ARGIA
ARGIA
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
N'hésitez pas à visiter le site du podcast et à soutenir son créateur : argiapodcast.buzzsprout.com
Auteur
ARGIA
Catégorie
Site du podcast
Dernier épisode
19 oct. 2026
Où écouter ?
Les podcasts dans l'appli Replaio Radio Bientôt disponibleLes podcasts arrivent très bientôt dans l'appli. Installe-la dès maintenant et découvre en avant-première une toute nouvelle façon de vivre les podcasts
Épisodes
Oroimen Histerikoa #33: Marty McFly IRAkoa al zen? 14.11.2023 24:08
Delorean izena entzunda, batzuei Zarauzko musika taldea etorriko zaie, baina gehienontzat Back to the Future (Etorkizunera Itzulera) film sagarekin lotuta dago. Marty McFlyk Delorean markako autoa erabiltzen baitzuen denboran aurrera eta atzera bidaiatzeko. Horrek IRArekin zer lotura duen? Saioa entzunda jakingo duzue.
Oroimen Histerikoa #32: Mozart emakumea eta beltza zen 07.11.2023 20:22
Musika klasikoa entzuten ez duenak ere ondotxo daki Mozart nor zen; baina ba al zenekiten talentu askoko Mozart bat baino gehiago egon direla, nahiz eta bakarrak jaso duen aitortza, gizona zenak, hain zuzen, besteak emakumea eta beltza baitziren. Esan bezala, gaurko saioan musika klasikoa izan da protagonista gure abestietan ere, baina tartean, Joxepa Antoni Aranbarri 'Xenpelarren' b...
Menda Bikoitza #03: Landareen gelditasuna gaitasun 06.11.2023 31:34
Menda Bikoitza podcastaren hirugarren saioan sendabelarren gaitasunei eta inteligentziari buruz aritu da Garbiñe Larrea, izen bereko Stefano Mancusoren liburua oinarri hartuta. Asteko sendabelarraren txokora, berriz, plantainak ekarri ditu, eta saioa amaitzeko hilerokoaren gaiari heldu dio eta emakumearen osasun hormonala zaintzeko infusio eta tintura bat gomendatu dizkigu. Podcast honen sinto...
Beranduegi 4x05: Chandler Kabezabolo 03.11.2023 1:02:35
Zurrumurru asko dabil azkenaldian Euskal Herriko kaleetan: Arnaldo Otegik Beranduegiri ordaindu egiten diola; kale borroka bueltan dela eta larunbateko Bilboko manifan txostenak botako dituztela eta txirrindularien aurka ere ekintzak aurreikusi omen dira. Ziurra den bakarra da Chandler Bing hil egin dela, eta gaurkotasunari leial, hori ere ekarri dugu gurera. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula...
Oroimen Histerikoa #30: Mamutak, estasia eta Mario Bros 31.10.2023 22:29
Izenburuak pista handirik ematen ez badu ere, anakronismoei buruzko saioa da aste honetakoa. Bi osagai jarri ditu aurrez aurre Nagore Irazustabarrenak, garai edo urte berean gertatutakoak baina itxuraz denboran oso urrun daudela iruditzen zaizkigunak. Baina historia lerro zuzen uniforme bat ez denez ustezko anakronismo horiek uste baino logikoagoak direla ikusiko dugu.
Pello Zubiria: "Hor ibili behar du kazetariak, alarmismoaren eta alarma jotzearen artean” 30.10.2023 33:29
ARGIA astekariko Net Hurbil saila osatzen aritu da hogei urtez Pello Zubiria, nazioarteko borroka, alternatiba, gatazka, gehiegikeria, herri-ekimen eta irakurketa mamitsuak gurera ekartzen. Kasik mila erreportaje. Paperean ez ezik, ahots bidez ere kontatu dizkigu horietako zenbait izen bereko podcastean. Historia global eta hurbileko gakoak azaltzeko, gaur egungoa ulertzeko eta gerorako ondori...
Oroimen Histerikoa #31: Eta hautsa bilakatu zen bizigai 30.10.2023 27:05
Gau beltza ospatzen da gaur, eta aitzakia hau baliatuta historiako benetako gertakizun beldurgarri bat kontatu digu Nagore Irazustabarrenak, eta nola, gertakizun honen albo kalteek jaio arazi zuten Frankenstein doktore, edo munstro, ezaguna.
