Naken79

REGGAE FEVER IRRATSAIOA

Astero Zangozatik egiten dugun reggae irratsaioa. Amets Irratian hasi ginen, ondoren Info 7ra joan ginen. Gaur egun Naiz Irratian gaude. Reggae Fever-en ska, rocksteadya eta reggaea aurkituko dituzu batik bat. Artista klasikoak eta nobedadeak uztartzen saiatzen gara euskal sortzaileei ere leku berezia eginez. Reggae Sukarra ona da!

Vizitează neapărat site-ul podcastului și susține-i creatorul: www.ivoox.com

Autor

Naken79

Categorie

Music

Site-ul podcastului

www.ivoox.com

Cel mai nou episod

20 nov. 2026

Unde asculți?

Podcasturi în aplicație Replaio Radio În curând

Podcasturile ajung în curând în aplicație. Instaleaz-o acum și fii primul care descoperă o abordare complet nouă a podcasturilor

Descarcă din Google Play Instalează gratuit Android 10 mil.+ descărcări · nota 4,7+ iOS în curând

Episoade

RF 11.22: Nobedadeak protagonista gaurkoan 10.04.2020

Udaberriko oporrak dira baina Reggae Feverrek aurrera darrai. Nobedadeez jositako saioa entzungo dugu gaurkoan, bi diska berri eta bi abesti berri. Selektore berri batek ere bisita egingo digu gaurkoan. Informazio gehiago nahi al duzu? 22:00ak arte itxaron beharko duzu ba.

RF: 11.21: Konfinamendutik normaltasunera 03.04.2020

Aste honetan ere egoera berezian jarraitzen dugu baino normaltasunera bueltatzen hasi nahi dugu eta hortarako gure sekzioak bueltan ditugu, Asteko Klasikoa eta Seletorearen Txokoa ez dira gaurkoan faltako eta hori gutxi balitz abesti berria primizian. Banu Qasik Skabideanekoei mezua bidaltzen die. Adi egon honek buelta ekar baitezake!

RF11.20 Berrogeialdiak ziega batean zaudenaren sentsazioa ematen dizu? 26.03.2020

Osteguneroko reggae dosia ere gaur badator. Berrogeialdiak ziega batean zaudenaren sentsazioa ematen dizu? Entzun gaur gauekoa eta partekatu zure sentsazioak gurekin. Eta gogoratu Reggae Sukarra ona da! Osteguneroko reggae dosia ere gaur badator. Berrogeialdiak ziega batean zaudenaren sentsazioa ematen dizu? Entzun gaur gauekoa eta partekatu zure sentsazioak gurekin. Eta gogoratu Reggae Sukarra on...

RF11.19: Etxe, casa, maison, home, ?, domo, d?m, ??, indlu, nyumba, ???? 20.03.2020

Etxe, bizitegi, bizileku, etxebizitza, casa, hogar, domicilio, morada, maison, inmeuble, domicile, appartement, home, house, place, flat, ?, domo, d?m, ??, indlu, nyumba, ???? ...ba hori! Etxe, bizitegi, bizileku, etxebizitza, casa, hogar, domicilio, morada, maison, inmeuble, domicile, appartement, home, house, place, flat, ?, domo, d?m, ??, indlu, nyumba, ???? ...ba hori!

Birusak akatzeko antidoto onena, Reggae Sukarra! 12.03.2020

Termometroa egunean bitan begiratzeko esaten diguten garai honetan, Reggae Sukarra ona dela pentsatzen jarraitzen dugu hemen. Asteko Klasikoarekin hasiko dugu The Oldians-ekin jarraitzeko. Kataluniako talderaren Roots'n'Soul (Nice & Easy) diskoa aurkeztuko dugu. Ondoren The Magnetophones, Skabidean eta mota ezberdinetako sukarrak etorriko dira.

RF 11.17: Betiko sekzioei Mojo Workin' jaialdia gehituko diegu gaur 05.03.2020

Ohi bezala hasteko intentzioa dugu gaur. Betiko sekzio guztiak errepasatuko ditugu, Asteko Klasikotik hasi, nobedadeetatik pasatuz eta Seletorearen Txokoan amaituz. Ondoren musika aldaketa dator eta soula entzungo dugu hurrengo asteko Mojo Workin' jaialadia aurkezteko. Reggae Fever entzun!

RF15.16: Subsistak & Aggromondarrak + Reggae Train 28.02.2020

Reggae Trainaren bezperatan gaude eta bidaiariei azken deialdia egiteko baliatuko dugu aste honetako saioa. Asteko Klasikoekin gozatu ondoren Iruñara egingo dugu bidaia eta nobedadeak eta agenda bertan zentratuko ditugu. Reggae Trainaren bezperatan gaude eta bidaiariei azken deialdia egiteko baliatuko dugu aste honetako saioa. Asteko Klasikoekin gozatu ondoren Iruñara egingo dugu bidaia eta nobeda...

