ARGIA
ARGIA
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
N'hésitez pas à visiter le site du podcast et à soutenir son créateur : argiapodcast.buzzsprout.com
Auteur
ARGIA
Catégorie
Site du podcast
Dernier épisode
19 oct. 2026
Où écouter ?
Les podcasts dans l'appli Replaio Radio Bientôt disponibleLes podcasts arrivent très bientôt dans l'appli. Installe-la dès maintenant et découvre en avant-première une toute nouvelle façon de vivre les podcasts
Épisodes
Egonarria 2x04: Lurraren aldeko borrokak, errepresioa eta garaipenak I Hartzea Lopez Adan eta Joana Detchart (Ostia) 31.01.2024 41:26
Ostia kolektiboko kide Joana Detchart eta Hartzea Lopez Adan aritu dira pilpilean diren Lurraren aldeko borrokez: zein gai elkarlotzen dituzten borroka horiek, zergatik batzen den hain jende diferentea, nolako borroka-molde anitzak erabiltzen diren, okupazioak lortzen duen zilegitasuna... eta Frantziako estatuaren aldetik jasaten duten errepresioa. Ipar Euskal Herrian geldiaraztea lortu duten proi...
Oroimen Histerikoa 2x04: Tetris eta beste joko komunista batzuk 30.01.2024 29:26
Bideojokoen frikiak zaretenontzat bihotzez egindako saioa da gaurkoa. Nondik datoz eta zein historia dute horrenbeste lo ordu lapurtzen dizkiguten joko hauek? Gerra Hotzean hasi zen dena eta gaur arte.
Beranduegi 4x09: Lau gaupasa, tiro bakarrarekin 25.01.2024 1:05:38
Benga, txiste bat: saio baten irudi bezala garun baten errediografia garagargo bat edaten jartzeko eskatzen badizute, zein da saioa? Bai, Beranduegi da. Zentzurik ez duten gauzak, eta beste kontu batzuk. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri. Egin zure ekarpena Proposame...
Oroimen Histerikoa #2x03: Munduko gizon itsusienak 23.01.2024 29:36
Gizakiek animaliak kaioletan sartu eta erakusgai jartzeko ohitura izan dugu, baina gure espezieko kideekin ere gauza bera egin dugu historian zehar. Giza zooei buruz hitz egin digu aste honetan Nagore Irazustabarrenak.
BTN 2x04: Oihana Fernandez de Barrena | Lana lepo 22.01.2024 1:02:43
Zenbat gauza ezberdin egin ditzakegu egun berean? Zenbat ofizio eta lan pilatzen dira bizitza prekarizatuetan? Ba al dakigu lan bati ezetz esaten? Galdera hauen inguruan aritzeko gonbidatu dugu Oihana Fernandez de Barrena aizkolaria; El Correo egunkarian eginiko elkarrizketa baten irakurri dugunaren arabera denetarik egiten baitu: babarrunak landatu, ardian zaindu, zein tursimo ikasketak egin. Lan...
Egonarria 2x02: Bere gaztainondoen azpitik I Akaitz Sarasola 17.01.2024 25:26
Mendiko botak jantzi eta Akaitz Sarasolaren gaztainondoak ezagutzera joanda Mattin Jauregi. Podcast honetan gaztainak iraganean edukitako garrantziaz, gaur egungo egoeraz eta etorkizuneko ikuspuntuaz hitz eginen dute.
Oroimen Histerikoa 2x02: Derbia, naziak eta ikurrina 16.01.2024 31:27
Saio hau zabaltzeko aholkuak eskatu eta futbolaz hitz egiteko esan digute. Baina ez dugu larunbateko Atlhetic eta Errealaren arteko derbiaz hitz egingo, ez zaigu gehiegi axola, baina bai derbi hitzaren jatorri historikoa, naziak eta ikurrina; gogo ditugun gaiak dira.
Beranduegi 4x08: Sorioneku espainolista 12.01.2024 1:01:46
Txiste bat entzun nahi duzu? Mahai baten bueltan daude Ernaiko bat, GKSko bat eta Kimuako bat... hortik aurrera onena Kevin entzutea. Beti bezala, ez dugu ziurtatzen grazia egingo dizunik, baina aitortu, jakin nahi duzu nola jarraitzen duen txisteak, baietz? Gainontzeko 55 minutuetan betiko kontuak: Porrotxen aurkako errepresioa, gabonak, sagardo denboraldiaren irekiera eta aktualitate gordina. Go...
