Naken79

REGGAE FEVER IRRATSAIOA

Astero Zangozatik egiten dugun reggae irratsaioa. Amets Irratian hasi ginen, ondoren Info 7ra joan ginen. Gaur egun Naiz Irratian gaude. Reggae Fever-en ska, rocksteadya eta reggaea aurkituko dituzu batik bat. Artista klasikoak eta nobedadeak uztartzen saiatzen gara euskal sortzaileei ere leku berezia eginez. Reggae Sukarra ona da!

Vizitează neapărat site-ul podcastului și susține-i creatorul: www.ivoox.com

Autor

Naken79

Categorie

Music

Site-ul podcastului

www.ivoox.com

Cel mai nou episod

13 nov. 2026

Unde asculți?

Podcasturi în aplicație Replaio Radio În curând

Podcasturile ajung în curând în aplicație. Instaleaz-o acum și fii primul care descoperă o abordare complet nouă a podcasturilor

Descarcă din Google Play Instalează gratuit Android 10 mil.+ descărcări · nota 4,7+ iOS în curând

Episoade

17.18: Kataluniatik bidaiatxoa 06.02.2026

Aste honetako atalean Monty Neysmith izan da Klasikoa. The Pyramidsekin ataleko ateak ireki eta gero Kataluniara begira jarri gara Mr. Freak Ska eta La Pandemic entzuteko. Bukatzeko The Upsessions. Reggae Sukarra ona da!

17.7: Sly Dunbarren omenezko saioa eta sekzio berriaren aurkezpena 30.01.2026

Aste honetako atala Sly Dunbar bateria jotzaileari eskaini diogu. Aste honetan zendu da eta berak grabaturiko hainbat abesti entzun ditugu. Saio amaieran Pabloren Txokoa sekzio berria estreinatu dugu. Reggae Sukarra ona da!

RF 17.16: Harlem Shuffle Records eta Mad about you 23.01.2026

Aste honetako klasikoak Harlem Shuffle Recordsi zor dizkiogu. Haien katalagoko azken argitalpenekin bete dugu aste hontako ataleko hasiera. Ondoren Kataluinara joan gara bertan azaroan ospatzera doazen Mad About You jaialdia komentatzeko. Laurel Aitken izan da protagonista beraz azken zatian. Amaitzeko Ttak! eta Radici Nel Cemento. Reggae Sukarra ona da!

17.15: Lloyd Parksen kontzertua aurkezteko Pantxeko Pablorekin 17.01.2026

Aste honetan Pantxeko Pabloren bisita izan dugu, hurrengo urtarrilaren 23an Lloyd Parks izango da Bilbon eta hori aurkezteko izan da gurean. Ondoren nobedadeak etorri dira: Iseo eta Dodosounden diska berria, Herrimin taldearen abesti berria eta Time To Rootsen erreferentzia berria. Reggae Sukarra ona da!

RF 17.14: Urteko lehenengoa EHko nobedadeekin 09.01.2026

Urteko lehen atala hemen da eta betiko moduan Asteko Klasikoa atalarekin hasi dugu. Aste honetan aldiz, Fire Rush liburua izan da gure klasikoa. Tritone Grabacionesek nobedadeak ekarri dizkigu, Rev. John Howell y Los Atlantes-en "En el Frontón". Iruñerrian jarraitu dugu The Titanians-en "Tinko" lan berria entzuteko. Baina nobedade gehiago ekarri dizkigu Herrimin taldeak "Mendian Gora Haritza" abes...

RF 17.13: Urteko azkenak 60. hamarkadaz geroztik Jamaikan sortutako lehen ska taldea ekarri digu. 20.12.2025

2025eko azken Reggae Fever hau The Skatalites handiekin hasi dugu. Skaracha abestiak Skaracha taldera eraman gaitu (60. hamarkadaz geroztik Jamaikan sortutako lehen ska taldea). Tip a Top Records zigiluarekin atera dute beraien lehen singlea eta zigiluaren katalogoaren zati bat entzuteko aukera ere izan dugu. The Skatanauts eta Breakfoast Mood taldean azkenak entzun ditugu. Amaitzeko Yellowman! Re...

RF 17.12: Skabidean eta Amaika Ruderen lan luze berriak entzun ditugu 12.12.2025

Aste honetan bi diska entzun ditugu goitik behera. Skabideanen estudioko seigarren eta azken lana "Herri Kuttuna" eta Amaika Ruderen estudioko lehen lana "The Ska and the Abstract Truth". Asteko Klasikoaren tartean The Skatalites izan ditugu. Reggae Sukarra ona da!