RF 11.15 Skabidean taldeari elkarrizketa: 20.02.2020

Aste hontakoa saio berezia izan da. Gurekin Skabidean taldeko Niko izan dugu beraien "Izaera" disko berriari eta aurkezpen birari buruz hitz egiten. Primizian diska berriko abesti batzuk ekarriko dizkigu. Brutala! Aste hontakoa saio berezia izan da. Gurekin Skabidean taldeko Niko izan dugu beraien "Izaera" disko berriari eta aurkezpen birari buruz hitz egiten. Primizian diska berriko abesti batzuk...

RF11.14: Nobedadeen iturriak ez du etenik 14.02.2020

Aste berri bat eta berarekin saio berri bat. Nobedadeak atera eta atera dabiltza eta gu poz-pozik, nola ez. Horien artean Hammond York, Skabidean eta @Jah Goikoa eta Reggae Zaharra. Ondoren The Reggae Trainari aipamena SIroko Skarekin. Amaitzeko Selektorearen Txokoa eta Agenda.

RF11.13: Euskal eszena osasun betean 06.02.2020

Ostegun hontakoa Euskal Herrian pasako dugu. Osasuntsu ikusten dugu gure eszena eta muskulua erakusteko hainbat talde entzungo ditugu. Ez dira faltako Asteko Klasikoa eta Selektorearen Txokoa. Reggae Sukarra ona da!

RF 11.12: Trojanen Love is all I Bring bildumari buelta 24.01.2020

Aste honetan disko batean zentratu eta bertako abestiak entzun ditugu, Trojanek iaz argitaratu zuen Love is all I Bring bildumako abestiak hain zuzen ere. LP bikoitz honetan emakumeek abestutako abesti klasiko eta raritiak topatuko ditugu. Selektorearen Txokoa eta Asteko Klasikoa ez dira faltako. Eta gogoratu Reggae Sukarra ona da!

RF11.11: Aste honetan, primizian, Iruñeako Reggae Traineko talde bat ezagutuko dugu 16.01.2020

Aste honetako saioa berri, nobedade eta primiziekin datorkigu. Asteko Klasikotik hasi eta Agendarainoko ordubetean informazio ugari jasotzeko aukera izango da. Gainera Iruñeako The Reggae Trainean joko duen taldeetako bat zein izango den ezagutuko dugu. Selektorearen Txokoa ere gurekin izango dugu. Gozatu!

RF 11.10: 2020ko lehena 10.01.2020

Urtea indarberriturik hasi dugu Zangozalde honetan. Asteko Klasikoak Stranger eta Patsy izango dira eta horiekin nobedadeetara egingo dugu salto. Nobedadeek western reggae pixka bat entzutera eramango gaituzte. Ondoren etorriko da Selektorearen Txokoa, Euskal Herriko lehen reggae abestia entzun nahi? Amaitzeko asteburuko agenda. Eta gogoratu, reggae sukarra ona da!

RF 11.9: Urteko azkenekoan nobedadeak eta Iñigo Muguruzari omenaldia 21.12.2019

Aste hontakoa izan da aurtengo azken saioa. Azken saio honetan betiko dinamika jarraitu dugu baina dinamika horri Iñigo Muguruzari eskainitako omenaldia gehitu diogu. Eta gogoan izan, Reggae Sukarra ona da! Aste hontakoa izan da aurtengo azken saioa. Azken saio honetan betiko dinamika jarraitu dugu baina dinamika horri Iñigo Muguruzari eskainitako omenaldia gehitu diogu. Eta gogoan izan, Reggae Su...

RF 11.8 Gora 1979. urtea! 13.12.2019

1979. urtea urte oparoa izan zen, Two Tone diskoetxea sortu eta harekin batera mugimendu berri bat sortu zen. Talde berri piloa eta gure soinu bandarako abesti mordoa. Hau guztiaren eragileetako bat gure Asteko Klasikoa izan zen. Ez dira faltako nobedadeak, agenda eta Seletorearen Txokoa.

RF 11.7: Nobedadeak, berriak eta The Reggae Train Bizkaia 06.12.2019

Aste honetakoa jada entzungai! Betiko moduan hasi dugu saioa, Asteko Klasikoarekin. Nobedadeek (Top Shotta Band + Screechy Dan) eta berriek (Skabidean + Akatz) Bilbora eraman gaituzte abenduaren 14ean ospatzen den The Reggae Train Bizkaiari buruz hitz egiteko. Telefonoa hartu eta antolakuntza taldeko Ando Ellisi elkarrizketa egin diogu. Gauza interesgarriak kontatu duzkigu beti bezela Andok. Eta g...

