EITB Radio Televisión Pública Vasca

Teknologia/ IKT-ak

Teknologiari eta IKTei buruzko podcasta.

No dejes de visitar la web del podcast y apoyar a su creador: www.eitb.eus

Autor

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Categoría

Society

Web del podcast

www.eitb.eus

Último episodio

16 de oct. de 2024

¿Dónde escuchar?

Podcasts en la app Replaio Radio Muy pronto

Los podcasts llegarán muy pronto a la app. Instálala ahora y sé el primero en descubrir una forma totalmente nueva de vivir los podcasts

Descárgala en Google Play Instálala gratis Android casi 10 M de descargas · valoración de 4,8 iOS muy pronto

Episodios

#11.- atala: Zer dago gure Iphonean? 03.04.2024

Ariketa zaila egin dute Cookie eta Kafearen atal honetan Asier Errasti eta Sara Lanzek. Arroparik ez dute kendu, baian biluztu egin dira beren sakelakoetan instalatuta dituzten aplikazioen berri emanez. Bilatzaile zenbaiten bidez erabili daitezkeen apiikazio bereziak, adimen artifiziala baliatuz egin litezken "free tourrak" , itzultzaile neuronalaren aukerak edo eta yoga klaseak eta osasuna kudeat...

#04.- Ziberkontrola 01.04.2024

Ziberkontrola, generoari lotuta egoten da nagusiki eta gizonak emakumezkoaren kontra erabiltzen duen beste indarkeria mota bat da gure gizartean. Eskuko telefonoa edota sarean emakumeak egiten duen nabigazioa edo sare solzialetan egiten duen erabilera kontrolpean jarriz egiten da eta bere ohiturak jazarriz. Adibidez, geolokalizazioa etengabe agerian izateko esigentzia da moduetako bat eta gizartea...

#03.- Groominga 24.03.2024

Pertsona heldu batek, gazte plantak egin eta nerabe edo haurrekin harremanetan jartzeko ahalegina egitea da Groomina. Konfidantza hori landuta, adingabearekin harremana sortu eta honen kontrol emozionala lortzen denean xantaiaren bidetik helburu sexualak lortzeko. Helburua, sexu-abusu fisikoa, Sexu-esplotazioa edo haurren prostituzioa izan liteke edo eta sarearen bidez sexu konnotazioa duten irudi...

#10.- atala: Musika eta teknologia 20.03.2024

Teknologiaren ondorioz musikaren industria nola eraldatu den aztertu dute Asier Errasti eta Sara Lanzek Cookie eta kafearen 10. atalean. Universal Music Group-ek TikTok-ekin izan dituen liskarretatik hasita, Europar Batasunak Applel-i ipini dion 2.000 milioi dolarreko isuneraino. Cookie eta Kafea podcasta, ULU Mediak ekoizten du EITB podkasterako. 

#02.- Ziberbullyinga 17.03.2024

Ziberjazarpena edo Ziberbullyinga adingabeen artean gauzatzen den jazarpen mota da. Bitarteko digitalak erabiltzen dira jazarpena egiteko, nahita, behin eta berriro. Jazarpen mota hau ez da aurrez aurrekoa, ez da fisikoa, baina horrek ez du esan nahi eragiten dituen kalte eta ondorioak larriak ez direnik. Izan ere, jazarleak aurrez aurre egitera ausartuko ez liratekeen oldarkortasuna baliatzen dut...

#09.- atala: Sare sozialen gida 13.03.2024

Herritarren artean erabilienak diren sare sozialen inguruko gida osatu dute Asier Errasti eta Sara Lanzek atal honetan. Era sinple eta errazean, sarean dauden plataforma guzti hauen argi eta ilunak hobeto ezagutu ditzazun. Gidoia eta aurkezpena: Asier Errasti eta Sara Lanz Zuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alai Ormazabal Cookie eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkast...

#01.- Sextinga 10.03.2024

Sextina, eskuko telefonoa edo kamera duen beste gailu baten bidez, sexu konotazioa duten eta norberak sortu dituen argazki edo bideoak elkar banatzea da. Praktika horrek ordea, arriskua du, izan ere irudi horiek saretuta berauen kontrola galtzen da eta beste norbaitek eragin kaltegarria sortzeko helburuz erabil ditzake, adibidez erabiltzaile askori zabalduz. Izan ere, edukia modu intimoan erabiltz...

