uk

Euskadi Irratia (EITB)

BESTE 40 URTEAN

Society ES ↓ Епізодів: 54

Manu Etxezortuk gidatutako saioa. Euskadi Irratiaren 40. urteurrena aitzakiatzat hartuta, era guztietako protagonista eta gertakizunak errepasatuko ditu, gure gizarteak azken lau hamarkada hauetan izan duen eraldaketa aztertu eta hurrengo 40 urteei begira jartzeko.

Обов'язково відвідайте сайт подкасту та підтримайте його автора: www.eitb.eus

Автор

Euskadi Irratia (EITB)

Категорія

Society

Сайт подкасту

www.eitb.eus

Останній епізод

18 лип 2023

Де слухати?

Подкасти в застосунку Replaio Radio Уже незабаром

Подкасти незабаром з'являться в застосунку. Встановіть уже зараз і першими побачте зовсім новий погляд на подкасти

Завантажити з Google Play Встановіть безкоштовно Android майже 10 млн завантажень · рейтинг 4,8 iOS незабаром

Епізоди

Irratia eta antzerkia, oso hurbileko 18.07.2023

Donostiako Antzoki Zaharraren aurrean egin dugu hitzordua Arantzazu Fernandez Iglesiasekin. Bere doktore tesian, 1990-2010 urteen artean euskal antzerkian izandako garapena aztertu zuen, hain justu, “Ama begira zazu” eta “Errautsak” lanen artekoa. Iraganaren ondoan oraina, eta Gasteiz aldean sortzen ari den mugimendu interesgarria: Marina Suarezen lana, Tripak kolektiboa, Les Bobè bobé, Edurne Azk...

Eatar "earrak" 17.07.2023

Bizkaiko kostaldeko herri batean eman dugu goiza, Ean. Bilbon bizi da baina eatarra da Karmelo Landa eta berak egin du guretzat gidari lana. Udan hondartza eta atseden bila bisitari asko hartzen dituen herria da. 70reko hamarkadan zentral nuklearren kontra izandako mugimenduaren garaitik Eak energia garbien aldeko kontzientzia izan du. Herriko historiaz ihardun gara, eta gainera Karmelorekin lasai...

Bidean topatutako musikak 14.07.2023

Irratiari buruzko historien bila hara eta hona ibili gara denboraldian zehar, eta bidean doinu ugari topatu ditugu: Donostiako Musikenen Dvoraken hari laukote bat, Hazparnen Beethoven, Gasteizen Eneritz Furyaken kantuak, Eibarren Maite Arroitajauregi, Joseba Tapia Usurbilen, Satxa Soriazu pianojotzailea Lekunberrin eta Andoainen BAP taldearen oroitzapena. ...

Moilak eta Tortolika 13.07.2023

Zein lotura dute gauza horiek? Erantzuna Donostiako Itsas-museoan topatu dugu. “Moilak” izeneko erakusketa zabalik dute bertan, portuek historian zehar izan duten garrantzia ekonomiko eta teknikoa azaltzeko. Xabier Alberdi museoko zuzendariak erakutsi digu eta itsas-maketa baten aurrean geratu gara: XVIII.mendean Antonio Gaztañetak diseinatutako ontziaren maketa da. Jesus Mari Peronak egin zuen ma...

Mapan txintxetak jartzen 12.07.2023

Irratiarekin eta bizitzarekin lotutako historien bila denboraldian zehar toki asko ezagutzeko modua izan dugu. Gasteizen, Hala Bedi irratikoen tabernan sartu ginen, Aiztogile kalean. Hazparnen, aurreko mendera arte irekita izandako Ary oinetako fabrika zapaldu genuen; enpresa mintegi bat dago orain, eta bertan besteak beste, Radio Kulturak du egoitza. Handik Donostiara, Ondarretan zegoen espetxear...

