ARGIA
ARGIA
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
N'hésitez pas à visiter le site du podcast et à soutenir son créateur : argiapodcast.buzzsprout.com
Auteur
ARGIA
Catégorie
Site du podcast
Dernier épisode
18 oct. 2026
Où écouter ?
Les podcasts dans l'appli Replaio Radio Bientôt disponibleLes podcasts arrivent très bientôt dans l'appli. Installe-la dès maintenant et découvre en avant-première une toute nouvelle façon de vivre les podcasts
Épisodes
Beranduegi 5x09: Pellonce eta Eki 17.01.2025 1:06:55
Izar berri batek gidatu du 2025eko lehen saioa eta Mitoaroaz hitz egitera eraman gaitu, Kevin txundituta utzi duen emanaldia: Palestinari elkartasun keinua, euskararen aldeko aldarria, osasungintza publikoaren bandera... hurrengo hauteskundeetan botoa Pello Reparazentzat. Saio amaieran jarri dugun kanta: Ezezez - 'Puntofinal' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu . Egin zure ekarpena P...
Oroimen Histerikoa 3x15: Ez dago musik II 14.01.2025 28:21
Hainbat musa ezagutu genituen pasa den astean, eta hurbildu ginen beraiengana, baina oraindik ez ziagu inspirazio nahikorik iritsi, eta bila segiko dugu aste honetan ere. Italiako Berpizkundea atzean utzi eta XIX. mendera joko dugu. Londresen prerrafaelitekin egingo dugu topo, eta Parisen, berriz, abangoardiaren hastapenekin.
Menda Bikoitza 2x06: Zuhaitzen eguna, bostorria eta jengibre erremedioa 13.01.2025 25:29
Gaurko lehen gaia Tu Bishvat edo Zuhaitzen Eguna dugu. Pasa den urtea geroztik ari gara ikusten egunero Palestinatik datozen irudi lazgarriak, eta podcast honetan sendabelarrei buruz hitz egiten dugun arren, gaurkoan egoera honi leku egin nahi diogu. Ez palestinarrei ezer esateko (zer esan?) baizik juduei zerbait gogorarazteko. Egutegi erlijioso juduan otsaileko ilargi betearekin (otsailak 12) Tu...
Egonarria 3x06: Bioaniztasunaren galera I Aitziber Sarobe 08.01.2025 27:34
Bioaniztasunaren galera da Lur planetak duen krisi ekologiko handietako bat. Hona datu batzuk: urtero 27.000 espezie galtzen dira giza jardueraren erruz. Landareen %12, hegaztien %11 eta ugaztunen %25 berriki desagertu dira edo desagertzeko zorian dira. Gaia lantzeko gonbidatu dugu Aitziber Sarobe, biologoa, Naturkom taldeko kidea eta HUHEZI unibertsitateko irakaslea.
Oroimen histerikoa 3x14: Ez dago musik I 07.01.2025 24:13
Inspirazio bila hasi gara urte berriarekin, podcasterako ideiak behar ditugu. Horregatik, musek guri bisita egiteko zain egon gabe, guk egin diegu bisita haiei.
Beranduegi 5x08: Luigi gudari 04.01.2025 1:10:43
Zuen zerbitzura gaude Beranduegin, eta oporrik ere ez dugu hartu zuei bi astean behingo saioa eman ahal izateko. Beti bezala, gai sakonak, txiste txarrak eta gudariak protagonista Beranduegin: Luigi Mangione, Ruper Ordorika eta Olentzero, besteak beste.
BTN 2x24: Edurne Azkarate eta Aitor Altuna | Despedidak 23.12.2024 1:06:36
Ez da beti erraza gustuko gauzei edo maite ditugunei agur esatea, despeditzea, proiektuak amaitzea, etapak ixtea. Baina beharrezkoa da agurrak esplizitatzea, hitzak jartzea eta erritualizatzea. Hori da BTN-ren azken saio honetan egin nahi izan duguna: Aitor Altuna eta Edurne Azkarate, orain arte kolaboratzaile izan ditugunak gonbidatu ditugu, eta nostalgia dosi txiki batekin, baina umorez, agurtu...
Egonarria 3x05: Gazte baratzezainarekin azelgak biltzen | Iñaki Intxausti 18.12.2024 13:08
Iñaki Intxausti Zeraingo Mendarte baserriko baratzezain gaztea da eta Mattin Jauregik elkarrizketa egin dio baratzean bertan. Beste lan batzuk ezagutu ostean, duela 10 urte ekin zion Intxaustik profesional modura baserriko langintzari eta orain bere anaia batu da proiektura. Baserria bere osotasunean ulertzen dute, bere baratze, ganadu, baso eta fruta arbolekin. Bizi duten prekarietatea azaldu du...
