fr

ARGIA

ARGIA

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa

N'hésitez pas à visiter le site du podcast et à soutenir son créateur : argiapodcast.buzzsprout.com

Auteur

ARGIA

Catégorie

News

Site du podcast

argiapodcast.buzzsprout.com

Dernier épisode

18 oct. 2026

Où écouter ?

Les podcasts dans l'appli Replaio Radio Bientôt disponible

Les podcasts arrivent très bientôt dans l'appli. Installe-la dès maintenant et découvre en avant-première une toute nouvelle façon de vivre les podcasts

Télécharger sur Google Play Installe-la gratuitement Android près de 10 M de téléchargements · note de 4,8 iOS bientôt

Épisodes

Oroimen Histerikoa 3x08: Zer usain dute hodeiek? 05.11.2024

Zenbat mito ezagutzen ditugu hilerokoaren inguruan? Eta horietako bat bera ere ez da positiboa. Egin ezin diren gauzekin eta inguruan eragingo dugun kaltearekin lotzen dira denak: ezin bainatu,ezin mahonesarik egin, landarerik ezin ukitu... Baina kultura guztietan eta garai historiko guztietan ez da debekuaren sinonimo izan hilerokoa.

Menda Bikoitza 2x02: Landare inbaditzaileen artean sendabelarrik ez 04.11.2024

Gaurko sendabelarra erromeroa (Rosmarinus officinalis) da, gure artean mendeak daramatzan sendabelarra. Jatorriz isurialde mediterranearrean jaiotzen da baina Erdi Arotik geureganatua daukagu Lamiaceae familiako sendabelar hau.   Balio anitzeko sendabelarra da, odol zirkulazioa edo ilea indartu bezala laguntzen du nekeari aurre egiten. Ohikoa da gure artean eta badirudi lorategi eta errotondatan m...

Beranduegi 5x04: Mikel Laboina, gugan bego 04.11.2024

Euskararen egoerarekin kezkatuta dagoen hamaika urteko mutikoarekin hasi, bere belaunaldiak ez duelako euskaraz apenas egiten, eta heriotzaz hizketan amaitu dugu, Epikuro gogora ekarriz. Bidean, Kevinek esperientzia praktiko bat ere kontatu digu, bizitzarako aholku moduan: bizar luzearekin musurik ezin da eman, gogotik saiatuta ere. Saio amaieran jarri dugun kanta: Mala Rodríguez – ‘Nanai’ E! Gogo...

BTN 2x20: Josu Ximun Billelabeitia | Zarata 29.10.2024

Zeri deitzen diogu zarata? Denok zarataren ulerkera bera al dugu? Eta musikan, zarata egiten duten taldeak, zer? Gustatzen zaizkizue? Ba horietako bat gonbidatu dugu aste honetan: Josu Ximun Billelabeitia, Belako eta Lukiek musika taldeetako kidea. Musikatik eta bere ibilbidetik abiatuta, zarataren inguruan filosofatzen aritu gara; eta zarata entzun ez ezik, jantzi ere egin daitekeela erakutsi dig...

Oroimen Histerikoa 3x07: Orotariko hiltegia 29.10.2024

 Egun gutxi falta dira Gau Beltza iristeko, urriaren 30a, hildakoen egunaren bezpera. Aitzakia ezin hobea guretzat hildakoez hitz egiteko; baina ez edonola hildako pertsonez, modu bitxian hil diren pertsonaia historiak ekarri dizkigu Nagore Irazustabarrenak. 

Egonarria 3x01: Zidernaut | Alkoholik gabeko edariak ekoizten 25.10.2024

Hirugarren denboraldiari hasiera indartsua emateko proiektu berezia ezagutzera joan gara Mattin Jauregirekin batera. Txarli Gesteira edari ekoizlearen upategian egon gara. Duela 15 urte ekin zion garagardoa eta sagardoa egiteari, horrela sartu zen fermentazioaren munduan eta 2019tik Zidernaut proiektua dauka martxan. Gaur egun, alkoholik gabeko edariak ekoizten ditu. Argia.eus eta bizibaratzea.eus...

Oroimen Histerikoa 3x06: Burmuina xerratuta 22.10.2024

Filmetan ikusi ditugun gauza askok oinarri errealak dituzte, eta horietako bat da lobotomia. Azkar eta gaizki azalduta, begitik sartutako makiltxo batek burmuina xerratzen du, harategian bezalaxe. Teknikoago jarrita, berriz, burmuineko kortex prefrontaleko konexioak moztean oinarritzen den ebakuntza kirurgikoa litzateke. Historian zehar ebakuntza hau egin dieten hainbat pertsonaren istoriak kontat...