Egonarria 2x01: Haragi sintetikoa hemen da 11.01.2024 29:05
Bueltan da Egonarria podcasta eta pilpilean diren gaiez elkarrizketak egingo ditu Eli Pagolak ARGIAko platoan. Gaurko saioan, Aitor Aranburu Behieko proiektuko kidea izan dugu gonbidatu haragi sintetikoari buruz aritzeko.
Oroimen Histerikoa 2x01: Gregorioren desfasea 09.01.2024 28:31
Urtea hasi berri dugun honetan asko egongo zarete egutegiari begira, urteko asmoak idazten, jai egunak gorriz margotzen, edo agian, sehaskako egutegian zuen izena topatu ezinean. Ba zuen zereginak egin bitartean Oroimen Histerikoa saioa entzun dezakezue, egutegia nola sortu zen ikasteko.
Larrun #07: Frankismoaren alde enpresariala 22.12.2023 21:05
Eskuineko besoa altxatzea modan jarri da berriz, kameren aurrean behintzat, Madrilgo kaleetan azaroko gauetan… Batere lotsarik gabe gainera, besoa altxatzen zuten batzuk, ez dakigu nora, zer seinalatzen ariko ote ziren… Iberdrola dorrea akaso? “Horra hor gure lagunak” egingo ote zuten oihu… 48 urte pasatu dira Franco bere ohean, goxo-goxo, hil zenetik… Baina askotan esaten da frankismoak bizirik j...
BTN 2x03: Danel Pascual | Gabonak 21.12.2023 1:02:54
Danel Pascual gonbidatu dugu oraingoan urteari behar den bezalako amaiera emateko. Aspertuta zaude betiko kanpaikadekin? Edo agian dagokiona baino lehen amaitu nahi duzu urtea aurten? Kanpaikadak nahieran egiteko aukera duzu BTN-ren saio berezi honekin.
BTN 2x02: Ana Arsuaga | Gazte promesak 19.12.2023 1:03:49
Gazte promesez hitz egiteko Ana Arsuaga musikaria, Verde Prato izenez ezaguna, gonbidatu dugu aste honetan BTN podcastera. Baina ohi moduan, gaiak beste leku askotara ere eraman gaitu: zer den artista izatea, musikari emakumeen sexualizazioa, hedabideen papera artisten lana zabaltzerakoan... Hori parte serioan, eta gero, beti bezala, dena random.
Oroimen Histerikoa #38: Semaforoak atzerakoiak dira 19.12.2023 23:35
Urteko azken saioa denez eta neguaren atarian gaudenez, udazken hasieran egin bezala, neguari kolore bat jarriko diogu: gorria. Pasioaren kolorea, komunismoarena, arriskuarena... ea nora garamatzan oraingoan Nagore Irazustabarrenak.
Beranduegi 4x07: Orain, bai: Gora ETA 15.12.2023 1:02:23
Arazo teknikoak gaindituta, gora ETA behera jarraitzen dugu gure betiko kontuekin: Greba feminista orokorra, GKS, Korrikaren kanta… Eta nola ez, hauteskundeetako hautagaien perfilen analisi sakona egin dugu, Otxandiano eta Pradales aurrez aurre, nork irabaziko luke kale bazter bateko borrokan?
Oroimen Histerikoa #37: Fake berri bat gara 12.12.2023 21:53
'Nork ez zuen esan esaldi hau?' lehiaketarekin dator gaur Nagore Irazustabarrena. Ustez pertsonaia historikoen aipu ezagunak direnak, ez direla haiek esanak erakutsiko digu. Zertarako daude mitoak eraisteko ez bada?
Menda Bikoitza #06: Obelixen edabe magikoa 11.12.2023 31:05
Zuek ba al dakizue zer zegoen Obelix erori zen lapikoaren barruan? Egin ote genezake halakorik geure etxean? Durangoko Azoka amaitu berri istorio bitxiekin dator gaur Garbiñe Larrea: sendabelar pozoitsuak, gabonetako zuhaitza eta Panoramix druidaren edabe magikoa. Entzun saioa eta bidaiatu gurekin Galiara.
