Xerezaderen Artxiboa

Xerezaderen Artxiboa

Arts EU ↓ 130 avsnitt

Munduko literaturako narrazioen irakurketa dramatizatuak, euskaraz, Jasone Larrinaga-ren eta Ana Morales-en eskutik. Euskarazko podkastik zaharrena gara? Ez dakigu, baina 2011z geroztik gabiltza. 2019an "Blogetan" saria eman zigun Azkue Fundazioak. Gure atal bakoitzeko irudia emakume artista baten lana da.

Skapare

Xerezaderen Artxiboa

Kategori

Arts

Poddens webbplats

xerezade.org

Senaste avsnittet

20 maj 2026

Var kan du lyssna?

Poddar i appen Replaio Radio Kommer snart

Poddar kommer snart till appen. Installera nu och bli först med att uppleva ett helt nytt sätt att lyssna på poddar

Ladda ned på Google Play Installera gratis Android nästan 10 mn nedladdningar · betyg 4,8 iOS snart

Avsnitt

Malcolm X: Botoa edo bala (1/2) 11.07.2011

Malcolm Xk 1964an, hil baino urtebete lehenago, Ohion emandako hitzaldia. Garai hartan, AEBko Senatuan Eskubide Zibilen Legea ari ziren eztabaidatzen eta, lege hori onartuz gero, beltz guztiek botoa emateko eskubidea lortuko zuten. Malcolm Xek boterean dauden demokraten joko bikoitza salatzen du eta beltzen batasunerako deia egiten du. (Bi zatitan eman dugu hitzaldia, eta hauxe da lehena).

Jorge Luis Borges: Banatuz doazen bidexken jardina 27.06.2011

Iu-tsun espia, alemanentzako lanean. Haren atzetik, agente britainiar bat: Richard Madden. Iu-tsunek misio bat bete behar du Maddenek bera harrapatu baino lehen. Horretarako, Iu-tsunek Stephen Albert izeneko gizona aurkitu behar du lehenbailehen. Halabeharraren joko batez, bide horretan Iu-tsunek topo egingo du bere birraitonak utzitako misterioarekin…

Guy de Maupassant: Nork jakin? 19.06.2011

Gizon bat bere baitara bildua bizi da; deseroso sentitzen da gizartean, eta nahiago du bere bakardadeaz eta etxearen lasaitasun eta segurtasunaz gozatu, txikitatik gorde izan dituen objektu eta altzari maiteez inguraturik. Egun batean, baina, etxeratzean ezusteko bat gertatzen zaio…

Charlotte Perkins-Gilman: Hormako paper horia 12.06.2011

Ama izan berri den emakume bat senarrarekin doa uda pasatzera mendialdeko etxe handi batera. Emakumea oso goibel dago azken aspaldian, eta senarrak, izen handiko medikuak, nerbioen ahulezia horretarako tratamendua ezarri dio , atseden tratamendua deritzona. Sendabide hori gaixoari ezertxo ere ez egiten uztean datza, bereziki irakurtzea eta idaztea galaraztean. Zer atera liteke txarto?

Edgar Allan Poe: Amontillado upela / Bihotz salataria 05.06.2011

Amontillado upela Venezia. Ihauteri garaia. Montresorrek mendekua hartu nahi dio bere lagun Fortunatori, barkaezina omen den laido bategatik. Ardo bat dastatzeko aitzakiatan, bere palazzoko sotora eroan du. Hor dautza aspaldiko montresortarren hezurrak, ardo botila eta upelen artean… Bihotz salataria Ezin zezakeen agurearen sai begia jasan. Begirada horrek zulatu egiten zion arima, eta, oina...

Lyssna på podden Xerezaderen Artxiboa i Replaio

Radio och poddar i en och samma app - gratis och utan konto. Installera redan idag och missa inte premiären

Ladda ned på Google Play

Replaio är ingen poddutgivare; programnamn, omslag och ljud tillhör sina upphovspersoner och distribueras via offentliga RSS-flöden