EITB Radio Televisión Pública Vasca

Erantzuteko modu bat

Alaia Martin eta Peru Magdalena dira. Irudimena, umorea eta hizkuntzarekin jolas egiteko gaitasuna baliatu dituzte absurdoak diruditen galderei erantzuteko. Bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria, irribarrea galdu gabe. Euskadi Irratiko Faktoria saioko edukia. EITB Mediak GUAU gure audioa plataformaren bidez eskaintzen dizu.

Husk at besøge podcastens hjemmeside og støtte skaberen: guau.eus

Forfatter

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Kategori

Society

Podcastens hjemmeside

guau.eus

Seneste episode

15. okt. 2026

Hvor kan du lytte?

Podcasts i appen Replaio Radio Kommer snart

Podcasts kommer snart til appen. Installer nu, og vær den første til at se en helt ny tilgang til podcasts

Hent den på Google Play Installer gratis Android næsten 10 mio. downloads · 4,8 i bedømmelse iOS snart

Episoder

Etxeko zein objektuk ezagutzen zaitu hobekien? 15.10.2026

Etxeko eskailerak, zapaten altzaria, ispilua, sukaldeko labea, lapikoak, irratia, dutxa, gonbidatuen gela, gau mahaia, burkoa, izarak, telebista, sofa... Denek dakite zerbait gutaz. Iñigo Satrustegik hitzekin jolas eginez erantzuten ditu galdera bitxiak.

Zenbat lagunen aurpegiak ikusten ditugu egunero? 08.10.2026

Wislawa Szymborska poeta eta nobel saridunaren hitzak ekarri dizkigu Iñigo Satrustegik, atal honetara. Eta egunero gurutzatzen ditugun pertsonen aurpegiak aipatu dizkigu: ikusi, ezagutu eta gogoratzen ditugunak eta ikusezin zaizkigunak. Benetako istorioak eta irudikatzen ditugunak.

Noiztik ote dago musuzapi hau patrikan? 01.10.2026

Iñigo Satrustegik hitzekin eta irudimenarekin jolas egiten du galdera bitxiak erantzuteko. Uda luzeak, bero boladak, neguko katarroak aipatu dizkigu atal honetan eta neguko txamarren poltsikoetan topatzen ditugun altxorrak.

Noiz hasten da ilara bat ilara izaten? 24.09.2026

Iñigo Satrustegik gogoeta egitera gonbidatzen gaitu, hitzekin jolas eginez. Zain egoteaz, pazientziaz, zutik eta lerroan ilara egiteaz, ilara digitalez, ilaran albokoekin harremantzeaz aritu zaigu honokoan eta Iruñeko Beatriz etxeko garrotikoak ere aipatu dizkigu. Faktoria saioko edukia.

Nor eseri da nire aurretik treneko eserleku honetan? 17.09.2026

Trenera garamatza Iñigo Satrustegik; trenez bidaiatzera: paisaiak, bidaiariak, irudikatutako istorioak eta aulki jokoa, gainezka dagoen bagoi batean.

Non demontre dago orri markatzailea? 10.09.2026

Iñigo Satrustegik absurdoak diruditen galderak erantzuten dizkigu Faktorian, irudimenez eta hitzekin jolas eginez, irribarrea ahoan. Azkena jarri genuen lekutik ihes egin duen orri markatzailearen bila abiatu da gaur.

Zein da jogurt baten benetako iraungitze data? 03.09.2026

Hitzekin jolas eginez eta irudimena astinduta, absurdoak diruditen galderak erantzuten dizkigu Iñigo Satrustegik, itzultzaile eta editoreak. Hozkailuetan eta supermerkatuko korridoreetan barrena eraman gaitu, yogurten iraungitze dataren misterioa argitzeko.

7. Nork askatzen du euri urez zipriztintzen gaituen baldosa hori? 17.06.2026

Peru Magdalenak "datorrenaren ospakizuna" egitera gonbidatzen gaitu. Ez baita hainbeste zer gertatzen zaizun, baizik eta gertatzen zaizunarekin zer egiten duzun. Umorez eta irudimenez betetako kontakizuna, izenburuko galderatik abiatuta. Euskadi Irratiko Faktoria saioaren edukia, Guau plataforman argitaratua.

6. Zer gertatzen da parentesi bat ixten ez denean? 10.06.2026

Peru Magdalenaren kontakizuna, irudimenez, umorez eta metaforez betea. Ez galdu, hondamendi eramangarria zer den jakin nahi baduzu, irribarrea galdu gabe. Euskadi Irrratiko Faktoria saioaren edukia, Guau plataforman argitaratua.

5. Zergatik dauka ekainak ostiral usaina? 03.06.2026

Peru Magdalenak istorioak proposatzen dizkigu galderak erantzuteko. Honokoan, ostirala eta ekaina alderatu ditu eta usaina zer den aletzen saiatu da. Euskadi Irratiko Faktoria saioaren edukia, Guau plataforman argitaratua.

4. Zorionak zuri, nork abestu zuen lehen aldiz? 27.05.2026

Peru Magdalenak istorioak kontatzen dizkigu, hizkuntzarekin eta hitzekin jolas eginez. Zoriona, memoria, erromatarren garaiko augurrak, txoriak, Merlin aplikazioa aipatzen ditu, besteak beste, kontakizun honetan. Euskadi Irratiko Faktoria saioko edukia, Guau plataforman argitaratua

3. Zer da hotzikara bat? 26.05.2026

Peru Magdalenak hitzekin eta hizkuntzarekin jolas egiten du galdera erantzutearen aitzakian. Umorea, irudimena, poesia eta ezustekoak. Kontakizunean aipatzen ditu: Bertizko Jauregia, Albert Hoffman eta bere bizikleta, Batman, Shrek, Kafka, Maurizia, Anari eta Putin, besteak beste. Euskadi Irratiko Faktoria saioko edukia, Guau plataforman argitaratua.