Kafe-pop eta Kaki-rock 11.07.2023

Kaki Arkarazo musikari eta ekoizle ezaguna da. M-ak, Kortatu, Negu Gorriak eta beste hainbat talde daude bere ibilbidean. Gainera, duela lau hamarkada, Euskadi Irratiaren hastapenetan musika aurkezle izan zen. “Kafe-Pop” bazkalondoan eta “Kaki Rock” gauetan, Arkarazoren eskutik sortutako musika saioak. Lehenbizikoan, 80ko hamarkadako pop arrakastak biltzen zituen, eta aitzindari izan zen gazteei z...

Bermeoko irratilariak 10.07.2023

Bermeora joan gara Ramon Basaldua, kazetari eta esatariarekin hitz egitera. Bizkaia irratian aritzen da bera gaur egun, baina Euskadi irratian hasi zen Athleticen futbol partiden kontakizuna egiten. Gaztetxo zela, aitak arrantzara eraman zuen eta hura bezalako “unibertsitaterik” ez duela ezagutu dio. Irratilaria da Ramon, bermeotarra, eta herri honek lehengo urtera arte izan zuen irrati propioa, I...

Nori pasako dio lekukoa Maitek? 07.07.2023

Maite Larrazekin berriketan aritu gara, Donostiara bizitzera etorritako madrildarra. Euskaltegian irratia entzuteko gomendioa egin zioten eta horrela hasi zen irratia entzuten. Maitek Nerea Albisurengana bidali gaitu eta topaketak, irrati zaletasunaz gain gertutik ezagutzen duen Txernobilgo haurren mugimenduaz hitzegiteko aukera eman digu. Nereak bere ahizpa Olatzi pasa dio lekukoa, eta honek Aste...

Ezagutzen al duzu gure entzulerik? 06.07.2023

“Irrati-katea” osatu dugu gaurko atalean. Donostiako Mimiku loredendako Naroa Garciari eta Amalur Zabalegiri bixita egin diegu, irratiaren urteurreneko apaingarri bila, eta haiei elkarrizketa eginda galdera egin diegu: “Ezagutzen al duzue zuek bezala Euskadi Irratia entzuten duen norbait?”. Naroaren anaiarengana, Oraitz Garcia, gastronomian aditu den kazetariarengana bidali gaituzte. Eta Oraitzek...

Errenteria, Lesaka eta Shostakovich 05.07.2023

Errenteriako musika bandakoei bixita egin diegu, ostiral iluntzea da, bandak entsegua egiteko ordua. Bandaren presidentea agurtu dugu, Josu Mitxelena, aski ezaguna da Euskadi Irratiko entzuleentzat, uda partean jazz kritikari izaten delako. Mitxelenak oso gogoan du aitaren disko bilduma, eta besteak beste, Dimitri Shostakovichen diskoak. Konpositore errusiar honi buruzko argibide bila Errenteriati...

Xubanen leku kuttunak 04.07.2023

Euskadi Irratiko hainbat saiotan kolaboratzaile izandako Xuban Intxausti zinegile eta dokumentalgilearen eskutik ibilbidea egin dugu. Lasartearra da Xuban, umetan eta gazte denboran ordu asko eman zituen herriko Okendo plazan, eta oroitzapen horiek kontatu dizkigu. Zubietara joan gara gero, eta bertako eskola txikiak egiten duen lanaz ihardun zaigu. Eta bukatzeko Donostiako Santa Klara uhartea: ud...

Festa lehertu aurretik 03.07.2023

Iruñean sanferminetan zezenek egiten duten ibilbidea oinez egin dugu eta gidaririk onena izan dugu, urte luzez Euskadi Irratian entzierroaren kontakizuna egin zuen Iñaki Elorza. Korrikalariek paperezko egunkaria erosten dute oraindik ere entzierroan eskuan eramateko eta Santo Domingo kaleko Abarzuza dendako Marzelari erosten diote. Musika zuzenean jotzea berriz, La Pamplonesa bandaren ardura izate...