Menda Bikoitza 2x01: Schrödingerren landareak 21.10.2024

Gaurko sendabelarra azeri-buztana (Equisetum arvense) da. Eztainu-belarra, azeri-isatsa eta luki-buztana ere deitzen zaio Euskal Herrian. Antzinatasun handiko landarea dugu hau, izan ere prehistoria garaian ba omen ziren bere familia botanikoko landareak, fosilek ematen duten lekukotzak hala dio. Udazkenean biltzeko moduan daukagu, neguko hotzak eta aurreneko izotzak agertu bitartean ongi egongo b...

Beranduegi 5x03: Van Goghen belarrijana 18.10.2024

Aste honetakoa Inoizko saiorik parekideena, gazteena, freskoena eta gurasoek finantzatuena izan da. Kevin eta Torren faltan, bataz besteko adina jaitsi duten bi fitxaketa egin ditugu: Maren eta Gorka. Baina ahotsak aldatu arren, gaiak ez dira aldatzen gurean: ligoteoa, ertzaintza, haurrentzako ipuinak... eta nola ez, aste honetako albiste garrantzitsuena: La Oreja de Van Gogh taldearen desegitea. ...

Oroimen Histerikoa 3x05: Agoantaitzank, heuk! 15.10.2024

Uda honetan X sareko Robert Komaniecki erabiltzaileak (North Columbia Unibertsitateko musikaren teoriako eta historiako irakaslea) honako galdera bota zuen sare sozialean, historialariei zuzenduta: “Nor da inoiz bizi izan den pertsonarik gogaikarriena? Ez super gaiztoa, besterik gabe, jasangaitzena”. Ia 300 erantzun jaso zituen; Nagore Irazustabarrenak ez zion erantzun, baina saio oso bat egitea e...

BTN 2x19: Intza Alkain | Pinguinoak 14.10.2024

Intza Alkain aktorea etorri da aste honetan BTN saiora pinguinoei buruz hitz egitera. Ez biologoa delako edo pinguinoetan aditua, baina bai animalia hauekin dituen antzekotasunengatik. Animalia txiki hauek ematen dute zertaz hitz egina: monogamia, zeloak, txikitasuna, abilezia falta... Beste behin, zentzua galdu du pertsonak eta animaliak bereizteak. Gregoren bisitak programa amaiera alaitu digu b...

Beranduegi 5x02: Alex de Beauvoir 08.10.2024

Entzun aste honetako Beranduegi saioa. Baxujoleen existentzia zalantzan jartzen hasi, otsoekin dagoen arazoa aztertu, Alex Sarduiren azken ateraldia bergogoratu eta Bilboko Guardia Zibilen ate irekietan amaitu. Ibilbide logikoa, beti bezala.

Oroimen Histerikoa 3x04: Veleiako beste zirkua 08.10.2024

Uztailean jakin genuenez, 5.000 lagunentzako zirku erromatar baten aztarnak aurkitu dituzte Iruña-Veleian. Arabako aztarnategi arkeologikoaren ondoan 280 metro luze eta 72 metro zabal dituen egitura ezkutatzen da soroen azpian eta dronen bidezko kartografia teknikak erabiliz topatu zuen Arkikus enpresak. Albiste honek zirkuaz hitz egiteko aitzakia ederra eman digu. 

Oroimen Histerikoa 3x03: Ixe, ixe, hiriburue! 01.10.2024

 Joan den astean New York hiriak 400 urte bete zituela esan genuen, eta aste honetan mendeurrena ospatzen ari den beste herri bat izango dugu hizpide. New York baino txikixeagoa eta gertuago geratzen zaiguna, baina garrantzia historiko handikoa. Eta AEB-etako hiria baino hiru mende zaharragoa. 

BTN 2x18: Onintza Enbeita | Irautea 30.09.2024

BTN ez dela bertsolaritzari buruzko podcasta diogu, baina gaur lizentzia txiki bat hartu, eta bertsolari bat gonbidatu dugu gurera: Onintza Enbeita Maguregi. Baina lasai, ez dugu bertsoaz, errimez edo teknikaz hitz egingo; bertso munduan, plazetan, bertsolari ofizioan irauteaz baizik. Norbaitek eutsi badio, norbaitek mundu horretan bere lekua egin badu, hori Enbeita izan delako. Eta berak dion mod...

Oroimen Histerikoa 3x02: Jontxu go home! 24.09.2024

 Urteurren batekin gatoz gaurkoan: New York hiriak 400 urte bete ditu aurten. Kolono herbeheretarrek ofizialki 1624 urtean fundatu zuten kolonia bat egungo New Yorken, ordurako han urte batzuk bazeramatzaten arren. Hasieran Nieuw Amsterdam deitu zioten, eta 1664an, ingelesek kontrolpean hartu zutenean, jarri zioten orain duen izena: New York. 