2. Arrainek urik edaten al dute? 26.05.2026

Irudimenez eta umorez osatutako kontakizuna, Peru Magdalenaren eskutik. Munduari eta gizarteari buruzko gogoeta jostaria, erreferentziaz josita: Danele Sarriugarte, David Foster Wallace, Bruce Lee, Pello Salaberria aipatzen ditu, besteak beste. Euskadi Irratiko Faktoria saioko edukia, Guau plataforman argitaratua.

1. Nora doaz euliak neguan? 22.05.2026

Peru Magdalenak irudimenezko istorioak kontatzen dizkigu, galderen aitzakian; umorez eta erreferentzia ezagunez betetako kontakizunak: Fidel Castro, Bob Dylan eta Mikel Laboa ageri dira hemen; zientzia, kuantika, euskara, Azpeitiko hizkera eta Lekunberri ere aipatzen ditu. Euskadi Irratiko Faktoria saioko edukia, Guau plataforman argitaratua.

Galdera inozoak zergatik erantzuten dituzu? 11.03.2026
Non egon dira riñonerak urte hauetan guztietan? 05.03.2026

Nerabe garaiaren errepasoa egin du Alaia Martinek, riñoneren aitzakian. Pipak, txikleak, boomerrak, manifak, korrika ihes egitea, kartzela, torturatuak, izua aipatzen ditu. Bada ez badako gutxirekin moldatzea, maitemintzea, militatzea, politizazioa. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu, galdera bitxi batetik abiatuta. Asteroko tartea da, Faktoria magazi...

Zer da, berez, zotina? 26.02.2026

Zotina kalkulu txar bat da. Hala hasten du Alaia Martinek bere gogoeta. Oiartzunen "txukuna" esaten diote zotinari. Barrea, algara, gordetzen duguna, pilatzen zaiguna, duintasuna, etena, diafragma aipatzen ditu. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu, galdera bitxi batetik abiatuta. Asteroko tartea da, Faktoria magazinean.

Porrotxek ba ote du sudurrik sudur gorriaren azpian? 19.02.2026

Pirritx, Porrotx eta Marimototsi esker ona adierazi die Alaiak, "Minutu bat goizero" kantua baliatuta. Tarte honetan aipatu ditu: jakinmina, ume izatea, bizitzako gauza onez jabetzea, esker ona, miresmena, maitasuna eta inor ez jainkotzea. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu, galdera bitxi batetik abiatuta. Asteroko tartea da, Faktoria magazinean.

Non dago hozkailuko limoi erdiaren beste erdia? 12.02.2026

Limoiak, limak eta laranjak aipatzen ditu. Bikote harremanak, garen bezalakoak azaltzearen zailtasuna, pertsonon alde iluna; tekila, gintonika, radlerra, limoi-ura ere aipatzen ditu. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu, galdera bitxi batetik abiatuta. Asteroko tartea da, Faktoria magazinean.

Zergatik kutsatzen da aharrausia? 05.02.2026

Alaiak tarte honetan aipatzen ditu: lehoiak, lasaitasuna, enpatia, askatasuna, asperdura, logalea, oxigenoa, begirada, elkar begiratzea, desioak, bizitzaren luze-laburra, zinema, maitasuna, gorputza, ametsak, Miki irudimenezko lagunarekin hizketan ari dela. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu, galdera bitxi batetik abiatuta. Asteroko tartea da, Faktori...

Zergatik daude 2 Getaria? 29.01.2026

Gipuzkoako eta Lapurdiko izen bereko Getaria herrien aitzakian, aipatzen ditu oroitzapenak, denboraren iragana, gazte izatea, barreterapia, nostalgia, iragana eta etorkizuna. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu, galdera bitxi batetik abiatuta. Asteroko tartea da, Faktoria magazinean.

Nora joatean dira euliak neguan? 23.01.2026
Nora doaz bareak ateri denean? 16.01.2026

Bare, lasai egoteaz eta baretasunak besteengan duen eraginaz ari da. Nazka, partxisa, bizitzako akatsak, bidean geratzen jakitea, umorea aipatzen ditu Alaia Martinek Mart izeneko irudimenezko lagunarekin elkarrizketan ari den bitartean. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu, galdera bitxi batetik abiatuta. Asteroko tartea da, Faktoria magazinean.

Zer egin dezakegu zopa beroa azkarrago hartzeko? 16.01.2026

Misoa, Japonia, Tokio, Kioto, mendiko aterpetxeak, dolua, gaua, haurrak, lagun taldeak, astegun buruzuriak, egunerokotasuna. Zopa eta zopa hartzeko testuinguruak aipatzen ditu Alaia Martinek Andres irudimenezko lagunarekin hizketan ari den bitartean. Hozkailua eta itxaroten jakitea ere aipatzen ditu. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu, galdera bitxi b...

Urik edaten al dute arrainek? 11.12.2025

Inguruak nola baldintzatzen gaituen jabetzeaz, bustitzeaz, eman eta hartzeaz, norberaren eta besteen egarriaz ari da tarte hau. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu. Asteroko tartea da, Faktoria magazinean.

Lyt til podcasten Erantzuteko modu bat i Replaio

Radio og podcasts i én app - gratis og uden tilmelding. Installer i dag, og gå ikke glip af lanceringen

Hent den på Google Play

Replaio er ikke podcastudgiver; programmernes navne, coverbilleder og lyd tilhører deres ophavsmænd og distribueres via offentlige RSS-feeds.