RF 17.11: Amaika Rude eta Sustraian Records 05.12.2025

Abenduko lehen atal honetan The Harmonians izan dira asteko klasikoak. Astero bezala nobedadeek garrantzia izan dute eta gaur Amaika Ruderen lan berriko aurrerapen kantua entzun dugu. Sustraian Recordsen "Arin, eder eta zikin" bilduma ere entzun dugu. Bukatzeko The Cabriansen 25. urteurrena eta Mojo Workin jaialdiaren kartela. Reggae Sukarra ona da!

RF 17.10: Jimmy Cliffi buruzko berezia 28.11.2025

Aste honetan Jimmy Cliff musikari jamaikarrak, reggae musikaren ikono handienetakoak, utzi gaitu. Bera omentzeko saio berezia egitea pentsatu dugu eta 60. eta 70. hamarkadetako musikaz hornituriko saioa prestatu dugu. Reggae Sukarra ona da!

17.9: Lloyd Parks Bilbon eta Grows Music Collective 22.11.2025

Aste honetakoa Lloyd Parkesekin hasi dugu. Reggae abeslari eta baxulari mitikoa Euskal Herrira dator urtarrilean eta bere hastapenetako abesti batzuk entzun ditugu. Ondoren Zaragozara joan gara Grows Music Collective proiektua gehiago ezagutzera. Honek, Jesus Bravo, Aggromondarrak eta The Magnetophones entzuteko parada eman digu. Amaitzeko Rudelari Egunaren egitarauari errepasoa eman diogu. Reggae...

RF 17.8: Abesti eta talde berriak 14.11.2025

Aste honetako Klasikoak aukeratzeko Manchesterreko Madame Clauden playlistera jo dugu. Beraien erreferentzien artean The Slickers, The Ethiopians, Ken Parker edota Pat Kelly aurkituko ditugu. Madame Claude taldea berria da gurean eta gure bihotzean indarrez sartuko direlakoan gaude. Jon Imanolen Time To Roots Recordsen eta Iseo & Dodosounden azkenak ere entzuteko aukera izango dugu. Skakeoren bita...

RF 17.7: XIII. Rudelari Eguna 07.11.2025

Aste honetan azaroaren 22an Gernikan ospatuko den XIII. Rudelari Eguna ospatuko den festa izan dugu hizpide. Egun osoko egitaraua antolatu dute Gerniska Rudelari taldeko kideek eta berau aurkeztu dugu atal berri honetan. Horrela, Sustraians, Agoteak, Arratians eta Smooth Beans entzuteko parada izan dugu. Reggae Soul Brothers selektore bikoteak haien saioan jarriko dituzten bi abesti ere entzun dit...

RF 17.6: Nobedadeak eta beldurrezko abestiak 31.10.2025

Aste honetan Joe Mansano ekoizlea aukeratu dugu gure "Asteko Klasikoa" sekziorako. Bere lan batzuk entzun ondoren Ripolleteko Roof Bandits taldea ezagutzeko aukera izan dugu. La Panchita Recordsekin atera dute "Plou" izeneko abestia. Beldurrezko abesti batzuk entzuteko astia izan dugu Iseo eta Dodosoundekin agurtu aurretik. Reggae Sukarra ona da!

RF 17.5 Nobedadeak eta kontzertu iragarpenak 24.10.2025

Aste honetakoa altxorraren uharteko altxor handienetako batekin hasi dugu, Jackie Edwardsekin hain zuzen ere. Berak bidea irekiko digu The Pioneers handien grabazio berria entzuteko. Potao eta Begoña Bang Maturen elkarlana entzun eta kontzertu iragarpenetara pasako gara The Aggolites eta The Mighty Megatons entzuteko. Bukatzeko MFC Chicken eta Eric Clapton. Regaae Sukarra

RF 17.4: Smoothe Beansen lan berria ia hamar urte eta gero. 17.10.2025

Aste honetan Jimmy London izango da gure Klasikoa. Nobedadeen artean Smooth Beans kantabriarren azken abestia eta Potatoren 40. urteurreneko "Todavía hay quien resiste" diska eta crowfunding kanpaina izango ditugu. Gazari keinua ere egin diogu Banditsen abestia entzunez. Amaitzeko Derrick Harriot handia.

RF 17.3: Memi Sillah izan da gure protagonista 11.10.2025

Aste honetan Stranger Colekin hasi dugu. Bartzelonan ospatuko den Train To Skaville jaialdian joko duenez, hortk tiraka hasi eta Memi Sillah hainbatetan entzuteko aukera izan dugu, The Oldiansen lan berrian eta bere lehen reggae proiektuan Double Jabsen. Amaitzeko Agoetak. Reggae Sukarra ona da!