#08.- atala: Emakumea eta teknologia 06.03.2024

Cookie eta Kafearen atal honetan, emakumeak digitalizazioaren aroan pairatzen duen tratua aztertu dugu; genero-arrakalatik hasita, sarean bizi duen jazarpeneraino. Gaurko eta etorkizuneko erronkez aritu gara. Industria teknologikoa feminista bilakatzea, borondate kontua delako. Gidoia: Asier Errasti eta Sara Lanz Zuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alai Ormazabal Cookie eta...

#07.- atala: Zertan bilakatu da Elon Musken Twitter? 28.02.2024

Ia urte eta erdi igaro da Elon Musk magnate teknologikoak Twitter plataforma erosi zuenetik. Eta denbora honetan izena aldatzeaz gain (X) egin dituen aldaketa guztiez aritu gara Cookie eta Kafearen zazpigarren atalean solasean. Gidoia: Asier Errasti eta Sara LanzZuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alaia Ormazabal Cookie eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako

#06.- atala: Zenbat kutsatzen duzu sarean nabigatzean? 21.02.2024

Cookie eta Kafearen atal honetan, gure jarduera digitalak ingurumenean duen inpaktu zuzena aztertu dugu; Internetaren eguneroko erabileratik hasita, telefono mugikorrak erosi eta baztertzeraino. Gizartearen teknologizazio eta digitalizazioak, klima-aldaketan eta ingurumenaren degradazioan zein paper jokatzen duen aztertu dugu. Gidoia: Asier Errasti eta Sara LanzZuzendaritza: Oier Aranzabal Muntake...

#05.- Zibermaitasuna 14.02.2024

Maitasuna bilatzeko modua ez ezik, maitasuna sentitzeko era ere aldatu da egun, besteak beste, sarearen eta hainbat plataformen ondorioz. Eta hain zuzen, afera hori dugu aztergai Cookie eta Kafearen 5.atalean; Tinder eta Grindr bezalako aplikazioek eman eta kentzen digutenetik hasita, adimen artifizialez maitemintzearen fenomenoraino. Gidoia: Asier Errasti eta Sara LanzZuzendaritza: Oier Aranzabal...

#04.- Konputazio espaziala: Apple Vision Pro 07.02.2024

Astebete ere ez da igaro erraldoi kaliforniarrak, teknologia eta gure bizitza eraldatzeko asmoz, Apple Vision Pro gailua kaleratu zuenetik. Eta mundu osoko komunikabideetan errealitate mistoko betaurreko berri hauek albiste izan direnez, guk ezin genion entzungor egin fenomenoari. Gailua interesgarria delako, baina hare interesgarriagoa sortu duten kontzeptua: konputazio espaziala. Gidoia: Asier E...

#03.- Eta teknologiak huts egingo balu? 31.01.2024

Bat-batean teknologiak huts egingo balu, gai izango ginateke gizarte bezala gertakari honi aurre egiteko? Zineman, literaturan, eta artean orokorrean, geroz eta gehiago lantzen ari den gaia da honakoa. Baina, zer du honek distopiatik eta zer errealetik? Beldurtzeko moduko atala egin dugu Cookie eta Kafearen hirugarrena. Garratza benetan. Gidoia: Asier Errasti eta Sara LanzZuzendaritza: Oier Aranza...

#02.- Menderatuko al gaitu adimen artifizialak? 24.01.2024

Noraino iritsiko da adimen artifiziala? Ba al du honen gaitasunak mugarik? Gure lanpostuak arriskuan ote daude? Zein izango da gizakiaren papera etorkizun hurbilean? Beldurra da nagusi artista, sortzaile eta herritarron artean, adimen artifiziala aipatzen den aldi oro. Baina, dena ez da mikatza, kontu honek ere baduelako gozotik. Gidoia: Asier Errasti eta Sara Lanz Zuzendaritza: Oier Aranzabal Mun...

#01-.Cookieak onartzen dituzu? 17.01.2024

Sarean gehien egiten dizuten galdera izango da seguruenera. Cookieak onartzen dituzu? Baina zein da berauek onartzearen ordaina. Zer dute gozotik eta zer mikatzetik? Pribatutasunaz eta sareaz hitz egin dugu Cookie eta Kafea podcastaren lehen atalean. Sarean bizi garen eta sareak bizi gaituen mundu honetako gozo eta gaziak errepasatuko dituen podcasta da Cookie eta Kafea. Bertan, teknologia, intern...