Ziraunari segika 29.06.2023

Gernikara musika talde gazte bat ezagutzera joan gara, "Ziraun" taldea. Asier Morales gitarra-jotzaileak esan digu izugarri gustuko dutela irratia eta musikaren zabalkunderako indar handia izaten jarraitzen duela komunikabide honek. Taldearen izenari erreparatuta, ziraunari buruzko argibide eske jo dugu Aranzadira, Iñaki Sanz Azkue herpetologoarengana, "sugea ez den" baina suge itxura duen narrast...

Aitona eta biloba irratiak lotuta 22.06.2023

Euskadi Irratiaren hastapeneko garaietan Xarlo Etxezaharreta futbol partida historikoen kontakizuna egiten aritu zen Iñaki Elorzarekin batera, tartean, 1984an Athleticek eta Realak San Mamesen jokatu zuten partida. Derbi hartan talde zurigorriak Liga eskuratu zuen, eta pozaren pozez zaleek San Mameseko hesiak gainditu eta zelaira egin zuten salto. Xarlo berdegunean zen irratiko mikrofonoa eskuetan...

Arrasate ''irratiratu'' dezagun 15.06.2023

40 urte beteko ditu azaroan Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak, izenak dioen gisan herrian euskara bultzatzeko eta sustatzeko sortutako taldeak. AED-ren sorrera taldean ibilitako Rufina Olasagasti eta gaur egun zuzendaritza taldean ari den Andoni Solupe elkartu ditugu. Garbi esan digu Rufinak zertarako sortu zuten taldea, "euskaraz bizi ahal izateko". Horretarako bazkide mordoaren babesa izan zu...

Gutxi baina oso zaleak 08.06.2023

Udan pizten da Euskal Herrian jazza zuzenean entzuteko grina baina urtean zehar badira zaletasunari bizirik eusteko lan egiten duten areto txikiak; horietako bat da, Gasteizko Aiztogile kalean dagoen DAZZ aretoa. Beñat Lasagabasterrek egin digu bertan ongietorria, eta han ikusi dugu Satxa Soriazu Quartet taldearen emanaldia iragartzen zuen kartela. Lekunberrira joan gara Satxarengana, bertan musik...

Psikoloarengana joaten hasi ginenekoa 01.06.2023

Harrituta geratu gara kalera atera, jendeari mikrofonoa jarri eta oso norberarena izan daitekeen gai bati buruz lasai erantzun digutela ikustean. Psikologoarena inoiz joan ote diren galdetzera atera gara, eta galdera oso pertsonala zela pentsatzen genuen arren jendeak ez du erantzuteko erreparorik jarri, eta gainera, beharra dutenei laguntza eske jotzeko aholkatu diete; aldi berean, batek baino ge...

Kaleak, plazak eta begiralekuak historia erakusle 25.05.2023

Donostian ibili gara. Lehendabizi Martuteneko Ander Arzelus Luzear Plazan, ondoren Intxaurrondoko Joseba Zubimendi kalean, eta bukatzeko, San Bartolome muinoan dagoen Joseba Elosegi begiralekuan. Toki guztietan kalean topatu ditugunei galdera egin diegu izen propio horiei buruz baina ezer gutxi zekiten pertsona horien inguruan. Zuk ezagutzen al dituzu? Egin klik eta entzun beraien historia, entzun...

Zientzia, Dali eta tupperrak 18.05.2023

Bizitzan gertatzen diren kasualitate edo ustekabeak. Donostian, Okendo kultur-etxean izan gara "Helduen Hitza" erretiratu elkarteak antolatutako hitzaldian. Salvador Dali margolari kataluniarrak zientziarekin izandako harremana aztertu du gure aspaldiko lagun batek, Aitor Bergarak. EHUn Materia Kondentsatuaren sailan doktore da Bergara eta aspaldian zientzia atala osatu zuen "Faktoria"n. Gerora et...