RF 17.2: Agoteak taldearen lehen lana 03.10.2025

Aste honetan 100% Dynamite bildumarekin hasiko dugu saioa. Ondoren berritasunak entzuten jarraituko dugu, Roy Ellisen single berria eta Agoteak taldearen lehen lan luzea. Agendarako pare bat zita ere botako ditugu. Reggae Sukarra ona da!

RF 17.1: Denboraldi berriaren hasiera. Reggaeak ez du etenik 26.09.2025

Bueltan da Reggae Fever bere 17. denboraldiarekin. Indarberriturik eta nobedadeez josia bueltatu da. Betiko klasikoez gain, Hjalmar B Allstars eta Akatz taldeen lan berriak entzun ditugu. Daptone Records zigilura ere bueltaxka eman dugu haien azken izarra entzuteko, Jalen Ngonda. Reggae Sukarra ona da!

16.35: Denboraldiko azkena Upyard taldearekin hizketan 27.06.2025

Aste honetakoa, denboraldiko azkena izan da. Azken saio honetan Mungiako Upyard taldea izan dugu gurean eta haiekin hizketalditxoa izan dugu. Sufferah's Time LPari buruz hitz egiteko eta abestiak entzuteko aprobetxatu dugu. Reggae Sukarra ona da!

16.34: Udako kontzertuak 20.06.2025

Aste honetakoa, denboraldiko azkenaurrekoa izan da. Egutegia ireki eta udan izango diren jaialdiak aipatu eta bertan joko duen talde bat entzun dugu. Reggae Sukarra ona da!

RF 16.33: Mango Wooden lan berria besteak beste 13.06.2025

Asteko honetan Bobby Aitken izan da gure Asteko Klasikoa. Badakizuenez, nobedadeek garrantzi handia dute gurean eta gaurkoan bi izango ditugu: Mango Wood eta Travelers Allstars. Ondoren The Titanians eta Fermin Muguruzari egin dioten tributuaren abesti batzuk entzun ditugu. Reggae Sukarra ona da!

RF 16.32: Iruinyard kolektiboko Eñautekin hizketaldia 06.06.2025

Aste honeta Iruinyard kolektiboko Eñaut Egiluz izan dugu gurekin hizketan. Ekainaren 14ean Iruñeko Takoneran festa antolatu dute eta hau aurkeztera dator. Reggae Sukarra ona da!

RF 16.31: Cimarons taldearen ibilbidea eta haien lan berriak 30.05.2025

Cimarons taldea Erresuma Batuko lehen reggae taldeetako bat izan zen. Hasierako kantak entzuteaz gain, aurkeztu berri dituzten dokumental eta diska berriaren abestiak ere entzuteko aukera izan dugu. Hauez gain, Los Aggrotones, The Kevin Fingier Collective eta Euskal Herriko reggae talde berria, Upyard, entzun ditugu. Reggae Sukarra ona da!

16.30: Bi euskal talde berri: Mrs. Klams eta Skaregekasko 23.05.2025

Aste honetako klasikoa Ken Boothe izango da. Rototom jaialdian jotzen duela aitzakia hartuta ekarri dugu guregana berriro ere. Ondoren bi euskal talde berri entzuteko aukera izango dugu, Uribe Kostatik, Mrs Klams, Getariatik, berriz, Skaregekako. Tartean Arratians ere entzungo ditugu. Bukatzeko Smooth Beans eta The Clash Goes Jamaica bilduma entzungo dugu.

RF 16.29: Lovers Rocka 16.05.2025

Aste honetan Lovers Rockari eman diogu protagonismoa eta klasikoek soinu goxo hori izan dute. Arga ibaiaren inguruan ere soinu hori jorratzen duen zigilua bada, Tritone Grabaciones, eta haien lan berria entzuteko aukera izan da. Bestetik La Pantxita Recordsek 10 urte bete ditu eta ospatzeko ateratako LPa ere entzun dugu. Reggae Sukarra ona da!

Ascultă podcastul REGGAE FEVER IRRATSAIOA în Replaio

Radio și podcasturi într-o singură aplicație - gratuit și fără înregistrare. Instaleaz-o azi și nu rata lansarea

Descarcă din Google Play

Replaio nu este editorul podcasturilor; numele emisiunilor, coperțile și materialul audio aparțin autorilor lor și sunt distribuite prin fluxuri RSS publice