Oroimen Histerikoa 3x13: Lagun izoztua 17.12.2024 25:03
Azken Izotz Aroaz aritu gara gaurko saioan. Duela 110.000 urte hasi eta duela 10.000 urte amaitutako izotzaldia litzateke. Baina teknikoki, aro hori ez da bukatu, laburregia baita izotz arotzat jotzeko, eta ondorioz, orain aro interglazial batean geundeke: glaziazio luzeago baten barruan egon ohi den aro epelago batean. Beraz, ustezko gizaki garatuok, izotz aroan bizi garen neandertalak besterik e...
Menda Bikoitza 2x05: Iltze aromatikoa ere sendabelarra da 16.12.2024 31:08
Gaurko sendabelarra iltze aromatikoa (Syzygium aromaticum) izango da, berari eskaini diogu gaurko podcasta osorik. Hainbatentzat sukaldean dugun espezia aromatikoa dena sendabelarra ere bai baita, gero eta argiago diote hori ikerketek. Podcast honen bosgarren saioan ere aipatu genuen iltze aromatikoa. Orduan chai egoskinaz aritu ginen, Indiatik datozen edari hauek ohikoak bihurtu zaizkigulako gu...
Beranduegi 5x07: Durango ASMR 13.12.2024 1:01:22
Beranduegik ASMR-en funtzioa betetzen duela deskubritu dugu, jendeak siesta egiteko erabiltzen duela. Beraz, esnatu erdi lo zaudetenok, Durangoko Azokako kontu interesgarriekin gatoz eta: Korrontzi eta Mikel Urdaingarinen arteko beef-a egon zela jakin berri dugu. Hala kontatu digu, behintzat, Izarrek. Saio amaieran jarri dugun kanta: Spartak Dementziala - 'Folklore Basque' E! Gogoratu. T...
Oroimen Histerikoa 3x12: Oriyoko unibertsitatea 10.12.2024 26:20
Munduko unibertsitate onenen zerrendari begira jarri eta hauetako zenbaiten historia kontatu digu Nagore Irazustabarrenak: Yale, Oxford eta Cambrigde-ko unibertsitateena. Eta hstoria horretan Orio agertu zaigu, bere traineru eta guzti, Oxford eta Cambridge txiki uztera.
BTN 2x23: Mijo Lizarzaburu | Gai potoloak 09.12.2024 1:13:10
Lodi, potola edo borobil deituta, ondo; sahiestu potolita, potxola edo hezurdura zabalekoa bezalako eufemismoak pertsona lodiez hitz egiterakoan. Horixe baita aste honetako gai potoloa: loditasuna. Mijo Lizarzaburu filosofo eta militante transfeminista gonbidatu dugu gaian sakondu eta bere esperientziatik hitz egiteko: lodi identitatea, edertasuna, osasungintza, 'Body positive' mugimendu...
Egonarria 3x04: Baztango Aroztegia proiektuaren aurka | Garbiñe Elizegi 04.12.2024 26:14
Lekarozko lurretan 228 txalet, hotel bat eta golf zelai bat egiteko lizentzia eman zitzaion Palacio de Arozteguia enpresari. Proiektua egiteko 45 hektarea lur birkalifikatu zituzten, gainera. Baztango Aroztegia proiektuaren aurka kanpaldi luzea egin zuten 2021eko udaberrian, tartean obrak aurrera eraman nahi zituzten makinen aurrean eserialdiak eginda. Sistematikoki jazarpen judizial, polizial eta...
Menda Bikoitza 2x04: Izpiliku fina, moretasunean sakontzen 02.12.2024 29:10
Gaurko sendabelarra izpiliku fina (Lavandula angustifolia) izango da. Zenbat du sendabelarretik lurringintzarako erabiltzen dugun lore moreak? Askorentzat sendabelarra baino, lurrina da lore hau, eta horrek zaildu egiten du dituen balio terapeutikoak ezagutzea. Izan ere, lurrina edo xaboia edatearen pareko zerbait da askorentzat izpiliku infusioa, eta aukeran nahiago izaten dugu bestelako sendabel...
Beranduegi 5x06: Nire semearen aita Benito da 29.11.2024 1:02:18
Oraintxe bertan euskal herritarrak gehien kezkatzen dituen gaiari eskaini dizkiogu lehen bost minutuak: Twitterretik joan, bai ala ez? Mastodon, ondo dago? Eta behin hori argituta, txikikeriak: euskal gazteen zoriontasun maila, pentsamendu suizidak, Zarauzko sozialisten arteko borrokak, Errusiako iraultza eta Benito Lertxundiren agurra. Saio amaieran jarri dugun kanta: Berri Txarrak - 'Breyt...
Oroimen Histerikoa 2x11: Baginak hitz egingo balu 26.11.2024 24:53
Oraindik baginek ez dutenez hitz egiten, haien ordez Nagore Irazustabarrenak kontatu dizkigu ginekologiaren historiako zenbait pasarte. Horien artean ginekologiaren aita bezala izendatu zen gizonarena: James Marion Sims. Emakume esklabuak elkarri ebakuntzak egiten jarri zituen gizona.