Oroimen Histerikoa 3x01: Beltzek ez dute flotatzen 17.09.2024

 Oporrak amaitu eta lanera itzuli gara gutako asko, eta askok lanera bueltan “esklabo” sentitzen direla diote. Hitz horri tiraka ihes egindako eta askatasuna lortutako esklaboen istorio batzuk bildu ditugu ikasturteari ekiteko, zehazki AEBetako hegoaldeko plantazioetatik ihes egindako esklaboen istorioak. 

Beranduegi 5x01: Berritxuko kontainerretik zuzenean 17.09.2024

Saio berezi batekin eman diogu hasiera ikasturteari; Berritxuko kontainerrean, gaztetxe ere deituan, grabatu dugu zuzenean, eta oso osorik, zentsurarik gabe, duzue entzungai. Herriko gonbidatu bereziak, publikoaren ekarpenak, euskalki arazoak, fitxaje berriak... errepikatzeko modukoa izan da, zalantzarik gabe. Beraz, badakizue: deitu, eta joango gara zuen kontainerretara ere. Saio amaieran jarri d...

BTN 2x17: Amets Aznarez | Adarbakarrak 16.09.2024

Zenbaitek pentsatuko duzue animaliei buruzko podcasta bihurtu dela BTN, eta ez. Lehen ere aritu izan gara animaliei buruz, baina orain ustezko pertsona eta animalien arteko antzekotasunak argi eta garbi azaleratu nahi ditugu. Nor ez da sentitzen adarbakar, edo ardi beltz, talde handi batean? Edo bizitzan ezarritako normatik kanpo dabilenean? Eta ez gara futbolaren ordez windsurfa egiteaz ari. Bain...

Alfer Edition #2x28: Moxal basatia 23.07.2024

 2024ko Joko Olinpikoak asteko egun gutxi falta direla aitzakia hartuta, Olinpiara bidaiatzea erabaki dugu Ziniska printzesaren istorioa ezagutzeko; nola irabazi zuen kuadriga lasterketa ikusleen aulkian lasai lasai eserita. 

Beranduegi 4x21: Turistak eta naziak, welcome! 19.07.2024

Frida Kahlo eta León Trotski maitaleak izan zirela esanaz hasi dugu aste honetako saioa, eta Hitler bermudak jantzita Copacabanan giri bat bezala irudikatzen jarraitu dugu... Hortik aurrerakoa, imajina dezakezue! Saio amaieran jarri dugun kanta: GALA - 'Freed from Desire'  E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu . Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu...

Alfer Edition #2x27: Giristino Ronaldo 16.07.2024

Aurreko saioan argitu genuen sandaliak eta galtzerdiak konbinatzeko ohitura ez zutela giriek asmatu. Eta gaur azalduko dugu giriak guk asmatu genituela. Bestela esanda, giri hitzak euskal jatorria duela, euskarazko hiztegietan topatuko ez dugun arren. 

Beranduegi 4x20: Sukaldariak fatxak dira, eta kitto 10.07.2024

Bizizale bat beste batengatik aldatu dugu gaur, Kevinen faltan, Tor bueltan da. Gaiak, berriz, ezin aktualagoak: zezenak Donostian, sukaldari fatxak, Lekitxo eta Ondarruren arteko 'beefa', Andres Calamaro eta Fermin Muguruza, Maduroren Jesukristo... Bat ez bada bestea interesatuko zaizu, ziur. Saio amaieran jarri dugun kanta: "MAKILA" Endika Lahaine X Zigor DZ X Auzoko X Monsie...

Alfer Edition #2x26: Paleolitoko txankletak 09.07.2024

 Udako bigarren saioa, urtaro honetako beste elementu garrantzitsu baten inguruan: txankletak. Ekainean txankletak jantzi eta urrira arte kentzen ez dituzten horietakoa zara? Eta zer diozu sandaliak eta galtzerdiak konbinatzeaz? Ez zuen ematen, baina badu haria gai honek. 

BTN 2x16: Anari eta Kattina Haran | Festibalak 02.07.2024

EHZ festibalean egin dugu uda aurreko azken saioa. Oihana Arana, Haizea Arana eta Aner Euzkitzeren gidaritzan, luxuzko bi gonbidatu izan ziren gurean. Lehenbiziko oren erdian, Kattina Haran EHZko antolatzailea. Festibalaren filosofiaz, antolakuntzaz, ibilbideaz eta taldean darabiltzaten gogoetei buruz hitz egin genuen berarekin. Ondoren, arratsaldean kontzertua eskaini behar zuen musikari ezagun b...

Écoute le podcast ARGIA sur Replaio

La radio et les podcasts dans une seule appli - gratuite, sans inscription. Installe-la dès aujourd'hui et ne rate pas le lancement

Télécharger sur Google Play

Replaio n'est pas éditeur de podcasts ; les noms des émissions, les visuels et l'audio appartiennent à leurs auteurs et sont diffusés via des flux RSS publics