen Mugan. Hiru estudioko disko eta zuzeneko lan bat argitaratuta, Bizitza ozen denean aurkezten ari dira orain. Xabier Erkiziaren ekoizpenarekin, Berako MIK estudioan grabatu dute lana: bi zati, gai antzekoetara hurbiltzeko bi modu. Zarataz, ahotsez, intentsitateaz eta hauskortasunaz hitz egiteko ditugu gaur gurekin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/piperpolis/261110_piper...

Etxebizitza eskubidea eta soldata duinak ardatz greba orokorrean 10.11.2026

LAB, ELA, ESK, Steilas, Etxalde, Hiru, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak erakundeek azaroaren 11ko greba orokorraren aldarrikapenak zabaldu dituzte. Etxebizitza eskubidea bermatzea, langileen pobretzeari aurre egitea eta soldatak duintzea izango dira deialdiaren ardatz nagusiak, kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalen defentsarekin batera. Deitzai...

“Rockers, Radicales y Vascos. Memorias de un productor musical a contracorriente” liburua auzkeztu digu Marino Goñik 10.11.2026

Gaurko gonbidatuak bizitza osoa eman du musikaren aldeko apustua egiten: talentua aurkitzen, taldeei bidea irekitzen eta kantuak grabatu eta zabaltzen. Soñua, Oihuka eta GOR diskoetxeen bultzatzaile izan da, eta haren ibilbidean gurutzatu dira, besteak beste, Barricada, La Polla Records, Hertzainak eta Berri Txarrak. Orain, bizipen horiek bildu ditu Rockers, Radicales […] The post “Rockers,...

Erakundeek etxebizitzarako eskubidea bermatzeko eskatu du ELAk 10.11.2026

Sindikatuak erakundeei eskatu die dituzten eskumenak baliatzeko, enpresei etxebizitzak eskuratzea galarazteko, funts putreen ondasunak desjabetzeko, alokairuko parke publikoa handitzeko eta «bankuen abusu monopolistikoa» amaiaraziko duen banku publikoa sortzeko. Aitor Murgia izan da gurean ELA sindikatuko ordezkaria. Etxebizitza auziaren inguruan eta gutxieneko soldata propioa aldarrikatu dute. ht...

Etxebizitza eskubidea bermatzeko greba orokorrarekin bat egitea proposatu du LAB sindikatuak 10.11.2026

Etxebizitza ordaintzea gero eta zama handiagoa da langile askorentzat. Alokairuen garestitzea, etxegabetzeak eta soldaten erosahalmenaren galera salatzeko, azaroaren 11ko greba orokorrera deitu dute euskal sindikatuek eta etxebizitza mugimenduko eragileek. Etxebizitza eskubidea bermatzeko egiturazko aldaketak eta soldata duinak aldarrikatuko dituzte kalean. Deialdiaren arrazoiak, proposatzen dituz...

MUSIBLA #301: Kim Deal, Igor Arzuaga, Gigi Perez, Bonnie ‘Prince’ Billy, Fontaines D.C., EZEZEZ, Peiremans+, Andrea Laslo De Simone 10.11.2026

Gaurko saioan, rockaren eta poparen arteko mugak zeharkatuko ditugu, folk intimotik post-punk eta jazz esperimentaleko paisaietara eginaz, beti ere ahots eta istorio indartsuak ardatz. Lehen geltokia Kim Deal izango da, Nobody Loves You More bere lehen bakarkako diskoarekin; Pixies eta The Breeders-en bandetatik igaro ondoren, 2011tik 2022ra bitartean idatzitako 11 […] The post MUSIBLA #301:...

ZIENTZIALARI: Zientziaren irakaskuntzaren erronkez (Paulo Sarriugarte) 09.11.2026

Gazteek zientzia eta teknologia ulertzeko dituzten zailtasunekin abiatu gara Paulo Sarriugarterekin solasean, izan ere, azken PISA txostenaren arabera gure gazteek duten maila akademiko apalak kezka sortu du. Herrialde, hizkuntza eta ikasgai guztietan islatu da emaitzen gainbehera orokor eta kezkagarria, Europa osoan. Besteak beste, matematikan igarri da, fisikan ere bai, ondorioz, […] The p...

