Bilbo Hiria irratia

Bilboko irrati euskalduna, hiritarra, irekia, euskaraz bizi den euskal hiria. Basque-speaking community radio station from Bilbao

Husk at besøge podcastens hjemmeside og støtte skaberen: www.bilbohiria.eus

Kategori

Government

Podcastens hjemmeside

www.bilbohiria.eus

Seneste episode

17. okt. 2026

Hvor kan du lytte?

Podcasts i appen Replaio Radio Kommer snart

Podcasts kommer snart til appen. Installer nu, og vær den første til at se en helt ny tilgang til podcasts

Hent den på Google Play Installer gratis Android næsten 10 mio. downloads · 4,8 i bedømmelse iOS snart

Episoder

BEHIALAKO EGUN BATEZ: Jose Ariztimuño “Aitzol” hil zuten 17.10.2026

Gaurkoa bezalako egun batez, Jose Ariztimuño Olaso, Aitzol, euskal idazle, kazetari eta elizgizon abertzale eta euskaltzalea fusilatu zuten frankistek  Hernaniko hilerrian. Tolosan sortu zen Aitzol,  1896ko martxoaren 18an. 1922an Gasteizen apaiztu zen. 1930an Euskaltzaleak elkarteko zuzendaria izan zen. Urte berean Donostian sortu zen El Día egunkarian berebiziko garrantzia izan zuen […] Th...

SOINUGELA: Zaldiak eta “horses” herri kantuetan (I) #ThemeTime saioa 16.10.2026

Zaldia ugaztun ungulatua da (Equus ferus caballus), egun bizirik diren Equus generoko 10 espezieetako bat. Tamaina handiko hatz bakarreko (zaldi-kaskoak) belarjalea da, eta  zurda luzez ornitutako lepo luzea du, Wikipediaren definizioaren arabera. Korrika egiteko egokituta daude, eta horrek harrapariengandik azkar ihes egitea ahalbidetzen die, eta, gainera, orekaren zentzu ona dute, […] The...

LIBURUEN MINTZOA: Ruben Sanchezekin “Mundu guztiak” liburuaz berbetan 16.10.2026

Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak Mikel Antza idazlearekiko lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa. Literatur irratsaio honen aldi berri honetako bigarren saioko gonbidatua Ruben Sanchez Bakaikoa idazlea izan da, Mundu guztiak zientzia-fikzioko narrazio bildumarekin gerturatu da saiora. Horrezaz gain, Igor Idoeta Markina-Xe...

Ane Zubeldia idazlea ARGIA astekarian 15.10.2026

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azalea Ane Zubeldia idazlea agertzen da, berari eginiko elkarrizketa komentatu dugu. Datorren udan ez gara hemen biziko ipuin-liburua eta sorkuntzaz duen ikuspegia azaltzen ditu elkarrizketan. Gai nagusia klima aldaketak basabizitzan dituen ondorio larriak azaltzen ditu. Bero boladek, lehorteek eta urtaroen aldaketek animalien [&#...

Bilboren memoria eta Arriagaren musika, aterki baten azpian 14.10.2026

Aterki bat, Bilboko euria eta musikak pizten dituen oroitzapenak. Horiek dira Arriagaren Aterkia ikuskizunaren abiapuntua. Arriaga Antzokiak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean sortutako kontzertu eszenaratu honek Juan Crisóstomo de Arriagaren musika-ondarea eta Bilboren memoria uztartzen ditu, haurtzarotik zahartzarora doan bidaia poetiko batean. Arriaga antzokiak eta Bilboko Koral Elkarteak...

BEHIALAKO EGUN BATEZ: Gabriel Aresti jaio zen 14.10.2026

Gaurkoa bezalako egun batez sortu zen Bilbon Gabriel Aresti Segurola. Frankismoaren hasierako urteetan hazi zen, beraz, Bilbo garaitu eta zapalduan. Gurasoak baserritar jatorriko “euskaldun galduak” zituen eta 12 urterekin hasi zen euskalduntzen, era autodidaktan: “Egondu nintzen ordu luzeak euskal liburuen ganean, izaera berbakintzea geureak estudietan”. Euskara egoera zailean ikasi z...

NORBAIT HIL DA HEMEN: 58 13.10.2026

Arratoi pinpirin bat sartu zaigu gelan. Lasai hasiko ginela esan ostean, i.rat.i agertu da pentsatuta geneukana apurtzera. Gertuan duguna kontuan hartzeko dei batekin batera, musika anitza gomendatu digu saio honetan. Amata klubari buruz ere hitz egin digu, eta Sanfranen ikusi ahal izango ditugu berriro, Sarean gunean. Animatu buruan bueltaka duzun […] The post NORBAIT HIL DA HEMEN: 58 first...

Arriagako kanpaldiak aurrera jarraitzen du 13.10.2026

Etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzeko, hainbat lagun kanpaldia egiten ari dira Bilboko Arriaga plazan, etxebizitzaren arazoari irtenbidea eman arte amore emateko asmorik gabe. Egunek aurrera egin ahala, gero eta pertsona gehiago batu dira ekimenera. Kanpaldiaren bidez, etxebizitza eskuratzeko dauden zailtasunak salatu eta erakunde publikoei neurri zehatzak hartzeko eskatu nahi diete....