Oroimen Histerikoa #36: Borja gudari, Borja lehendakari! 05.12.2023 24:43
Ipar hemisferioan gaztain garaian gaudela eta Israelen, berriz, genozidio garaian daudela aprobetxatuz, biak lotzen dituen istorioa idatzi du berriki Nagore Irazustabarrenak ARGIA astekarian eta horretaz aritu da gaurko saioan.
BTN 2x01: Jon Maia Soria | Bigarren aldiak 05.12.2023 1:08:40
Bertsoa alboratzeko konpromisoa hartu dute aurkezleek, baina lehenbiziko gonbidatua Jon Maia Soria da. Umoretik, erosotasunean eta konfiantzan, ezohiko elkarrizketa (elkarrizketa deitu ahal bazaio) egingo diogu. Sorpresarako, saio bakoitzari kolaboratzaile batek jarriko dizkio pintzelkadak.
Oroimen Histerikoa #35: Neska mamuak grebara doaz 28.11.2023 24:16
Ostegun honetan, hilaren 30ean, greba feminista orokorra egingo da hego Euskal Herrian izango da. Aitzakia horrekin, emakumeek egindako lehen greba ekarriko dugu gogora. Hobe esanda, emakumeek “bakarrik” egindako greba, gizonekin batera askoz lehenago egin baitzuten.
Menda Bikoitza #05: Chai infusioak Indiatik 27.11.2023 30:44
Menda Bikoitza podcastaren hirugarren saioan sendabelarren gaitasunei eta inteligentziari buruz aritu da Garbiñe Larrea, izen bereko Stefano Mancusoren liburua oinarri hartuta. Asteko sendabelarraren txokora, berriz, plantainak ekarri ditu, eta saioa amaitzeko hilerokoaren gaiari heldu dio eta emakumearen osasun hormonala zaintzeko infusio eta tintura bat gomendatu dizkigu. Podcast honen sinto...
Larrun #06: Hannah Arendt eta gaizkiaren hutsaltasuna: nola erreproduzitzen da gaur egun? 24.11.2023 22:43
Aurten 60 urte bete dira Hannah Arendtek Eichmann Jerusalemen liburua kaleratu zuenetik. Urte bat gehiago pasatu da Adolf Eichmann funtzionario nazia, Holokaustoaren "arduradun logistikoa", Israelen urkatu zutenetik. Eichmannen epaiketaren jarraipen periodistiko-filosofikoa egin zuen Arendtek New Yorker aldizkariarentzat, eta kronika horiek bildu eta beste hainbat apunte berreskuratuta a...
Oroimen Histerikoa #34: Kalkutako ama eta beste banpiro batzuk 21.11.2023 27:43
Podcast honetan gizonezkoak egurtzeko joera daukagu eta iruditu zaigu, aniztasunaren izenean, hori aldatzea. Eta zer, gizonezkoak goraipatuko ditugu? Aukeran nahiago dugu emakume batzuk egurtzea eta hori egingo dugu.
Menda Bikoitza #04: Martija de Jauregi emagina 20.11.2023 30:01
Saioari hasiera emateko sorginen ukenduaz hitz egin digu aste honetan Garbiñe Larreak, hegan egiteko ukendua ere deitua. Baina Durangoko Azoka hurbiltzen ari den honetan, literaturari leku egin eta Miren Agur Meabe idazlearekin ere egon da, bere azken liburuko protagonista den Martija de Jauregi emaginaz hizketan. Amaitzeko, sasoi honetan ezinbestekoak diren arnasbideetarako infusioak gomendatu di...
Beranduegi 4x06: Naziek ere samurtasuna behar dute 17.11.2023 1:07:52
Komunikazio ez bortitza praktikatzen saiatu gara gaurko saioan. Bide horretan, Jon Maiari eskaini dizkiogu lehen minutuak, Bilboko oldarraldiari beste apur bat, ETAri zeharkako aipamenak egin dizkiogu, nazi batekin izandako elkarrizketa kontatu du Axik eta ezker abertzaleari defentsa sutsua egin dio Kevinek. Eta nola ez, samurtasuna praktikatzen ibili dela ere kontatu digu.
Podcasts similaires
Replaio n'est pas éditeur de podcasts ; les noms des émissions, les visuels et l'audio appartiennent à leurs auteurs et sont diffusés via des flux RSS publics