Larrun #05: Mugikortasun jasangarria 27.10.2023 20:41
Martxoaren 22an, Frantziako Tourra hasteko 100 egun falta zirenean, Bilboko San Mames estadioan lur hartu zuen Juan Mari Aburto alkateak. Hainbat lagunek osatutako tropelaren erdian zihoan, Bilbaobizi alokairu-zerbitzuaren logoa zuen bizikleta elektriko gorri batean, erakusteko hura izango dela mugikortasun jasangarri baterako bidean instituzioen aliatu nagusietakoa. Agintariak, ordea, eta gu geu...
Menda Bikoitza #2: Oilo salda botika da 23.10.2023 21:25
Podcastaren izenaren nondik norakoak azaltzen hasi dugu aste honetako saioa; zergatik Menda Bikoitza? Bada honek landareei buruz pluralean pentsatzera eraman gaitu, menda ez delako bat eta bakarra, mota asko daude, pasmo belarra bezala. Hori soilik ez, asteko sendabelarraren atalean oilo saldari buruz hitz egin digu Garbiñe Larreak, jaki honi dagokion aitortza egin asmoz. Eta katarro garai betean...
Beranduegi 4x04: Palestinarekin bai, baina... ez 20.10.2023 1:05:47
Aktualitate hurbila eta aktualitate urruna, biak lantzen ditugu Beranduegin: Iraultza Txikien Akanpadako antzinako kontuak ekarri dizkigu Kevinek lehenik, eta Palestinara begira jarri gara gero; hobeto esanda, sarraski honek gurean sortu dituen bost ‘dildoei’ buruz aritu gara eta larunbateko mobilizarioko manifestua sakon aletu dugu. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastare...
Oroimen Histerikoa #29: Popatik hartzitzera! 17.10.2023 21:06
OIKOS hitza entzuten duzuenean zer datorkizue burura? Ziurrenik jogurtarekin erlazionatuko duzue eta Oikos hitzak grezieraz “jogurta” esan nahi duela usteko duzue, greziar jogurt marka ezagun batek izen hori duelako. Eta pentsatuko duzue jogurta greziarrek asmatu zutela. Bada, Oikos-ek ez du jogurta esan nahi eta ez zuten greziarrek asmatu. Entzun saioa eta ulertuko duzue.
Oroimen Histerikoa #28: Onak, onak, baina gizonak! 09.10.2023 32:02
Aste honetan erromantiko xamar jarri gara eta amodio gutunak ekarri ditugu gure oroimen histerikora. Hiru gizon garrantzitsu, boteretsu, aitzindari eta adimentsuk beren emazte, andregai zein maitaleari idatzitako eskutitzak.
Menda Bikoitza #01: Errosta hartuta hastera goaz 09.10.2023 27:31
Garbiñe Larrearen podcasta da Menda Bikoitza eta lehen saio honetan errosta da hautatu duen sendabelarra, garai batean alargunak ohetik jaikiarazteko erabiltzen zena. Horren ostean, Nekane Martiarena "Sendabelarrak: landareen mundua" liburuaren egileari elkarrizketa egin dio, eta amaitzeko, udazkenean sartu berri garen honetan, urtaro honetarako hiru tratamendu gomendatu dizkigu. Podcast...
Beranduegi 4x03: Iantzik ordainduko digu trena 06.10.2023 1:04:01
Legalitatearen mugan dantzan gabiltza Beranduegin: ‘pertson’ bati nortasun agiria lapurtu dio Kevinek, auzitegi nazionalean kaka egin du Axik, eta beste behin, gure aurkezle ile hori kuttunenari eskaini dizkiogu saioko zenbait minutu, ezer esan gabe, asko esaten. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi d...
Larrun #4 | Afrika: egungo gatazken sustrai kolonialak 03.10.2023 18:09
Hain zabala baina europar zurientzako hain ezezaguna den Afrikak lerroburuak hartu ditu azken bolada honetan. Liskarrak, hildakoak, Polizia, agintariak, herritarrak, gazteak... egun gutxi batzuetan fokua hara bideratzen da, baina notiziak iritsi bezala badoaz, eta ahazten dira Afrikako herrialdeak. Ahazten zaigu kolonialismoaren harrak lur, aire eta ozeanoak hustu dizkiela. Erreportaje honetan ko...
Oroimen Histerikoa #27: Streisandek ez du efekturik egiten 03.10.2023 24:14
Ezagutzen al duzue Streisand efektua? Adibide ugari izan ditugu inguruan, zentsura ezarri izanak orduan eta sonatuago dituen liburu, gertaera edo pelikulenak. Bada jakizue, efektu hau Barbra Streisand bera baino askoz zaharragoa dela, Tutankamonen garaikoa, alegia.