PIPERPOLIS: Olaia Intziarterekin berbetan 13.10.2026

Bilbo hiria irratiko kultur artefaktua irekiko dugu, gaur bertan Olaia Intziarteren bisita izan dugu Gabriel Aresti euskaltegiko kultur ekarpenetan eta harekin izandako saolaldiaren tartetxo batzuk entzuteko aukera izango dugu jarrain. Olaia Inziarte (Oronoz, Nafarroa) hogeita zazpi urteko abeslari eta kantugile nafarra da. Bakarkako ibilbideari hasiera eman zion Lehengo Lepotikan Burua […]...

BEHIALAKO EGUN BATEZ: Kristobal Kolon eta hispanitatea 12.10.2026

Gaurkoa lako egun batez, 1492ko urriaren 12an lehorreratu zen Karibeko Guanahani irlatxoan Cristobal Kolon buru zuen espainiar espedizioa. Rodrigo de Trianak emana zuen, gauerdia pasatu berritan, Lurra ikusi zuelako aldarria (baina Gerora Kolonek berak eraman zuen erregeek iragarritako ordainsaria, bezperan argi batzuk ikusi zituela argudiatuta). Eguna argitzerako Guanahani irlara heldu […]...

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Txangoa hondartzara 10.10.2026

Goroldio,ustekabean, txangoan joan da…hondartzara! Zelako sortea berea itsasoan plisti plasta egitea maite duelako. Kizkur eta Txipi inbidiaz Hondartzarekin amesten hasi dira. https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/261010_gaurezdagoeskolarik_goroldio_txango_batean_5.mp3 Deskargatu hemen. The post GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Txangoa hondartzara first appeared on Bilbo Hiria irratia .

SOINUGELA: The Tubs cymrutarrak, jangle-pop errege berriak 09.10.2026

Cardiffen sortutako taldea dugu The Tubs, Owen Williams abeslari eta gitarra jolea eta George Nicholls gitarra jolea buruak izanik. Hurrenez hurren, 2023 eta 2024an lehenengo bi bildumak egin zituzten eta aurten, Hard Life argitaratuta, jangle-pop estiloaren goia jo dute. Nicholls ez dago jada taldean, baina Dan Lucasek bete du. Chris […] The post SOINUGELA: The Tubs cymrutarrak, jangle-pop...

LIBURUEN MINTZOA: Maite Aizpuruarekin solasean “Herrenaren promesa” antzerki liburuaz 09.10.2026

Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa. Irratsaio hau urte luzetan Bizkaia Irratian Irakurrieran izenarekin egindakoaren jarraipena da. Irratsaioa zuzenean entzun daiteke Antxeta Irratian asteazkenetan arratsaldeko zortzietan eta Bilbo Hiria Irratia eta Naiz Irratian ostegunetan gaueko bede...

Justizia Anderrentzat ARGIA astekarian 08.10.2026

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Larunbatean Santurtzin Justizia Anderrentzat ozen ohikatu zen eta hori ekarri dute azalera. Gedarrek egindako elkarrizketa ekarri dute aldizkarira, Anderren aita eta abokatuarekin eginiko elkarrizketa ekarri dute. Santurtziko udaltzainen esku-hartze bortitzaren ostean hil zen Anderren aita Fernando Saenz eta kasua lantzen ari den...

Danon plaza lehiarik gabeko bertsolari gazteen plaza 08.10.2026

Danon plaza, bertsolari gazteen plazaratzea sustatzea helburu duen bertso-zirkuitua da. BBK-k antolatuta eta Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eta Bizkaiko Ikastolen Elkartearen laguntzarekin, zortzi saio egingo dira urriko asteetan zehar Bizkaiko hainbat herritan. Lehiarik gabeko formatu honetan, 18 urtera arteko eta 18-25 urte bitarteko bertsolari gazteek Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finaliste...

BEHIALAKO EGUN BATEZ: Bitoriano Gandiaga jaio zen 08.10.2026

Mendatan jaio zen Bitoriano Gandiaga Artetxe fraide eta poeta euskalduna, Orbelaun baserrian, 1928ko urriaren 8an. Hamahiru urte zituela Arantzazura joan zen fraidetarako eta apaiz-ikasketak egitera. Arantzazun eta Foruan ikasi zituen Humanitateak. Zarautzen zuen zuen nobizio-urtea (1947-1948). Erriberrin egin zituen Filosofiako ikasketak (1948-1951) eta Arantzazun Teologiakoak (1951-1955). Apaizt...

Hiribil gunea euskalgintza elkartu eta harremanak sendotzeko espazio berria 07.10.2026

Hiribil gunea ezagutu dugu, ostegunean irekiko ditu ateak Donebikendi kalean kokatuta dago. Zenbatr gara elkartearen ekimenez sortutako espazioa da. Euskalgintzarentzat erreferentziazko espazioa izan nahi du. Erdigunean euskalgintzako eragile ezberdinak lan egiteko tokia, eta harremanak sendotu eta ekosisteman eragiteko helburua du. Liher Barrantes eta Markel Sanchez batu dira gurera. https://bilb...