#00.- Cookie eta Kafea 14.01.2024

Internetik gabeko bizitzarik ez dago XXI. mendean. Nola nahi, askotan informazioa falta dugu sareak dakarrenak dituen ondorioak jakiteko.  Cookie eta Kafea podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta gadget berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek Urtarrilaren 18tik aurrera. Teknologia, Pedagogia eta umorea astero izango d...

Supermerkatuetan inteligentzia artifiziala 28.05.2022

Supermerkatuetan, erosleen keinuak eta abiadura aztertuz, lapurrak atzemateko gai da inteligentzia artifiziala? Ondoren, zaintzaileari pasatzen diote abisua. Nola egiten du lan inteligentzia artifizialak supermerkatuetan?

Kriptotxanponak: Zeintzuk dira aholkuak? 21.05.2022

Luistxo Fernandez, eta Gorka Julio kriptotxanponen inguruan mintzatu dira, eta hainbat aholku aipatu dituzte. Igor Susaeta eibartarrak, bestalde, kriptotxanponen inguruko ikastaroak ematen ditu.

Zertarako erabiltzen da Whatsappa? 14.05.2022

Gero eta gehiago erabiltzen da Whatsapp aplikazioa. Kalera atera gara eta jendeari galdetu diogu zenbat taldetan ote dagoen. Gehienez, Whatsapp talde batean 256 partaide egon daitezke. Telegramen, berriz, muga askoz handiagoa da. Egoitz Gonzalezek azaldu du zergatik kopuru hori. Libe Mimenzak ere parte hartu du solasaldian.

Hitzaldi bat powerpoint-arekin prestatzeko aholkuak 07.05.2022

Hitzaldi bat eman behar badugu eta powerpoint-a prestatzen badugu, zein aholku izan behar dira kontuan? Esaterako, norberaren ordenagailua eramatea komeni da, ezustekorik ez dadin egon. Joxe Rojasek eta Maite Goñik aholkuak eman dituzte.

Gmail zerbitzuak 18 urte bete ditu 02.04.2022

Hotmail-i aurre egiteko jaio zen Gmail, eta 18 urte bete ditu. Egoitz Gonzalez eta Libe Mimenzarekin Gmail eta Hotmail aztergai.

Zer egin gardentasuna hobesteko instagram eta Twitterren? 27.03.2022

Hasieran kronologikoki aurkezten ziren mezuak bi sare sozial horietan, Instagram eta Twitterren baina ondoren, algoritmoak nabarmendu nahi zituenak hartu zuten lehentasuna. Jendea horren aurka azaldu dela eta, orain bi aukera ematen dute: azken txioak ikusi ala algoritmoek agintzen dutena. Maite Goñik kontatu du nola egin aukeraketa bat edo beste; Joxe Rojas-en ustez, muturreko mezuak ikusten ditu...

Zer da Runet? Burujabetza teknologikoa 12.03.2022

ZER DA RUNET? ERRUSIA 2019AN HASI ZEN RUNET SAREA PRESTATZEN, INTERNETEN KONEKTATUTA JARRAITZEKO SARE PROPIOA LITZATEKEENA. BURUJABETZA TEKNOLOGIKOAZ EGOITZ GONZALEZ ETA LIBE MIMENZA ADITUEKIN.

Zertarako erabili Signal, Telegram beharrean? 26.02.2022

Gorka Julio adituaren esanetan, segurtasuna bermatu nahi den kasuetan, hobe da Signal aplikazioa erabiltzea Telegram beharrean. Julioaren arabera, seguruagoa da mezuak enkripatatuta doazelako.

Euskal Encodings egitasmoa Youtuben, gazteak erakartzeko 19.02.2022

Euskal Encodings egitasmoak kanal bat sortu du Youtuben. Egunean, hamabost bideo jartzen hasi dira, gazteek euskaraz egindako marrazki bizidunak youtube kanalean ikus ditzaten. Txirrita-ren 51 atalak eta Lazkao txiki-ren 104 atalak. 2021eko Argia saria jaso du gainera ekimen honek. Libe Mimenzak azaldu du zergatik egitasmo hori, eta zein garrantzia duen. Egoitz Gonzalezi ere interesgarria iruditu...

Escucha el podcast Teknologia/ IKT-ak en Replaio

Radio y podcasts en una sola app - gratis y sin registro. Instálala hoy y no te pierdas el estreno

Descárgala en Google Play

Replaio no es editor de podcasts; los nombres de los programas, las portadas y el audio pertenecen a sus autores y se distribuyen a través de canales RSS públicos