BTN 2x22: Uxue Alberdi | Etsitzea 25.11.2024 1:08:40
Zuek etsi al duzue inoiz? Eta hala bada, hitzaren zein adieratan? Negatiboa bezain positiboa izan daitekeelako etsitzea; itxi ditzakeena adina ate ireki ditzakeelako; baita espero gabeko agertokiei leku egin ere; lehiak ez bezala, etsitzeak lasaitasuna baitu jokozelai. Etsi edo ezin izateaz ulerkera oso kapitalista eta neoliberala dugula ohartu gara Uxue Alberdi bertsolari eta idazlearekin izandak...
Egonarria 3x03: Makro-berriztagarriak Araban | Iñigo Leza 20.11.2024 20:26
Energia berriztagarrien makroproiektuak pilpilean daude Euskal Herri osoan. Nafarroan aspalditik daude oso hedatuta. EAEn, Jaurlaritzako datuen arabera, enpresek eraikitzeko aurkeztu dituzten proiektuen datuak hauek dira: Energia eolikoko 37 proiektu eta energia fotovoltaikoko 74. Proiektu horietako asko Araban daude kokatuta: haize erroten 37 proiektutik 15 eta eguzki plaken 74tik 68. Baina... Ze...
Oroimen Histerikoa 3x10: Sponsorra behar dugu 19.11.2024 30:37
Oroimen Histerikoa podcastean dagoeneko 75 saio inguru egin ditugu, eta harrigarria bada ere, oraindik ez dugu babesletzarik lortu. Marka batzuen izenak bota ditugu han eta hemen, baina inork ez dio amuari kosk egin. Horregatik pentsatu dugu nabarmenagoak izan behar dugula, eta saio honetan hainbat marka izango ditugu hizpide, gure milioika entzuleen artean enpresa horietako arduradunak dauden itx...
Menda Bikoitza 2x03: Eztula eta eguzkiaren beroa 18.11.2024 29:18
Gaurko sendabelarra eztul-belarra ( Tussilago farfara ) izango da, eztul-belar hostoa . Izan ere, eztula entzuten hasi garen sasoian gaude. Eztula egiteko gogoa etortzea da saio hau egiterakoan izaten dugun beldurrik handienetakoa eta karamelua aldamenean izaten dugu; ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula jendaurrean ari garenean eztul eraso gelditu ezina. Baina eztulak ere ezberdinak daude, eta ba...
Beranduegi 5x05: Imaginatu itzazu kakainean 15.11.2024 1:06:38
Publiko aurrean hitz egin behar duzunean, edo aurrean duzun norbaitek errespetu handia ematen dizunean, erabiltzen al duzu biluzik irudikatzearen trukoa? Ba badugu hobe bat: imaginatu kaka egiten, mugikorra eskuan dutela. Lasaitzen ez bazara, agian arazoa zeurea da. Donald Trumpekin eta EHUko errektoreordea den Guillermo Quindósekin egin dugu proba, eta guri funtzionatu digu. Saio amaieran jarri...
Oroimen Histerikoa 3x09: Lorejaleak 12.11.2024 28:40
'Zer jan, hura izan' dio euskarazko esaera zaharrak; eta halaxe gabiltza, haragijaleok, bejetarianook, beganook, eta bestelako dietak jarraitzen ditugunok, gure elikadura zaindu eta inguruan eragiten dugun inpaktua murriztu nahian. Arrazoi ideologikoengatik zenbait, osasunagatik besteak, eta ohitura hauek modak direla dionik ere izango da... Baina historian zehar, zer? Beste kontu askor...
BTN 2x21: Mari Luz Esteban | Adiskidetasuna 11.11.2024 1:03:41
Gutxi hitz egiten da adiskideen arteko harremanei buruz, eta asko bikoteaz, maitasun harremanez, familiaz... Baina zerk ezberdintzen ditu harremanok? Funtsean ez al dute oinarri bera? Nola hierarkizatzen ditugu? Zein leku dute adiskideek eta hauekin ditugun gorabeherek gure bizitzetan? Mari Luz Esteban antropologoa buru belarri dabil adiskidetasunari buruzko ikerketa lan batean, eta klabe interesg...
Egonarria 3x02: Zimarroi edo hegaluze haztegiak I Lorea Flores 06.11.2024 22:59
Gipuzkoako Getarian zimarroi edo hegalabur haztegia martxan jartzera doaz, Euskal Herriko lehena. Zergatik eta nortzuk zabaldu nahi dute Kantauri itsasoan? Zer ondorio ekarriko dizkio itsasoari eta bertako arrantzale txikiei? Azaroaren 14an mahai-ingurua antolatu dute Getarian, eta bertan parte hartuko duen Lorea Flores Greenpeaceko Euskal Herriko koordinatzailea elkarrizketatu du Eli Pagolak Ego...
Podcasts similaires
Replaio n'est pas éditeur de podcasts ; les noms des émissions, les visuels et l'audio appartiennent à leurs auteurs et sont diffusés via des flux RSS publics