EITB Radio Televisión Pública Vasca

Hamalaia

Andoni Urbistondok Himalaiako 14 zortzi milako tontorrak erakutsiko dizkigu, han izandako 14 mendizale euskaldunen bidez. Audio edizioa, Mikel Fonsecak. EITB Median, Euskadi Irratiko edukia, GUAU audio plataforman argitaratua.

Auteur

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Catégorie

Society

Site du podcast

guau.eus

Dernier épisode

14 févr. 2026

Où écouter ?

Les podcasts dans l'appli Replaio Radio Bientôt disponible

Les podcasts arrivent très bientôt dans l'appli. Installe-la dès maintenant et découvre en avant-première une toute nouvelle façon de vivre les podcasts

Télécharger sur Google Play Installe-la gratuitement Android 5 M+ de téléchargements · note de 4,8 iOS bientôt

Épisodes

14. Edurne Pasaban. Dhaulagiri (8.167 m) 14.02.2026

Edurne saiatu zen lehen zortzi milakoa izan zen, baina hiru ahalegin egin behar izan zituen. Bere 10. zortzimilakoa izan zen, 2008an. Hainbat lagun galdu ditu Edurnek Dhaulagiri mendian, mendi madarikatua bilakatuz ia-ia berarentzat.

13. Josu Bereziartua. Everest (8.848 m) 13.02.2026

Cho Oyu eta Everest bi asteko epe laburrean igo zituen. Amaia Aranzabal bikotea helikopteroan agurtuz, izozteak jasan zituelako Cho Oyun. Nepaldik Zaragozako erietxera joan zen zuzenean, bikotearengana.

12. Felipe Uriarte. Makalu (8.463 m) 12.02.2026

1991an igo zuen bere lehen zortzimilakoa, baina 1980an Everest igotzeko egin zuen ahaleginagatik da ezagunagoa. Iñurrategi anaien lehen zortzimilako espedizioa izan zen Makalukoa.

11. Asier Izagirre. Annapurna (8.091 m) 11.02.2026

Edurne Pasaban-en ezkutari, bere laguntza erabakigarria izan zen lehengusuak 14 zortzimilakoak egiteko. Asko gozatu omen zuen munduko zortzi mila metroko mendi zailenetakoan.

10. Jon Beloki eta Txetxu Lete. G-I / Hidden Peak (8.068 m) 10.02.2026
9. Andoni Ormazabal eta Aitziber Ibarbia. Gasherbrum-II (8.035 m) 09.02.2026

Aitziber Ibarbiak gailurra helburu bakar izan gabe iritsi zuen Baltoroko gailurra. Andoni Ormazabalek bi urte lehenago Cho Oyun hil zen Xabier anaiak zortzimila metroko mendietan zer sentitzen den jakiteko igo zuen G-II.

8. Jon ‘Boli’ Goikoetxea. Lhotse (8.516 m) 08.02.2026

Edurne Pasaban lagun, inork gutxik aukeratzen duen mendia igo zuen Gazteluko semeak. Altua, zaila eta Everest-en itzalean egongo dena betirako. Boli-ren bizitzako mendia.

7. Amaia Aranzabal. Cho Oyu (8.201 m) 07.02.2026

Zortzimila metroko mendi batera igo zen lehen emakumea izan zen bergararra. Cho Oyuk bere fama txarrari ohore egin zion. Munduko mendi hotzena omen, eta Amaiak izozteak jasan zituen tenperatura baxuen ondorioz.

6. Koke Lasa. Manaslu (8.156 m) 06.02.2026

Manaslu igo zuen lehen euskal espedizioko kidea izan zen Ormaiztegikoa. Garesti saldu zuen gailurra mendiak, eta gorriak ikusi zituzten gailurretik bueltan, izozteen mugan.

5. Alex Txikon. Nanga Parbat (8.125 m) 05.02.2026

Lemoztarrak historia egin zuen 2016an, Naga Parbat mendiko neguko lehen igoera lortuta, neguko igoerarik ez zeukan azken aurreko zortzimilakoa. -50eko tenperaturak, muturreko ahalegin fisikoa, bakardadea…

4. Iñaki Aldama eta Iban Ziriza. Broad Peak (8.047 m) 04.02.2026

Euskal Herriko gazte koadrila askok bezala, koadrila honek zortzimila metroko mendi bateko espedizioa nola prestatu zuen ezagutuko dugu, aurrena, eta ondoren, nola joan zen espedizioa.

3. Pedro Garcia. Shisha Pagma (8.013 m) 03.02.2026

Ordiziarrak sei zortzimilako eta 15 zazpimilako igo ditu 35 urtean. Shisha Pangma bere bigarren zortzimilakoa izan zen. Bakarrik igo zen gailurrera, azken egunean 1.200 metroko desnibela gainditu eta elur jausi arriskua saihestuz.

2. Juanjo San Sebastian. K2 (8.611 m) 02.02.2026

Euskal himalaismoko pasarterik gordinenetakoa. Bizi arriskuan egon zen Juanjo, eta Atxo Apellaniz laguna galdu zuen. ‘Cita con la cumbre’ eleberrian kontatu zuen han gertatutakoa, urte batzuk geroago.

1. Edurne Pasaban. Kantxenjunga (8.583 m) 01.02.2026

Edurne Pasabanek, 14 zortzi mila metroko mendien lasterketan, gainditu behar izan zuen tontor zailena, bertan geratu baitzen ia-ia.

Écoute le podcast Hamalaia sur Replaio

La radio et les podcasts dans une seule appli - gratuite, sans inscription. Installe-la dès aujourd'hui et ne rate pas le lancement

Télécharger sur Google Play

Replaio n'est pas éditeur de podcasts ; les noms des émissions, les visuels et l'audio appartiennent à leurs auteurs et sont diffusés via des flux RSS publics