PIPERPOLIS: Bad jaialdian Dejaburen “Itzulera” eta Metrokuadrokaren “Bi baso bat ur” 07.10.2026

Antzerki eta dantzarekin lotutako hitzordurik berrienak Bilboko hainbat gunetan izango dira, hala nola La Fundición, Harrobia Eskena, Bilborock eta Campos Antzokiko Kupula Aretoan. Aurten, gainera, Dantzerti, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako Eskola, Dantza, Arte Dramatiko, Hezkuntza eta Ikerketa Topaketen egoitza izango da, EDADEI6 Euskal Herriko [&#82...

Amorantek Ez dot amaitu lana aurkeztu digu 06.10.2026

Gaur gurean Iban Urizar dugu, Amorante bezala ezaguna. Musikaria, sortzailea eta, azken urteotan, euskal herri musikaren sustraiak gaur egungo soinuekin nahasten dituen sortzailea. Eta gaur badu zer aurkeztu, disko berriarekin dator, izan ere, ostegunean Bilboko Kafe Antzokian izango da, Ez Dot Amaitu bere laugarren disko luzea zuzenean aurkezten. Diskoak zortzi […] The post Amorantek Ez dot...

NORBAIT HIL DA HEMEN: 57 06.10.2026

Aspaldiko kuadrila,  Ez geunden hilda, parrandan ezta ere. Hilabete korapilatsu hauen ostean, irratsaioa berpizten hasiko gara, pixkanaka. Erritmo lasaiagoa dator, kanta triste eta ez hain tristeekin lagundu dugu gaurko eguna. Bertsio akustiko batzuk, kutxan gordeta genituen artista batzuen ernaberritzea eta atera berri den proiekturen baten azalpenak entzun ahalko dituzue klik […] The post...

Ana Goitiak Katana mologoa azkenekoz eskiniko du Campos Eliseos antzokian 05.10.2026

Ostegunean urriak 8 Ana Goitia Bilbon eskainiko du bere monologoa Katana, Campos Eliseos antzokian izango da. Azken emanaldia izango da, Horrela adierazi du Azken Katana izango da eta baita bereziena ere! Katanakin bizitako guztia ospatuko duela kontatu digu. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/261005_ana_goitia_katana.mp3 Deskargatu hemen. The post Ana Goitiak Katana mologoa azkenekoz esk...

25 urte bete ditu Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 05.10.2026

25 urte bete ditu Hizkuntz Eskubideen Behatokiak, eta urteurrena ospatzeko ekitaldia egin zuten atzo Iruñean. Mende laurden honetan euskaraz bizitzeko herritarrek dituzten oztopoak jaso eta salatu ditu Behatokiak, eta aurten ere argi mintzatu da: hizkuntza eskubideak ez dira oraindik behar bezala bermatzen, eta «aldaketa ausartak» behar dira egoera iraultzeko. Agurne […] The post 25 urte bet...

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Goroldio gaixorik dago 03.10.2026

Goroldio gaixorik dagoenez Txipi eta Kizkur kezkatuta daude. Hamaika errezeta asmatzen ari dira bera hobeto sentitzeko baina ez dute ezertarako balio. Horregatik Txintxeta doktorearenera joatea gomendatu diote. https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/261003_gaurezdagoeskolarik_goroldio_gaixorik_dago_4.mp3 Deskargatu hemen. The post GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Goroldio gaixorik dago first...

SOINUGELA: Tom Waits eta Kathleen Brennan-en abestien oihartzuna 02.10.2026

“Kantuak egiten dituzunean, egiten duzu besteek abestu nahi izan ditzaketen ideiarekin” esan zuen Tom Waits-ek elkarrizketa batean. Tom eta Kathleen AEBetako kantari-kantautore maisuak dira, eta ehundaka bertsiogile izan dituzte, euren kantutegia eskuetan, bertsio klasikoak egiten dituzten hainbat kantari. Aurten argitaratutako Where the Willow and the Dogwood Grow bildumari erreparatu...

Bilboko meategien memoria, San Luis GUNEAn 02.10.2026

Bilboko meatzaritzaren historia ez da soilik meategietan edo industria-paisaian aurkitzen; gure auzoetako kaleetan, eraikinetan eta bertan bizi izan diren pertsonen memoria kolektiboan ere utzi du bere arrastoa.  Bertan erakusketa bat aurkituko dugu. Iragan hori ezagutu, berreskuratu eta belaunaldi berriei helarazteko asmoz sortu du Aldauri Fundazioak San Luis GUNEA, San Frantziskoko […] The...

Lyt til podcasten Bilbo Hiria irratia i Replaio

Radio og podcasts i én app - gratis og uden tilmelding. Installer i dag, og gå ikke glip af lanceringen

Hent den på Google Play

Replaio er ikke podcastudgiver; programmernes navne, coverbilleder og lyd tilhører deres ophavsmænd og distribueres via offentlige RSS-feeds.