Zorion-agurrak ez dira inoiz hilko 11.05.2023

Willis Drummond taldeko kantari Jurgi Ekizaren kontakizun batek Gure irratira joateko aitzakia eman digu. Ustaritzen dute egoitza eta han egin dugu hitzordua Olatz Idoate esatariarekin. 1981.urtean hasi zen hizketan Gure Irratia eta sortzaileen artean izan zen Xipri Arbelbide; Baionako bere etxean hartu gaitu Xiprik, eta Lapurdiko hiriburuan geundela balituz Euskadi Irratiak bertan duen egoitzako...

Gernikan Onintza eta Maitederrekin 04.05.2023

Kazetari, zutabegile, telebistan aurkezle, bertsolari… eta gainera baserritarra ere bada Onintza Enbeita. Astelehenero joaten da Gernikako azokara baserriko produktuak saltzera eta haren eskutik azokaren asteroko martxa ezagutu dugu. Azokatik atera eta oinez abiatu gara Gernikako Segundo Olaeta musika eskolara. Maiteder Olano musika irakaslearekin egin dugu hitzordua bertan. Maiteder duela urte ba...

Gasteiztik nora? 27.04.2023

Galdera filosofikoa irudi lezake baina jolas hutsa da: "Bastiturri" mintzalagun taldeko kideekin egin dugu hitzordua irratiaz, euskaraz eta bizitzaz hitzegiteko. Gasteizko Lakua-Arriagan geratu gara Agurtzanerekin, Jabirekin, Nuriarekin eta Josebarekin baina auto batean sartu eta bagoaz beste nonbaitera, eta ez dakigu nora, sorpresa eman nahi digute. Nora joan garen jakiteko entzun saioa baina ez...

''Etorkizuneko Bixente Ameztoiren bila'' 20.04.2023

EHUko Arte Ederren Fakultatean izan gara eta Ismael Manterola dekanoa izan da gure gida. Eskultura, pintaketa eta serigrafia tailerretan izan gara baina ez dugu ahaztu diseinu grafikoak, ikusentzunezkoek edota zaharberritzeak fakultatean duten tokia. Ismaelek gainera 20. mendeko euskal margolari handi baten, Bixente Ameztoiren soslaia egin digu. Ameztoik "Zeruko Argia"rako egindako azalak gogoratu...

Errebal, Unzaga, Astelena, Ipurua eta Arrate 13.04.2023

Eibarko bost toki horiek eta beste hainbat aste honetako saioan. Krisi ekonomikoei aurre egiten eta gaurregungo hizkeran etengabe "berrasmatzen" jakin izan duen herrira joan gara. Maite Arroitajauregi, Mursegoren aitonak Errebal kalean zuen oinetako dendara joan gara. Koldo Goenagak Eibarko Astelena frontoitik irratiz egindako pilota erretrasmisioak ekarri dizkigu gogora. Unzaga plaza historikoan...

Irratizale amorratuak 06.04.2023

Irratia pasioz eta gustuz entzuten duten hiru lagun izango ditugu. Euskal Herrian inolako aurkezpenik behar ez duen Patxi Zabaleta hasteko. Bere abokatu despatxuan hartu gaitu, eta bere ibilbide politikoa errepasatu aurretik Euskadi irratiari dion estimua garbi geratu zaigu. Gogoratu ditugu Goizean Behin saioko solasaldi politikoetan parte hartzen zueneko bizipenak. Juanjo Pujana eta Joseba Arregi...

Слухайте подкаст BESTE 40 URTEAN у Replaio

Радіо та подкасти в одному застосунку - безкоштовно й без реєстрації. Встановіть уже сьогодні та не пропустіть запуск

Завантажити з Google Play

Replaio не є видавцем подкастів; назви шоу, обкладинки та аудіо належать їхнім авторам і поширюються через публічні RSS-канали