Oroimen Histerikoa #26: Laranja monarkikoa 25.09.2023 25:47
Udazkenean sartu berri gara eta kolore bat jarri beharko bagenio urtaro honi ez dago zalantzarik laranja litzatekeela. Eta saio honetan primeran datorkigu, historiarekin lotutako kolorea delako, zehazki, podcast honetako gai gogokoenetako batekin: monarkiarekin.
Beranduegi 4x02: Maderoekin txortan egitea ez da delitua 22.09.2023 1:06:48
Aste honetako saioan denetik aurkituko duzue pixka bat: pixkat GKS, pixkat Julian Iantzi, pixkat pikoletoekin txortan, pixkat Rufian, beste pixkat Iñarritu... Eta ez ahaztu, saio hau egiteagatik kobratu egiten dugula. Entzun, eta jakingo duzue zenbat. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentz...
Oroimen Histerikoa #25: Julio Iglesias feat. Txirrita 19.09.2023 19:10
Donostiako Columbia disko fabrika martxan jarri zutela 100 urte betetzen dira aurten, Euskal Herriko lehen disko etxea izan zena. Urtemuga honen aitzakian, musika industriaren errepaso historikoa egin digu Nagore Irazustabarrenak. Baina ez hori bakarrik, Txirrita eta Julio Iglesiasen arteko kolaborazio bat nolakoa izango zen irudikatzen ere ausartu da.
Oroimen Histerikoa #24: Hamaika irailak 11 12.09.2023 21:53
Efemeride jakinak dakartza gehienon burura irailaren 11k: dorre bikietan hasi, Txileko estatu kolpetik igaro eta Kataluniako Diadan amaitzen da gure ibilbide historikoa. Baina egun honek gordetzen ditu gertaera esanguratsu gehiago ere eta horiek ekarri nahi izan ditugu gurera.
Beranduegi 4x01: Oporretara joan, kaka egin eta buelta 08.09.2023 1:05:15
Ekin diogu ikasturteari, eta beti bezain fin, kaka eta turismo kontuak izan ditugu hizpide lehen saioan, Izarren udako anekdotak askorako eman du eta. Hori soilik ez, udako bidaiak errepasatu, turismo moten inguruko irakaspenak eman, hilotzen kriptonizazioa deskubritu eta beste alferrikako kontu asko esan ditugu, beti bezala. Oharra: Jaten ari bazarete ez entzun saioa, ez dugu gomendatzen!
Oroimen Histerikoa #23: Krimen prefektua 07.09.2023 25:45
Opor osteko lehen saioari ekiteko azkenaldian boladan dagoen true crime generoari heldu diogu eta krimen bikoitz perfektu bat dakarkigu. Horretarako 1963ko abuztuaren 28ra egingo dugu salto, Martin Luther Kingek Washingtonen horren sonatua egingo zen diskurtso eman zuen egunean beste zerbait ere gertatu zelako.
Beranduegi 3x21: Akoplismoa parrandan, umiltasunetik 19.07.2023 1:03:30
Izena aldatu eta 'Kevinen Abenturak' deituko da laster 'Beranduegi'. Orangoan Irungo Mosku plazan ibili da, Fermin zelatatu, erdi ezagunekin akoplatu, ez dauden gatazkak asmatu… baina guztia umiltasunetik, noski. Hurrengo geltokia Iraultza Txikien Akanpada du herri mugimenduaren mesias berriak. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarek...
Oroimen Histerikoa Alfer Edition #21: Spain is different 18.07.2023 12:49
Gaurko saioan Espainia dugu hizketagai, are gehiago zehaztuta, zezenketekin batera horren berezi egiten duen gizon iberikoaz arituko gara, 'Manolo' izenez ezagunagoa. Ez dugu pista gehiago emango, ikusi gai honi heltzeko abiapuntua eman digun filmaren lehen minutua, eta gero, entzun saioa.
Oroimen Histerikoa Alfer Edition #22: Motza eta euskalduna 18.07.2023 12:05
Uda giroko azken saio honetan emakume baten asmakizuna ekarri dugu gurera; baina nola ez, bere odolean euskalduntasunaren tanta txiki bat izan lezakeen gizon batek itzala egin dio eta hartaz hizketan amaitu dugu: motzean eta euskaraz, gure udako estiloan.
Podcasts similaires
Replaio n'est pas éditeur de podcasts ; les noms des émissions, les visuels et l'audio appartiennent à leurs auteurs et sont diffusés via des flux RSS publics