Pantx askoko irratsaioa 29.11.2019

Pantx askoko irratsaioa atera dugu aste honetan. Big Youth-ekin hasiko garela aurrera dezakegu. Gero zer etorriko den? The Reggae Train-aren geldialdi berri baten aurkezpena, besteak beste. Selektorearen Txokoa ere prest dugu jada. Termometroak prestatzen joan!

Tito Ramirezekin hasi eta The Slackersekin amaitu 21.11.2019

Ostegun berri batekin datorkigu Reggae Fever Irratsaioaren atal berri bat. Asteroko reggae dosia hemen da. Aste honetan Boris Gardiner izango da gure Klasikoa. Ondoren Tito Ramírezen The Kink of Mambo diskoaren aipamena egingo dugu. Honek Smooth Beans eta Mighty Megatons bezalako taldeak entzuteko aukera emango digu. Amaitzeko Selektorearen Txokoa eta agenda. Eta buruan izan, Reggae sukarra, ona d...

Delroy Wilsonetik Melvin Davisera 14.11.2019

Ostegun berriarekin dator Reggae Fever Irratsaioaren atal berri bat. Delroy Wilson izango dugu Asteko Klasikoa eta hark irekiko du The Aggrolites edota Ska Messengers bezalako taldeak irekitzeko bidea. Bukaeran eta astero bezala, Selektorearen Txokoa eta Agenda. Eta buruan izan: Reggae Sukarra, ona da!

Elkarrizketa Skinhead Meetingeko arduradunekin 07.11.2019

Aste honetako saioa berezia izango da, izan ere Selektah Amunda eta John Jones izango ditugu gurekin. Azaroaren 15ean Iruñean ospatuko den E.H. Skinhead Meetingaren arduradunak dira biak eta festaren nondik norakoak kontatuko dizkigute. Hala ere ez dira faltako Asteko Klasikoa, Selektorearen Txokoa eta nobedadeak. Eta gogoratu, reggae sukarra ona da!

The Reggae Trainaren 6. geldialdiaren aurkezpena 05.11.2019

Azaroaren 6ean Baionan ospatuko den festaren harira, bertan parte hartuko duten taldeak aukeztu ditugu aste honetan. Arimen gaua dela ere probestuko dugu tematika iluneko reggae abestiak entzuteko. Ez dira faltako nobedadeak eta Selektorearen Txokoa. Gozatu!

Denboraldi berriko lehena 25.10.2019

Asteko klasikoak emango dio hasiera denboraldiari, Hopeton Lewisek hain zuzen ere. Ondoren bi nobedade ekarriko ditugu, The Magnetophones eta Titanians in Dub taldeen lan berriak. Amaitzeko...Selektorearen Txokoa, The Reggae Trainari buruzko abestia eta agenda. Gozatu

REGGAE FEVER 10.11 08.02.2019

Prince Busterrekin hasiko dugu aro berri hau. Bere hitza ahoz-aho dabil The Specialsen 10 Commandments abestia eta gero. The Specialsen Encore lana ere entzungo dugu noski. Ondoren The Peeping Tomsen itzulera pozgarria eta "sekzio berria". Amaitzeko hilabeteko agenda! Gozatu Reggae Fever!

Agur Sigaro, agur Zartako-K eta Agur Info7 Reggae Fever irratsaioan 14.12.2018

Asteko honetako irratsaioa berezi xamarra izan da. Agur esan diogu atzo zendu zen #Sigaro-ri, agur esango diegu Zartako-Kko lagunei eta agur esango diogu Info7 irratiari. Tartean larunbatean ospatuko den The Reggae Train Bizkaia festari buruz hitz egingo dugu eta Pantx Recordseko Pablorekin telefonoz hitz egin dugu. Gozatu!

Ken Boothen single berritik tiraka hasi eta The Skatalitesekin amaitu Reggae fever irratsaioan 01.12.2018

Gaur gaueko saioan Ken Boothen single berritik tiraka hasi gara eta The Skatalitesekin amaitu dugu. Tartean Hugo Lobo, Desmond Dekker eta King Hammond entzuteko aukera izan dugu. Gaur gaueko saioan Ken Boothen single berritik tiraka hasi gara eta The Skatalitesekin amaitu dugu. Tartean Hugo Lobo, Desmond Dekker eta King Hammond entzuteko aukera izan dugu.

Ascultă podcastul REGGAE FEVER IRRATSAIOA în Replaio

Radio și podcasturi într-o singură aplicație - gratuit și fără înregistrare. Instaleaz-o azi și nu rata lansarea

Descarcă din Google Play

Replaio nu este editorul podcasturilor; numele emisiunilor, coperțile și materialul audio aparțin autorilor lor și sunt distribuite prin fluxuri RSS publice