Maitane Etxeberria Aizu aldizkarian 09.11.2026

Aizu aldizkariaren errepasoa egin dugu Eñaut Mitxelenarekin batera. Azaletik abiatu gara, eta bertan Bera Bera eskubaloi taldeko kapitaina ikusten dugu, izan ere, Maitane Etxeberria elkarrizketatu dute. Horrez gain, Brasilgo Maracanã futbol estadioren inguruko erreportajea eta Idoia Uranga aktoreari egindako elkarrizketa izan ditugu hizpide Eñautekin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/26...

Mamassa eta haren hiru semeen etxegabetzea behin-behinean etetea lortu dute Atxurin 09.11.2026

AZET Etxebizitza Sindikatuak eta Mujika eskolako familia elkarteak jakinarazi dute Mamassaren eta haren hiru semeen etxegabetzea behin-behinean eten dutela. Sindikatuaren lanari eta mobilizazioari esker lortu dutela adierazi dute, baina familiak etxean jarraitzeko behin betiko irtenbidea eskatu dute. Mamassak eta haren 2, 6 eta 16 urteko semeek hiru urte daramatzate Bilboko […] The post Mama...

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Partekatzea 07.11.2026

Saltoka, saltoka iratxoak gustura, salto ta salto irratian saltoka….Iratxoak jolas eta jolas dabiltzate egun osoan baina gaurkoan saltoka beharrean tira bira sokatira agertu dira. Eskerrak Kiskur egoera baretu duela eta soka salto abestiekin guztiek gozatu dutela. https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/261107_gaurezdagoeskolarik_partekatzea.mp3 Deskargatu hemen. The post GAUR EZ DAG...

Kontseiluak, ELAk eta LABek euskaraz lan egiteko eskubidea aldarrikatu dute Bilbon 06.11.2026

Hiru eragileek Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen lan deialdia baliogabetu duen epaia salatu dute, eta administrazioa 15 urtean euskalduntzeko proposamena berretsi dute. Euskalgintzaren Kontseilua, ELA eta LAB Bilbon elkartu ziren azaroaren 5ean, euskaraz lan egiteko eskubidea aldarrikatzeko. Elkarrekin plazaratutako adierazpenean salatu zutenez, azken epaiek euskararen ofizialtasuna ahultzen...

ASTEBURUKO AGENDA: Asteburua gozatzeko kultur eskaintza 06.11.2026

Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriakekarri dizkigute. Ez galdu. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/261106_agenda_aneren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen. The post ASTEBURUKO AGENDA: Asteburua gozatzeko kultur eskaintza first appeared on Bilbo Hiria irratia .

Euskal Konfederazioak manifestazioa antolatu du azaroaren 21ean Baionan 06.11.2026

ARGIA astekariaren azken zenbakia errepasatu dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azaleko erreportajeak euskararen koofizialtasuna eta babes juridikoa aldarrikatzeko beharra azpimarratzen du. Euskal Konfederazioak manifestazioa antolatu du azaroaren 21ean Baionan, Euskararen garaia da lelopean, eta ia 200 kolektibok bat egin dute deialdiarekin. Erreportajeak jasotzen duenez, prefetak euskarari aitort...

KIROL ESKIROL: Euskal pilota selekzioa Munduko Txapelketan 06.11.2026

Frontoiaren munduan, Jai Alai moldetik aparte ere mundutar gara. Argentina eta Uruguay herrietan izan dugun Munduko Txapelketatik heldu berritan, Euskadiko selekzioak izan du etekin goxorik: urre, zilar eta brontze metaletatik landa, nazioen artean lehia betean buruz buru aritzearen grazia; ikurrinaren itzalean. Iñaki Urrutia eta Aritz Erkiaga izan ditugu gonbidatu, Aerobik […] The post KIRO...

Hallgasd a(z) Bilbo Hiria irratia podcastot a Replaióban

Rádió és podcastok egy alkalmazásban - ingyen és regisztráció nélkül. Telepítsd még ma, és ne maradj le a premierről

Letöltés a Google Play-ről

A Replaio nem podcastkiadó; a műsorok nevei, borítóképei és hanganyagai a szerzőiket illetik, és nyilvános RSS-csatornákon keresztül terjednek.